Erronka00 aldizkaria

Page 1

00

argazkia: Katiuska fotodenda

NEGUKO ZENBAKIA 2015eko otsaila

SARETUZ PROIEKTUA

2013-2014 KORRIKA19 EZAGUTZAREN BALANTZEA EUSKAHALDUN KUDEAKETA

Pertsonen aktibazio tresna

Zer erabaki, huraxe gara

Iparraldea gertutik

Koldo Mitxelena

2-3 orrialdeak

4-5 orrialdeak

6 orrialdea

7 orrialdeak


PERTSONEN AKTIBAZ

IO TR ESNA

Etorkizuna gizarte gehiengoek zehazten dute eta proiektu bati arrakasta gizartearen gehiengoa askatasunez atxikitzeak bermatzen dio soilik. Argazkia: Esther Boticario

Gehiengoa seduzitzea, buru-bihotzak limurtzea. Horra gure ERRONKA

EUSKAL HERRIA: Izenetik izatera.

Kaixo lagun: Bi urte baino gehiago dira herritar talde bat GURE ESKU egitasmoaren inguruan batzen hasi ginela gaur egungo SARETUZ egitasmora iritsi arte. Bi urte daramagu hainbat lagunek, asteartero, LAU HAIZETARAren egoitzan elkartzen: Kudeaketa Plana eta Ekintza Plana kudeaketari garrantzia emanez, Pertsonak sustatu eta balioa emanez, Euskararen normalizazioa bultzatuz eta, herriarekiko harremanak eta komunikazioa landuz, Euskal Herriko herrialde ezberdinak ezagutuz eta nortasuna landuz. Ondorengo orrian aurkituko duzun ASMOA artikulua da elkarbanatu eta zuk ezagutu dezazun nahiko genukeena. Momentu honetan posta elektronikoz komunikatzen garen 1100 pertsonek osatzen dugu sarea, tartean ditugu pertsonak, elkarteak baita bestelako erakundeak ere. “ERRONKA� aldizkaria, komunikazioaren arloan,

beste

PAUSO BAT GEHIAGO BIDEAN ekimenetako bat da; izan ere, gure filosofia, jarduera eta ereduak zurekin partekatu nahi baititugu. Aldizkariaren izena, ERRONKA, ez da kasualitatea, Izen berri honekin, talde hau sortzeko zergatia zurekin elkarbanatu nahi genuke. SARETUZ proiektuaren eskutik, ametsa zena errealitate bilakatu dugu, utopiatik auzolanerako urratsa eman dugu. Zuengana geure burua aurkeztera gatoz, gurekin parte hartzera anima zaitezen, jendarte gizatiarragoa eratzeko erronka parteka dezagun. SARETUZ Proiektua

Kultur eta identitate kolektibo guztiek hainbat baldintza sozial, ekonomiko eta politiko behar dituzte garatu daitezen. Izan ere, beren garapenerako baldintza politiko jakin batzuk ez dituzten kulturek edo identitate kolektiboek egoera txarragoan daude. Identitate aldarrikapenak beste aukera batzuk dira demokraziarako (askatasunari, berdintasunari eta kultur duintasunari buruzko gaiak agerian jartzen dituzte). Bestalde, globalizazioa paradoxikoki tokiko kultur identitateak birdefinitzeko iturri da. Populazio mugimenduek eta informazioaren teknologia berriek beste identitate era batzuk sortu dituzte, lurraldeetara edo muga administrazioetara mugatu gabe. Azken batean, halako erronkei hobeto aurre egiteko, minoritario deitzen diren hizkuntza, kultura eta identitateak sustatzen ahalegintzen garen pertsona, talde elkarte eta instituzioek ez dugu poztu behar euste hutsarekin, askotan iragan eta tradizio idealizatu baten izenean. Are gehiago, batzen gaituzten elementu guztiak landu behar ditugu (hizkuntza, sinboloak, ohiturak, kultura, errealitate sozio-ekonomikoa, kirola, zientzia, etab.), eta lankidetza oinarri hartuta beharrezko baldintzak sortu Euskal Herria subjektu politiko izan dadin mundu globalizatu honetan. EH-ren identitatean pentsatzea da pertsona konprometituagoak izatea, aktiboagoak, kritikoagoak, solidarioagoak eta gero eta prozesu kooperatibo, inklusibo, parte-hartzaile eta eraginkorragoen bidez pertsonak eta eragileak eraldatzea. Pertsona eta eragile horiei proposatu behar zaizkie itun komunak egiteko arrazoiak: zer garen eta etorkizunean zer izan nahi dugun eraiki eta birdefinitzea, bizi-kalitatearen alde eta desberdintasun sozialen aurka borroka egitea, euskara berreskuratu eta sustatzea, etab. Proiektu honen helburua da pertsona gisa gure aukerak eta beharrak non dauden aztertu eta hausnartzea hainbat ikuspuntutatik, eta, era berean, Euskal Herriaren identitatearen eta sustapenaren alde lan egiten duten organismo, elkarte eta entitate identifikatu, ezagutu,eta haiekin lan egin eta elkarlanean aritzea. EUSKAL HERRIA identifikagarria, egituratua, demokratikoa eta partehartzailea, euskalduna eta eleaniztuna, bideragarria, jakintzara eta zientziara irekia, kulturala, kritikoa, integratzailea, modernoa, iraunkorra eta solidarioa


