Nire buruaren bila

Page 1

NIRE BURUAREN BILA

Behin batez, bazen harri-pikatzaile bat, egunero mendira joan eta harkaitzetako harriak puskattuz atalase eta hilobietako harlauzak egiten zituena. Ez zuen hain lan gogorrerako irabazpide handirik eskuratzen, baina bere horretan pozik bizi zen. Halako batean, gizon aberats batentzat lan egin beharra tokatu zitzaion, eta haren etxera joan zenean, txunditurik geratu zen etxe eder hartaz. “Ni aberatsa banintz ez neukake egun osoan harri-pikatzen jardun beharrik”, esan zuen. Orduan, bere harridurarako, iratxo on baten ahotsa entzun zuen berari hizketan: “Zure nahia ez daukazu bete ezinik: aberatsa izango zara”. Berehala ahaztu zuen harri-pikatzaileak aurreko bere bizimodua. Uda hartan bero egin zuen gogotik eta eguzki-izpiak inoiz baino indartsuago barreaitu ziren lur gainean. Baina bero ez ezik, lehorte handi bat ere eragin zuen eguraldiak. Eta orduan, honela mintzatu zen harri-pikatzailea: “Eguzkia ni baino ere indartsuagoa da...Eguzkia izan nahiko nuke”. Iratxoak hori ere entzun zion eta baita bere nahia bete ere harri-pikatzaileari, eguzki bihurtuz. Harro baino harroago, hasi zen bere izpiak lur gainera jaurtitzen, baina laino bat bidera irten, eta lurraren eta eguzkiaren artean kokatu zen. “Nola liteke laino bat eguzkia bera baino indartsuago izatea?. Lainoa izan nahi dut”. Hala, laino bihurtuta, euria barra-barra botatzen hasi zen. Bazter guztiak txikitu eta eraman behar zituen urak...harkaitz bat izan ezik; hain zuzen ere, lainoaren haserreari aurre egin zion harkaitz piko bat izan ezik, hark irmo eutsi baitzion lainoak eragindako uholdeari.


“Harkaitza izan nahi dut”, egin zuen oihu harri-pikatzaile ohiak. Eta aurrekoetan bezalaxe, bere nahi hori ere bete zion iratxoak. Egun batean, gizontxo bat inguratu zen harkaitz ondora eta haren azpiko aldea pikatzeari ekin zion. “Nola liteke gizontxo bat ni baino ere ahaltsuago izatea?...Harri-pikatzailea izan nahi dut”. Eta gure gizonak, bere haserako ogibidera itzuliz, izerdi eta neke artean, berriro harri-pikatzeari ekin zion.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.