Nor zen ez zekien arbola

Page 1

NOR ZEN EZ ZEKIEN ARBOLA

Bazen behin, inoizko leku eta garai batean, bazen era guztietako zuhaitzarbolez beteriko lorategi zoragarri bat: sagarrondoak, madariondoak, arrosondo handiak... Dena zen alaitasun lorategi hartan eta denak zeuden pozik eta zoriontsu. Zuhaitz-arbol bat izan ezik. Huraxe bakarrik, lorategi alai hartan goibel eta triste. Arazo bat zeukan: ez zuen fruiturik ematen. - «Ez dakit nor naizen», -zioen kexati. - «Kontzentratzea falta zaizu, -erantzuten zion sagarrondoak-. Benetan saiatzen bazara sagar ederrak emango dituzu.. .Ikusten zeinen erraza den? Begira nire adarrak». - «Ez kasurik egin, -zioen aldamenetik arrosondoak-. Arrosak ematea errazago da. Begira zeinen ederrak diren!». Etsi-etsi eginda, besteek esaten zioten guztia egiten saiatzen zen. Ez alferrik! Besteak bezalakoa izaten asmatzen ez, eta gero eta tristeagoa zuhaitzarbola. Gau batez hontza bat etorri zen lorategira, hegazti jakintsuenetatik jakintsuena. Eta arbola tristearen etsipena ikusirik, hala esan zion: - «Ez zaitez kezkatu. Zure arazoa ez da hain larria... Zure arazoa lur gaineko beste izaki askok eta askok duten berbera da. Ez zaitez mundu honetan besteek zu izatea nahiko luketena izaten saiatu. Izan zaitez zu zeu. Saia zaitez zeu zaren hori ondo ezagutu eta horixe izaten. Eta hori lortzeko, entzun ezazu zeure barne-ahotsa». “Nire barne-ahotsa?”..., ."Ni neu izan?"..., “Neure burua ezagutu?"..., galdetzen zuen bere baitan zuhaitz-arbola tristeak. Kontuok denak hausnartu eta zer pentsatu ez zekiela eginiko denboraldi baten ondoren, lortu zuen, azkenik ere, ulertzea. Bere begi eta belarriak itxi eta bihotza irekiz, lortu zuen bere barne-ahotsak xuxurlatzen ziona entzutea: - «Zuk ez duzu inoiz zure bizitzan sagarrik emango, ez zara-eta sagarrondo bat. Ezta ere ez zara udaberriarekin batera loratuko, arrosondo bat ez zaraeta. Zure helburu eta xedea, handi eta erraldoi izatea da, hegaztiei euren habia, bidaiariei gerizpea eta paisaiari bere edertasuna eskaintzeko. Horixe duzu zeu zarena. Izan zaitez zaren horixe! Izan zaitez zeu!».


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.