Animalien albuna

Page 1

2013-2014 IKASTURTEA. INFORMATIKA TXOKOA.


DEFINIZIOA Zaldia (bere izen zientifikoa Equus caballus) belarjalea da, hau da belarrez eta landarez elikatzen da Zaldiaren emeari behor eta zaldi gazteei , lehen oinak botatzen ditueneraino, zamalko deitzen diogu. EZAUGARRIAK Bere gogortasun, nobletasun., leialtasun, energia eta ausardiagatik ezagutzen dugu. Bere jabeenganako adeitasuna eta laguntasuna erakusten ditu zaldiak. Bere hazkunde edo garapen handiena lau urtera heltzen denan ematen da. Heldutasunera heldu dela esaten dugu, bere bizi itxaropena hogei urtetik hogeita hamar urterainokoa da. ELIKADURA. Animali hauei elikadura on bat eman behar zaie. zati justua ematean oinarritzen da, nolako zaldia eta egiten dituen esfortzuen arteko erlazioa kontutan hartu behar ditugu. Animaliari askotan eman behar zaio jaten, baina kantitate gutxi aldi bakoitzean. Animaliaren altuerak ere garrantzi handia du, adibidez 1.50m. altuera baldin badu 11.50 kilo jan beharko ditu ,animalia handiagoa edo txikiagoa bada janari kantitatea kendu edo gehitu beharko diogu. Izan ere zaldi bakoitza desberdina da eta bere beharrak desberdinak dira egiten dituzten ekintzen arabera. Janari-ordutegi bat ezarri behar zaio zaldiari. Jaten dituen janari batzuen artean hauexek daude: Garagarra, artoa, belar idortua‌ Zaldia lau urteekin heldutasun sexualera heltzen da. Ernaldi – aldia 11 hilabete irauten ditu ernaldi bakoitzeko zamalko bakarra jaiotzen da (bikien jaiotza pixka bat arraroagoa izaten da). http://www.youtube.com/watch?v=VL66mmUov68


DEFINIZIOA: Hegaztiak odol beroko animalia1 ornodun eta obiparoak dira.Hegaztien artean hegazti exotikoak daude. EZAUGARRIAK: Normalean oso animalia erakargarriak dira, oso maitatuak izaten dira kolore bizikoak direlako. Hegazti guztiek lumak eta pikuak dituzte eta tamaina guztietakoak daude. Batzuetan, gizaki batzuek hegazti exotiko hauek hartzen dituzte beraien etxeetara eramateko, baina, hori oso txarto eginda dago zeren haiek aske bizitzera ohituta daude eta ez dira ondo egokitzen etxe itxietara, batzuk hil ere egiten dira ELIKADURA: Karbohidratoak,proteinak eta koipeak jaten dituzte gizakiak bezala.Hauek dira jaten dituzten elikagai batzuk:alpistea, oloa (abena),arrautza,arroza,intsektuak,frutak,begetalak...ez dute asko jaten egunean bere gorputza oso txikia delako. UGALKETA:Batzuetan harrak kantatzen dute emearekin ugaltzeko.Ugalketa obiparoa dute eta asko zaintzen dituzte bere arrautzak.Kumeak jaiotzen direnean, hegan egiten ikasi arte eta bere kabuz zaintzen ikasi arte, amek zaindu eta elikatzen dituzte. BIZILEKUA.Gehienak oihanetan bizi beharko lirateke,baina,jende askok hegazti exotikoekin trafikatzen dute. MOTAK:Loroak dira hegazti exotikoenetik famatuenak.Kolibriak hegazti exotiko txikienak dira mota asko daude eta moko oso luzea daukate.Loroek oso kolore distiratsuak eta polita dituzte eta zuk hitz egiten irakatsi ahal diezu.Tukanek adibidez moko luzea dute18 zentimetrotik 63zentimetrora neurtzen dute. Hegazti exotikoak oso politak dira eta haien koloreak oso biziak direnez luku askotatik ikusi ahal dira http://www.youtube.com/watch?v=VCiekd2X8hw


DEFINIZIOA. Uretan bizi diren ugaztunak dira. EZAUGARRIAK UGAZTUN itsastarrak dira eta guztiz moldatuta daude igeriketara. Animalia hauek oso jakintsuak dira. ELIKADURA Arraina jaten dituzte. Ugaztun hauek arrainak harrapatu eta osorik jaten dituzte. UGAKETA Izurde emeek heldutasun sexuala 5edo 12urtekin edukitzen dute, arrek ordea , 9 edo 13 urterekin. Animalia hauen ugalketa udaberrian gertatzen da . Ondoren izurde-amak kume bat izaten du, kumeak minutu batzuk jaio ondoren gai da arnasa hartu eta igeri egiteko. Hura 18 hilabetez egoten da amarekin. Amak edoski egiten du eta kumeari elikagaik lortzen dizkio. 18 hilabete ondoren kumea bakarrik joan daiteke eta elikagaiak bere kabuz lor ditzake. BIZILEKUA. Munduko Itsaso guztietan bizi dira. BITXIKERIAK Izurdeak ur beroak atsegin ditu horregatik tropikoetatik aurkitu daitezke. Uraren azpian 5-6minutu segidan Egon daitezke naiz eta batzutan 12-15 minutu iraun dezaketen, zeren birikien bidez hartzen dute arnasa eta maiz igotzen dira ur azalera, airea behar baitute. Zetazeo gehienek bezala soinua erabiltzen dute komunikatzeko.


