2018 URTEKO TXOSTENA

Page 1

2018

Jardueren txostena. Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa Blanca


2018ko Txostena

AURKIBIDEA

1. Gure Itxaropena

2

2. GIT-aren zenbait datu

3

3. Nortzuk gara

4

4. Gure zerbitzuak

6

5. Herritarrentzako jarduerak

8

6. Erakunde, elkarte eta adituekin harremanak

19

7. GITaren barne funtzionamenduarekin zerikusia duten jarduerak

24

8. GITaren zerbitzuak balioztatzeko erabili diren ebaluazio-adierazleei buruzko datuak

29

Esker onak

35

1


2018ko Txostena

1. GURE ITXAROPENA

"Beharbada, une honetan, hor egongo da gure boluntarioetako bat telefono-dei bat egin duen norbaitekin hizketan. Zer ari ote da entzuten eta zer ari ote zaio erantzuten gure entzularia deitzaile anonimoari? Ez harritu, deitzailea bakardadez josia eta noraezean dabilen norbait baldin bada, edo, bere burua galbidean ikusi eta itxaropen txikiren bat nondik edo handik aurkitu nahi duen gizon edo emakume bat baldin bada".

2


2018ko Txostena

2. GIT-AREN ZENBAIT DATU

1987 Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa sortu zen Donostian. 1997 Caritasi esker, Arrasate kaleko gaur egungo egoitzara joan ginen. 2006 Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordea eta Zuzendaritza aldatu ziren. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu zen hitzarmena, zerbitzuaren barne-funtzionamendua bermatzeko. 2007 Herritarrentzako 900 840 845 doako telefonoa ezarri zen. Eusko Jaurlaritzak herri-onurako zerbitzu izendatu zuen. 2008 40 boluntario geneuzkan, eta 40.000 dei jaso genituen ordurako. 2011 Gipuzkoako Foru Aldundiak Borondatezko Lanaren Saria eman zigun. 2012 GITen 25. urteurrena da, eta 50.000 dei erantzun ditugu. 2014 Hiritar Merezimenduaren Domina eta Instalatzeko eta Jarduteko Osasun baimen-eskaintza GIT-ari 2015 GIT-aren 5.zerbitzua, “Transformate� plataforma, bakardadean dauden pertsonen sare soziala. Donostiako Udaletxeko Gizarte Kontseiluko kide hautatua izan da. 2016 Gipuzkoako Foru Diputazioak mezenasgoko lehentasunezko jarduera izatea aitortu digu. 2017 GIT-aren XXX Urteurrena

3


2018ko Txostena

3. NORTZUK GARA Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, GIT delakoa, 1987an jaio zen, giza baliabide gisa. Bere egitasmoa oso argia zen: entzuteko premia zuen orori, telefonoaren bidez harreman erraz eta azkarra eskaintzea, honela, norbait izan zezan entzun, konprenitu eta laguntzeko prest. Bere sorreran ezarritako helburua: Gipuzkoan ez zedila inor ere bakarrik sentitu bere itxaropena kinka larrian jarriko zuen arazo baten aurrean.

Laguntza-harremanaren inguruko entzuteak, sendatu eta indarberritu egiten du beharrean dagoen persona oro.

Hona hemen gure Estatutuaren 2. Artikua. Artículo 2.-

Los fines de esta Asociación son: 1. El Teléfono de la Esperanza de Gipuzkoa / Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa se constituye como respuesta a la problemática cada vez más aguda y creciente de personas solas y vulnerables, incapaces de enfrentarse a sus problemas sin un apoyo terapéutico adecuado. Según todos los análisis, seguirán creciendo en la sociedad urbana los problemas de incomunicación, soledad, desarraigo, depresión, pérdida de identidad o inestabilidad psíquica. El número creciente de suicidios es sólo el síntoma extremo de la crisis de personas abocadas a la autodestrucción. 2. La desestructuración de la familia, la crisis de la pareja, la ausencia de relaciones cálidas, el estilo de vida acelerada, la movilidad social o el fracaso profesional seguirán haciendo crecer en el futuro la vulnerabilidad de no pocos. Por otra parte, fenómenos concretos como el maltrato a la mujer, el alcoholismo, las drogas, el consumismo compulsivo, las ludopatías o la adicción a Internet agudizan la crisis y el desvalimiento de personas que no sólo necesitan encontrar una solución a su problema sino, antes incluso, la capacidad de reaccionar y enfrentarse a su deterioro personal con coraje y realismo. 3. El Teléfono de la Esperanza que promueve la Asociación es un servicio de urgencia, de acceso fácil e inmediato, siempre dispuesto a escuchar y ayudar a toda persona que, en un determinado momento, no tiene a quién acudir para enfrentarse a su problema. Este Teléfono de la Esperanza realiza tareas de orientación, apoyo sicológico, información de recursos y facilitación de gestiones, pero su ayuda más específica se caracteriza por dos rasgos: la escucha activa como terapia para reconstruir a la persona y el fortalecimiento de su esperanza como factor básico para enfrentarse a sus problemas. 4. Lo que define, por tanto, al servicio del Teléfono de la Esperanza no es la atención a un determinado campo de problemas, sino la ayuda inmediata y urgente a cualquier persona que, desbordada por su propio problema, sea de la naturaleza que sea, ve amenazado el sentido de su vida y la esperanza de futuro. 5. Para garantizar mejor la atención a la persona en crisis, el Teléfono de la Esperanza se caracteriza por algunos rasgos básicos que lo diferencian de otros servicios. El Teléfono es de

4


2018ko Txostena carácter absolutamente gratuito, lo que le permite ser un servicio abierto y accesible a todos. Es un servicio apolítico que no depende de ninguna ideología política ni forma parte de institución partidista alguna, sino que actúa con autonomía propia sin otro interés que la mejor atención a la persona en crisis. Es un servicio aconfesional que no pertenece a institución religiosa alguna ni promueve ningún tipo de proselitismo. El Teléfono es confidencial y anónimo para garantizar y favorecer una comunicación más confiada y eficiente.

