Hiru anaiak

Page 1

HIRU ANAIAK Hemen ditugu hiru anaia eskale izatera emanak. Hiri batetik bestera etengabeko joan-etorrian denbora ematen zuten eta gauak harrapatzen zituan tokian bertan lo eginez. Denbora luzean eraman zuten axolagabeko bizikera hau, eta ea gogaituta sentitzen ziren. Gau batez, herri baten inguruan afaltzen zeundela, aitona bat hurbildu zitzaien eta haien ondoan esertzeko baimena eskatu zien. Haien eskale bizitza ezagutu ondoren, esan zien: - ÂŤHain zuzen ere, zuen antzeko batzuen bila nenbilen. Izan ere, hemen inguruan daukat lurralde bat. Nere aitarengandik jaso nuen, eta berak hil aurretxoan esan zidanez, hor nonbaiten badagoela altxor bat. Nire gaztaroan jolasa beste ametsik ez nuen gogoan, eta orain, nahita ere, ezin naiz altxor hori bilatzen hasi, zaharregi bainaiz. Ez daukat familiarik, laster hilko naiz, eta altxor hori betiko hor geldituko da ezkutuan. Zuek gazteak zarete eta, aukera hau ongi aprobetxatu ahal duzue: lurralde osoa oparitzen dizuet, altxor horren bila lehenbailehen hasten bazareteÂť. Hiru anaiak, bata baino bestea pozago, onartu zioten erronka. Hurrengo goizean, aitonak alorrera eraman zituen, gogoberotu zituen, eta joan egin zen. Haiek hasi ziren aitzurra astinduz. Alor zabal luzea zen, lurra takar gogorra zegoen, harriz eta belar gaiztoz beterik, benetan lanbide nekagarria. Egun batez, anai nagusiak bota zuen aitzurra eta gehiago han jarraitzerik ez zuela nahi esan zuen, eta beste biak han jarraitu zuten lanean. Lansailaren gehiengoa landua zegoela, bigarren anaiak ere amore eman zuen, aitonak iruzur egin ziela-ta, han ez zegoela altxorrik eta ez antzekorik, gainean zeukaten negua gogorra zela eta, dena utzita, bazihoala. Anai txikiak aurrera egitea erabaki zuen, aitonaren hitzari men eginez. Eguna joan eta etorri, iritsi zen udaberria eta anai txikia jo ta ke aitzurrari emanez. Lana burutu orduko maiatza zen, eta gaztea ahaztu zen bere ekintzaren helburuaz. Baina martiko haizeak mila eratako haziak ekarri eta zabaldu alor landuan; eta apirileko euriak lagunduta, uzta ugaria sortu zen urte osoan landutako alorrean, eta bere garaian sekulako uzta eman zion gazteari. Anai txikienak aurkitu zuen azkenean esparruan ezkutuan zegoen altxorra. Agortezineko altxorrak, gazteak behar den moduan zainduta, bere bizitza osorako iraun zion.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.