HARTZ ZURIA DEFINIZIOA:Hartz zuria ipar poloan bizi den ile argiko ugaztun handi eta haragijalea da, “thalarctus Maritimusâ€? izenekoa. EZAUGARRIAK:Hankak beste hartz batzuk baino garatuagoak ditu, horren ondorioz, ibilaldi nahiz igerialdi luzeak egin ditzake. Ipar poloan hotz handia egiten duenez, gorputz osoan zehar izena ematen dion ile zuria dauka.Belarri eta buztan txikiak ditu eta modu horretan gorputzeko beroa hobeto mantentzen du.Arrak 400 edo 500 kilogramo inguru pisatzen ditu,emeak, aldiz,200 edo 300 kilogramo artean. ELIKADURA:Animalia hau Artikoko erregea da eta hango animalia ia guztiez elikatzen da. Hain handia izanik, egunean 30 kilogramo elikagai jatera hel daiteke. Bere jaiki gustukoenen artean itsas-txakurra eta elur-oreinen kumeak daude.Bertako urak zapore gazia duenez, hartz honek ehizatutako animalien odola soilik edaten du.Gose handia izanez gero kanibala izatera hel daiteke, hau da, bere espezietakoak jan ditzake. UGALKETA: Beste hartzek ez bezala, hartz zuriak ez du inbernatzen, horren ordez negu gogorrak babesleku batean pasatzen ditu emeak. Denbora honetan lehenago pilatutako koipeez bizi dira bitartean bat edo bi kume izaten dituzte. Hartz kume jaio berriak azkar hasten dira eta gutxi gorabehera bi urte jarduten dituzte amaren babespean. BIZILEKUA: Hartz zuria hotz handiko lurraldeetan bizi da eta gehien bat toki hauetan bizi da: Alaska osoan, Kanadan, Groenlandian eta Siberian . Izotz zuriaren gainean orientatzeko kapaz da eta iceberg batean uda guztia igaro dezake inolako arazorik gabe. MOTAK BITXIKERIAK. Antzina inuitek soilik ehizatzen zituzten baina beranduago Europarrek kontrolik gabe ehizatzen hasi ziren. Desagertzeko zorian dago eta bi arrisku nagusi ditu: bera bizi den izotzaren eta atmosferaren kutsatzea, alde batetik, eta berotegi efektua bestetik. Hartzak oso animalia maiteak dira. Horren adibide dira beraiei buruzko hainbat pelutxe eta panpina. Gainera, hartzei buruzko marrazki bizidun batzuk badaude: Yoghi Hartza‌.


Definizioa Elefanteak,oso handiak eta oso politak dira. Gainera oso onak dira jendearekin. Ezaugarriak 2.metroko luzera izan dezakete eta beraien belarrik bakoitza 2 kilo pisatzen ditu. Elikadura Zuhaitzez elikatzen dira elefanteak (hostoak,‌) ura ere edan behar dute. UGALKETA Elefanteak 22 hilabete egoten dira haurdun eta gero umea edukitzen dute. Eta elefanteen ugalketa edozein urtaroetan gerta daiteke BIZILEKUA Elefanteak Afrikan eta Asian bizi dira. MOTAK Bi motatako elefanteak daude; Afrikakoa eta Asiatikoa. Afrikakoak Asiakoak baino handiagoa dira.

BITXIKERIAK Animalia hauek ez daude ingestiozko arriskurik.

KROKODILOA


DEFINIZIOA KROKODILOAK muskerraren itsurako narrasti handia da ,gorputza ezkata gogorrez estalita duena eta lurralde beroetako ibaietan bizi den . Krokodiloa antzinako animalia da , orain dela 230 miloi urte gutxi gora beherakoa , dinosauroen garaikoa . EZAUGARRIA Krokodiloak tamaina handiko narrastiak , hau da ,odol hotzeko animaliak dira , batzuetan 7 ,5 metroko luzerara heltzen dira . Bere burua zabala da eta triangelu formakoa . Aho indartsua dauka , hortz handiekin . Bere gorputza ezkata betea dago eta izugarri gogorra da . Igeri egiteko buztana erabiltzen du . ELIKADURA Txikiak direnean krokodiloak intsektuak , moluskuak ,anfibioak eta arrain txikiak jaten dituzte . Gazteak direnean , animali handiagoak jaten dituzte , igela , arrainak , oiloak eta ugaztun txikiak. Nagusiak direnean berdin zaie ze tamainako animaliak jan . krokodiloak nagusi bat astean bere pisuaren ehuneko bosta eta hogei tartean jaten du . Krokodiloa nagusi bat astean bere pisuaren ehuneko bosta eta hogeia tartean jaten du . Krokodiloak lakuen , ibaien ‌ ertzetan harrapatzen dituzte euren harrapakinak , ura edaten dagoen bitartean . UGALKETA Krokodiloaren ugalketa arrautza bidezkoa da . Habia bat egiten dute eta bertan 10 – 40 arrautz jartzen ditu emeak .Emea arrautzak asko zaintzen ditu eta kumeak jaio arte. Kumeak beste animali batzuen jana izaten dira eta bizirik gelditzen diren kumeak heldutasuna 5 – 15 urte tartean lortzen dute . BIZILEKUA Krokodiloak uretan buztanarekin igeri egiten dute eta lehorrean aurreko eta atzeko hankekin ibiltzen dira. Krokodiloak leku tropikaletan edo erdi tropikaletan bizi dira; Australia, Tailandia, Ginea Berria , Txina , India , Afrika eta Amerikako ibaietan bizi dira .

