Jainkoaren ekimena

Page 1

JAINKOAREN EKIMENA

Gizon bat bere etxeko teilatu gainera igota zegoen auzo osoko uholdeen ihesi. Urak gora eta gora egin, eta oinetaraino iristen zitzaion jada. Handik laster, herritar bat igaro zen arraunean bere txalupa txikian eta oihu egin zion: - «Aizu! Nahi al duzu goragoko leku batera eramatea?». - «Ez, eskerrik asko, -erantzun zion gizonak-. Badut sinesmen Jaunarengan eta Berak salbatuko nau». Denborak aurrera egin zuen, eta lehen oinetara bezala, orain gerriraino iristen zitzaion ura gizonari. Orduan motordun ontzi txiki bat igaro zen haren ondotik. - «Nahi al duzu gorago eramatea?», -egin zion oihu ontzi motordunaren gidariak. - «Ez, eskerrik asko, -erantzun zion gizonak-. Badut sinesmen Jaunarengan eta Berak salbatuko nau. Geroxeago, ura leporaino iristen zitzaion bitartean, helikoptero bat iritsi zen. - «Tori, heldu sokari!, -egin zion oihu gidariak-. Nik igoko zaitut». - «Ez, eskerrik asko, -erantzun zion gizonak hirugarrengoz-. Badut sinesmen Jaunarengan eta Berak salbatuko nau». Harri eta zur, teilatu gainean utzi zuen pilotuak gure gizona, ia-ia urak irensteko zorian. Orduak eta orduak eman zituen gizonak teilatu gainean, eta azkenerako gehiago ezin, eta ito egin zen. Eta ito ondoren, han joan zen zerura bere saria jasotzera. Paradisuko atarian zain zegoela, Sortzailearen aurrera iritsi, eta gertatutakoaz kexu agertu zitzaion: - «Jauna, -esan zion-, sinesmen osoa nuen Zuregan, salbatuko ninduzula uste nuen, baina nitaz ahaztu eta abandonatu egin nauzu. Zergatik baina?». Hitz horiek entzutean, Jaunaren erantzuna: - «Zer gehiago egitea nahi duzu? Bi txalupa eta helikoptero bat bidali nizkizun».

GURE GOGOETARAKO 1. Zer iradokitzen dizu ipuin/parabola honek? 2. Ederra benetan norbaitekin konpartitu ahal izatea! 3. Ondorioren bat nire bizitzarako?


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.