6. Con el fin de que la sociedad guipuzcoana cuente con un servicio de calidad para atender la problemática arriba señalada, la Asociación promoverá, desarrollará y potenciará el servicio del Teléfono de la Esperanza de Gipuzkoa / Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, asegurando los medios económicos y la publicidad necesaria, y velando por su adecuado funcionamiento conforme a la filosofía y rasgos fundamentales de los Teléfonos de la Esperanza.

7. La Asociación podrá también crear y desarrollar otros servicios semejantes (por ejemplo, un Centro de Escucha) con la misma finalidad de ayudar a personas en crisis y luchar contra la soledad, la incomunicación, la depresión o la desesperanza. La Asociación podrá asimismo desarrollar iniciativas encaminadas a concienciar a la sociedad sobre este tipo de problemática realizando una labor de carácter orientador y preventivo. Sin perjuicio de las actividades descritas anteriormente, la Asociación, para el cumplimiento de sus fines podrá: • • •

Desarrollar actividades económicas de todo tipo, encaminadas a la realización de sus fines o a allegar recursos con ese objetivo. Adquirir y poseer bienes de todas clases y por cualquier título, así como celebrar actos y contratos de todo género. Ejercitar toda clase de acciones conforme a las Leyes o a sus Estatutos.

5


2018ko Txostena

Antolamendua Zerbitzua honela dago osatua BATZAR OROKORRA (lehendakaria, lehendakariordea, diruzaina, idazkaria eta 6 batzorkideak)

ZUZENDARI TALDEA (zuzendaria eta koordinatzailea )

BOLONDRES TALDEA

PSIKOLOGO TALDEA (3 psikologo. Kasu larrienak lantzen ditu zuzendariarekin batera)

ENTZULE TALDEA (28 pertsona. Urte osoan zehar -365 egunetan- deiak jasotzen dituzte)

4. GITAREN ZERBITZUAK

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren zerbitzuak. Horretarako, eta atentzioa kalitatekoa dela bermatu ahal izateko, GITko zerbitzuak presarik gabeko entzunaldi lasaia bezain erosoa eskaintzen du bere zerbitzu guztietan. GIT-aren nortasun ezaugarriak hauek dira: GITaren nortasun ezaugarriei esker, halako zerbitzua eskaini dezakegu: doakoa, anonimoa, isilpekoa, apolitikoa eta akonfesionala.

6


2018ko Txostena

GIT-aren zerbitzuak

Telefono deiaren bitartez 900 840 845/ 943 42 97 42 Urteak dituen 365 egunetan zehar. Entzule taldearen ardurapean.

A

Laguntza psikologikoa. Gehienez 8 sesio eskeintzen ditugu. Pertsonak bere egoerari hobeto aurre egin diezaion egokiak iruditzen zaizkigun baliabidetara bideratzen ditugu.

Aholkularitza psikologikoa telefonoz Ezaugarriak egoitzan emandako aholkuen antzekoak dira, baina telefonoz egiten da. Mugikortasun-zailtasunak, zailtasun ekonomikoak, familia-bateratze zailtasunak dituztenentzat, anonimatua mantendu behar dutenentzat edo hala eskatzen duen bestelako egoeran daudenentzat bideratua.

7


2018ko Txostena

5.HERRITARRENTZAKO JARDUERAK 5.1. Hitzaldiak Aurten hainbat udalerritan egon gara hitzaldiak ematen eta ondoren zehaztuko dira: − Maiatzaren 9an Irunera joan ginen Landetxako Bizilagunen Elkartean GITari buruz hitzaldia ematera. Azkenik, elkarteko arduradunek bertan behera uztea erabaki zuten, auzoko biztanle bat hiltzearen ondorioz, emakume bakarra hurbildu zelako. Gainerakoak hileta-elizkizunera joan ziren. Urritik aurrera hitzaldia ematea proposatu ziguten. Erretiratuen egoitzan eta auzoko hainbat puntu interesgarritan (ile-apaindegia, dentista, farmazia‌) banatzeko materiala entregatu zitzaien. Amaitzeko, hitzaldia azaroaren 22an antolatu zen eta 18 pertsona bertaratu ziren, 14 emakume eta 4 gizon, hain zuzen ere.

8


2018ko Txostena − Tolosako Osasun Pastoralak eskatu ostean, ekainaren 7an Tolosan, Andre Mariaren parrokian, GITari buruzko hitzaldia eman genuen. 25 pertsona (22 emakume eta 3 gizon) hurbildu ziren eta oso balioztapen positiboa egin zuten.

− Landa-emakumeen Hitzez elkartea: Hitzez elkarteko arduradunekin topaketa, landa-inguruan gara daitezkeen ekintza-lerroak balioztatzeko. Gainera, gure elkartearen materiala (bisita-txartelak eta eranskailuak) entregatu zaie, eremuan dauden 8 eskualdeko nekazaritza-bulegoetan banatzeko.

9


2018ko Txostena − Abenduaren 29an Elgoibarren Gabon Zahar azokan egon gara. Horretan, bertako produktuak erakutsi eta saltzeko ehun postu baino gehiago jartzen dira eta, gainera, jende ugari hurbiltzen da. Postuen artean gure materialaren 200 ale banatu da.