MOTAK


Krokodiloetan hiru familia daude : Alligatoridae ,hiru motekin ; Crocodylidae ,hamahiru motekin eta Gavialidae , mota batekin . Ameriketan hiru mota daude:kubako krokodiloa , krokodilo pardoa , Orinokoko krokodiloa eta krokodilo horia . BITXIKERIAK Krokodiloak telebistan asko atera dira , krokodilo Dandy , Hiltzailea‌ Baina naiz eta pelikuletan itxura beldurgarria eman animalia honi , gu gara beraientzat arriskutsuak eta ez alderantziz . Gure erruz jarri dugu animalia hau arriskuan bere larruarengatik . Hain famatuak diren krokodilo larruzko zapatak dira eragile bat beste askoren artean . http://www.youtube.com/watch?v=aeEwF9TtFew


DEFINIZIOA Amuarraina ur gezako arraina da eta izokien familiakoa da; hau ; salmoiaren familiakoa. Bere izen zientifikoa salmo trutta da. EZAUGARRIAK: Amuarrainak, kolore marroia edo grisa du .Beko zatia urre kolorea du ,baina gehiena zuria da. Puntu beltzak ditu ,marra urdina du eta hego horiak ditu. . Tamaina ezberdinekoak daude 50-55 zentimetroen tartean. Arrain horiek 15kgr-tara iritsi daitezke. Arrain hauek 5 urte izatera iritsi daitezke. ELIKADURA Amuarrainek arrain txikiak jaten dituzte. Arrain hauek haragijaleak dira. Edozein animalia jan ahal du, adibidez;:intsektuak,arrautzak,larbak, krustazeoak, zizareak etab.Amuarrainak ibaietan saltoka hegazti bat harrapatzen ikusi ahal dira

UGALKETA Amuarrainek arrautzak jartzen dituzte. Izokinaren eta amuarrainaren ugaltzeko teknikak arriskuan daude.Amuarrainek urtero ugaltzen dira.


BIZILEKUA Arrain hauek ibaietan bizi ohi dira,esate baterako, Europa, Asia, Txina eta Ipar Ameriketako zonaldeetan.Amuarrainak ur oso garbian eta oxigenatuan bizi dira. Ekainaren amaieran bere gorputza handitzen joaten da azaroabenduan ugaltzen dira.

MOTAK Hainbat mota daude,adibidez: Ostadar amuarrainak, ibaiko amuarrainak, lakuko amuarrainak. Eztarri amuarrainak, amuarrain asalmonatua,urre koloreko amuarrainak.

BITXIKERIAK Amuarraina Euskal Herrian ugari daude eta jateko erabiltzen dira. Hainbat modutan presta ditzakegu: frijituta, egosita…sopa egiteko ere balio du. https://www.youtube.com/watch?v=HZJ2Sw6DkOw


DEFINIZIOA Azeria, kanidoen hau da, txakurraren, otsoen eta abarren

familiako ugaztun haragijale txikia da. EZAUGARRIAK Buru txikia, mutur zorrotza, belarri handiak ditu. Bere gorputzak 60-80zentimetro artean neurtzen du eta buztana 2550zentimetro artean. Arrak 6-7 kg inguru pisatzen ditu eta emeak 4-6kg gutxi gora behera.

ELIKADURA Azeriak denetarik jaten du, horren ondorioz hainbat habitat ezberdinetan bizitzera egokitzen da. Normalean animalia honek untxiak, karraskariak, zizareak, txori kumeak‌ jaten ditu baina fruituak ere jaten ditu bereziki udazkenean. Azeria oso ehiztari ona da,bere usaimen finaz eta entzumen onaz baliatzen da harrapakinak ehizatzeko.