ASMOA NOR GARA? SARETUZ Proiektua Orereta/Errenteriako pertsonek osatutako taldea gara. Norbanakoak zein herriko elkarte eta erakunde desberdinetako partaideak sare bat iruteko elkartu gara.

ZER IZAN NAHI DUGU? • Pertsona biziak izan nahi dugu, sozialki aktiboak eta konprometituak. • Pertsonak zein herriko taldeak, elkarteak edota erakundeak elikatuko dituen sarea izan nahi dugu. • ideietan eta baliabideetan pertsona burujabeak izan nahi dugu. • Euskararekiko positiboki kokatzen diren herriko pertsonen topagunea izan nahi dugu.

NOLA EGINGO DUGU?

Euskararen normalizazio eta erabilerarako gakoak UNESCOk egindako azterlan baten arabera, munduko hizkuntzen %90 arriskuan daude, eta erakundeen aitortzarik eta eremu publikoan hizkuntza horien presentziarik gabe, hizkuntza gutxituek desagertzea beste aukerarik ez dute. Hizkuntzak komunikatzeko dira, baina ez horretarako bakarrik. Halaber, “kultura adierazpenen egitura bera irudikatzen dute eta nortasun, balio eta munduaren ikusmoldeen garraiolariak dira” (Unesco 2009). Hori dela eta, euskara aldarrikatu egin behar dugu, dituen kultur konnotazio eta historikoez gain, gizarte integraziorako, aukera eta aberastasun eta komunitate jakin baten lotura identifikagarri gisa hartu behar dugulako. Euskararen normalizazioak xedatzen dizkigun mugak euskararen errealitateak berak ezartzen dizkigunak dira, gure gizartean oro har, eta Orereta/Errenterian bereziki, euskarak duen zama eta gizarteak berak dituen borondate eta gaitasunak. Soziolinguistika arloko oinarri baten arabera, nahitaez hiru printzipio eman behar dira hizkuntza bat berreskuratzeko prozesua bermatzeko: Lege esparru egokia, hizkuntza normalizazioa ahalbidetzeko nahikoa. Hizkuntza politika eraginkorra eta hori garatzeko baliabideak. Hizkuntzarekiko konpromisoa eta herritarren atxikimendua. Orereta/Errenterian harremanetan jarri eta inplikatu nahi ditugu euskararen normalizazioa eta erabileraren alde, era konstruktibo nahiz eraginkorrean, lan egiteko interesa duten talde, elkarte eta herritarrak. Xede nagusia, euskara hizkuntza balioanitza, bizia eta adierazkortasun handikoa izatea da. Era berean, gero eta jende gehiagok erraztasun eta naturaltasun handiagoz erabiltzea, jarduera formaletan zein informaletan. Beraz, helburua erabilera areagotzean datza, erabilera baita etorkizunaren gakoa.

