egunkaria 2015 otsaila-martxoa euskera

Page 1

Otsaila-martxoa 2015 11. zenbakia

www.frackingez.org

IN SALAH: Frackinga Aljerian Jakina da Aljeria hidrokarburo ekoizle handia dela; munduan seigarrena da gasa esportatzen eta Espainia gasez hornitzen nagusia. Ez da horren jakina, ordea, Aljeria gas konbentzionalaren ekoizpenaren muturrera aspaldi heldu zela. Horregatik, gas ez konbentzionalaren eta frackingaren mamuak agertu dira. Aljeriako gas monopolioa Sonatrach enpresak dauka. Enpresa horrek, beste multinazional batzuekin batera (Schlumberger, Total, etab.), eskisto gasaren aurreneko esplorazioak martxan jartzea erabaki du. Esploraziook basamortuan egingo dira, In Salah-en, hain zuzen ere. Hiru hobi zulatu ziren aurreikusitako ehunetik, biztanleriari proiektuari buruzko datu gutxi eskainiz. Hala ere, In Salah-eko biztanleak guztiz informatuta zeuden frackingaren ondorio larriez, Aljeriar gobernuaren eta konpainien harridurarako. Are gutxiago espero zuten herri horrek borrokarako zuen gogoa. Zonalde guztiaren ur beharra Albienne izeneko akuiferoaz hornitzen da. Ur tanta bakoitza hil edo bizikoa da, akuiferoa gutxitan betetzen da-eta. Ur hori frackingerako erabiltzeak nekazaritza eta biziraupena kolokan jarriko lituzke. Hori guztia aintzat hartuta, urte berriarekin batera protestak hasi dira eta geroz eta jende gehiagok bat egin du . Zaintza iraunkorreko kanpamentuaz gain milaka pertsona bildu dira egunero kontzentrazioetan. Aipatu mobilizazio biek oihartzun handia izan dute akuiferoa erabiltzen duten herri guztietan. Mobilizazioek eta alferreko negoziaketek tentsioa handituz joatea ekarri dute. Horregatik, errepresio bortitza espero bazen ere, Aljeriako presidenteak, Abdelaziz Buteflikak, jarrera aldatu du, frackingaren bidezko esplorazioak geldiaraztea aginduz. Momentuz, ezpatek zutik diraute. In Salah-ko biztanleekin bat darraigu!

New Yorkek frackinga debekatu du Petrolioaren prezioaren beherakadaren zaratarekin, gehienei datu esanguratsu bat ahaztu zaie: New Yorkeko estatuak fracking-a debekatuko du. Arrazoi birengatik da albiste potoloa: alde batetik, estatu hori AEBko arbelezko erreserba handienaren gainean kokatzen da eta betoak sektoreari kaltea ekarriko dio. Bestalde, osasuna eta fracking-aren arteko harremana aztertzeko egin den ikerketa onenaren ondoren dator erabakia. (http://www. health.ny.gov/press/reports/docs/high_volume_hydraulic_fracturing.pdf). Bertan 20 ikerlari baino gehiagok hartu dute parte, baita osasun publikoan eta osasun erradiologikoko hainbat adituk ere. Prozesuan 4.500 lanordu eman dira. Ikerketan, zulaketek osasun publikoan eragin ditzaketen kalteak edo arriskuak leuntzeko proposatzen diren neurrien eraginkortasuna aztertu dira. Ondorioak kezkagarriak izan dira. Emaitzek adierazten zuten haustura hidraulikoak harremana zuela hurrengo aldagaiekin: Osasun arazoekin, lurrikarekin, lurrazaleko uren kutsatzearekin, lur eremuen kutsatzearekin, ur edangarria gordetzen duten putzuen kutsatzearekin, tokiko komunitateei eragindako hainbat kalterekin, hala nola, trafiko astunaren ikaragarrizko areagotzea, errepide sarean kalteak, estresa, osasun artatzeen gehikuntza, eta abar. Txostenaren ondorio nagusia zuhurtziazko printzipioa errespetatzearen bidean eredugarria da: Osasun publikoari begira egindako txos-

