Boletin 2017 eusk

Page 1

2017 ALDIZKARIA

1987 - 2017: 30 urte Itxaropena sortzen “Zuek zarete nire eguneroko bitamina” “Zuek zarete nire familia” “Zuek, gura

tristura eta oinazeen kontsolagarria” “Argi bat pizten duzue nire iluntasunean” “Uste dut zuek bakarrik ulertzen nauzuela” “Ez dakizue zenbat on egiten duzuen!”” “Zeinen atseginak zareten telefono horretan!”” “Ahaztezinak zarete, nire bihotzean

zaramaztet” “Ezer ez da hain zaila, nire beldurrak uxatzen laguntzen didazuenean”

“Zuen adar eta zuen hosto eta guzti, adaburu handiko zuhaitzak bezalakoak zarete:

batzuek igaliak ematen dizkiguzue,besteek argia eta beste batzuek argia eta berotasuna” “Zuek zarete lagundu nauzuen bakarrak” “Beti maite izan zaituztet eta beti maiteko”


datubatzuk 1987

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa sortu zen Donostian.

1997

Caritasi esker, Arrasate kaleko gaur egungo egoitzara joan ginen.

2006

Zuzendaritza batzorde eta zerbitzuen zuzendaritzaren erreleboa ematen da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu zen hitzarmena, zerbitzuaren barne-funtzionamendua bermatzeko.

2007

Herritarrentzako 900 840 845 doako telefonoa ezarri zen. Eusko Jaurlaritzak herri-onurako zerbitzu izendatu zuen.

2008

40 boluntario geneuzkan, eta 40.000 dei jaso genituen ordurako.

2011

Gipuzkoako Foru Aldundiak Borondatezko Lanaren Saria eman zigun.

2012

GITen 25. urteurrena da, eta 50.000 dei erantzun ditugu.

2014

Hiritar merezimenduaren Domina, Donostiako Udalak. Eskainita eta instalatzeko eta jarduteko osasun baimen-eskaintza GIT-ari.

2015

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren 5. zerbitzua, “TransfĂłrmateâ€? plataforma, bakardadean dauden pertsonen sare soziala.

2017

GITek bere 30. urtemuga ospatzen du.

Laguntzaileak:


...hogeita hamar urte igaro dira. Hil baino lehen Goethe idazle alemaniarrak “argi gehiago” eskatu zuen, iragaitza bere burua iluntzen ari omen zelako edo hain une garrantzitsuan bere zalantzak argitzeko erantzun bila zebilelako. Edonola ere, ez dago mutur horretara zertan iritsirik, geure zalantzei eta larritasunei erantzuteko. Michel Montaigne idazlearen esanetan, “hitzaren erdia esaten duenarena da; eta beste erdia, entzuten duenarena”. Horixe bera da GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOKO (TEG) boluntarioek hogeita hamar urteotan egin dutena, hau da, entzunaldia eta hitza partekatzea. Inolako zalantzarik gabe, askoz ere urte gehiagotan egiten jarraituko dute, gure sortzaileetakoa den José Antonio Pagolak dioenez, “entzutea sendatzen hastea” delako. Urteko hiru mila eta bostehun deiko batezbestekoaren arabera egindako kalkulu bakuna kontuan hartuta, epealdi horretan guztian ehun mila inguru deiri erantzun diegula esan beharra dago. Urte horietako hirurehun eta hirurogeita bost egunetan, larritasunak, beldurrak, bakardadeak eta, neurri txikiagoan, alaitasunak ere partekatu ditugu. Aurrerantzean ere, Hitza eta Entzunaldia gure argudio nagusiak izango dira, telefonoaren eta sare sozialen bidez sufritzen ari direnengana hurbiltzen garenean, haien arrazoiak edonolakoak direla ere.

