2017.06. ErrOnka

Page 1

ErrOnka

2017/06 Hitzegiteko, entzuteko, irakurtzeko, ikusteko eta ikasteko gunea. SARETUZp


Zenbat armairu? Homofobiaren aurkako zebrabidearekin. Iztietako Homofobiaren Aurkako Zebrabidearekin, Vicente Vadillo Santamaría, “Francis” trabestia, poliziak tiroz hil izana gogoratzen dugu. 1979ko basakeria hark, Gipuzkoan, sexu askapenaren aldeko mugimenduaren ibilbidean mugarri bat jarri zuen, ordurako antolatzen hasita zeuden lesbianak eta gayak armairutik atera eta plazara, aurpegia ematera bultzatuz. 38 urte hauetan zenbat armairutik ez ote gara atera gutako bakoitza? Ez gutxi: sexu orientazioan, feminismoan, hizkuntzan, kulturan, aisialdian, kirolean, ikasketetan, afizioetan, ofizioetan eta nahi beste eremutan, gugandik espero den ez bezalako aukerak eginez, askatasunerako urrats bat emanez. Lasarten, urrutirago joan gabe, aurreko udazkenean egin dute herri bezala armairutik ateratzeko adoretze ariketa, eta kasu honetan, hizkuntzen armairuetako ateak dira zabaldu dituztenak, dakienak euskaraz eginez (Aho-bizi) eta ulermena dutenen kasuan, ulertzeko ahalegina egiteko prest daudela adierazteko aukera emanez (Belarriprest). Frankismoaren ilunalditik ateratzeko 1978an Euskaltzaindiak Bai Euskarari kanpaina, 1988an EKB eta Ikastolen Elkartearen eskutik Bateginik kanpaina, eta azkenekoz 1998an Bai Euskarari berriro, Kontseiluak antolatuta, Euskal Herriko Lau Hiriburuetako estadioak betez. Bada, prest 2018ko udazkenerako ere, Lasarten landutako esperientziatik iragarri baitute “Baietz 11 egun euskaraz elkarrekin!” erronka azaroak 23an hasi eta abenduak 3ra artean. Zu ere armairutik ateratzeko prest?

Informazioa gehiago:

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=R5fpDWoQGRc http://www.argia.eus/albistea/lasarte-oria-armairutik-irtengo-da Sarean jarri da proposamenaren txostena (pdf)


ERABAKITZEKO prest

RRIGO

Ariketa praktikoa. Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok zita garrantzitsua jarri du Bilbon; mobilizazio jendetsu batekin erakutsi nahi du jendartearen gehiengoa erabakitze eskubidearen aldekoa dela: "Urteotan olatuz olatu eta herriz herri pilatutako borondateek eta konpromisoek bat egingo dute Bilbon egun horretan, mezu bat zabaltzeko lau haizetara: euskal herritarrok prest gaude erabakitzeko", azaldu dute.

Euskal herritarrok ere nolako egitura politikoak nahi ditugun erabaki nahi dugulako‌ Erabakitzeko aukera gauza dadin eskatuko dugu elkarrekin, bai guztion artean osatuko dugun galdera ikur erraldoian eta baita mugarri izango den Herritarron Itunean ere. Erabakitzeko prest gaude. Ekainaren 10ean denok Bilbora!

Informazioa gehiago:

Bideoa: https://youtu.be/pDb8SyRG-DE http://www.argia.eus/albistea/ekainaren-10ean-galdera-ikur-erraldoia-egitera-deitu-du-gureesku-dagok


ERRIGORA. Ekoizleak 2012an ekimen hau abiatu genuenean 2 ekoizlerekin hasi ginen eta jada 22 dira gure kanpainetan parte hartzen duten ekoizle/elaboratzaileak. Udaberriko kanpaina honetan udazkenekoan baino ekoizle gutxiagok parte hartu arren, guztira #ESKUTIKeskura kanpaina honetan 14 etxek parte hartu dute: Ablitasko kooperatiba (Ablitas), Almanaque (Andosilla), El Agricultor (Lerin), Bardea (San Isidro del Pinar), Biosasun (Deikaztelu), La Casa del Aceite (Cascante), La Churta (Allo), Ebron (San Adrian), Ekolo (Arroitz), El Escolar (San Adrian), Iturri (Arroitz), Larrinaga (Los Arcos), Maria Jesus (Ablitas) eta Pedro Luis (Lodosa). Kontserben eskaintzan 10 etxek parte hartu dute eta esan bezala, lehen aldiz produktu guztiak konbentzionalean ez ezik, ekologikoan ere eskuratu ahal izango dira. Ikus daitekeenez, urtetik urtera ekoizleen familia ere hazten ari da eta garrantzitsuena dena, gero eta sendoagoak dira elkarren harteko harremanak eta elkarrekin lan egiteko gogoa. Poliki-poliki sarea zabaltzen ari gara. GOGORATU

ekainak 1-7: kontsumitzaileek kontserbak jaso eta ordaindu

Jakin ezazue kontserba hauek LABORE Oarso ere hartu daitekela. Labore Oarson guztiontzat dago lekua. Zatoz, ezagutu gaitzazu eta gure proiektuaren parte izan zaitez!!!! Zure laguntza ezinbestekoa dugu!!!!