ten honen edukiak frogatzen du fracking-ak osasunean dituen kalteen harira zalantza edo ziurgabetasun esanguratsuak daudela; ziurgabetasunak kalteak gertatu daitezkeen probalitatearen harira, eta ziurgabetasunak osasunean eta ingurumenean kalteak prebenitzeko hartzen ari diren neurrien eraginkortasunaren harira. New Yorkeko biztanleek pairatu ditzaketen arriskuen norainokoa zehaztu arte, eta arrisku horiek era egokian kontrolatuak izan daitezkeenik zehaztu arte, ez da egokia fracking-a egitea New Yorken. Behinola, Lakuako gobernuan gaur egun dagoen alderdiko ordezkarietako batek New Yorkeko arduradunek hasitako bidea jartzen zuen eredu gisa, Gasteizen hauek entzun ondoren. Bada, eztabaida Eusko Legebiltzarrean irekita dagoen honetan, esparru horretan legeak egiteko parada dugun honetan, garrantzitsua da jakitea ze bide hartuko dugun: zuhurtziazko printzipioari kasu egitea edo fracking-a bultzatzen jarraitzea, Espainiako legediak ematen digun aterkiaz lagunduta. Fracking-a bezalako hain gai garrantzitsuan ezinbestekoa da bereiztea herriaren interesen arabera politika egiteko jardutea, edo laguntxoen mesederako egitea. Gaur egun fracking-a beharrezko ingurumen berme guztiekin egin daitekeela esatea, arduragabekeria izateaz gain kriminala ere izan daiteke. Gero, ez dezala inork esan ez zekiela zer gertatu zitekeen.

Herri Ekimena aurrera doa Legebiltzarrean Abenduan Eusko Legebiltzarreko plenoak frackinga debekatzeko Herri Ekimen Legegilea (100.000 sinadura baino gehiagok bermatua) aho batez onartu ostean, urtarrilak ustekabean harrapatu gaitu. Hurrengo faseko eztabaidak ingurumen batzordean jorratzeko akordioa bazegoen ere, EAJk eztabaida hori ekonomia garapenaren batzordera bidaltzeko saiakera maniobratu du. Arrazoia sinplea da: batzordeburuak bere batzordearen baitan dauden eztabaidak bideratu ditzakeela, eztabaida horiek bizkortuz edo geldotuz. Horri guztiari, EAJk zuzenketak aurkezteko epeak atzeratzea proposatu duela gehitu behar zaio (zuzenketa horietan, alderdi bakoitzak frackingari buruzko intentzioak gehiago zehazten ditu). Pentsatzekoa da beraz, maniobra horrekin eragotzi nahi duela HELren eztabaida eta 2015ko maiatzeko hauteskundeak sasoi berean gertatzea. Hala eta guztiz ere, eskaera epez kanpo eginagatik, EAJk bere proposamena atzera bota behar izan du, HELren eztabaida ingurumen batzordearen esku geratuz. Aipatu batzordeak EH Bilduren buruzagitza du eta talde horrek HELaren izapideak arintzeko borondatea erakutsi du. Datozen asteotan ezagutuko ditugu taldeen zuzenketak eta lehenengo eztabaidak izango dira. Adi egon gaitezen!

Aurreko urteko irailean Fracking Ez mugimenduak bildutako sinadurak aurkeztu zituen unea. Ekintza honekin, haustura hidrsulikoarekiko euskal herriak duen errefusa orokortua erakusten zen.