Segurtasun-falta eragiten digun sufrimendu hori arintzeko, sistema bera gizartemaila guztientzat eskuragarri dauden justizia sozialean eta ongizatean oinarrituta egon behar da. Izan ere, askoz ere merkeagoa da berdintasunezkoagoa den gizartea artatzea, gaixotasunaren, krimenaren, osasun txarraren, estresaren eta horrekin lotutako gainerako eragin kaltegarri guztien ondorioz sortutako kostu erantsiak eta finantzarioak ere oso handiak direlako. Antzinako Greziako Menandro dramaturgoak zioenez, “ezbeharretan itxaropenari esker salbatzen gara”, itxaropena nahi duguna egia bihurtzeko aukera edukitzea dela kontuan hartuta. Hori dela eta, TEGeko gizon eta emakumeak hortxe egon dira, pertsonari berari berregiten laguntzeko, itxaropena emateko eta atzera bueltarik ez daukaten arazoetarako beste irtenbide batzuk eskaintzeko. Beraz, mila, mila esker, TEGeko sortzaileei, haien entzunaldiei, Zuzendaritza Batzordea eratu eta eratzen duten belaunaldiei, gure bazkideei eta, jakina, gure instituzio zein agintariei, emandako babes, ulerkuntza eta laguntzagatik. Era berean, gure eskerrik beroena ere euren beldurrak, zalantzak eta larritasunak gaindituta deitzen diguten guztiei. Horregatik, nahiz eta ezagutu ez, miretsi egiten ditugu. Haiei esker, gure lana are eramangarriagoa izan da, eta lan egiten jarraituko dugu. Horrela, bada, beste hogeita hamar urte igaro daitezela, badagoelako itxaropenean oinarritutako mundua eratzerik. Juan Carlos Redondo Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren Presidentea


“Pertsonaren jarrerak duen garrantzia haren errekuperazio prozesuan�

Edozein errekuperazio prozesutan beharrezkoa izan ohi da aldez aurretik ikasitakoa desikasi eta zerbait berria ikastea, eta ez dago aldaketarik aldatzeko motibaziorik gabe. Beraz, bidelaguntzaren zereginetako bat motibatzea da aldaketak eragiteko. Aldaketaren aurkako erresistentzia sarritan agertu ohi da, aldaketa prozesuaren edozein unetan. Honela adierazi ditu Freemanek erresitentziaren arrazoiak: - Pertsona bat senti daiteke aldaketarako ezgai: egon daitezke pertsonak, heziketarik eza dela medio, aldaketa mehatxu bezala sentitzen dutenak gauza berriak ikasteko ezgai ikusten direlako. - Pertsona batek zalantzak eduki ditzake egitura berri horretan edo metodologia berri horretan bizirauteko ahalmenik sumatzen ez duelako: gerta daiteke behar beste datu eskura ez daukalako eta berritasunak eragiten dion ziurgabetasuna medio, pertsona horrek zalantzak edukitzea bere ahalmenaz, egoera berrian behar bezala moldatzeko ez dela gai izango uste-eta. - Aldaketa eragilearekiko erlazio-lotura ez da behar hainbat garatu. - Aldaketa eragileak ez du gaitasun aski: komunikaziorako eta gatazketan moldatzeko gaitasunik ezak eragotzi edo zaildu dezake aldika aldaketarako prozesua. - Pertsona bat egon daiteke bigarren mailako onurak eskuratzen: batzuetan hainbat aldaketari uko egiten dio pertsonak, hain zuzen bigarren mailako onura batzuk galdu egingo lituzkeelako. - Aurrikusi diren helburuak ez dira hain bideragarriak, ez daude hain garbi edota gaizki formulatu dira.

Hortik, beraz, motibazioaren garrantzia, hau da, aldaketarako estrategia berezi bat hasi eta berorretan konpromisoz jarraitzeko pertsona batek eduki dezakeen aukera. Horregatik, pertsona horrek ez baditu landu aldaketa prozesuari ekiteko arrazoi eragingarriak, ez digu gure planteamendutan jarraituko; eta ez digu jarraituko, hain zuzen,

berak ez duelako problemarik ikusten eta ondorioz ez duelako ahaleginik egingo; izan ere, azken batean, motibazioa behar dugulako, edozein dela ere, aldaketa prozesu bat abiarazteko. Beren “La entrevista motivacional� liburuan, motibazioa aipatzen dute Miller eta

-4-


Rollnik egileek bitartekorik garrantzitsuena pertsona bati lagundu ahal izateko; horrexegatik, hain zuzen, motibazioak lagunduko diolako pertsona horri bere baitako arazoak aitortu eta horiek gainditzeko adorean irauten.

