Oztoporik haundiena

Page 1

OZTOPORIK HAUNDIENA

Pertsiako Faid al Din Attar poetak esana da, bazela behin, duela urte asko, hango herrixka batean, gauza asko ikasteko irrikitan bizi zen mutil gazte bat. Behin batez, bere jakin-minak bultzata, mendian bizi zen agure zahar jakintsu maitagarri batengana iritsi zelarik, hala galde egin zion: - «Maisu, zein da gizon batek bere askatasun eta jakituriara bidean gainditu behar duen oztoporik handiena?». Maisuak, apal-apal, erantzun zion: - «Norbera. Bere nortasunarekiko uste okerra du gizonak oztoporik larriena». Eta gazteak ondorio horretara nola iritsi zen galde egin zionean, agure jakintsuak erantzun zion: - «Egun batez, basoan zehar nenbilela, egarriz itotzeko zorian zebilen txakur bat ikusi nuen ibai ertzean. Begira-begira jarri eta, ohartu nintzen txakurrak bere buruaren irudia uretan ikusteaz bat, beste txakur zegoela pentsatzen zuela. Hari zaunka egin eta ospa egiten zuen urik edan gabe, iruditan agertzen zitzaion txakurraren hozkaden beldur. Horrelaxe jardun zuen bizpahiru orduz. Azkenean, ordea, egarriak halabehartuta, itoko ez bazen, blaust! egin zuen jauzi uretara. Orduantxe, beste txakurra ezkutatzeaz bat, desagertu zen oztopoa».

GURETZAT GOGOETAGAIA 1. Zer iradokitzen dizu ipuin/parabola honek? 2. Ederra litzateke norbaitekin partekatu ahal izatea. 3. Nire bizitzarako ateratzen dudan ONDORIOA.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.