5.2 Kanpainak − Donostiako ospitalearen hallean standa Donostiako ospitaleko Komunikazio Zuzendaritzak gonbita luzatu ostean, abuztuaren 27tik irailaren 2ra bitarteko astean kanpaina bat garatu genuen hiru helburu: ✓ GITa aditzera ematea: filosofia, funtzionamendua eta zerbitzuak. ✓ “Aholkularitza psikologikoa telefonoz” zerbitzu berria ireki dela jakinaraztea. Hori psikologian adituen eskaintzen dute. ✓ Bazkideak lortzea. Kanpainaren oso balorazio positiboa egin dugu, hurrengoetan oinarrituta: ✓ Komunikabideetan presentzia garrantzitsua izatea: DV, Cadena SER, Onda Vasca eta Euskadi Irratia. 10


2018ko Txostena ✓ Material

kopuru

garrantzitsua

banatzea:

450

bisita-txartel,

depresio,

bakardade, mendekotasun emozional eta antsietateari buruzko gutunak, XXX. urteurrenaren buletina, 900 840 845 telefono-zenbakiaren eranskailuak eta korporazioaren liburuxka ospitalearen gune desberdinetan: − Erresidentziako kaperan. − Osasunerako pastoralean (unitate desberdinetan ospitaleratuak dauden pertsonei arreta eskaintzen diete) − Onkologikoa − Gaixotasun infekziosoak dituzten pertsonen unitatea − Gipuzkoa eraikina − Amara eraikina − Kanpoko kontsultak − Laborategia

11


2018ko Txostena

− Entzutearen Egun Nazionala (azaroaren 15a) Donostiako autobusetan kartelak ipini ziren, DBUS konpainiari esker, entzuteak eta elkarte bezala gure lanak duen garrantziari buruz kontzientziatzeko.

− Gipuzkoa Solidarioak antolatzen proiektuan parte hartzea.

duen

“Elkartasun

Haziak”

Egiako tunelaren korridorean presentzia, Gipuzkoa Solidarioari esker. Helburua gure elkartearengatik interesa azaltzen zuten pertsonei QRren bidez gure web orrian sartzeko aukera ematea zen. Klik bakoitzarekin Kutxabank erakundeak euro bateko dohaintza egiten zuen. Gaur egun oraindik erakusketak jarraitzen du, baina online egiten da. https://www.gipuzkoasolidarioa.info/elkartasun-aleak-erakusketa-on-linebanatzailea-eu-2 12


2018ko Txostena

− Boluntarioen Nazioerteko Egunean parte hartzea: Sareginezen bitartez, “Siembra voluntariado/ Erein boluntariotza� kanpaina antolatu da, gure erakundeetan boluntarioaren lanari balioa emateko xedez eta, aldi berean, Donostiako pertsonei Gipuzkoako boluntarioen sarearen kide izaten animatzeko helburuz.

Abenduaren 5ean, Gipuzkoako plazaren arkupeetan pertsonei hazia ereiteko gonbita luzatu genien. Horrez gain, hausnarketa idatz zezaketen, gero, zuhaitzean ipini eta opari modura loreontzia eramateko. Komunikabideetan harrera handia izan zuen. (Kartela eta komunikabideetan elkarrizketak eransten dira). https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/12/06/sociedad/siembran-el-fruto-de-lavoluntad https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/voluntarios-pies-tierra-20181206002329ntvo.html

13


2018ko Txostena

5.3 Hitzaldien zikloa Urtero GITak antolatzen duen hitzaldi-zikloaren esparruan, apirilaren 23an eta 24an, Donostiako Udaleko Zine eta Giza Eskubideen Festibalak lagunduta, bi jarduera garatu genituen emakumeen salerosketari buruz eta bertan egon zen Mabel Lozano (dokumentalen zuzendaria):

“Prostituzioaren eta salmentaren ugazabak”, orokorrean herritarrentzako hitzaldia: bi film labur proiektatu ziren (“Exit, con el foco en las víctimas” eta “Escúchame, focaliza en la corresponsabilidad del cliente”). Gainera, Koldo Mitxelenan “El Proxeneta” liburua aurkeztu eta sinatu zen. 120 pertsona baino gehiago hurbildu ziren. Aurkezpenean eta hitzaldian zehar Maite Peña Gizarte Politikako diputatua izan zen eta oso balioztapen positiboa egin zuen.

1. mailako Batxilergoko 180 gazteentzat hitzaldi-eztabaida (SUMMA-Aldapeta ikastetxea): “Chicas Nuevas 24 Horas” dokumentalaren emanaldia eta, gero, solasaldia. Guztira bi ordu inguru.

Koldo Mitxelena

14


2018ko Txostena

Summa Aldapeta ikastetxea (Mariaren Lagundiaren areto nagusia-Donostia)

5.4 Gizarte-erakundeen aditu eta boluntarioentzako jardunaldiak “Bakardadeak min ematen duenean‌ pertsona sentiberak: aurre egitea eta baliabideakâ€? jardunaldia urriaren 23an egin zen Tabakalera zentroko Ruiz Balerdi aretoan, 9:00etatik 18:30era (eskuko egitaraua erantsi da).

Edukiera guztia (85 pertsona) bete zen. Are gehiago, hainbat pertsona ezin izan zen bertaratu tokirik ez zegoelako. Hala eta guztiz ere, jardunaldia oso-osorik grabatu zen, beraz, interesdunek parte hartzeko aukerarik ez bazuten izan, gure web orrian ikus ditzakete ponentzia guztiak.

Jarduera bizia suertatu zen eta 14 hizlarik (10 emakume eta 4 gizon) parte hartu zuen. Bai hizlariak, bai entzuleak eremu desberdinetatik zetozen: gizarte-fundazio eta erakundeetako adituak eta boluntarioak, gizarte-zerbitzuetako eta osasun-eremuko adituak, unibertsitate-ikasleak eta udaleko nahiz foruko kargu politikoak. Balioztapen-fitxaren bitartez emaitzak aztertu ziren eta, oro har, emaitzak nahiko positiboak izan ziren. Pertsona entzuleen % 29,3k osatu zuen fitxa. 15


2018ko Txostena BALIOETSITAKO ALDERDIAK

Bere itxaropenei erantzun die Lanbide-bizirako erabilgarria izan da Ezagutza berriak lortu ditut Gaian sakontzeko nahia piztu du Jardunaldiaren iraupena Instalazioak Izen-emateak kudeatzea, kontsulta gorabeherekiko erantzuna Ordutegia Iraupena Ponentzien kalitatea Materialen kalitatea

eta

LORTUTAKO BATEZ BESTEKO PUNTUAK (puntu gutxiena 1 da eta gehiena 5) 4,3 4,1 4,2 4,3 3,7 4,3 4,6 3,7 3,4 4,3 3,9