zein den ezagutzen ez duen pertsona batekin lan egitea, edota, bai, bere arazoaren zergatia ondo jakin eta aldaketak egin nahi, eta aldaketa horiek bideratzeko gure laguntzaren beharrean denarekin lan egitea. Agian garrantzitsua da edozein motibazio-prozesu abiarazi aurretik, zauriak sendatzeko tarte bat uztea, oinazeari aurrezaurre begiratzea, lagunduaren barnean bizi denari izen bat jartzea, hain zuzen ere, tristura, gorroto eta erresuminik errotu ez dadin haren bizitzan. Prozesu honetan guztian oso baliagarri izango ditugu laguntza-harremanari dagozkion jarrera eta trebetasunak.

C. Rogers-ek dio: “Autodeterminazioan eta bezeroaren ahalmen pertsonalean sinesteak oso atzean utzi ditu terapeutaren autoritatearen eta haren ustezko jakitearen baitan aurrikusitako ohiko terapia estiloak. Berezko balioa duen filosofiatzat jotzen du pertsona bera aldarrikatzea, beste hanhemengo edozein aditu baino areago, bere baitako beharren jakitun�.

Aldaketaren teorikoek aldi eta estrategia ezberdinak aipatzen dituzte hauetako bakoitzean erabiltzeko. Lehenik eta behin, pertsona hori bere aldaketaren zein une jakinetan dagoen aztertu beharko genuke berariazko laguntza eskaintzeko. Egiaz ez da berdin arazo bat eduki, baina haren zergatia

-5-

JosĂŠ Carlos Bermejo


ANTSIETATEARI ETA DEPRESIOARI AURRE EGITEKO PROZESU PSIKOLOGIKOA Antsietatearen eta depresioaren sintomak oso ohikoak dira. Kalkuluen arabera, gutxienez hamar lagunetatik batek bere bizitzan behin gutxienez Osasun Zerbitzuetan egiten du kontsultaren bat, urduri, larri, kezkatuta, etsita‌ dagoelako.

Arazoak bizitzaren osagaia dira, eta zenbait zailtasuni aurre egitea da arruntena: haustura emozional mingarriak, urduritasuna sorrarazten diguten lanarazoak, gaixotasun larriak edo ezintasuna sortzen dutenak, arazo ekonomikoak, maite ditugunen galera, estres handiko egoerak eta gertaera traumatikoak ere bai. Horrelako egoeretan, erantzun emozional mingarria edukitzea da berezkoa. Dena dela, oso kontuan hartu beharra dago erantzuna mingarria izan arren ez dela ezinbestean patologikoa izan beharko. Izan ere, oinaze emozionalari esker, zailtasunei behar bezala erantzuteko, aurre egiteko eta gainditzeko gai gara.

Antsietate handiko sintomatologiari dagokionez, esaterako, aktibazioa kontrolatzeko teknikak edo erantzunaren prebentziorako esposizio-teknikak ditugu hizpide. Depresioaren sintomatologiari begira, ordea, Becken ezagutza-terapia, pertsonen arteko terapia edo jokabidearen aktibaziorako teknikak nabarmenduko ditugu. Era berean, adierazi egin beharra dago terapia horiek jarduketa klinikoko gidaliburuetan daudela profesionalen esku.

Edonola ere, erantzun emozional hori biziegia edo neurrigabea bada edo gehiegi luzatzen bada, oso desatsegina izan daiteke, eta baliteke egoerari eraginkortasunez aurre egiten ez uztea. Halakoetan, hain zuzen ere, erantzun emozionala bera da konpondu beharreko arazoa. Orduan, baliteke tratamendu psikologiko espezializatua jaso behar izatea. Psikologia klinikoaren arloko ikerketa zientifikoa garatu egin denez, teknika eraginkorrak zehaztu ahal izan ditugu, nahasmendu psikologiko ohikoenei aurre egiteko. Nabaritasun handieneko terapiak ezagutzaren eta jokabidearen arlokoak izan dira.

Horrez gain, gaur egungo zehaztasuna handia denez, badago banakako eta taldeko tratamendu-saioen protokoloa egiterik. Hori dela eta, are errazagoa da haien ezarpen klinikoa.

