140906descripcionbizcaya

Page 1

Duela 100.000.000 urteko Bizkaia.

Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1897.


Aurkezpena Sancho el Sabio Fundazioari esker, Euskal-Erria aldizkariko bilduma osoa sarean dugu, erraz kontsultatzeko moduan. Argitarapen honetan kultur gaiei buruzko informazio asko dago, eta gaur horren zatitxo bat aurkeztuko dugu. Artikulu honek Bizkaiko egitura geologikoa aurkezten digu. Makina bat bidar entzun izan dugu gure lurraldea ur azpian egon zela aintzinan; naturzaleok behin eta berriro baieztatzen dugu hori, mendietako fosil itsastarrak ikusita. Bada, testu honekin orain dela 100.000.000 urteko kataklismoen arora bidaiatuko dugu hori ulertzeko, luxuzko gidari baten eskutik.

Ramon Adan de Yarzari (1848-1917) Natur Zientzietako interesa familiatik zetorkion; Meatze Injeniari ikasketak egin zituen Madrilen, eta horixe izan zen bere lanbide nagusia. Halere, afizioz, ikerkuntza geologikoan ere aritu zen probetxu handiarekin: gaurko aditu askoren esanetan, Adan de Yarza dugu euskal geologorik garrantzitsuena.1 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehen azterketa geologikoak berak egindakoak dira. Nazioarteko mailan ere, petrografo nagusienetakoa izan zen eta arlo honetako bere ikerketek, besteak beste, nekazaritza lurren aprobetxamendu hobea ahalbidetu zuten Gipuzkoan.2 XIX gizaldi amaieran, Adan de Yarza haitzuloen esplorazioan ere jardun zuen, batez ere LeaArtibai inguruan (Bilbon jaioa bazen ere, familia Lekeitiokoa zuen). Hain zuzen ere, bera izan zen Bizkaiko espeleologia zientifikoaren aintzindaria Perea y Zuricalday, Mazarredo eta Uhagon bezelako lagunekin batera. Hala ere, urte asko pasatu beharko ziren talde txiki honek hasitako bideari inork segida eman arte; kontuan hartu dezagun, artean, haitzuloen esplorazioa (baita kirola 1

ASTIBIA, Humberto. MURELAGA, Xabier. NUÑEZ-BETELU, Koldo. Ramón Adán de Yarza. Elhuyar aldizkaria 1996/06/01. http://zientzia.net/artikuluak/ramon-adan-de-yarza/ 2 Auñamendi Eusko Entziklopedia. Ramón Adán de Yarza y de La Torre Lequerica. http://www.euskomedia.org/aunamendi/6473

Duela 100.000.000 urteko Bizkaia.

2


ere, eta Natur Zientziak oro har) klase altuei mugatutako eremua baino ez zela. 1950 hamarkadatik aurrera etorriko zen klase ertainaren indartzea eta, horrekin batera, espeleologiaren loraldia. Artikulu honetan, beraz, Ramon Adan de Yarzak bere lan ospetsuenaren3 ildo nagusiak laburbiltzen ditu Euskal-Erria aldizkarirako (hau da, geologian aditua ez den irakurleendako). Oso didaktikoa da, Aro Geologikoen izen arraroak ezagutzen hasteko adibidez.4 Hain zuzen ere, horixe izan zen autorearen beste ezaugarri garrantzitsu bat: bere ikerketa sakonen emaitzak “kaleko” hizkeran dibulgatzeko zuen dohai aparta. Orain irakurriko duzuen testua da horren froga.

Euskal Herriko lehen mapa geologikoa Ramon Adan de Yarzak egin zuen. Argazkia: MURELAGA, Xabier. GIL, Pedro Pablo. Ramon Adan de Yarza, Euskal Herriko geologiaren aintzindaria. Poster. http://www.ehu.es/pizarro/GeoBizirik/Poster_Adan_de_Yarza.pdf

3

ADAN DE YARZA R. 1892. Descripción física y geológica de la provincia de Vizcaya. Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España. Madrid. 4 Gaur eguneko denominazioa pixka bat aldatu da. Hemen kontsulta dezakezue: http://eu.wikipedia.org/wiki/Kretazeoa

Duela 100.000.000 urteko Bizkaia.

3


Duela 100.000.000 urteko Bizkaia.

4


Duela 100.000.000 urteko Bizkaia.

5


Duela 100.000.000 urteko Bizkaia.

6


Duela 100.000.000 urteko Bizkaia.

7


Erreferentziak Jatorrizko dokumentua: • ADAN DE YARZA, Ramon. 1897. Descripción geológica de Bizcaya. Movimiento y denudaciones del suelo. Euskal-Erria Revista Bascongada XXXVI:138-141. Donostia.

Dijitalizazioa: • Sancho el Sabio Fundazioa 2011. http://hdl.handle.net/10357/2813 Aukeraketa eta iruzkina: • Oier Gorosabel Larrañaga http://fisiolantaldea.blogspot.com

Lekeitio, 2014ko irailaren 6a.

Duela 100.000.000 urteko Bizkaia.

8


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.