1etik 3ra bitarteko eskalan, jardunaldiaren balioztapen orokorra 2,4 puntutan kokatu da, hau da, nahiko positiboa suertatu da. GITaren balioztapena ere positiboa da, baina jardunaldian hainbat alderdi hobe daitekeelakoan

gaude:

“teorikoenetarako”

eta

ponentzia

gehiegi

“baliabideei”

egun

bakarrerako;

zegozkienetarako

ponentzia

denbora-banaketak

orekatuagoa izan beharko luke. Amaitzeko, komunikabideetan GITaren presentzia oso positiboki balioztatzen dugu:

Diario Vasco. Carmen https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/carmen-magantoMaganto psicologa-20181024220238-nt.html Cadena Ser. Carmen http://play.cadenaser.com/audio/006RD010000000332010/ Maganto Teledonosti. Lorena www.teledonosti.tv/gipuzkoaPidal (burua) diario/video/5851895803001/ Radio Nacional Elkarrizketa Maribel Pizarrori (zuzendaria). Linka ez da eskuragarria COPE Elkarrizketa Maribel Pizarrori (zuzendaria). Linka ez da eskuragarria

16


2018ko Txostena Bestalde, bakardadearen inguruko jardunaldia antolatzeari esker, hainbat erakunde eta aditurekin jarri gara harremanetan gizarte- eta osasun-eremuan nahiz arlo soziosanitarioan: • Mayte Sancho (Matía Fundazioa institutuko Plangintza zuzendaria) • Why not? fundazioa • Adinkide • Cáritas Gipuzkoa (Mabel Cenizo) • En Bici sin Edad • Madrilgo Udaleko Osasun Saila • Javier Yanguas (La Caixa fundazioko Adinduen Programaren zientzia-zuzendaria) • Jon García Ormaza (Zamudioko ospitaleko psikiatra) • Aitziber San Román (Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria) • Eva Salaberria (Donostia Lagunkoia. Donostiako Udala)

17


2018ko Txostena

5.5 Argitalpenak 2018. urtean GITak korporazioaren txartela egin du arreta-ordutegiarekin eta eskaintzen dituen zerbitzuekin (1.000 ale). Tamaina diru-zorroan eramateko egokia da. Ale bat erantsi da paperean.

Material ezberdinak editatzen jarraitu dira: 900 840 845 telefono-zenbakiaren eranskailuak, korporazioaren liburuxka eta antsietate, mendekotasun emozional eta bakardadeari buruzko gutunak. Material horiek guztiak GIT elkarteak diru-laguntza eskatzen duen udal gehienetara bidaltzen ditu. Halaber, Gipuzkoako lurraldeko toki desberdinetan zabaltzen ditugu, entzute-taldearen bitartez.

5.6 Gizarte-sareak eta bestelakoak Facebooken presentzia: baliabide hau gure jarduerak argitaratzeko aprobetxatzen dugu. Halaber, herritarrei aditzera eman nahi dizkiegun gaiak ageri dira. Gaur egun 778 jarraitzaile ditugu.

Newsletterra: hilero egin eta mailingaren bidetik bidaltzen zaizkie gure kontaktu guztiei. Horrekin honako informazioa zabaltzen da: jarduera garrantzitsuenak, barneko funtzionamendua, estatistikak eta ahalik eta pertsona gehienei iritsaraztea interesgarria iruditzen zaiguna. Gure datu-basean, 650 kontaktu ditugu: udaletako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako teknikariak, komunikabideak, elkarteak eta partikularrak (ale bat erantsi da).

Ohikoa denez, GITari buruzko informazioa eta gure zerbitzuekin harremanetan jartzeko modua argitaratuta dago, besteak beste, Gipuzkoako Boluntarioen Gidan (Gizalde), Gipuzkoa solidarioan, wwww.telesgi.org gure web orrian eta Diario Vasco egunkariko telefono interesgarrien eta premiazkoen zerrendan. 18


2018ko Txostena 2011. urteaz gero, Osakidetzako Osasun Zentro eta Zerbitzuen Gidan sartu digute, baita Donostiako Turismo Erregistroan, osasuna sustatzeko Donostia.org web orrian zintzilikatu duten mapan eta Donostiako Udaleko Gaztedi Sailaren Baliabideei buruzko Gidan ere.

6. ERAKUNDE, ELKARTE ETA ADITUEKIN HARREMANAK − Osakidetzako langileekin harremanak: gizarte-langileak, medikuak eta erizainak. Astebete Donostiako hallean egoteari esker, aditu-kopuru garrantzitsuarekin bildu gara. Horiek Donostiako ospitalean, Amara eraikinean, Psikiatrian, Onkologikoan, gaixo kronikoen unitatean eta gaixotasun infekziosoak dituzten pertsonen unitatean dihardute. Horrez gain, noski, gizarte-langileekin harremanetan aritu gara. Ordu eta erdiko bilera izan genuen eta gure materiala eramateko aprobetxatu zuten.

− Gipuzkoako elkarteekin bilerak/topaketak

eta

bestelako

erakundeekin

Biziraun “gizaki maitatuak beren buruak beste egin ostean, kaltetutako pertsonen elkartea”: urtarrilean aurkezpen-jardunaldian egon ginen; posta elektronikoz eta telefonoz jarri ginen harremanetan. Harrezkero, harreman jariakorra eta lankidetzan jarduteko interesa dugu.

UPV/EHUko Psikologia Fakultatea: urtarrilean GITarekin harremanetan jarri ziren Psikologia Graduko ikasleek GITan praktikak egin ditzaten aukera aztertzeko. Gure ustez, gaiari buruzko hausnarketa lasaia egin behar dugu eta Zuzendaritza Batzar osoak hartu beharko du erabakia.

19


2018ko Txostena Antzina (mendekotasunak dituzten pertsonen eta adinduen LPPEak eta etxeko arreta kudeatzeko enpresa): otsailaren 16an, enpresako arduradunak eskatu ostean, berarekin bildu ginen eta eskaintzen dituen zerbitzu-mota azaldu ziguten. Helburua lankidetzan jardutea posible al zen balioztatzea zen.

