Ekintza desinteresatua

Page 1

EKINTZA DESINTERESATUA

- «Benetan etsigarri zaidana zera da, nire izatearen erabateko arrunkeria. Pertsona arrunt bat nauzu, inorentzat interesgarri ez den gizaki bat, inoiz inorentzat ezer garrantzikorik egin ez duen pertsona bat», -adierazi zion ikasleak maisuari. - «Oker zaude; ez duzu zertan pentsatu, munduak arreta jartzen dion ekintza huraxe dela, hain juxtu, garrantzitsua den ekintza», -erantzun zion maisuak. Eta isilune baten ondoren: - «Ba begira, inoiz ez dut norbaitengan nolabaiteko eragin bat izan duen ezertxo ere egin, ez onerako eta ez txarrerako…», -gaineratu zion ikasleak maisuari. - «Berriz ere oker zaude; ez duzu zertan pentsatu, norbaitengan eragin bat duen ekintza huraxe dela, hain zuzen, garrantzitsua den ekintza, -gaineratu maisuak. - «Baina, orduan, zerk egiten du ekintza bat garrantzitsu?», -galdetu zuen ikasleak. - «Berezko ekintza bat izateak eta, horrez gain, zeu zaren guztia berekin duen ekintza izateak egin dezake zure ekintza benetan garrantzitsu, -jakinarazi zion maisuak-. Orduan izango baita zure ekintza hori, ekintza desinteresatua, Jainkoari dagokion ekintzaren pareko».

GURE GOGOETARAKO 1. Zer iradokitzen dizu ipuin/parabola honek? 2. Ederra benetan norbaitekin konpartitu ahal izatea! 3. Ondorioren bat nire bizitzarako?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.