UGALKETA Azerientzat negu hasieratik erdialdera(azaroaren amaieratik otsailera) irauten du ugaltzeko garaia, garai horretan azeria bikotearekin bizi da. Azeriaren ernaldia, amaren sabelean dagoen denbora alegia, 52-53egunetakoa da. BIZILEKUA


Azeria haitzen arteko zuloetan eta enborretan egiten du bere bizilekua, ezkutuan normalean. Animali bakartia izan harren, bikotean bizi daiteke edo hiru eme eta ar baten dauden taldeetan . Azeria ipar hemisferio guztian kokatzen da. Basoen bizi oi da. MOTAK Lau azeri mota nagusi daude : Azeri gorria: ile gorrizka du, txakur ertain baten tamaina du gutxi gora behera. Munduko leku askotan aurki dezakegu, ia mundu osoan. Azeri artikoa: Bere ile zuriagatik bereizten da. Islandia, Groenlandia, Errusiaren iparraldean, Alaskan…bizi da. Azeri grisa: Larru grisa dauka. Ameriketan bizi da eta zuhaitzetara igotzeko abilezia handia daukate. Fenek azeria: Basamortuan bizi da. Azeri mota guztietatik txikiena da eta entzumen bikaina du. BITXIKERIAK Azeria salto egiterakoan bere buztanaz baliatzen da oreka mantentzeko. Animali azkar honen etsai nagusia gizakia da, Ingalaterran adibidez, duela gutxi arte azeriak ehizatzea kirol bat zen. Azeria oso animalia azkarra eta lapurretan trebea da horren ondorioz hainbat kanta eta olerki azeriari buruzkoak dira.


Definizioa Guepardoa oso animalia ezaguna da, ´´chita´´ izenez ezagutu ahal zaio. Animalia hau, ugaztun ornoduna da, haragijalea eta katuen familikoa. Bere izen zientifikoa ´´Acinonyx´´Jubatus´´´da. Ezaugarriak 1.5 metro neurtzen ditu altueraz eta 40 eta 65 kg artean pisatzen ditu. Bere burua txikia da. Gorputz luzea eta polita du. Aurpegian bi marra beltz ditu, begietatik ahoaren ertz bakoitzeraino. Bere atzazalak handiak eta kurbatuak dira.

ELIKADURA Animalia hau, haragijalea da eta bakarrik jaten ditu beste presak. Gepardoa ohituta dago eguerdian ehizatzera, beste animalia guztiak zuhaitz baten itzalpean etzanda dauden bitartean.

UGALKETA


2-4 kume edukitzen ditu. Hauek azala gris eta leunez estalitako hilea daukate bizitzako lehenengo lau hilabeteetan. Haien haurdunaldiak hiru hilabete irauten ditu. 10-15 urte bizi da. BIZILEKUA Animalia hauen bizileku aniztasuna mugatzen joan da ureetan, gaur Afrikan bakarrik bizi da. Normalean, gepardoak animalia bakartia dira, hau da, ez dira taldetan ibiltzen.

BITXIKERIAK Lurrean bizi den animaliarik azkarrena da, 110 km h-ko abiadura har dezake lasterketa laburretan.

https://www.youtube.com/watch?v=sgY781NWIYw


Definizioa: Lehoia (panthera leo edo felis leo) taldeka bizi den eta taldean ehizatzen duen haragijaleen ordenako felidoen familiako ugaztun handia da . EZAUGARRIAK:80-100cm garai 180-240cnluzera eta 70cm inguruko isatsa du, ile motots batean bukatuta. Buru handia, mutur zabala eta gorputz gihartsua ditu. Lehoiaren azalaren kolorea horixka edo arre morroia izaten da.Gorputz osoan zehar ile motzmotza du. Hankak eta atzaparrak sendoak eta gihartsuak ditu. Gainera,begi zorrotzak ditu. Belarriak biribilak dira eta ile motz eta ugariz horniturik daude. Ikusmen zorrotza eta entzumen fin-fina dute.

OREINA


Definizioa Oreina,1,50m-ko- altuera eta batez beste 200kg-ko pisua duen ugaztun belarjalea eta hausnarkaria da,�cervidae�familiakoa. Animalia hau, adarrak dituzten basatien artean, handienetarikoa da. EZAUGARRIA Arrak zein umeak,belarri nahiko handiak eta punta zorrotzak dituzte, eta marroi koloreko begi handiak. Hankak luzeak eta sendoak dituzte.Arrek adarrak dituzten bakarrak dira; zehazkiago esateko, hezurrak dira eta urtero erortzen eta berriak jaiotzen zaizkie. Bere azala ilez estalita egoten da, ilearen kolorea urtaroen araberakoa da, udaberrian adibidez hori kolorekoa da, neguan berriz gris kolorekoa. Buztana 15-20cm ingurukoa da, kolore hori argikoa. Bizkar osoan zehar marra beltz bat daukate. ELIKADURA Oreinak, belarjaleak dira, hau da, belarrez eta landareez elikatzen dira. Europan,gehienbat, udan eta udaberrian elikatzen dira, loreen, fruituen, hosto berdeen eta kimuen bidez. Negu partean,gehienbat,zuhaitzetako adarrak,sasiak,huntzak,enborraren azalak eta hosto idortuak jaten ditu.Udazkenean,haritzaren fruituak bilatzen ditu,gustuko dituenak,eta sasoi honetan,perretxikoak edo bere adarrekin baliatuz hartzen dituen sagarrak jaten ditu.Europan,belarraz gain,oreina landareak jaten ditu(saskiak eta mugurdiak),zurezko landareak(izeiak,xarmak eta haritzak) eta basoetako fruituak, gehienbat ezkurrak baina sasiko sagarrak ere. Ugalketa Udaberrian, maiatza eta ekaina artean,emeak orein kume bat (6-8kg)erditzen du, eta bi urte betetzen dituen arte, kumea ez da bere amarengandik aldentzen.Bitartean,emea bere kumea elikatzeaz eta arriskuetatik babesteaz arduratzen da.