Informazioa gehiago:

- LABORE ZAIN egiteko; www.labore.eus web orrialdean sartu. http://labore.eus/es/que-es-labore/


ETXAUZIA. ZABAL ETA BIZI

500.000 euro baietz irailare 15erako Azken hilabeteak aktibitate handiko hilabeteak izan dira Etxauziarentzat: komunikabideetan eta sare sozialetan lanean arizan gira gure proiektua azaltzen; bilkura anitz egin ditugu elkarte, enpresa eta pertsona desberdinekin, saretu eta elkarlanean aritzeko; hiriburu eta herrietan gure proiektuaren aurkezpenak egin ditugu; “Hordago Ardoa” Arno Jastaketa Artistikoa ekitaldia antolatu dugu… Eta, batik bat, gure proiektuari forma ematen arizan gira, edukiz betetzen. Orain, dirua biltzeko ordua da, denen artean Etxauzia gaztelua herritarrei emaiteko. Hori lortzeko, guzion ekarpena beharrezkoa izanen zaigu. Bereziki, komunitate honetako kide zireztenena, Etxauziaren bizilagun zireztenena. Eskualdez eskualde, irailaren 15erako erronka jarri dugu: proiektua gauzatzekolehen 500.000 euroak lortzea! Gaurtik goiti, heldu den hilabeteetan Euskal Herrian eta diaspora osoan ibiliko gira mezu garbi batekin: eman dirua Etxauziarentzat! Horretarako, dosierrak eta txartelak banatuko ditugu herriz herri dirua biltzeko. Gure helburua bizilagunak egitea da: Etxauzia proiektua sustengatuko dutenak eta gure komunitatearen parte izanen direnak. Zure herrian, zure inguruan, zure elkartearen bidez… Etxauzia euskaldun guziona izan dadin dirua biltzen lagundu nahi bagaituzu, elkarrekin eginen dugu hori.

http://etxauzia.eus/eu/parte-hartu/

Guztion harremanak indartuko ditugulakoan


NUR eta Herensugearen tenplua Juanba berasategi azken lana. Apirilean hil den zinegilearen azken proiektua zen Toti Martinez de Lezearen nobelan oinarrituriko animaziozko lana. Lotura Films ekoiztetxearen eskutik iritsiko da pantaila handietara Nur eta herensugearen tenplua, Txinara bizitzera joan den haur baten istorioa. Han lagun berriak egingo ditu eta horietako baten urtebetetzea ospatzen ari direla, desagertu egingo da. Galdutako adiskidea aurkitzeko, labirinto batean sartu beharko du Nurrek. Toti Martinez de Lezea idazlearen izen bereko nobelan oinarritu dira filma egiteko. Eneko Olasagastik moldatu du testua filmeko gidoira eta Joserra Senperenak sinatu du soinu-banda. Hain zuzen, Berasategi hil ondoren harekin egindako lanaz jardun zuen Senperenak Euskadi Irratian: "Juanba beti zegoen prest proiektu berriez hitz egiteko", azaldu zuen. "Beti uzten zidan askatasun osoa musika egiteko, entzuten bazekien tipoa zen". Filmaren trailerra eta making of-a Estreinaldia iritsi bitartean, Lotura Filmsek sarean jarri ditu filmaren trailerra eta making of-a.

Informazioa gehiago:

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=XTMpuQrqh1k

http://www.argia.eus/albistea/ekainaren-2an-estreinatuko-da-juanba-berasategiren-azken-filmanur-eta-herensugearen-tenplua


Sardexka kultura. EHZ. Zer da Euskal herria Zuzenean? EHZ 1992 urtean sortu zen PIZTU elkartearen segipen zuzena da eta elkarte militante gisa definitu daiteke. Hasieratik, Elkarteak Euskal Herrian ikusgarrigintzan oinarrituriko laguntza eta trukaketa plataforma bat izatea zuen helburu eta EHZ festibala ildo hortatik sortu zen,1996an Arrosako zolan.  • Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren defenditzea,  • Gure garaiko baloreen bozeramaile izatea,  • Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko trukaketa eta ezagutza bultzatzea. Elkarte militantea denez, EHZak ez du dirua irabazteko helbururik eta horrez gain alderdi politiko, sindikal ala edozein instituzioren menpekotasunik gabe funtzionatzen du, askatasun osoz jokatuz bere garapenari begira. Elkarteak 4 lan eremu ditu  • Ikusgarrigintza  • Lurralde garapena  • Sensibilizazioa  • Sorkuntza artistikoaren sustengua Proiektu eta dinamika ezberdinen bitartez, EHZ-k euskal jendartea bere ainiztasunean hunkitu nahi du, elkarren arteko zubiak sortuz, balore eta ideia garrantzitsu batzuen inguruan.

Izan laguntzaile ! Belaunaldiz belaunaldi EHZ elkarteak laguntzaileeri esker egiten du aurrera. 21. edizio honekin batera harmarkada berri batean sartzera goaz eta zuen laguntza eta aurten ere zure laguntzari esker festibala aitzina joanen da ! Uztailaren 1/2/3an, izan festibalan parte hartu zure izena emanez Festibala hasi zenetik, gure Euskal Herriaren eraikuntzan beharrezkoak diren baloreen bozeramailea izan da Euskal Herria Zuzenean Festibala. EHZ-k ahots bakar eta indartsu batez oihartzuna ukan ahal izan du laguntzaileen boz guztiei esker. Zu izango ote zira aurtengo boza? 3 egunez, 4 orduko 4 txanda izango dira laguntzaile guztientzat. Lan talde desberdinetan lan egiteko aukera izango duzu (ostatua, janaria, brigada berde, sekuritatea...). Festibalak eskatzen duen lanaz ohartzeko aukera paregabea!

http://www.ehz-festibala.eu/eu/ehz-festibala


Jositako ideia kolektiboak Bizikidetza eraikitzen.

Mail: saretuzp@gmail.com

IZAN SARDEXKA

“Bizitzan aurrera egiteko modu bat, sortzen eta sormenaren aktibista izaten jarraitzea da

SARETUZproiektua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.