Egiaztatutako nabaritasun orokorretakoaren arabera, aztergai dugun terapia edozein dela ere, eraginkorra izango da, behar besteko esperientzia daukan eta behar bezala trebatuta dagoen psikoterapeutak ezartzen badu. Hori dela eta, oso garrantzitsua ere izango da pertsonak nolako laguntza psikologikoa behar duen erabaki behar duten profesionalek behar bezalako prestakuntza edukitzea, bizitzako arazoen ondorioz sortutako erantzun mingarriak, baina arruntak, tratamendu psikologiko espezializatua behar duten erantzunetatik bereizi ahal izateko. Kontxi BĂĄez. Psikologiako doktorea. Ondarretako Osasun Mentaleko Zentroa.

-6-


Laguntza-harremanaren egitekoa eta jarreraren garrantzia laguntzen duen pertsonarengan: ENTZUTE ARRETATSUA ETA ETA KOMUNIKAZIO ENPATIKOA Asko hitz egiten da gaur -eta hala ere gutxiegi oraindik- laguntza-harrremanaz eta counselling-az. Are eta gehiago beharbada coaching-az, modan dagoen zerbait ere bada-eta. Laguntza modu hauek arreta berezia jartzen dute pertsonei euren helburuak lortu eta euren gaitasunak garatzen laguntzeko erabili ohi diren tekniketan.

Heziketan ere, zenbat buru hainbat aburu, esan beharko genuke, eta horregatik, pertsona bakoitzak aurkitu beharko du berezkotasunez garatzeko modua, itxurakerian ez dadin eror teknika batzuen jabe izanik eskuliburuetako erreformulazioak papagai baten moduan errepikatzeko gai delako; izan ere, horrela eginda, darabilen teknika, lagunduen autonomian eragikortasuna sustatzen duten erantzuteko moduen karikatura hutsera mugatuko luke. Laguntzen ikasteak berezko eskakizuna du barne-begirada eta zaurgarritasunean aditu bihurtzea. Ezpal berekoak gara gizaki guztiok. Denok gara desberdinak, baina barne dinamismo eta gure “itzalen� ulertzea, beti izango da ezin eskertuzko baliabide bat pertsona batek bere oinaze iturri diren egoerak gaindi ditzan.

Hain zuzen, ez da aski counsellig-erako, enpatiaren, kontsiderazio baikorraren eta benetakotasunaren (rogeriar hirukoa) garrantziaz zerbait entzun izana. Ikuspegi teoriko batetik, jarrerek beharrezkoa dute euren inplikazioen explorazio prozesu bat. Jakineko kontua da, puztuxea ere badago enpatia hitza, eta pertsonaren baldintzarik gabeko onarpenaren esnahia bera ere, ondo ikertu eta zehaztu ezean, nahikoa nahasia da. Jarrera hauen eta euren inplikazio eta mugen lan teoriko bat egiten ez den bitartean (zehaztu: mugatu), counselling prestakuntzari zerbait faltako zaio. Asko ez ezik, gehiegi ere badira kontzeptu hauek nahas-mahas darabiltzaten autore, artikulu eta baita liburuak ere. Hainbeste joera osagarri eta, alditan, kontrajarri ageri diren basoan, ezin esan argi eta zehaztasun pittin baten beharrean ez gaudenik. Baina counsellor-aren gaitasunak garatzeko giltzarri diren jarreren hezkuntzan nahitaezko lekua du baita ere jarreren portaerazko dimentsioaren baitako trebakuntzak. Hortik praktiken beharrizana. Ez da bat-batean enpatia hedatzen ikasten counselling-a lantzeari emandako hainbat egoera desberdinetan, zehazki Itxaropenaren Telefonoan. Sentimenduak balioztatzen ikasten ez den bezala,pertsona triste baten aurrean gaudenean edo pertsona oldarkor baten aurrean gaudenean, etsaitasun-bihurgunearen une ezberdinetan...

