2017.05 ErrOnka

Page 1

ErrOnka

2017/05 Hitzegiteko, entzuteko, irakurtzeko, ikusteko eta ikasteko gunea. SARETUZp


1.- MOBILIZAZIOA / DESMOBILIZAZIOA Haserrea aldaketarako motor. Herritarrok batzuetan gure buruarekin harritzen gara, mundua eta gure bizi baldintzak dantzan ikusi arren, dugun egonarriarekin. Tripak mugitzen zaizkigu, bai, baina ez, nonbait, kalera jotzeko adina.

Artikulua irakurtzeko: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2543/zenbatek-ulertzen-du-euskara


2.- UDALBILTZAn BAGABILTZA

RRIGO

Ariketa praktikoa. Aldaketa politiko interesgarriak gertatu dira Euskal Herrian: Nafarroan gobernu aldaketa, Ipar Euskal Herrian Euskal Elkargoaren sorrera, EAEko parlamentuan erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengo zabala, ETA erakundeak jarduera armatua utzi izana… etorkizun hurbila emankorra izan daiteke eta panorama politiko berrira egokitzeko beharra sentitu du Udalbiltzak. Gogoeta prozesu bati ekin dio eskualdez eskualde Euskal Herri osoan zehar. Zein dira Udalbiltzaren lan ildoak? Helburuak? Nola egin behar du lan? Nola finantzatu behar du? Nolako Udalbiltza nahi dugu 10 urte barru? Galdera hauen eta beste batzuen erantzun bila dabil Udalbiltza

“Udalbiltzan bagabiltza” izendatua, gogoeta «ariketa praktikoa» izango da. Ariketa bada martxoan hasi zen, eta hiru fasetan banatuko dute. Lehenengoa apirila arte luzatuko da, eta bertan parte hartuko dute hautetsiek. Hausnarketa modu presentzialean egingo da zazpi herrialdeetan baita eskualdeetan ere, baina atal batzuk on line ere egingo dira. Bigarren fasea maiatzean egingo du Udalbiltzak, herritarrekin batera. Fase irekia izango da, parte hartu nahi duen orori irekia egongo dena, alegia. «Ez dira hautetsiak, baina elkarlanak egin ditugu eta badute zeresana»,

Azken fasea ekainean gauzatuko du partzuergoak, eragileekin batera. Uda ostean batzarra egingo du Udalbiltzak, jasotakoa aztertu, ondorioak atera eta hurrengo urteetako lan ildoak finkatzeko. Aurreikuspenen arabera, uztailean ondorioen txostena osatuko dute eta horren berri udazkenean emango dute. Informazioa gehiago: http://udalbiltza.eus/

https://www.youtube.com/watch?v=prDCXXhUpTc


3.- GURE PLATERA GURE AUKERA. Egin zaitez LABORE ZAIN Hilabete pasatxo da gure denda ireki genuela eta ezagutzen ez baduzue, gonbidapen xume hau luzatzen dizuegu bertara agertzeko. Gure Dendan, produktu osasuntsua, arrazoizko prezioak, erosotasuna eta edonorentzako ateak zabalik aurkituko dituzu. Gure Dendan parte hartzen baduzu, Oarsoaldeko baserritarra behar den moduan zainduko duzu , eta bertako ekonomia sustatu eta ekoizpen jasangarriaren alde egingo duzu.

Labore Oarson guztiontzat dago lekua. Zatoz, ezagutu gaitzazu eta gure proiektuaren parte izan zaitez!!!! Zure laguntza ezinbestekoa dugu!!!! Zenbat kostatzen da LABORE ZAIN izatea?. - Urteko bazkide-kuota 50 eurokoa da. - LABORE ZAIN egiteko; www.labore.eus web orrialdean sartu.

Informazioa gehiago:

http://labore.eus/es/que-es-labore/


4.- HERRI URRATS 2017

Iparraldea gertutik Laugarren urtez jarraian, HERRI URRATSen inguruan kanpaina txiki bat egingo dugu IPARRALDEA GERTUTIK izenarekin. Helburua da euskararen bidetik iparraldeko errealitatea hobeto ezagutzea.

Kanpaina honetan errealitate soziokulturala osatzen duten hainbat gairen inguruko hitzaldiak antolatu ditugu (euskararen errealitatea, kirola eta euskal selekzioa etabar). Horrela, Iparraldeko pertsonek bizi duten errealitatea ikusgarriago egin eta bizi duten egunerokotasuna hobeto ulertuko dugu. Apirilaren 2an, ARROSAra (Behe Nafarroa) joan ginen KORRIKAren kilometro bat egitera, OARSOTRI Happy Taldearekin batera. Bertan, ETXAUZIA egitasmoko lagunekin egon ginen bideratzen ari diren euskal kultura eta diasporaren gunearen berri jasotzeko. Aurten, gai nagusia ETXAUZIA egitasmoa izango dugu hizpide: ETXAUZIA Nafartarren etxea ezagutuko dugu, errealitate hori ezagutzen duten eta gure herriarekin harremana duten edo izan duten bi pertsonen eskutik.

