Sustraia

Page 1

SUSTRAIA

Ur freskoko erreka baten ondoan, baso txiki bat zegoen. Era guztietako zuhaitzez bete-betea. Zuhaitz haiek, zein baino zein handi eta altuago izan, eta zein baino zein loredun eta usaintsuago izan, horretantxe xahutzen zituzten beren indar guztiak, eta ez euren buruak bertako lur oparoan ahalik eta sakonen errotzen eta sustraitzen. Ereinotzak (erramuak) behin baten esan zuen: - ÂŤBa ni, nire izerdi eta indar guztia sustrai sakon bat edukitzen ahaleginduko naiz; horrela handi-handi egingo naiz, eta nire hostoak nire beharrean diren guztiei eskainiko dizkietÂť. Harroxko zebiltzan, harroxko zebiltzanez, haren zuhaitz-lagun guztiak euren buruak hain eder ikustean. Nork eta non beste inork eta beste inon, halako margo eder eta usain gozorik! "Ez bagara, alajaina, eder ederregi", zioten zuhaitz haiek elkarri, euren buruaz harro baino harroago, eta gainerako guztiei iseka eginez. Min ematen zioten ereinotzari bere lagunen iseka haiek guztiek. Barre egiten ziotela ohartzen baitzen euren lore bikain eta usain gozoko hostotza harekin guztiarekin. - ÂŤEreinotz gaixoa..., -esaten zioten-, zertarako duzu horrenbeste sustrai? Hemen gauzkazu gu, sustrai gutxirekin baina zu baino askoz ere ederrago! Utikan besteetaz kezkatze hori, aski duzu zeure buruaz bakarrik kezkatzeaÂť. Baina ereinotzak ezetz eta ezetz, ez zuela berak hori nahi; berak besteak maite nahi zituela, eta horregatik saiatuko zela sustrai sendoak edukitzen. Hala, hor etorri da egun batean izugarrizko ekaitz bat, haize zakarrak bere txistu eta hotsez baso guztia dar-dar ipini duena. Orduantxe estu eta larri basoko zuhaitz lerden haiek, euren hostotzari eutsi ezinik, haize zakarraren erauntsiak lurrera botata! Ereinotz txikia, ordea, bere sustraietan irmo errotua, hosto batzuk galdu arren, hura bizirik! Orduan jabetu ziren denak, une zailetan zutik irauten laguntzen diguna ez dela axaleko apainkeria, baizik eta sakonean, sustraietan gorderik dagoena, geure bihotz barruan, alegia... hortxe, geure baitan, geure arima barruan...


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.