Hiru iragazkiak

Page 1

HIRU IRAGAZKIAK

Behin batean, honela aurkeztu zitzaion gizon bat Sokratesi hauxe esanez: -“Garrantzi handiko gauza bat galdetu behar dizut, zure lagun batena hain zuzen”. Jakituria handiko bere begi haiekin begira-begira, honela galdetu zion Sokratesek: - “Galdetu nahi didazun hori pasa al duzu hiru iragazkien frogaren galbahetik? - “Zer froga dut hori? - galdetu zion harriduraz gizonak. - “Ez badakizu, entzuidazu ondo. Hiru iragazkietan lehena egiaren iragazkia duzu. Seguru al zaude kontatu nahi didazun hori egia dela? - “Seguru-seguru ere ez, egia esan. Uste dut gizon oso serio bati entzun niola, inoiz gezurrik esan ohi ez duen bati”. - “Hori horrela bada, seguru ez duzula bigarren iragazkiaren galbahea pasa”. Ontasunaren iragazkia alegia. Kontatu nahi didazun hori, ez bazaude seguru egia dela, gutxienez uste al duzu mesedegarri izango zaidala? Uste al duzu on egingo didala hori entzuteak?. Eta gizonak erantzun: - “Mesedegarri eta on...ez dut uste; alderantziz esango nuke”. Sokratesek errukizko begiradaz halaxe jarraitu zion esaten: Hara, esan nahi didazun hori aipatutako bi iragazki horien galbahetik pasa bazenu ere, oraindik hirugarren iragazkia geldituko litzaizuke, baliagarritasunaren iragazkia. Uste al duzu benetan baliagarri gertatuko zaidala kontatu nahi didazun hori?”. - “Baliagarri? Hori bai ezetz”. - “Ikusten?, esan zion jakintsuak-; kontatu nahi didazun hori ez badakizu benetan egia dela, eta benetan ongarri eta baliagarri gertatuko zaidala, nahiago dut neuri esan beharrean zeuretzat bakarrik gordeko bazenu”.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.