• Pertsonei balioa emanez. • Heziketa landuz, dakiguna partekatuz eta ez dakiguna besteengandik ikasiz. • Pertsonen, erakundeen eta instituzioen artean auzolana egiteko modu berriak proposatuz eta esperimentatuz. • Kudeaketari garrantzia emanez: Plangintza, Kudeaketa Plana, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntzaren bidez. • Euskara, elkarbizitzaren erdigunean jarriz eta bere hiru dimentsioak landuz: hiztuna, hizkuntza komunitatea eta hizkuntza. • Euskal Herria osatzen duten herrialdeak ezagutuz, haiengana hurbilduz eta ekimenak partekatuz.

ZER LORTUKO DUGU? • Bizi kalitatean eta osasunean irabaziko dugu. • Gizarte kohesio handiagoa lortuko dugu, elkarbizitzan irabaziko dugu eta gure gertuko komunitatearen garapenean eragingo dugu. • Eraginkortasunean irabaziko dugu. • Hiztunen eta hizkuntzen arteko elkarbizitzan irabaziko dugu. • Nortasuna kolektiboa.

sendotuko

dugu:

norbanakoarena

eta

• Herri gisa pilatutako iragan oparoari, etorkizun iraunkorragoa oparituko diogu, norabidea alegia. • Eta gauza gehiago…


ZER ER ABAKI HUR A

XE GAR A

Aurkezpena eta sarea egiten>>>>>

EUSKARA LANTZEN: Motibazioa, Herri-Lasterketa antolatu >>>>>>>

EUSKAL HERRIA: izenetik izatera, iparraldea gertutik, Amets Arzallus>>>

Francis-i omenaldia >>>>


Juntaizoak eta sarea egiten>>>> EUSKAL HERRIA BIDERAGARRIA: ERRIGORA (Nafarroako produktuak eskutik eskura)>>>>>>>>>>

SARETUZ ESKOLA: Ezagutzaren Kudeaketa >>>>>>

EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA ETA SOLIDARIOA: Nafarroa Oinez laguntza. Elkartasun motxila.


TIK IPAR R ALDEA GERTU

2015eko martxoaren 19tik 29ra KORRIKA 19 ospatuko da. Urepeletik Bilbora EUSKAHALDUN lemapean. 1980an Euskal Herria O単atitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 18 Korrika eta 34 urte igaro dira. Aukera polita era berean, EUSKAL HERRIko beste herrialdeak ezagutuz, beste herrialdeetan KORRIKA eginez, beste herrialdeetan euskara bultzatu eta hango lagunekin harremanak sendotzeko. Duela bi urte, Nafarroan izan ginen. Zangozan erosi genuen kilometroa eta hango euskaltzaleekin elkarbanatu ahal izan genuen esperientzia. Esperientzia MUNDIALA.

Aurten, Iparraldera joango gara, Zuberoara, hain zuzen ere. Martxoaren 20an, goizean, Maule eta Donapaleu artean dagoen kilometroa erosiko dugu, KORRIKA eginez, bertakoak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. KORRIKAn parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zu ere gonbidatuta zaude gurekin batera han erosi dugun kilometroa KORRIKA egitera. Kilometroa erosteko bost euroko bono laguntzak egin ditugu, eta Egiluzen sagardotegian bi pertsonentzat afaria zozketatuko dugu. Esandakoa, KORRIKAn parte hartu Errenteria-Oreretan, Zuberoan edo Euskal Herriko edozein txokotan.

EUSKARA, EUSKAL HERRIA, IPARRALDEA, ELKARTASUNA, AUZOLANA, ekimen bakar batean bildu ditugu.

GOAZEN! Gurekin Zuberoara KORRIKAn parte hartzera etorri nahi baduzu, idatzi saretuzp@gmail.com helbide elektronikora


1. Koldo Mitxelenaren eskuidatzia. Euskara batua eratzeko Arantzazuko bilerako agiria, 1968ko urriaren 5ean. 2. Errenteriako Udaleko balkoitik herritarrak agurtzen. Euskaltzain oso izendatzeko ekitaldia. 1961eko urtarrilaren 22an.