Otsailaren 16an Idoia eta Susana Gómezekin, “Sisters & the City” web orriaren sortzaileekin, elkartu ginen. Bertan “Donostia izeneko tokian pena merezi duten biziaren gauzak batzen dira” (70.000 jarraitzaile dituzte). Oso topaketa atsegina suertatu zen eta GITa zer den, gure balioak, egiten duguna… azaldu genizkien. Asko gustatu zitzaien eta web orrian argitaratzeari begira, bideo txikia grabatzeko aukera eskain ziguten. Halaber, elkarrizketa laburra egin ziguten. Apirilaren 21ean argitaratu zen.

ATZEGI (desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea): elkarte honekin koordinatu gara deitzaile baten egoera ebazteko, berak bertan eskatu ostean. Eskaintzen ditugun zerbitzuak azaltzeko aprobetxatu zen, pertsonaren bat gure zerbitzura bidera dezaketelakoan.

Lorena Pidalek bidaia pertsonala egin zuen Malagara eta burua den neurrian, apirilean bilera bat antolatu zuen Itxaropen Telefonoaren Nazioarteko Elkarteko buruarekin (baterako fundatzailea), Juan Sánchez Porrasekin. Helburua bi erakundeek eskaintzen dituzte jarduera eta zerbitzuei buruz informazioa trukatzea zen.

GIZALDE: maiatzaren 11n Sareginez (Gipuzkoako boluntarioen erakundeen sarea) dinamizatzez arduratzen den erakundearekin bildu ginen. Bilerak sarean sartzeko baldintzak ezagutzea zuen xede. Ekainetik sare honen barruan gaude. Hilero bilerak antolatzen dituzte eta 5etan egon gara. Sare honen kide izatearen balantzea oso positiboa da.

20


2018ko Txostena Nagusilan (adinduentzat gizarte-boluntarioak): maiatzaren 6an bildu ginen, elkar ezagutu eta sinergiak bilatzeko. Gero, urriko bakardadeari buruzko jardunaldian lankidetzan jardutea proposatu genien.

Adinkiderekin (adinduen adiskideak) topaketa uztailaren 2an ezagutu eta batera egin daitezkeen jardueren aukera aztertzeko. Gipuzkoan Adinkideko arduraduna bertaratu zen. Bakardadeari buruzko jardunaldian parte hartzeko aukera eman zitzaion.

Pintxokoop: ekimena 2013. urtean sortu zen gizarte-ekintzailetzarako. Besteak beste, hurrengo helburuak ditu: “Donostian eta Gipuzkoan kultur ekimenak, kirolaren ingurukoak, herritarrek parte hartzeari buruzkoak eta gizarteratzeko direnak zabaldu, sustatu eta finantzatzen laguntzea”.

“Itxaropenaren karabana: entzute aktiboa sustatuz” proiektua aurkeztu genien, ekonomikoki edo hedapenaren bitartez ala bestelako bideak erabiliz laguntzen duten proiektu-motaren barruan sartzen al den balioztatzeko. Azkenean, beste proiektu bat laguntzearen alde azaldu ziren, baina hurrengo laguntzei begira, beraiekin harremanetan jartzeko gonbita egin ziguten.

AECC: Gipuzkoan minbiziaren aurkako Espainiako elkarteak bilera bat eskatu zigun irailaren 14an informazioa trukatu eta izan daitezkeen lankidetza-bideez hitz egiteko, beren administrariak entzute aktiboan prestatzen pentsatzen ari baitira.

EMAUS gizarte-fundazioa: Javi Sancho Emaús gizarte-fundazioko Gizarteratzeko arduradunarekin

jarri

gara

harremanetan

eta

“laguntza-erlazioari”

buruzko

prestakuntza eta ikerketan (bakardadea eta gizarteak baztertzea) lankidetzan aritzea erabaki dugu. Ikusi lerro berriei buruzko atala.

21


2018ko Txostena Topaketa En bici sin Edad elkartearekin irailaren 14an. Iñigo Munilla gurekin kontaktuan jarri da bere proiektua aditzera eman eta gurea ezagutzeko. Pertsonetatik pertsonentzako jarduera da eta eskuzabaltasunean, harremanak eraikitzean, istorioak kontatzean oinarritzen da, adin-mugarik gabe eta slow mugimenduaren filosofiarekin. Horretarako, adinduen zentroetan dauden adinduentzat trizikloz ibilaldian antolatzen dira.

Proyecto Hombre elkarteari deitu zaio, ludopatiaren kasu bat ebazteko, 900 840 845 telefono-zenbakiaren bidez sartu ostean. Egoitzan hasieran balioztatu eta aholkatu zen eta Proyecto Hombre erakundera bertaratzeko aukera eman zitzaion. Lehenengo urratsa eman eta elkartea sakonago ezagutzeko konpromisoa hartu genuen, deitzailearen profila kontuan hartuta.

− GITak erakunde publiko desberdinekin dituen betebehar eta konpromisoei lotuta topaketa eta bileretan parte hartzea Donostiako Udalaren Gizarte Kontseiluan parte hartzea Gizarte Kontseiluaren xedea hirian dauden partaidetza-egitura eta -erakunde desberdinen artean topaketa-gune izatea da, Donostiako herritarren bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzen batera lan egiteko. Aurten antolatu diren bi bileratan izan gara.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketarako Sailak antolatu dituen jardueratan parte hartzea − Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Hirugarren Sektorearen tailerrean presentzia, 2018ko otsailaren 22an goiz guztian zehar. − GFArekin apirilaren 17an egindako topaketan presentzia. Sareko erakundeen arduradunen arteko bilera. − 2018ko azaroaren 21eko Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Gobernamendu ona” jardunaldian presentzia Aldundiaren jauregian goiz osoan zehar. 22


2018ko Txostena − Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Elkar-Ekin bileratan presentzia; GITak euskararen erabilerarekin duen harremana aztertu dugu, bai barnean, baita kanpoan ere. 4 bilera antolatu badira, 3tara joan gara. Azkenekoa azaroaren 26an egin zen eta Euskaraldiarekin lankidetzan jarduteko aukera aprobetxatu zen.

