Loreak bezala bizi

Page 1

LOREAK BEZALA BIZI - «Maisu, zer egin behar dut gogaituta gera ez nadin? Pertsona batzuek gehiegi hitz egiten dute; beste batzuk ezjakinak dira. Badira ezer axola ez zaienak ere. Gorroto ditudanak, berriz, gezurtiak dira, eta benetan mintzen nautenak, gaizki esaka jarduten dutenak». - «Ba… orduan, bizi zaitez loreak bezala!», -adierazi zion maisuak. - «Eta, nola da ba loreak bezala bizitze hori?», -ikasleak erantzun maisuari. - «Jar zaitez lore hauei begira, -jarraitu zuen esanez maisuak, lorategian zeuden lirio edo ostargi-belar batzuengana hurbilduz-. Simaur edo gorotz artean jaiotzen dira, baina, hala ere, garbiak eta usain gozokoak dituzu. Hain zuzen, kirasdun ongarri hortatik biltzen dute beharrezko eta osasungarri zaien guztia, baina ez dute baimentzen lurraren garraztasunak euren petaloen freskotasuna orbandu dezan. Bidezkoa da norbait bere erruez larritzea, baina ez besteen grina txarrengatik norbera deseroso sentitzea. Beraien akatsak eurenak dira eta ez zureak. Eta zureak ez badira, ez dago gogaitzeko motiborik… Saia zaitez, beraz, kanpotik datorkizun txarkeria baztertzen eta bete ezazu usain gozoz besteen bizitza on eginez. Hauxe da loreak bezala bizitzea».


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.