2 Fracking Ez

2015 otsaila-martxoa

Zulatzaileentzat, arazoak franko! EdItoriala Kalean berriz Kalean da berriz Fracking Ez aldizkaria. Azken alea 2014ko otsailean plazaratu genuen, baina martxoan herri ekimena abiatu zenez, indar guztiak saiakera horretara bideratu genituen. Aukeraketa ez zen txarra izan, ekimenaren arrakasta oso nabarmena izan baita. Gaur egun, Legebiltzarraren mahai gainean da debekua eskatzen duen milaka lagunen eskakizuna. Orain, alderdien eskuetan dago legeak fracking-a oztopatuko duen ala ez erabakitzea eta guk, ohikoa dugun moduan, fracking-aren bultzatzaileak seinalatuko ditugu. Aldizkarira itzuliz, azpimarragarria da weborrietan eta sare sozialetan banatzeaz gain, paperezko 5000 ale baino gehiago izango direla. Euskal Herriko eskualde gehienetan banatzeko saioa egingo dugu, frackingaren aurkako sarea eta mugimendua toki askotan zabaltzen eta indartzen ari baita. Bi hilabetez behin irtengo da eta bertako zein urruneko gertakizunei buruzko albisteak plazaratuko ditugu, fracking-az gain gure gizarteak eragindako ingurumenaren beste hondamendietan ere arreta jarriz. Ale honekin irekitzen den aro berri honetan, jende gehiagok hartuko du parte erredakzio lanetan, ilustrazioak egiten, itzulpengintzan, maketazioan eta abar. Ea gustokoa duzuen. Aldizkariaren distribuzioan lagundu nahiko bazenu, ipini kontaktuan gertuen duzun fracking-aren aurkako mugimenduarekin, eskertuko dugu zure laguntza eta!

Frackingaren aurkako HEL-ari betoa jarri diote Gaztela Leongo Korteek 2012ko apirilean Gaztela Leongo gorteetako talde guztiek aho batez onartu zuten Herri Ekimen Legegile (HEL) bat aurkezteko baldintzak aldatzea. Jarraitu beharreko irizpidea argia zen: tresna hori eskuragarri egitea. Titular batzuek berria iragarri zuten. Horrelako ekimen bat aurkezten zuenak gorteetan egoteko aukera zuen “Herritarren eskainua”-ren sorreraren bidez (orain arte legebiltzarkideek eta gobernu-kideek soilik zuten aukera hori). Horrez gain, HELa bideratzeko gutxieneko sinadura kopurua 25.000tik 21.000ra jaitsi zuten. Gainera, Internet bidez lortutako sinadurak baietsi, epeak luzatu eta udalek ere iniziatiba martxan jar zezaketen. Azkenik, borondate onaren erakusgai, erantzun nahikorik lortzen ez zutenak ere gorteetan eztabaidatzea erabaki zen eta ekimenentzat aurrekontu-saila gordetzea ere bai. Lege berri hori, 2012ko ekainaren 24an onetsi zuten. Bi urteren ostean, 2014ko irailean, lurralde horretako 29 udaletxek (28 Soriakoak eta Burgoseko batek) Gaztela Leon “frackingik gabeko lurrraldea” izendatzea proposatu zuten gorteetan. Udal batzetan urte eta erdi baino gehiago iraundako prozesutik eratorritako ekimena bultzatzea ontzat eman zen gehiengo batez. Guztira, 50.000 pertsonatik gora ordezkatzen dute aipatu udalek. Azkenik, 29 udal horiek aurkeztutako HELa ez onartzea erabaki zuen urtarrilaren 14an Gaztela Leongo gorteak. Argudioak jakinak dira: estatuaren beraren eskuduntzak inbaditzea. Kasu honetan ere, frackingari buruz alderdi berberak izan ditzakeen bestelako jarrerak ikus daitezke. Oraingo honetan PP izan da protagonista. Proposamena egin duten 29 udaletatik 16 PPkoak badira ere, alderdi honek berak proposamena atzera bota du gorteetan. Hala eta guztiz ere, badago oraindik “herritarren eskainua” aipatzen duenik ere. Barre egingo genuke horren gai serioa izango ez balitz.

