Zoriontzu izateko sekretua

Page 1

ZORIOTSU IZATEKO SEKRETUA Neskato bat ibilalditxo bat egitera joan zen. Bide-ertzean tximeleta bat aurkitu zuen, sasitzan katigu, bere hegotxoei gogor eraginez. Neskatoak, tximeleta arreta handiz hartu, eta hegaz bidali zuen. Hegaz eta hegaz zihoala, tximeleta dast!, aingerutxo bihurtu zen; eta esker onez, badiotso neskatoari: - «Zure mesedea ordaindu nahi dizut. Eskatu ezaidazu gehien nahi duzuna, iritsiko duzu-eta. Esaidazu zein den zure gogorik biziena». Neskatoak hauxe erantzun zion argi eta garbi: - «Nik zoriontsu izan nahi dut. Erakuts ezaidazu zein den zorionbidea». Aingerutxoak, berari zertxobait belarrira esanda, hegaz egin zuen. Ordutik aurrera, neskatoa beste bat zen, guztiz zoriontsu. Ez zen besterik herrian neskato hau bezain zoriontsurik. Eta jendea arduratzen hasi zen, sekretuaren berri jakin nahirik. Baina neskatoak ez-entzun egiten zuen, aingerutxoaren sekretuari buruz. Urteak joan eta etorri, zahar-zahar egin zen, baina herritarren arteko andrerik zoriontsuena bera zen. Benetan amona zoriontsu eta zoragarria! Eta hori, bere bizitzan zehar, hainbat ordu ilun eta atsekabe izan zituelarik, beste askok baino gehiago. Jendea beldurtzen hasi zen, ustekabean hil eta sekretu hori berarekin batera lurpera eramango ote zuen. Eta ekin eta ekin erasotzen zioten, sekretuaren berri emateko. Halako batean, amonak irribarrez agertu zien sekretu dontsu hori: - “Hara: aingerutxoak niri belarrira esandakoa ez da beste mundukorik ezer ere; baina niretzat, bizitza osoan zehar, nire zorion-sekretua izan da. Berak hauxe esan zidan: Pertsona gehienak buru-iritziak dira; baina ez uste izan; itxurak baino ez dira. Denak zu behar zaituzte. Eta ni beti bizi izan naiz, denak behar nautelakoan; nire burua haiei emanda bizi izan naiz, eta horrexek egin nau guztiz zoriontsu».


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.