Bizilekua Oreinak, taldetan bizi dira ,arrak alde batetik eta emeak bestetik. 0reinak,munduan zehar sakabanatuta bizi dira,Antartikan eta Australian izan


ezik.Animalia honek,bereziki,estepak eta belardiak dituzten baso handietan bizi dira.Europan,orein gorria da espezierik ohikoena. Euskal Herrian,talderik handienak Gorbeia mendiaren aldean,Araba eta Bizkaia artean,eta Nafarroako mendietan bizi dira,batez ere,Iratiko oihanaren inguruan. MOTAK Oreinak, mundu osoan zehar oso ugariak dira eta mota askotakoak daude. Oreinen moten artean ezagunenetako batzuk hauek dira:buztan beltzeko oreina,buztan zuriko oreina,orein gorria,zingiretako oreina,uretako orein txinatarra‌ BITXIKERIAK Gizakiek betidanik erabili izan dituzte oreinak:bere haragiaz elikatzeko,bere azala hotzetik babesteko eta bere hezurrak berotzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=dzE89z5a2Y8


Definizioa:Felidoen familiako ugaztun haragijalea da, latinez lynx. Ezaugarriak: Animalia honek garatuen duen zentzumena, ikusmena da. Katua baino askoz handiago da. Luzeraz 80cm neurtzera iritsi daiteke eta altueraz 75cm neur ditzake. Arrek 12`8 kilogramo pisa ditzakete. Emeek, aldiz, 9kg pisa ditzakete. 15 -17 urte bitarte bizi daiteke katamotza. Iberiar penintsulan 250 -300 katamotz ingurua dauden , Hamarkada baten, iberiar penintsulan desagertzeko zorian egongo dira. Natura eta baliabide Naturalak kontserbatzeko nazioarteko Batasuna erakundearen arabera, beraien habita babestea ezinbestekoa da. Katamotzaren janaririk gustukoena untxia da, ia-ia horretaz soilik elikatzen da. Ala ere Orein kumeez, saguez, hegazti txikiez eta narrastiez ere elikatzen da. Ugalketa: katamotza animalia oso bakartia da. Bikotekidearekin ugaltzeko bakarrik elkartzen da. kumeak martxoan edo apirilean jaiotzen dira 170 g-rekin. Kumeak amarekin zazpi edo zortzi hilabete irauten ditu gero bizitza bakartia hasten dute. Bizilekua: Mendietan edo basoetan bizi daitezke, normalean, leku hotzetan. Motak: Iberiar penintsulan normalena, katamotz iberiarra da, baina beste mota bateko katamotzak ere badaude: Ozelotea, katamotz gorria, Kanadako katamotza, katamotz boreala, katamotz iberiarra‌ BITXIKERIAK: Garai batean katamotzaren pixa, gaixotasunak sendatzeko erabili izan da. -1966. urtean arriskuan dauden animalien liburuan sartu zen.

http://www.youtube.com/watch?v=UGI_Gd6J8UI


DEFINIZIOA Katagorria zuhaitzean bizi den, karraskarien ordenako familia handi bat da. EZAUGARRIAK Isats iletsu eta luzea duen animalia honen hankak oso motzak dira. Hemen inguruan daudenak gorrixkak dira, sabelean eta buruan, berriz, zurixka du. Belarrietan eta muturrean dituen iletxo deigarriek, guztiz itxura berezia ematen diote animaliari. ELIKADURA Animalia honen elikagaia nagusiak fruituak eta haziak dira.Urte sasoirik egokienean janaria biltzen aritzen dira, eskasa denerako. Haien janari biltegia uste baino lehenago uzten bada, zuhaitz-kimua, txorien arrautzak edo txitak ere jan ahal ditu. Elikagai hauetariko bat ere aurkitzen ez badu landare batzuk ere jaten ditu, esate baterako: onddoak. Gehienetan adarretan ibiltzen dira janari bila, baina arriskurik sumatzen ez badute lurrera jaisten dira janari bila. UGALKETA Ugalkortasun handiko animalia hau, bizilekutzat duen habian erditzen du, 30-35 eguneko ernaldia egin ondoren. Udaberri amaieran 4-7 kume izaten ditu. BIZILEKUA Animalia ugaztun hau, basoetan bi edo hiru adarren arteko loturaz baliatuz, adartxo eta zotzez egindako egitura biribila trinko eta sendoetan bizi da. Ia edozein baso mota eraiki ahal du bere bizilekua.


