"Fracking, Apustu arriskutsua" Monografikoa

Page 91

AEB eta Kanada: 2010ean estreinatutako Josh Foxen Gasland dokumentalak egoeraren ikuspegi orokor bat eman zuen eta begiak zabaldu zizkion jendarteari, ordura arte fracking-a mundu mailako arazotzat ikusten ez zuenari. Erakundeetan egoera aldakorra da. Izan ere, alde batetik fracking-a sutsuki sostengatzen duten estatuak daude, adibidez Texas edo Pennsilvanya, eta bestetik teknika horri mesfidantzaz begiratzen diotenak. Horien artean nabarmentzekoa da Vermont estatua non maiatzean fracking-a debekatzeko lege bat onartu zuten. Bestalde, Quebec, New York eta New Yersey-n fracking-a standby egoeran mantentzen duten luzamenduak daude indarrean eta Eskozia Berrian ere luzamendua ezartzekotan daude. Edozein kasutan luzamendu horiek ez dira inola ere konponbidea, atzera bota baitaitezke. Askoz ere ugariagoak dira tokian tokiko debekuak, herriz herri, hiriz hiri eta konderriz konderri onartzen joan direnak. Horren adibide garbia dira Pennsilvanyako Pittsburg hiria edota New York-eko Onondaga konderria. Earthjustice edo Earthworks bezalako elkarteek informazio kanpaina sendoak egiten dituzte, baita agintarientzako sinadura eta eskakizun bilketak ere. Alberta hegoaldean, Kanadan, KRI, Murphy Oil eta Bowood Energy enpresen esku utzi dituzte Blood tribuaren lurren %50a eta ondorioz lur hauek babesteko ekimen bat jarri dute martxan eskualde honetan. Borroka instituzionala mahai gainean dago. Elkarte benetan indartsuak ari dira epaitegietan borrokan, “Frac Act” legeak industria, Ur edangarriaren segurtasun legea bezalakoak betetzera behartu dezan. Izan ere, egun industria salbuetsita dago legedi hau betetzetik. Ekialdeko kostaldean ingurumenaren aldeko mugimenduak sendoak dira; adibidez, New York-eko fracking-a geldiarazteko kanpainak oihartzun handia dauka.

Ekimen ugari jarri dute abian, hala nola “New Yorkers Against Fracking”, “Artists Against Fracking” edo “Don’t Frack With New York”. Manifestazio eta kontzentrazioak egiten ari dira udalerri eta eskualde mailan, eta uztailaren 28an manifestazio erraldoia egin zuten New York hiriburuan. Ekintza zuzenak ere egin dira. Mosshanon, Pennsylvania-n, uztailaren 10ean, “Earth First” elkarteko 100 bat ekintzailek putzu baterako sarrera blokeatu zuten. Modu honetan, zulaketa plataformak eraikitzeko egiten ari ziren baso eremuen suntsipenaz ohartarazi nahi izan zuten. Joan den hilabetean, zulaketa eremu baterako sarrera 12 egunez blokeatu zuten Riverdalen protesta gisa, lanak egiteko behar ziren 12.000.000 ur litroak Susquehanna errekatik garraiatu ahal izateko zenbait etxe eraitsi nahi zituztela eta. Haratago joan dira San Juan konderrian, New Mexicon. Bertan, instalazioak saboteatu egin dituzte zenbait biltegi tirokatuz, gutxienez 7 putzu desberdinetan. Horretaz gain, uztailaren 2an etxean egindako lehergailu batek egin zuen eztanda putzuetako baten inguruan.

Hegoafrika Herrialde honetan Karoo eskualdean ezarritako luzamenduari eustean datza borroka. Ekintzaileek eremu erdibasamortutar batean haustura egitea estrategia akats larria dela diote; Shell enpresak, ordea, eskualde horretan interesa izaten jarraitzen du.

Australia eta Zeelanda Berria Ekintzaile, abeltzain eta nekazariek kanpaina indartsuak egin badituzte ere eta New South Wales-en luzamendua indarrean egonda ere, dagoeneko hasi dute ikatz-ohantzeetako metanoaren prospekzioa. Zelanda Berrian gobernua ez da inolako trabarik jartzen ari Tanaraki eskualdean egiten ari diren prospekzioei, baina herrialde mailan zenbait eskualde fracking-ik gabeko eremu izendatu dituzte, esaterako Christchurch. Bestalde, “stop CSG fracking Australia” elkartea herrialde osoan fracking-a debeka dezaten borrokan ari da.

91


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.