Beste jarduera batzuk Guk eskatu ondoren, bilera Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimentzat Babes eta Gizarteratze Zerbitzuarekin (Patxi Leturia eta Lourdes Zabalegi) urriaren 17an. Helburua GITari buruz hitz egin eta arreta jasotzen duten erabiltzaileen profilak aditzera ematea zen, askok baztertze-arriskua baitu.

23


2018ko Txostena

7. GITAREN BARNE FUNTZIONAMENDUAREKIN ZERIKUSIA DUTEN JARDUERAK a. Gure laguntza eskatzen duten pertsonei entzunaren eta arretaren kalitatea ziurtatzea A. Kasuak jarraitzea. Dei bakoitzari dagokionez, entzutean egindako fitxak aztertzea. Fitxa horietan jasotako deien tipologiaren inguruan informazioa jaso nahi da. Halaber, alderdi soziodemografikoak jasoak geldituko dira, hala nola, adina, sexua, egoera zibila, etab., betiere deian adieraziz gero.

Xedea telefono zerbitzuan sartzen diren kasuen berri izatea da hurrengo helburuak betetzeko: zailenak antzematea eta jarraibideak erabiliz entzute-taldea orientatu ahal izatea; prestakuntza psikologikoak garatzea taldeak 900 840 845 telefono-zenbakian eman daitezkeen egoera konplexuak maneiatzeko. Gainera, aurten, berrikuntza modura, lantaldea sortu dugu (talde teknikoa eta 2 entzunaldi trebatu), pertsonentzako telefono-arretari buruzko protokoloa egin dadin, “instituzionalizatu� modura definitu baditugu. Egoera horretan 18 pertsona zeuden. Duela urte asko deitzen dute GITra eta batzuetan maiztasuna ia egunerokoa da.

B. Boluntario psikologoekin elkarrizketa pertsonalak sustatzea. Deitzen duen pertsonak entzutean eskuratutako telefono-arretaz gain, elkarrizketa pertsonala behar duela hautematen bada, psikologoen taldeko norbaitekin telefono-hitzordua adostuko da, planteatzen den gaia sakonki lantzeko eta laguntza-erlazio sakona zehazteko.

C. Aholkularitza psikologikorako saioak bultzatzea, 8 saiora arte. Arazoa bideratzea eta pertsona sendotzea du helburu, bere egoerari ahalik eta ongiena aurre egin eta kudeatzeko. Egoitzan aholkularitza eta laguntza psikologikoa eskaintzen duten pertsonek arreta sistematizatu eta protokoloa jarraitzeko lana egin dute: lehenengo elkarrizketan 24


2018ko Txostena datuen bilketa-mota; zerbitzua eskaintzen zaien pertsonen profilak; zerbitzurako ordutegia gordetzea; saioen kopurua eta denboran kokatzea (astero, hamabostean behin, hilero), arazoaren arabera; etab. Halaber, hilean behin bilera bat dago lantzen ari diren kasuak ikuskatzeko.

Aholkularitza psikologikoa gauzatzen duen pertsona-profesionalen taldea zabaldu da eta 2tik 3ra pasa ere bai (horietatik bik lana boluntario modura garatzen du).

b. Pertsona boluntarioak zaintzea (burn out prebenitzea) Entzute-taldeentzat gune psiko-emozionala eratu da.

Behin eta berriz, bai boluntarioek eskatzen dutelako, bai talde teknikoak beharrezkotzat jotzen duelako, telefono-arretarekin zerikusia duten zalantzak eta zailtasunak lantzeko elkarrizketak egoten dira.

15 urte hauetan taldeko pertsonei zerbitzu hau eskaini zaie. Topaketetan, nagusiki, arreta eskaini duten dei bereziren batekin zerikusia zuten gaiak aztertu dira. Dena den, kasu batzuetan, gai pertsonalak izan ditugu aztergai, boluntarioen ongizate piskoemozionalean eragiten zutelakoan.

c. Boluntarioen eta talde teknikoaren prestakuntza Etorkizuneko entzuleentzat hasierako prestakuntza:

2018ko otsailetik martxoaren erdialdera arte 10 pertsonekin solasaldia izan genuen, entzule bezala GITarekin lankidetzan jarduteko interesa zutelako. Azkenean, 8k (6 emakumek eta 2 gizonek) ekin zioten prestakuntza-prozesuari.

25


2018ko Txostena Pertsona batzuek bizi pertsonala eta profesionala GITaren prestakuntza-ordutegiarekin bateratzeko zailtasunak dituztenez, bi prestakuntza-txanda eskaintzea erabaki genuen, bata goizez eta bestea arratsaldez.

Prestakuntza martxoaren amaieran hasi zen eta ekainaren amaieran bukatu. Prestakuntza hasi zuten 8 pertsonetatik: − 4 pertsonek prestakuntza-prozesu guztia (teoria eta praktikak) amaitu zuten. Hiru emakume eta gizon bat izan ziren. − 3k prozesuaren zati teorikoa amaitu ondoren, praktiken zatia udararen bueltarako utzi zuen (2k lan-arrazoietan oinarrituta eta batek gai familiarrengatik). 3 pertsona horietatik, bakarrak praktiken zatian irailean amaitu zuen, beste batek azaroan eta hirugarrenak utzi behar izan zuen, lan-gaietan funtsatuta. − Pertsona batek lan-arrazoiengatik prestakuntza utzi zuen.

Beraz, maiatzetik urrira 5 pertsona berri dugu GITaren boluntarioen taldean (4 emakume eta gizon bat).

Gaur egun, boluntarioen taldeko kide izateko 15 pertsonen zerrenda dago.