MOTAK Seguru urtxintxa mota asko dagoela baina hurrengo bideoan ikusten den bezalakorik gutxitan ikusi. https://www.youtube.com/watch?v=RhjGbNCIimI


DEFINIZIOA Errinozerontea ugaztunen familiako belarjalea da.

EZAUGARRIAK Errinozeroren ezaugarririk nabariena tamaina da eta arrak 4 metrotaraino neur ditzake 1,9metroko altuera duelarik. Elefantearen atzetik errinozeroa munduan bizi den lurreko animali handiena da.

ELIKADURA Errinozeroak belarjaleak dira. Elikagai asko behar du bolumena mantentzeko. UGALKETA Emearen ernaldiak 15-16 hilabetekoa da. Kumea hiru egun jaio eta gero bere amaren atzean ibiltzen da gehienetan . Emeek orokorrean ume bat bakarrik erditzen dute.

BIZILEKUA: Errinozeroa Afrikako ohian tropikaletan aurkitzen da, baina kopuru handiena kenian bizi da. Hego Afrikan errinozero Zuria aurki


dezakegu eta Javako errinozeroa Javan eta Vietnamen bizi da, lautadako ohian tropikaletan

MOTA Hainbat mota daude: errinozero zuria ,Javako errinozeroa ,Vietnameko errinozeroa‌ BITXIKERIAK Errinozero espezie guztiek jasan izan dute ehizaren eragina, 20 urte hauetan.Merkatu beltzean errinozeroaren adar batek 10.000$ balio ditzake. Txinako merkatuan saltzen dira, afrodisiako moduan eta medikuntzan errinozeroaren produktuak erabiltzen dira ( adarrak batez ere ) sukarra eta gripea kentzeko. http://www.youtube.com/watch?v=vckQii4CU3U

DEFINIZIOA


Itsas txakurra pinipedoen familiakoa ugaztuna haragijale da . 19espezie ezagutzen dira. Urtetan oso ondo moldatzen dira baina lurrean oso traketsak . Horregatik haien harrapariek oso azkar harrapatzen dituzte. EZAUGARRIAK: Itsas txakurrek itsas lehoien antza handia dute baina ez dira berdinak. Itsas txakurrak luzeak eta nahiko lodiak dira , igeri egiten paregabeak . Haien gorputz adarrak lauak eta laburrak dira, uretatik ibiltzeko egokiak , baina ez lurretik ibiltzeko. Ile eta koipeari esker babes termiko handia dute eta horregatik zonalde hain hotzen bizi daitezke .Ala ere espezie batzuk ez dute ia ilerik . ELIKADURA: Arrainez, krustazeoz eta zefalopodoz elikatzen da. Uretan ehizatzeko haien gorputzaren formaz baliatzen da . Eta horri ezker abiadura izugarria har dezake. UGALKETA: Bibiparoak dira. .Amaren esnetik kaloríak hartzen ditu ama ez dagoenean bizirik mantentzeko eta tenperatura baxuei aurre egiteko. BIZILEKUA: Nagusiki artikoan, antartikoa eta Groenlandian bizi izan ohi dira. Baina ipuin batzuk diotenez Karibe itsasoan Karibeako itsas txakurra bizi garai baten. MOTAK: Mota asko bereiz daitezke hemen dira horietako batzuk. 1. 2. 3. 4. 5. 6.

Itsas txakur arruta ( phoca vitulina). Baikalko itsas txakura(pusa sibirika) Itsas txakur anillada (pusa hispida) Itsas txakur grisa(halichoerus grypus) Kaspiar itsas txakur(pusa caspica) Itsas txakur groenlandiarra (pagophilus groelandika)

BITXIKERIAK : Enpresa askok itsas txakurra hiltzen dituzte haien larrua kentzeko. Ala ere hainbat lege ezarri dira itsas txakurrak defendatzeko . Itsas txakurrak arriskuan daude eta espezie galtzen pena handia emango liguke gaitasun paregabeak dituztelako ITAS TXAKURRAK ZINEMAN : Itsas txakurrei buruzko hainbat film egin dituzte . Adibidez : “el secreto de la isla de las focas”, “una foca en mi casa” …. Gaur egun hainbat pertsona haien alde egotearen adibide garrantzitsuak dira.



