Astoa putzuan

Page 1

ASTOA PUTZUAN

Behin batean, nekazari baten astoa putzu batean erori zen. Astoak berehala eman zion negarrari handik irten ezinda, haren nagusia zer egin asmatu ezinik zebilen bitartean. Azkenean nagusiak, asto hura zaharregia zela pentsatuz, eta bestalde, putzu hura lurrez erabat estaltzea komeni zitzaiola, astoa bertan behera hantxe uztea erabaki zuen. Orduan auzotar guztiengana jo zuen laguntza eske, aitzur eta palaz putzua estaltzen lagun ziezaioten. Berehala ohartu zen astoa gertatzen zenaz eta are eta atsekabe handiagoz berrekin zion negarrari. Baina gero, denen harridurarako, lasaitu egin zen. Nekazaria, berriz, zenbait lur-palakadaren ondoren, putzura begira jarri eta txundituta geratu zen: ez zen sinestekoa astoa lur-palakada bakoitzaren ondoren egiten ari zena. Gainera zetorkion lurra astinduz eta zapalduz, aldianaldian pausu bat gora egiten zuen astoak, gero eta gorantzago. Berehala ohartu ziren denak astoa nola iritsi zen putzuaren gain-gainera, eta behin putzuaren ertzera iritsita, han ikusi zuten azken jauzia egin eta ihesi nola joan zen. IRAKASPENA: Bizitzan lur asko etorriko zaizu buru gainera, mota askotako lurra...Putzutik irteteko trikimailua lurra astinduz goraka egitea da. Pentsa ezazu zure bizitzako arazo bakoitza goraka eginez gainditu beharreko koska bat dela; putzu edo zulorik sakonenetik irteteko gai izan gaitezke, hala nahi izanez gero. Gainera datorkiguna astindu eta gorako pauso bat egin. Gogora itzazu zoriontsu izateko sei arauak:

123456-

Askatu zure bihotza gorroto guztitik. Askatu zure burua alferrikako kezketatik. Bizi zaitez xinpleki. Eman ezazu gehiago. Itxaron ezazu gutxiago. Izan ezazu itxaropen.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.