Boluntarioen taldearen etengabeko prestakuntza

Ohikoa denez, GITaren boluntarioek, beren txandak egiteko konpromisoa hartzeaz gain, prestakuntza-jardueretan parte hartu behar dute, entzute-orientatze zerbitzuari begira beharrezkoak baitira. Lehenengo lauhilekoan boluntarioekin prestakuntzak, nagusiki, honako alderdiak lantzera bideratu dira: − Taldearen motibazioa eta kohesioa. − Telefono-arretan aurkitzen dituzten zailtasun aipagarrienak. − Nola eskaini arreta pertsona “instituzionalizatu/kronifikatuei”? (Telefonoarekiko mendekotasun-maila murriztea). 26


2018ko Txostena

Apirilaren amaieran, GITaren hiru boluntariok talde teknikoarekin batera 12 orduko prestakuntzan parte hartu zuen. Tres Cantosen (Madril) Centro de Humanización de la Salud (San Camilo) izenekoan irakatsi zen eta “Counsellinga kasu konplexuetan” izan zen aztergai. Prestakuntza honetan esku hartzea borondatezkoa zen, baina bertaratzeko aukera entzute-talde guztiari planteatu zitzaion. Esperientzia egiten dugun lanerako oso interesgarria suertatu zitzaigun, beraz, urriaren bigarren hamabostaldian entzute-talde guztiarentzat antzeko prestakuntza-jarduera, 6 ordukoa, antolatzea erabaki genuen Madrilen prestakuntza garatu zuen adituarekin.

Maiatzean eta urrian boluntarioekin prestakuntzak laguntza-erlazioan oinarritutako gure arreta-eredua (jarrerak eta trebeziak) sendotzen oinarritu dira, krisi-egoeran deitzen duten pertsonei eskainitako arreta hobetzen jarraitzeko xedez. Bereziki azpimarragarria iruditzen zaigu urriaren 24an Valentín Rodilek (laguntza edo doluaren arteko erlazioan aditua eta Centro de Humanización de Salud erakundeko (Tres Cantos, Madril) kidea) irakatsitako prestakuntza. Valentín 6 orduz aritu zen laguntza-erlazioari buruz berban eta jarrera nahiz trebeziari buruzko gaiak landu ziren. Horri esker, boluntarioek eskaintzen duten telefono-arreta hobetuko dugu. Guztira 21 entzule (boluntario guztien % 84) bertaratu zen.

Horrez gain, dei zehatzak (gaixotasun mental larria duten pertsonenak, arazo konplexua (mentala, harremanena, ekonomikoa, familiarra) duten pertsonenak, GITaren mendekotasun-maila handia duten pertsonenak) nola erantzuteari buruz entzute-talde gehienak azaldutako kezkak argitu nahi izan ditugu.

Abenduan "azken balantzea" antolatu dugu, GITan gertatu den alderdi azpimarragarri oro aurkezteko. Halaber, dinamika bat garatu da: hazia erein da GITaren boluntarioen sinbolo modura. Amaitzeko, luncha izan da eta pertsona boluntario guztiei gure elkartean beren inplikazioa eskertu zaie.

27


2018ko Txostena Talde teknikoaren etengabeko prestakuntza

Ohi den bezala, 2018. urtean GITaren langile adituek prestakuntza desberdinetan parte hartu dute. Nagusiki, jardunaldietan eta udako ikastaroetan egon dira: − Apirilaren 19an 19:00etan Kursaalen Elsa Punsetek emandako hitzaldian presentzia. Izenburua: “Aldaketa txikien iraultza”. − “Haurren sexu-jazarpenari” buruzko UPV/EHUko udako ikastaroa, Pepa Hornok irakatsia (uztailak 5-6). − Boluntarioak kudeatzeko ikastaroa (dinamizazioa eta partaidetza). −

“Gizarte Baztertzean Esku Hartzeko Ereduei” buruzko UPV/EHUren udako ikastaroa (ekainak 25-26). GFAko Gizarte Politiketako Sailak antolatua.

− “Bere buruaz beste egitea: diziplina askotik aurre egitea” UPV/EHUko udako ikastaroa (uztailak 5-6). Biziraun eta Aidatu elkarteek antolatuta.

Aurreko puntuan komentatutako moduan, apirilean GITaren talde teknikoak 12 orduko prestakuntzan parte hartu zuen. Centro de Humanización de la Salud erakundean (San Camilo-Tres Cantos, Madril) irakatsi zen. Izenburua: “Counsellinga kasu konplexuetan”.

d. GITaren barne kudeaketa eta antolaketarekin zerikusia

duten jarduerak Zuzendaritza Batzarraren bilerak

Bi bilera burutu dira: lehenengoa otsailean eta bigarrena azaroan. Bi horietan GITaren jardueren eta funtzionamenduaren berri eman da, izan daitezkeen lan-lerro berri eta egoera ekonomikoarekin batera.

28


2018ko Txostena Bazkideen Batzar Nagusiaren bilera

Elkartearen estatutuak kontuan hartuta, urteko lehenengo hiruhilekoan Batzar Nagusia egin zen, urteko lan-plana eta aurrekontu ekonomiko berria onartzeko. Gainera, Joaquín Fuentes Biggi doktorea hasi denez, urtearen amaieran beste bazkideen batzar nagusi bat egin behar izan zen, sartu behar zuela jakinarazi eta onartzeko.

Atal honekin bukatzeko, urrian egoitzan obrak egin ditugu. Nahiz eta espazio fisiko ezberdinen baldintzak hobetu diren, eragin negatiboa izan dute gure zerbitzuen ohiko funtzionamenduan. Hori hurrengo atalean ikusiko da.

8. GITAREN ZERBITZUAK BALIOZTATZEKO ERABILI DIREN EBALUAZIOADIERAZLEEI BURUZKO DATUAK Atal honi ekiteko, laburbilduz, taula bat egin dugu eta 2018. urtean zerbitzuen erabilera ageri da.

