Arranoa izan beharrekoa oilo gelditu

Page 1

ARRANOA IZAN BEHARREKOA OILI GELDITU

Baserritar ehiztari batek arrano-arrautza bat aurkitu zuen mendiko harkaitzarte baten. Etxera joan eta oilaloka baten azpian jarri zuen oilo-arrautzekin nahastean. Bere garaian, arrano umea ere jaio zen, txitatxoen artean. Handik aurrera, txitak egiten zutena egiten zuen arranoak berak ere, bere burua ere txitatzat hartuz: azterka lurra astindu eta lur-zizareak eta xomorroak janez. Haren ahaleginak pio-pio eta geroago kakara egiten ikasten! Noizean behin astintzen zituen bere hegotzarrak, hegazkada labur batzuek eginez, oilategiko besteen antzera. Zer ba? Beste oiloak ere ez dute berdin egiten, ala? Hori bai gero! Bere moko eta erpak ez ziren berdinak, eta pixka bat dotoretu zizkion jabeak, hegoak ere moztuz, oilo-itxura gehiago emanez. Urteak joan eta urteak etorri, arranoa ere nagusitu egin zen. Halako batean, zeru urdinean zehar, hegazti handi harrigarri bat ikusi zuen, hego zabalei haizetara eraginez eta hegazkada miresgarriak eginez. Haien ondoan errege jauna zirudien. Arrano zaharraren begiratu beharra! - ÂŤZer dugu hori?Âť, -galdetu zion bere ondoan azterka zegoen oiloari. - ÂŤHorixe duzu, ba, arranoa, hegazti guztien errege jauna, -erantzun zion oiloak. Baino zuk eta nik ez dugu horretan zertan kezkatu. Zu eta ni beragandik ezberdinak gara, oiloak. Eta hala zelakoan, arranoak ez zuen horren kezkarik gehiago izan. Eta oilategiko beste oilo bat gehiago zelakoan hil zen.

GURETZAT GOGOETAGAIA 1. Zer iradokitzen dizu ipuin/parabola honek? 2. Ederra litzateke norbaitekin partekatu ahal izatea. 3. Nire bizitzarako ateratzen dudan ONDORIOA.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.