EUSKAL HERRIAN MERKATARITZA LIBRERAKO AKORDIO TRASATLANTIKOARI EZ NO AL TRATADO TRASATLÁNTICO DE LIBRE COMERCIO EN EUSKAL HERRIA

H SKAL ERRIAK EU

TTIP T TI

Pa r i E Z !

Fracking Ez mugimenduak TTIParen aurkako kanpainan parte hartzen du

Informazio gehiago: http://www.ttipez.eus

Fracking-a egin nahi duten zulatzaileak ez daude zorioneko azkenaldian. Arazoak pilatzen ari zaizkie, arlo guztietan gainera. Instituzioetan debekua, moratoria eta traba soinuak besterik ez datoz aspaldian, New Yorkeko debekutik Herbereetako moratoriara, Dentoneko herri galdeketa debekuzaletik Erresuma Batuko moratoria gomendioetara, Euskal Herriko ekimenetik Argeliako geldialdi behartuetara, traba partzialetatik debeku orokorretara. Geldiezinezko errefusa adierazpenak loratu dira mundu osoan, eta ez dirudi baretuko direnik. Zulatu duten lekuetan, aldiz, bi arazo mota nagusi ari dira agertzen. Alde batetik erreserben inguruko koska dago. Artifizialki puztuak izan direnez, zulatzen joan diren heinean errealitateak bere aurpegirik gordinena erakutsi die eta Polonian zein Errumanian porrota da hitzik aitatuena. AEBetan ere, David Hughes-en lan bikainek argi erakutsi dute jo eta su zulatzen jarraitu arren arbel gasaren eta petrolioaren gailurra beranduenez bizpahiru urte barru etorriko dela, hobiak uste baino eskasagoak izanik. Gasaren kasuan, hobi gehienen ekoizpenak behera egin du dagoeneko. Hori guztia gutxi balitz, petrolioaren prezioaren beherakadak are gehiago urrundu ditu fracking proiektuak beren errentagarritasunetik (aurkakoarekin tematu arren, lehen ere konpainientzat gero eta handiagoa zen zorraren bitartez mantentzen baitziren proiektuak), inbertsio guztiak uxatuz eta enpresen erabateko porrota ekarriz. Fracking enpresa guztien burtsa balioa lurreraino jausi da, belarrondoko ederra jaso dutelarik, eta fracking-a egiteko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan (Baker Hughes, Halliburton…) langile kaleratzeak hamar milaka zenbatu daitezke. Egoera ikusirik, ez da ez harritzekoa, Eusko Jaurlaritzak iritzi publikoaren aurrean fracking-aren irudia garbitzeko komunikazio enpresa “zuritzaile” bat kontratatu izana.

fracking ez kronikak

San Antontxu eguna Mungian

Iritsi zaigu San Antontxu eguna! Mungian ospatzen den jai honetan inguruko nekazari eta abeltzainek beren abere eta produktuak jartzen dituzte guztion erakusgarri. Taloa, txorizoa, buzkantza... guztiok jai giroan murgiltzeko aukera paregabea. Gure eskualdean ospe handia du San Antontxu egunak, eta nola ez, Uribe Butroeko Fracking Ez plataformakook bertan egon nahi izan dugu. Taberna Ibiltaria eta Andoni eta lagun albokariekin batera kalejiran ibili gara gure aldarrikapena herritarren artean zabalduz. Bilboko eta Getxo-Sopelako plataformakoak ere Mungian izan ditugu, eta frackingaren kontrako banderekin jantzi dugu herria haien laguntzarekin. Zaila da esatea bertara bildu garenon kopurua, nola nahi ere, jaira hurbildu direnen arreta deitzeko modukoa izan da txosna eta ganadu azokan egindako ibilbidea. Kalejiran eta jai esparruan zegoen jendearen artean hainbat triptiko banatu ditugu, eta batzuek harriduraz irakurri dute SHESA eta bere lagunek gurera dakarten mehatxuraren berri.