Counselling-a asko oinarritzen da jarreren gaitasunean, bere alderdi kognitibo, afektibo eta portaerazkoan. Introspekzioa, norberaren garapen eta eraldaketarako ate bat da, benetako giltzarri, garapen pertsonal eta espiritualari dagokionean. Ikasten duguna asimilatzeko gai ez bagara, eta izatez garenaz, sentitzen dugunaz, geure buruaz ikasten goazenaz eta ezagutza espiritualaz...horretaz guztiaz gogoeta sakon bat egiteko gai ez bagara, ez gara laguntzaile eraginkor bihurtuko. Pentsa eta hitz egin dezakegu kontseilariaren garapen pertsonalaz, baina ez dago benetako kontseilaririk garapen espiritualik gabe, isilean egindako autobehaketa gabe, bereizketa gabe. Geure barne orekaren oinarria da introspekzioa, zoritxarrari aurre egiterakoan bereziki, eta baita geure izatearen baitan aldaketak egin eta bide berriak urratzeko aukera emango diguna ere. Nahitaezkoa counselling-aren ikasketan.

-7-

JosĂŠ Carlos Bermejo


ITXAROPENA BETI DAUKAGU GURE ESKURA ¿Cómo se pierde la esperanza?

La esperanza se pierde cuando por causas diversas la persona ve en peligro su futuro y al mismo tiempo se siente sin fuerzas para afrontar la vida. La pérdida de esperanza es fácil de detectar: Atrapada por su problema, la persona va cayendo en una visión negativa de su vida; pierde la confianza en sus resortes y posibilidades; el pesimismo, la amargura y la impotencia se apoderan de ella.

La esperanza se puede recuperar.

Acoger La persona se siente más segura y con más fuerzas y recursos cuando se siente acogida. Si percibe que no está sola y puede contar con alguien que solo busca su bien, en ella se empieza a despertar la esperanza. De ahí la necesidad de cuidar bien esta acogida: sin prejuicios ni recelos; con respeto total; empatizando con su situación; siempre en actitud positiva y creadora; buscando solo el bien de la persona en crisis...

Para ello es necesario reavivar y reforzar los resortes, energías y capacidades para afrontar el futuro. Esto exige a veces un esfuerzo paciente. Por ello, la persona necesita con frecuencia el apoyo de otras personas.

Ante los problemas sin solución.

Ante un problema, lo primero es buscar cuanto antes una solución aunque sea parcial, provisional y no completamente satisfactoria. Esto contribuye a generar esperanza. Cuando la situación problemática no admite solución objetiva la persona puede caer en la desesperanza: rebelión ante lo inevitable, ansiedad, agresividad, autodestrucción... Es entonces cuando no hay que olvidar esta ley básica: cuando el problema no puede ser resuelto, la persona puede cambiar su modo de vivirlo.

Escuchar La escucha libera a la persona en crisis de la soledad, la incomunicación y el aislamiento. La ayuda también a poner nombre a sus problemas rescatándola de la confusión interior. Suaviza sus heridas. Contribuye a que recupere la dignidad cuando está perdida o maltratada. De ahí la necesidad de cuidar bien la escucha: creando un clima de confianza y confidencialidad; en actitud siempre activa y atenta; sin hacer preguntas solo por curiosidad; buscando siempre de manera creativa y concreta lo que puede restaurar a la persona...

El paso de una actitud negativa a otra más positiva. La persona atrapada por un problema insoluble necesita un cambio básico: en lugar de vivir toda su vida desde su problema, necesita aprender a vivir el problema desde lo que es el conjunto de su vida donde hay sin duda experiencias, factores, expectativas, relaciones... de carácter positivo. Lo importante es ayudar a esa persona en diversas áreas: transformar su visión del problema; liberar su mente de pensamientos negativos y dañosos; despertar sentimientos más serenos y pacificadores; reducir reacciones duras e implacables contra sí misma y contra los demás; reforzar decisiones más positivas y liberadoras.

Acompañar El problema es importante pero más importante aún es la persona que lo está sufriendo y que nos está pidiendo de mucha maneras ser acompañada de cerca. Acompañar es evitar siempre la discusión o el enfrentamiento; no adoptar nunca una actitud autoritaria o impositiva; no emitir juicios negativos; mantener siempre una empatía sana que sintoniza con el sufrimiento y la impotencia de la persona pero sin dejarnos desbordar o confundir por el sufrimiento o la ansiedad que nos transmite.

José Antonio Pagola

-8-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.