DEFINIZIOA Sugea ezkataz estalitako gorputz luzea duen narrastia da. Hanka gabea da eta horregatik lurretik arrastaka mugitzen da.Herpetologia da sugeak aztertzen dituen zientzi EZAUGARRIAK Sugeen ezaugarri nabarmena zera da:ez dute hankarik. Hala ere haginkada batez gizaki bat hil dezakete suge batzuek. suge batzuek poziarekin hiltzen dute beste batzuk ordea ito egiten dituzte euren harrapakinak. Sugeen ikusmena ez da ona baina horren ordez sugeek mingaina erabiltzen du inguruko mugimenduak detektatzeko. Narrasti honen azala ezkata gogorrez eta malguez estalia dago eta urtero aldatu behar izaten du . ELIKADURA: Suge guztiak haragijaleak dira eta gehienetan intsektuak, hegaztiak‌jaten dituzte.Gainera beraiek baino handiagoak diren animaliak jan ahal ditu. Narrasti hauek ez dute murtxikatzen, harrapakin osoa irensten dute ahoan duten masailezurrei esker. BIZILEKUA: Ia munduko leku guztietan bizi ahal da , ia baldintza guztietan:arroketan,zuhaitzetan,itsasoan‌ MOTAK: Sugeak motetan oso aberatsak dira: boak eta pitoien familiakoak, suge gorriak eta protaloak, kobrak, manbak‌ BITXIKERIAK Sugeak ontzat hartu dira zenbait kulturatan baina txartzat beste zenbaitetan. Adibide bezala ekialdeko kultura kristauetan demonioarekin identifikatzen zuten. Beste leku batzuetan sakratuak dira . Indian 250000 haginkada gertatzen dira urtero eta horietatik 50000 heriotza eragiten dute .


pottoka Definizioa: Ugaztun belarjalea da. Ezaugarriak: proportzio onekoak dira, sendoak eta indartsuak, altuera gutxikoak dira. Enborra sendoa dute. Elikadura: Animalia hauek, belarjaleak dira, belarra edota barazkiak jaten dituzte . Ugalketa: Emeak 3 urte dituztenean estaltzen dituzte eta laurekin umeak izaten dituzte.Umaldiak 11 hilabete irauten ditu. Bizilekua: Beraien habitata , erliebe higatua da, mendi biribilduak, 1500 metrotik gora gutxitan pasatzen direnak. Bitxikeria Pottokek euskal mitologian garrantzi handia izan dute. Pottokak oso lotuta daude Mariren istorioarekin.


DEFINIZIOA: Itsas arrain handi eta indartsua, ahoa hortzez beteta eta arku itxurakoa duena. Itsas zaldia siglatikoen familiako dira. EZAUGARRIAK Itsas zaldiak mutur biribila dute , gorputz estua eta eraztun oskoldunez osatutako larruazaleko eskeletoa dituzte. Itsas zaldiak zutik egiten du igeri bizkar hegats uhinduak bultzatuta. Bular hegats txikiek zeharka mugitzen uste diote. Bere isatsari ester aldetara eusten da harraparietatik eta ura daramatza korronteetatik babesteko. ELIKADURA Itsas zaldia harrapari oso ona da; bere begiak oso mugikorrak direnez bere harrapakinak oso erraz hartzen ditu. Krustazeoz eta zoo-platoz elikatzen da gehienbat. Harrapakinak osorik irensten ditu. UGALKETA Itsas zaldien ugalketa oso bitxia da, arrak eta emeak elkar gorteiatu ondoren, emeak arraren sabel-poltsan uzten ditu arrautzak. Han egoten dira, hiruzpalau kumeak jaio arte. Itsas zaldi arrak kanguruak denaren antzeko poltsa bat du. Garaia iritsitakoan, emeak 200 arrautza erruten ditu bikotekidearen poltsan saio bakarrean. Itsas zaldi arraren poltsan gutxi gorabehera 600 arrautza sartzen dira BIZILEKUA Kostatik hurbil bizi dira, alga ugari dauden tokietan, mediterraneo itsasoan eta Itsaso beltzean ere bai, eta ozeano atlรกntiko inguruko uretan ere, gure kostaldean barne. http://www.youtube.com/watch?v=d1J2js0Kkwc


DEFINIZIOA Puma felidoa, hau da katuen familiako, haragijale bakartia da. latinez Concolor katurik handiena da, jaguarra eta gero.

EZAUGARRIAK Animalia honen altura 60 - 70 zentimetrokoa da gehi Buztana (66cm-78cm).40 -100kg bitarte pisatzen ditu. Gorputz malgua eta buru borobiltsua dute pumek. ileduna da kolore bakarrekoa hortik bere izena (puma Concolor).Hanka indartsuak eta azkarrak ditu,bere presak harrapatzeko .Usaimen garatua dute Jaio ostean 2 urtez egoten dira amarekin. Itsu egoten dira hasiera batean eta amen menpe egoten dira. Pumak 8-13 urte bizi daiteke. ELIKADURA animalia hauek haragijaleak dira ehiza dezaketen edozer jaten dute : oreinak eta horrelako animaliak nahiago ditu baina intsektuak eta karraskariez ere elika daiteke . Ugalketa Pumen ugalketa edozein urtaroetan gerta daiteke ,3 hilabete eta gero jaiotzen dira eta 1 6 kume bitarte izan ditzakete. Bizilekua Puma Amerikako toki askotan bizi da: desertuan, elaietan edota basoetara molda daiteke. Bitxikeriak ezaguna egiten zaigu puma animalia zapata eta arropa marka bati izen hori jarri diotelako. http://www.youtube.com/watch?v=wFtzS3_jZSo


DEFINIZIOA Ornitorrinkoa

arrautza

jartzen dituen

ugaztun bakarra da.

