151126alzolaplana

Page 1

Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911)

Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1912.


Sancho el Sabio Fundazioari esker, Euskal-Erria aldizkariko bilduma osoa sarean dugu, erraz kontsultatzeko moduan. Argitarapen honetan kultur gaiei buruzko informazio asko dago, eta gaur horren zatitxo bat aurkeztuko dugu. Idazlan hau bibliografia espeleologiko guztietan ezaguna bada ere, ez da gauza bera gertatzen autorearekin, espeleologoen artean behintzat. Paradoxikoki, Pablo Alzola Minondo (Donostia 1841, Bilbo 1912) oso pertsona ezaguna izan zen bere sasoian: injeniaria, politikaria, ekonomista, historialaria... Esate baterako: Bilboko Uribitarte moilak, San Anton zubia, Orconera meatzeetako trenbidea bezelako obra ezagunak zuzendu zituen, ekimen pribatutik zein Bizkaiko Foru Aldundiaren buru legez, baita Bilboko alkate bezela ere. Bere ekoizpen bibliografikoa itzela izan zen: ezin konta ahala artikulu eta liburu, gehienbat teknikoak edo Administrazio Publikoari lotutakoak... Halere, gaur aurkezten dugun idazlan hau da espeleologiari eskeini zion bakarra. Ordurako lan mundutik erretiratua zen, baina Bizkaiko Monumentuen Komisioko partaidea izaten jarraitu zuen, eta bere bizitzaren amaieran (hurrengo urtean hilko zen) testu sutsu hau aurkeztu zien komisiokideei, Bizkaiko haitzuloetan indusketa arkeologiko sistematikoak egin beharra zegoela aldarrikatuz.

Pablo Alzola Minondo (1841-1912). Irudia: http://diputacion.info

Funtsean, idazlan honek Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunen kezka piztu nahi du. Horretarako, inguruko probintzietan egiten ari diren indusketen berri ematen du, Bizkaiak haien aldean daraman atzerapena azpimarratuz; kultura mailako atzerapen hau, gainera, probintziako zerbitzu publikoen eta industriaren martxa onarekin alderatzen du (gogora dezagun Pablo Alzola autoritate handia zela arlo hauetan). Idazleak, gainera, Bizkaiko haitzuloetan aztarnategi ugari aurkituko direla aurreikusten du, ordurako inguruko probintzia guztietan ezagutzen baitziren horrelakoak: Santanderren (Altamira, Covalanas, Ojebar, Valle...), Gipuzkoan (Aitzkirri, Aitzbitarte, Sandaili), Araban (San Bartolome,

Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

2


Egilaz, Agurain, Eskalmendi, Kuartango, Mairuelegorreta), Errioxan (Sierra Cebollera, Pe単a de la Miel, Cueva Lobrega...), Nafarroan (Los Arcos, Aralar), Burgosen (Parapa, Santiba単ez, Ciadoncha...), Lapurdin (Baiona), Bigorran (Betharram). Egia da artean aurkikuntza solte batzu ezagutzen zirela Bizkaian: Atxurra, Dima, Forua..., baina denak kasualitatez topatutakoak ziren, prospekzioetan barik; izan ere, Alzolak proposatzen duen esplorazio sistematiko zabal hori (Baltzola, Santa Lucia, Mairuelegorreta, Aitzkirri, Atxurra, Galdames, Karrantza...) ez zen sekulan egin. Halere, bistan da berak markatutako norabidea aintzat hartu zela hurrengo urteetan; adibidez, 1916ean haur batzuek Santimami単en egingo zuten aurkikuntzan. Alzolak, berez, Bizkaiko Monumentuen Komisiorako prestatu zuen plana; interesgarria iritzita, komisioak bere hiruhileko buletinean sartu zuen. Euskal Erria aldizkariak, berriz, testuaren zatirik handiena erreproduzitu zuen; baina komisioaren buletinean agertutako zenbait atal falta dira: - Espainiako Felipe II, Carlos III eta Maria Cristinaren erregetzetan eginiko saiakera museistikoak. - Arkeologia gaiei buruzko azken legeen azterketa, Espainiakoak eta Frantziakoak alderatuz. - Lanak antolatzeko logistika eta aurrekontu premiak (kuriositate modura, Bizkaiko koba guztiak esploratu ahal izateko diru kopurua 4000 pezetatan aurreikusten du). - Atzerriko erakunde zientifikoek laguntza emateko agertuko luketen prestutasuna (batez ere Monakoko Erresumak), hemengoen sentimendu abertzaleak akulatu nahian seguraski. Jarraian dituzue, bada, Pablo Alzolaren planaren ildo nagusiak (Euskal Erria aldizkarian argitaratu zen bertsioan).

Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

3


Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

4


Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

5


Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

6


Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

7


Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

8


9 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


10 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


11 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


12 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


13 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


14 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


15 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


16 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


17 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


18 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


19 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

20


21 Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).


Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

22


Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

23


Erreferentziak Jatorrizko dokumentuak: •

Bertsio hau: ALZOLA MINONDO, Pablo. 1912. La exploración de las cavernas en Vizcaya. Euskal-Erria Revista Vascongada LXVI:212-215,272-277,317-321,353-357. Donostia. Jatorrizko bertsioa: ALZOLA, Pablo. 1911. A la Comisión de Monumentos de Vizcaya. Plan para organizar la exploración de las cavernas en esta provincia. P.10-34. In: AUTORE ASKO. 1911. Boletín de la Comisión de Monumentos de Vizcaya. 3º hiruhilekoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo. 34 pp.

Pablo Alzolaren biografiak: • Laburtua, batez ere injeniaritzari buruz: Auñamendi Entziklopedia http://www.euskomedia.org/aunamendi/9402 • Zabalagoa, liburu honen introdukzioan: ALZOLA MINONDO, Pablo. 1910. El régimen económico-administrativo antiguo y moderno de Vizcaya y Guipúzcoa / Introducción de Susana Serrano Abad y Rafael López Atxurra. Foru Ogasunaren Klasikoak 7. Bizkaiko Foru Aldundia. Ogasun eta Finantza Saila. Historia Garaikidearen Departamentua EHU. Bilbo, 2008. http://www.ehu.eus/documents/1530678/1576111/Alzola+RLA.pdf

Dijitalizazioa: • Sancho el Sabio Fundazioa 2011 http://hdl.handle.net/10357/2813 Aukeraketa eta iruzkina: • Oier Gorosabel Larrañaga http://www.abante.eus

Lekeitio, 2015ko azaroaren 26a.

Bizkaiko kobak esploratzeko plana (1911).

24


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.