Iltzea

Page 1

ILTZEA

Behin batean eliza eder bat eraiki zuten herritar batzuk eta han bildu ziren herritar guztiak huraxe ezagutu eta mirestera. Halako edertasunik! Denak txundituta geratu ziren eliza bikain haren edertasunaz. Han, goiko aldean, teilatupeko egurren artean, hantxe zegoen iltze txiki bat, aurrean zuen jendetzari begira eta herritar haien guztien harridurazko begirada eta esamesen testigu. Hantxe ikusten zituen herritarrak elizaren handitasun eta edertasunaz loriatzen, inoiz ez zutelako nonbait halako edertasunik ikusi. Baina, hara, triste gure iltzetxoa, inortxok ez zuelako hitz bakar bat ere berarentzat! -“Ez naute ikusi ere egiten, banaizenik ere ez dira jabetzen�, zioen iltzeak berekiko. Eta haserre zegoela ohartu zen, eta baita inbidiaz beteta ere: -“Ezerez bat naizelako izango da, inortxok ere ez baitu nire beharrik!�. Orduan, bere zeregin eta egitekoari uko egitea pentsatu zuen; hau da, egurren arteko lotura izateari uztea, eta horrela, poliki-poliki, beherantz abiatu, eta gero eta beherago, azkenean behea jo arte lurreratu zuen bere burua. Euri asko egin zuen gau hartan. Eta, orduan, iltzeak utzitako zulotxotik teilatua zartatzen hasi, eta berehala teilak banan-bana apurtzen joan ziren. Hala, ekin zion urak elizako horma eta hormairudi ederretan behera eta behera, eta iheltsua desegiteaz bat, mahai gaina zikindu eta Biblia bera ere erabat hondatu zuen. Horratx, zer nolako hondamendia, iltze txiki batek bere egitekoari uko egin ziolako! Baina, eta iltzea bera? Teilatuko egurrei eusten zien bitartean, ikustezina zen, baina baita beharrezkoa ere, guztiz baliagarria. Orain, lokatzetan ezkutatua, lehen bezain ikustezina izateaz gain, ez zuen ezertarako balio, herdoildutako metal zatitxo bat besterik ez zen. GURETZAT 1.- Zer iradokitzen dizu ipuin/parabola honek? 2.- Bai ederra beste norbaitekin gogoetarako baliatzea! 3.- ONDORIOren bat ateratzen al dut nire bizitzarako?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.