EAKETA EZAGUTZAR EN KUD

Eta Koldo Mitxelena sortu izan ez balitz? 2

1

aldera horrek erantzunik ote duen ez dakit. Baina jakin badakit

G

Euskaltzaindiak eskatu ziolako sartu zen (“sartu ninduten”,

Joxepa Inaxi Elissaltek eta Rafael Mitxelenak sortu zutelako

dio berak) euskara batuaren oinarria izan beharko lukeena (aditz-sistema,

(1915eko abuztuaren 20an), Koldo bera zen bezalakoa zelako eta

ortografia) aztertu eta proposamenak egitera; 1968ko Arantzazuko

hartu zituen erabakiak hartu zituelako, jaio eta 100 urtera euskaldunok eta,

biltzarreko oinarri teoriko-teknikoak jartzera. Inork ez luke gaur imajinatuko

batez ere, errenteriarrok Koldo Mitxelenari asko daukagula eskertzeko.

euskal testu-liburu, administrazio, egunkari-aldizkari, literaturarik gabeko

Ugaritasun horretan, orain arrasto batzuk besterik ez ditut ekarriko gure

Euskal Herririk. Euskara batua gabe ezinezkoak lirateke horiek guztiak.

herrikidearen balioa agerian jartzeko.

Mundu zabaleko teoriak, zientzia, eta euskararen azterketa lehen aldiz batu

Koldo Mitxelenaren herriarekiko lotura aipatu nahi dut gaur. Gizon

zituen zientzialari hark, Filologia eta hizkuntzalaritza historikoaren munduan

konprometitua zen Koldo Mitxelena Elissalt. Lotura horrek, konpromiso

izena irabazia zuen intelektual handi hark (Ayalde errenteriar pintorearen

horrek eraman zuen gazte zela (21 urte egin gabeak zituela) gudari izatera

ustez, Euskal Filologiak izan duen lehen “profesional” hark) ez zuen

eta, horren ondorioz, (beharrik!) bete ez zuten herio zigorraren

Errenteria inoiz ahaztu. Errenteriareriko lotura, konpromisoa erakutsi zuen

mehatxupean eta ia zortzi urteko kartzelaldia bizi izatera.

bet. Errenteriarra zela aldarrikatuz bakarrik ez, Renteria eta Oarso udal

Sentitzen zuen lotura horrek eraman zuen egin zituen Filologia klasikoko

aldizkarietan artikuluak argitaratu zituen, bere ikerketetan Errenteriako

(grekoa, latina…) ikasketak euskal arlora eramatera: doktore tesia euskararen

adibideak maiz tartekatu zituen… Mundua eta Errenteria ederki uztartu

soinu sistemaren historia egiteari eskaini zion. 1959an egin zuen lan horixe,

zituen Koldo Mitxelenak. Horregatik besterik ez balitz ere, badugu zer

hain zuzen, Euskal Filologiaren oinarri ezinbestekoa da oraindik ere.

eskertua errenteriarrok Koldo Mitxelana sortu izanari!

Salamancako Unibertsitatean ospea zuen hizkuntzalaritza indoeuroparreko

Lehen zenbaki honetarako eskatu didate Koldo Mitxelena zenaren

katedraduna izanik, hemen unibertsitatea behar zela eta utzi zuen

aurkezpen laburra egiteko. Espero dut eskatutakoa bete eta, gainera,

Salamancako bizimodu bideratua eta Euskal Herrira itzuli zen bizitzera,

irakurleari Mitxelenaz gehiago jakiteko gosea ere piztu izana. Hala balitz

unibertsitate publikoa sortzeko egitasmoa hamaika saltsa artean

artikulutxo hau ere ongi sortua legoke.

bultzatzera.

Elixabete Perez Gaztelu

SARETUZ ESKOLA 06 - HITZALDIA EGUNA: Martxoaren 25a, asteazkena LEKUA: Koldo Mitxelena ikastetxea (Biteri eskola) ORDUA: 19:00etatik 20:30era


Eskaerak egiteko azken eguna: MARTXOAK 4 saretuzp@gmail.com helbide elektronikoan.

SARETUZ PROIEKTUA saretuzp@gmail.com Facebook: Saretuz Proiektua Twitter: @saretuzproiektua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.