EZAUGARRIAK Ornitorrinkoa ahateak bezala moko luze bat du, eta bere buztan ere ahateenaren antzekoa da. Ornitorrinkoa 4O-6Ocm neurtzen ditu, bere buztanak 15cm neurtzen du. Ornitorrinkoa O.8-2.5 kilogramo inguru pisatzen ditu. Bere mokoa grisa da eta bere ilea,marroia. ELIKADURA Ornitorrinkoa ondoan daude intsektuen larbez elikatzen da batez ere. UGALKETA Emeak normalean 3-5arrautzak erruten ditu. Arrautzak hamar egunez berotzen ditu bere gordelekuan eta txitak lau hilabetez elikatzen ditu.Kumeak nagusia direnean bere kabuz bizitzera joaten dira. BIZILEKUA Ornitorrinkoa

Australian bakarrik bizi da, eta bere arrautzak

gordatzeko gordeleku bat egiten du ibaiaren ertzean. MOTAK Ornitorrinko mota bakarra dago, Ornithorchyncus anatinus BITXIKERIAK Ornitorrinkoek atzeko hanketan estoloiak dituzete eta estoloi horietan pozoia .Pozoia arrek erabiltzen dute beste arrekin borrokatzeko.


Ugaztun itsastarrak dira eta guztiz moldatuak daude igeriketara. Gehienetan kolore zurikoak dira. Luzeraz bost metro dituzte eta pisuaz tona 1-era irits daitezke. Bere burua hiruki formakoa da eta berrogei hortz ditu. Hegats oso txikiak dituzte eta soinua erabiltzen dute komunikatzeko. ELIKADURA Nagusiki krustazeoez eta arrainez elikatzen dira baina; txipiroiak, Olagarroak, barraskiloak, Karramarroak...ere jaten dituzte. Inuiten dietan parte hartzen dira. UGALKETA Emeek zazpi urterekin kumeak izaten. .

kumeak

izaten hasten dira. Hiru urterekin has daitezke

BIZILEKUA Artikoan eta sukartikoan

egoten

dira eta animalia oso politak dira.

http://www.youtube.com/watch?v=MER_7TjTwfs


Ugaztunak , ugatz –guruinak eta ilea duten ornodunak dira. Gehienak lurrekoak badira ere, badaude uretako espezieak (zetazeoak, fokak‌).Talde honetako 6000 espeziea ezagutzen dira, 1200genero,152familia, 46 ordenetan banaturik daude eta hainbat izaera eta forma har ditzakete . Bere tamaina 4cmtik hasi eta 30metrorainokoa (baleak,esaten batera ) izan daiteke. Azala ilez estalita izan ohi dute gehienetan, eta gorputzerako tenperatura konstantea eta altua daukate. Lau gorputz-adarrez osatuta daude gehienetan ,eta arnasa beti biriketatik hartzen dute. Ugaztuna bitxiak ez dira oso ugariak, animalia horien artean hauek aurkitu ditzakegu:ekidna, tapires-a eta armadiloa. EKIDNA Ekidnek 35 eta 50cm-ko luzera dute,10cm –ko isats batekin eta bi eta sei kg arteko pisuarekin. Gorputza arantzaz beteta duten animaliak dira. BITXIKERIA Gorputz trinkodun animaliak dira, ilaje trinko batez estalita, defentsa moduan erabiltzen dituzte arantzak.Usaimena oso garatua daukate.


“Tapirus terrestris� izen zientifikoa eta 230-300kg pisu,1,8- 2,5m zabalera eta 0,8-1,2 m altuera duen animalia hau bere izaera edo ezaugarri fisikoengatik, oso arraroa den ugaztun bat da. Tapir-a oso arraroa den animali bat da , txerri eta zaldiaren antzekotasun asko izan arren, asto eta zebraren arteko nahasketa bat da. Animali hau oso bakartia da, baina gizakia hurbil dagoen lekuetan gauetan bizi den animalia bihurtzen da. BITXIKERIAk Tapir kumeak marra batzuekin jaiotzen dira, marra horiei esker,etsaietatik babesten dira. Heldutasun sexualera heltzen direnean, hau da 4 urte dituztenean, marra horiek desagertzen joaten zaizkie.

Armadiloa animalia arraroa da. Bere gorputzaren barrualdea izan ezik , beste guztia armadura batez estalita daka. Jaiotzen denean , bere oskola biguna da , baina berehala gogor jartzen da, mugitu ahal izateko. Saihetsen gainean banda batzuk ditu. Espeziearen arabera, armadiloak 3-9 banda bitarte izan ditzake. Beraiek eginiko gordelekuetan bizi dira, gehienetan bi sarrerekin.

BITXIKERIAK


Armadiloa, hortz gehien dituen ugaztuna da.Arriskuan dagoenean biribildu egiten da, horrela animaliek ezin diote koskarik egin.

http://www.youtube.com/watch?v=d3qj9bDhAs4 http://www.youtube.com/watch?v=GHzRcwWrnIM


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.