Bihotzik ederrena

Page 1

BIHOTZIK EDERRENA Halako egun eder baten, gizon gazte bat oihuka herriko plaza erdian: - «Neuk daukat hemen inguruko bihotzik ederrena». Jentetza haundia batu zan bere inguruan, eta guztien eritxiz, benetan bihotz eder haundiko gizona zan; ez zan bere bihotzean ezertariko zauririk aurkitzen. Gaztea gero eta harroago, guztien eritxiz ezagutu zanik bihotzik eder sendoena berak eukala eta. Ustekabean, aguretxo bat hurreratu eta badino: - «Zer esaten zabiltz, zure bihotza ez bada nirea baizen eder sendoa?». Harrituta, jenteak eta gazteak ikusi eben agurearen bihotza: benetan ederra zirudian, baina zauriz eta zimurrez beterikoa, baztar batzuetan zatitxo batzuk ere falta jakozan. Areago, han-hemen zulotxo batzuk ere agirian. Jenteak harrituta inoan: - «Zelan esan leike horrek bere bihotza hain ederra danik?». Gazteak ikusi eban agurearen bihotza eta hain hondatua ikusita, barreari emon eutson: - «Zu ez zagoz sano! Zer da zure bihotza nirearen ondoan? Nirea osoa eta sendoa; zurea, barriz, zauriz eta zuloz beterikoa». - «Egia dinozu, gazte; baina nire bihotzaren edertasuna beste bide batetik doa. Begira, zauri bakotxak, gehiago ezinean maite izan dodazan pertsonak, esan gura dabe. Nire bihotzaren zatiak hartu eta maite izan dodazanei banandu deutsedaz. Euretarik askok euren bihotz-zati bana bihurtu deuste, nirean zabalik gelditu zan zuloa beteteko. Jakina, zatiak ez ziran bardinak, horregaitik gelditu dira ertz batzuk desegoki; eta hau pozgarria da niretzat, konpartidu dogun maitasuna gogoratzen deustelako. Bai, badira beste zati batzuk emonak, eta ordezkorik jaso ez dabenak ere. Horreek dira hutsuneak, zuloak. Maitasuna emotea arriskatzea da; baina gelditzen diran zuloak, hain mingarriak izan arren, oraindino ere maitatzen jarraitzen dodala gogoratzen deuste eta baleiteke egunen baten konturatu eta itzitako hutsune horreek betetzea. Ulertzen dozu orain, gazte, zergaitik dan ederra nire bihotza?». Gaztea isilik egoan. Bere begietatik malkoak eriozala. Agurearengana hurreratu zan, bere bihotz gazte eta ederraren zati bat hartu eta eskeini eutson. Agureak hartu eta bere bihotzeko zulo baten ezarri eban; ondoren, bere bihotz zaharreko zati bat hartu eta gaztearen bihotzeko hutsuena bete eban. Zuloa bete bai, egin eban, baina ertzak itziaz. Ez zan hain itxuroso gelditu, zatiak ez ziran bardinak eta. Gazteak ikusi eban bere bihotza, eta ez zala hain perfekto gelditu, baina lehengoa baino argitsuagoa zan, agurearen maitasuna bor-bor egoan barruan-eta.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.