2017.04.ErrOnka

Page 1

ErrOnka

2017/04 Hitzegiteko, entzuteko, irakurtzeko, ikusteko eta ikasteko gunea. SARETUZp


1.- Zenbatek ulertzen du euskara?

Euskaraz aritzeko aukera duzu, besteek gaztelania erabiltzeko duten bezala (elkarrizketetan esplizitatzeak erraztu egiten digu): “Zuk jarraitu gaztelaniaz, nik nahiago dut euskaraz� (elkarrizketa elebiduna).

Informazioa gehiago: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2543/zenbatek-ulertzen-du-euskara


2.- Eta orain zer ?. DemOarso. Gure esku Gure Esku Dagok herri kontsulta egin du Martxoaren 19an.


3.-Elikadura Burujabetzaren alde. ERRIGORA. #ESKUTIKeskura kanpainaren olioaren txanda bukatu da, hemen dituzu Euskal Herriko datuak

EUSKAL HERRIA

Zergatik izan LABOREZAIN LABORE elkarteko bazkide izanda, LABORE dendan kalitatezko bertako produktuak eta produktu ekologikoak erosi ahal izango ditugu, prezio justuan. Labore dendak bereziki zainduko du produktuen prezioa: ekoizleentzat justua eta erosleentzat arrazoizkoa. Zure asteko erosketa Labore dendan eginez, zure eta zure ingurukoen osasuna zainduko duzu, benetako ekonomia sustatuko duzu eta ekoizpen jasangarrien alde egingo duzu. ZENBAT KOSTATZEN DA LABOREZAIN IZATEA? Urteko bazkide-kuota 50 eurokoa da. LABOREZAIN egiteko; www.labore.eus web orrialdean sartu. NON DAGO LABORE ? Oiartzunen kokatua dago, Ugaldetxo auzoan, futbol-zelaiaren ondoan.

Informazioa gehiago:

www.labore.eus


KORRIKA badator………….. KORRIKA ba dator…

2017.04.02

Martxoaren 20 MEZKITAN egon ginen. “Errenteriako kultura Zentro Islamiarra” elkarteko lagunekin elkartu ginen martxoaren 20an, gure kulturen arteko hurbilketa gauzatzeko asmoz, maila pertsonalean eta baita Orereta/Errentariako bizilagun garen neurrian. Giro oso atseginean, KORRIKA zer den aurkeztu genien eta parte hartzera gonbidatu genituen. Beraiek, aldiz, te goxoa eta pastak eskaini zizkiguten. KORRIKAren ondoren berriz elkartuko gara, lagunartean. Eskerrik asko.

IPARRALDEA _Gertutik Apirilaren 2an, igandean, IPARRALDEA Gertutik kanpainaren barruan, ARROSAra (Behe Nafarroa) goaz KORRIKAren kilometro bat egitera, OARSOTRI Happy Taldearekin batera. Bertan, ETXAUZI egitasmoko lagunekin egongo gara, bertan bideratzen ari diren euskal kultura eta diasporaren gunearen berri jasotzeko. Kilometroaren erosketan parte hartu nahi duzuen guztiok diru ekarpena egin dezakezue eta Arrosan bertan Korrikan parte hartu ere bai. Harremanetarako, Eneko Guridi (635008876) Hona atxiki dizuegun kilometroari buruzko xehetasunak : Lekuko eramailea(k) : SARETUZp / OARSOTRI Happy Taldea

KM zenbakia : Eguna : Ordua : Herria : Ikus mapa.

665 2017/04/02 11:53 ARROSA


ETA-REN ARMAGABETZEA. Bakearen artisauekin.

2017.04.08

Bakearen artisauekin eman dute prentsaurrekoa, eta beraiek ere bakearen artisauak direla jakinarazi. Gainera, batzeko deia egin diete "bake zuzen eta iraunkorraren arrangura" dutenei. Apirilaren 8an Baionan elkartuko dira. Armagabetzea "preso eta biktimen gaia konpontzeko" bidearen hasiera dela azpimarratu dute

.

Informazioa gehiago: http://www.berria.eus/albisteak/133015/apirilaren_8an_milaka_izanen_gara_b akearen_aldeko_artisauak.htm


Jositako ideia kolektiboak

Tasio Erkizia

Oiher Guillan Alaitasuna iraultzailea da

Bilboko Euskalduna Jauregian urtero egiten den BBVAren Akziodunen Batzarra protesta gune bilakatu zuen BBVAren aurkako Plataformak. Ohi bezala, umorea galdu barik, salatu zituzten etekinak kosta ahala kosta lortzeko “sufrimenduz eta odolez zikindutako negozioak�:


Sardexka kultura. 6.-OARSOMUSIKA

Web: Twitter: @SARETUZProiektua Facebook: Mail: saretuzp@gmail.com

Hi bai, SARDEXKA, Betirako gugan Mikel Mikel

IZAN SARDEXKA “Berebiziko zerbait nahi baduzu, ez ezazu txikian pentsatu”

SARETUZproiektua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.