Baserritarrek jarritako postuen artean, guk ere izan dugu geurea jartzeko aukera eta jende asko hurbildu da mahaira. Batzuk informazio eske, beste batzuk, ordea, haustura hidraulikoaren kontrako mezua zabaltzako gogoz. Kamisetak, banderak, liburuxkak, txapak... denak herritarren esku. Azken batean, horixe baita geure helburua, frackingaren inguruko informazioa herritarren artean zabaltzea. San Antontxu eguneko ekimenaren eta orain arte egin ditugunen helburua da Uribe Butroeko herritarrak haustura hidraulikoaren arriskuaz ohartaraztea; izan ere, egun ikerketa fasean dagoen Geminis baimenak Mehatzaldetik Urdaibairainoko lur eremua hartzen du, eta mehatxua berehalakoa da. Gas ez-konbentzionala ateratzeko teknika honek izugarrizko sarraskia eragin du hainbat herritan eta agerikoa da enpresek epe laburrean izango duten etekinei baino ez dietela erreparatzen, kontuan izan gabe horrek aztetik ekarriko dituen kalteak. Zalantzarik gabe, horrelako egunek borrokan jarraitzeko indarra ematen digute. Beti prest!


3 Fracking Ez

2015 otsaila-martxoa

planeta agortzen

Baso-mozketa intentsiboaren adierazgarri da Indonesiako Borneo uharteko Kalimatan izeneko zonaldean ematen ari den txikizioa, oliotarako palmodoari bidea zabaltzearren

Deforestazioaren arazoa munduan Indonesiatik Kanadara, Paraguaitik Madagaskarrera, baso-mozketa intentsiboak basoak mehatxatzen ditu mundu osoan zehar Garai berri honetan, Fracking Ez aldizkariko orrialdeok bi hilabetean behin teknika honen inguruko berriak, zundaketa planak eta hauen aurkako borroka ekimenak zuengana hurbiltzeko asmoa dute. Hau dena gai lokalak zein nazioarteko beste hainbat gai jorratuz. Baina frackingaz haratago, badago ingurugiroari eragiten zaizkion eraso sorta handi bat ere, baliabideen xahutzea edota tokian tokiko komunitateei erasoak kasu, datozen aleetan aurkeztu nahi dizkizuegunak. Hondamendia ez da hasi orain ate joka datozkigun egitasmo hauekin. Gaur egun, besteak beste, gas pixka baten truke gure harri geruzak birrindu nahiean dabilen sistema hau denbora luzez abiatu da pausu tinkoz planetaren suntsiketarantz: deforestazio basatia, hidrokarburoen ustiapena, gatazkak ura edo arrantza dela eta, eta abar luze bat. Atal honen bidez, hainbat adibide hurbilduko dizkizuegu urte honetan zehar.

Deforestazioa, edo baso azalaren suntsiketa, gizakiak eragindako prozesua da. Era askotako ondorioak ditu, aldaketa klimatikoa deforestaturiko zonaldean eta maila globalean, lurzoruaren higadura, animali zein landare espezieen desagerpena eta tokian tokiko komunitateen lekualdatzea tarteko. Deforestazio prozesu hauek gertatzearen arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke. Indonesian, olio palmaren laborantzak arrapaladan dakar jatorrizko oihanaren desagerpena. Gaur egun, herrialde honetako landa lurren herena palma olioa lortzera zuzenduta dago, hau ondoren elikagaien, kosmetikoen eta bioerregaien industrian erabiltzeko asmoz. Oihanak laborantza lurrekin ordezkatzeak komunitate indigenen lekualdatzea eragiten du, era berean beste animali espezie batzuentzat mehatxu zuzena delarik. Kanadak, kalitate txarreko