2018. URTEAN GITAREN ZERBITZUA ERABILTZEA 900 840 845 LINEAN ARRETA IZAN DUTEN DEIAK LEHENENGOZ 900 840 845 LINEAN ARRETA IZAN DUTEN PERTSONAK, AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKOA JASO DUTEN PERTSONAK JASOTAKO Aurrez aurre AHOLKULARITZA-MOTA Telefonoz Aurrez aurre eta telefonoz

29

GUZTIRA EMAKUMEAK

GIZONAK

2.552

1.503 (% 59)

202

155 (% 76)

1.045 (% 41) 47 (% 24)

38

27 (% 71)

11 (% 28,9)

16 9 13

12 (% 46,1) 3(% 11,5) 12 (% 44,4)

4 (% 36,4) 6 (% 54,5) 1 (% 9,1)


2018ko Txostena

a. Telefono-arretaren zerbitzua (900 840 845)

Arreta izan duten deiak sexuaren araberao

Hombres 42%

Mujeres 58%

Mujeres

Hombres

Telefonoz arreta eskainitako pertsonen adina

40

22 14

11

10

31-40

41-50

3 18-30

51-60

30

61-70

>70


2018ko Txostena

Telefonoz arreta izan duten pertsonen egoera zibila

55

23 13

Soltero/a

9

Casado/a Separado/a o Divorciado/a Viuda/o

Telefonoz arreta jaso duten pertsonen bizilekua

Gipuzkoa

Donostia

31

Fuera de Gipuzkoa


2018ko Txostena

Telefonoz arreta eskainitako pertsonen arazoak Problemática de las personas

Otros

12,6

Agradecimientos

0,5

Malos tratos

0,3

Crisis suicida

0,5

Información sobre recursos

1,7

Enfermedad física

1,1

Adicciones

1,2

Conflictos económico/laborales

1,2

Conflictos de Pareja

4,7

Enfermedad mental

4,4

Conflictos Familiares

8,3

Depresión

3,7

Ansiedad

6,2

Desahogo

27

Soledad/Incomunicación

26,6 0

5

10

15

20

25

b. Aholkularitza/laguntza psikologikoa aurrez aurre edota

telefonoz 2018. urtean guztira 38 pertsonak jaso du aholkularitza/laguntza psikologikoa: 27 emakumek eta 11 gizonek. Atal honen hasierako taula bistaratuz gero, gizonek gehien bat telefono bidezko aholkularitza psikologikoa eskatzen dute (% 54,5, emakumeen % 11,5en aldean). Emakumeek, ordea, antzeko proportzioan erabiltzen dute aurrez aurreko modalitatea (% 46,1) eta aurrez aurre nahiz telefono bidezko modalitatea (% 44,4).

32

30


2018ko Txostena

Terapia psikologikoa sexuaren arabera Gizonak 29%

Emakumeak 71%

Mujeres

Hombres

Aholkularitza psikologikoa jaso duten pertsonen adinak, nagusiki, 30 eta 45 urteen artean kokatzen dira. Arreta jaso duten pertsona guztiak Donostian edo inguruko udalerrietan bizi dira. Guztira 181 saio jaso dituzte: egindako saioen batez bestekoa 4,8koa da. Arazo desberdinei eskaini zaie arreta, baina gatazka gehienek familiarekin edo bikotearekin zerikusia dute. % 12,5ek bere buruaz beste egiteko asmoa izan du eta % 3,1ek lehendik hori egiteko saioaren pasarteren bat zuen.

c. 2017. eta 2018. urteko datuak alderatzea 2017. eta 2018. urteko datuak alderatuz gero, dei berrien kopuruari (lehenengoz GITra deitu duten pertsonak) erreparatzen badiogu, datuak antzekoak dira: 2017: 200 dei berri 2018: 202 dei berri

33


2018ko Txostena 2018. urtean 479 dei gutxiago (% 15,8) izan dira. Dena den, urte batetik bestera “dei berrien” artean ia desberdintasunik ez dagoenez eta 2018. urtean aholkularitza psikologikoei buruzko saioak asko hasi direnez (181, 93ren aldean), ezberdintasunak bi faktoreri erantzuten diola pentsa dezakegu: − Zenbait pertsona “instituzionalizatu-kronifikatuk” maiztasuna murriztu du emandako “jarraibideen” ondorioz: asteko deiak mugatzea; Gipuzkoatik kanpo deitzen duten pertsonen kasuan, beren probintzietako itxaropen-telefonoetara bideratzea; aholkularitza psikologikoa aurrez aurre edota telefonoz eskaintzea. − Kasuen kopuru garrantzitsua lehenengo deian aholkularitza psikologikora bideratu da.

Denboraldi horretan 2017. urtean emakumeek eta gizonek egindako deien ehunekoa antzekoa bazen (% 49 eta % 51, hurrenez hurren), 2018. urtean emakumeen deiak % 59 eta gizonenak % 41 izan dira. Batez beste dei bakoitzak 20 minutu irauten ditu. Deien ehuneko handiena 51 eta 60 urte bitarteko pertsonek egin dute, bai 2017. urtean, baita 2018. urtean ere. 2018. urtean antzeko arazoei eskaini diegu arreta. Hala eta guztiz ere, gaixotasun mentalaren

arazoak

(eskizofrenia,

eskizofrenia

paranoidea,

nahasmendu

eskizoafektiboa, nahasmendu bipolarra…) dituzten pertsonek gehiago deitu dutela antzeman dugu. Izan ere, dei guztien % 1etik % 4,4ra pasa dira.

34


2018ko Txostena

9. ESKER ONAK

GIZA BALIABIDEAK Zuzendaritza Batzar boluntarioa Boluntarioen entzute taldea GITan konfiantza izanda deitzen duten pertsonak

LAGUNTZA EKONOMIKOAK Bazkideak Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politikako Saila Eusko Jaurlaritza Kutxa fundazioa Enpresak (ORONA, IRIZAR, EAJ-PNV)

UDALAK Donostia, Elgoibar, Zumarraga, Aretxabaleta, Eskoriatza, Billabona, Zumaia, Hernani, Urretxu, Hondarribia, Usurbil, Urnieta, Azpeitia, Arrasate, Zarautz, Oñati, Errenteria, Orio, Irun, Astigarraga, Zestoa, Pasaia.

Eskerrik asko guztiori GITan sinesteagatik eta egunero funtzionarazteagatik!

35


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.