Hemen doakizu ere HERRI URRATS 2017 informazioa: Informazioa orokorra: www.herriurrats.eus Bideo klipa: https://www.youtube.com/watch?v=uICEUdATZg8

Guztion harremanak euskararen bidez indartuko ditugulakoan


5.- MIKEL CARCEDO gogoratuz Mikelen lagunak. MIKEL CARCEDO MITXELENA gogoratuz Doinua: “Habanera�

Udaberri hasiera ez da izan atsegina, lagun baten heriotzak sortarazten baitu mina. Abertzale, euskaltzale eta bertsozale fina, herritarrokin zintzoa kanpotarrekin berdina. Sustraiak sendo errotuz ahaztu gabe antzina, bizikidetzan zubiak eraikitzeko hargina.

Kulturan aniztasuna helburu zuen, jakina mundu globalizatuan integratuz etorkina. Mikelen lagunak, 2017ko apirilaren 30ean


6.- Jositako ideia kolektiboak Bizikidetza eraikitzen.

Hitz egiteko ordua da, bakearen errotzeak gizarte bezala bizikidetza eraikitzeko aurre egin beharreko erronkei buruz pertsona guztiek, alderdi sozial eta politiko guztiek, bere iritzia eman ahal izateko aukerak egotea eskatzen duelako. Entzuteko ordua da, bizikidetzak alderdi sozial eta politiko guztien integrazioa eskatzen duelako eta elkar entzutea lehen pausoa delako “bestearen” ideia eta proposamenak errespetatu eta ulertzeko eta modu horretan gizarte bezala batzen gaituena identifikatzeko. Parte-hartzeko ordua da, bake prozesuak topatzen dituen zailtasunen aurrean, herritarren parte-hartzea oztopoak gainditzeko bidea delako. “Hitzorduak” ekimenak herritar guztientzako gune bat eskaini nahi du, konfiantzarekin hitz egin ahal izateko eta iritzi ezberdinak entzun ahal izateko gune seguru bat. Konfiantzarekin eta segurtasunarekin Foro Sozialaren gomendioek jasotzen dituzten funtsezko gaiei buruz hitz egin eta gogoeta egin ahal izan dezaten, pertsona ezberdinak, askotariko tradizio politiko eta alderdi sozialetakoak, biltzea da Hitzorduen helburua. Informazioa gehiago:

http://www.bakeforosoziala.org/hitzorduak/


Sardexka kultura. 6.-BOOKTEGI Webgune bat da non euskarazko liburu elektronikoak eskaintzen diren dohainik. Edozeinek edozein liburu deskarga dezake, eta, gure kalitate-irizpideak betez gero, edozeinek liburuak plazara ditzake.

Euskal munduan dauden bi gabezi aukera bihurtu nahi ditu Booktegik. Alde batetik, liburu eta idazlan asko (fikzioa, poesia, drama, saiakera...) gutxi irakurtzen dira, nahiz eta lan onak izan, eta argitalpen ederretan atera merkatura. Liburu horiei bigarren ibilaldia eskaini nahi diegu. Baita idazlan berri batzuei aukera eman ere. Bestetik, liburu elektronikoa oso gutxi aprobetxatzen da euskaraz, eta dauden e-liburu gehienak formatu mugatuetan daude eskuragai. Beraz, e-liburuen erabilera bultzatu nahi dugu lehen aipatu ditugun liburuak eta beste mota batzuetako idazlanak erabiliz. Liburuak gehien erabiltzen diren hiru formatu elektronikoetan eskainiko ditugu. Laburbilduz, Booktegik idazlan onak eta formatu elektronikoak uztartuz, aurkera berriak eskaini nahi dizkie euskarazko irakurleei eta idazleei.

Irakurleak nahi duen liburuaren azalean sakatu ondoren, fitxategi bat deskarga dezake. Fitxategi horretan liburua hiru formatuotan aurkituko du: PDFa, MOVI eta iPub. Horrela, liburua edozein gailutan irakur dezake. Ikarkurleak ez du zertan izena eman Booktegin, baina badago harpidetzea. Harpidedunek gure boletinak jasoko dituzte, liburu berrien gainekoak.

Web: Twitter: @SARETUZProiektua Facebook: Mail: saretuzp@gmail.com

IZAN SARDEXKA

“Bizitzan aurrera egiteko modu bat, sortzen eta sormenaren aktibista izaten jarraitzea da

SARETUZproiektua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.