petrolioa lortzearren, ondar bituminosoen ustiapenerantz hasitako bidea dela eta, herrialde hau deforestazio tasarik altuenak dituztenen zerrendaren buruan kokatu da. Hori da hain zuzen ere Marylandeko Unibertsitateko ikerketa batek dioena, berriki 2000 eta 2013. urteen arteko baso masaren galera aztertu ondoren. Ondoren prozesatu beharreko bitumenaren lorpenak, ur kantitate altuen erabilpena bezalako beste arazo batzuetaz gain, basoen mozketa baitakar. Aipaturiko ikerketak, lurrazazaleko landarediak jasan dituen aldaketak ikusteko aukera ematen du satelite bidezko irudiei esker. Irudiak ondorengo web orrian eskuragarri daude: globalforestwacth.org. Paraguayko kasua ere sinestezina da. Gaur egun, Paraguay mundu mailako laugarren soja ekoizlea eta seigarren esportatzailea da. Herrialde honetako baso azaleraren %78-a soja

transjenikoa landatzeko eremu bilakatu da 13 urteren buruan. 2010. urtean Paraguayn landaturiko lurraren %66-a sojaren laborantzari zuzenduta zegoen. Baina ez pentsa hau prozesu baketsua izan denik: soja laborantzaren eta familia-nekazaritzaren arteko elkarbizitza ez da erraza eta Paraguayn erail dituzten nekazarikomunitate buruen zerrenda luzea da. Betsiboka Madagaskarreko ibai nagusia da, dituen 525 kilometroei esker espaziotik ikus daitekeena. Bere kolore gorri bizia erakusten diguten argazkiak ugariak dira. Azalpen tristea duen ikuskizun polita dugu hau. Biodibertsitate eta espezie endemikodun irla honek bere jatorrizko azal begetalaren %85-a baino gehiago galdu du, ibaien kolore gorria garraiatzen dituzten sedimentuek ematen dietelarik, landare babesik gabeko lurren higadura dela eta. Prozesu

hau biztanleria hazkunde azkar baten eta laborantza lur berriak aurkitzeko beharraren, zein bertako egur batzuek dituzten prezio altuen edota meatzaritza proiektuen garapenaren ondorioa da. Baina, ziurrenik, Brasilgo Amazonas da aipatuena eskala handiko deforestazioari buruz ari garenean, eta bertan ere berriak ez dira onak. 2004. urtera arte deforestazio tasak urteko 20.000 km2-en gainetik kokatzen ziren (27.000 km2 2004. urtean). Orduantxe Lularen Gobernuak deforestazioa 1996 eta 2005. urteen arteko batazbestekoa %80 batean jaisteko plana proposatu zuen. Ordutik nabarmen jaitsi da, urteko 5.000 eta 7.000 km2ko tasak izan direlarik. Gerora saltzeko mozten diren zuhaitzak, errepideen eraikuntza, soja laborantza, proiektu hidrauliko handiak edota ustiapen proiektuak dira, beste behin, hondamendiaren eragileak.

Fracking-aren arazoak

Fracking-aren burbuila lehertzear Joan den urtarrilaren 4an gas eta petrolio ez konbentzionalen erauzketa burutzen duen WBH Energy LP enpresa pribatuak porrot egin zuen, mailegu emaile batek diru gehiago uzteari uko egin zionean. Austinen (Texas) egoitza duen konpainia honek, 10 eta 50 milioi dolar bitarteko zorrak direla eta, ordainketak etetea erabaki zuen. Antza denez, WBH ez da zailtasun ekonomikoak dituen negozio bakarra eta, ziurrenik, beste askok bide berberetik jarraituko diote. 2010 urtean petrolio eta gas hobiak ustiatzeko EEBB-etan haustura hidraulikoaren erabilpena zabaldu zenetik, sektorearen zorrak gorakada nabarmena jasan du, zorraren eta EBIDTA delakoaren erlazioa %55-era iristeraino; EBIDTA enpresa batek finantza eragiketa jakin batean diru sarrerak sortzeko duen ahalmenaren adierazgarria delarik. Honek esan nahi du ia 200.000 milioi dolarreko

defizit totala dagoela. Gasa eta petrolioa ustiatzen duten konpainien zorpetzearen arrazoia fracking teknikaren errentagarritasun baxua besterik ez da. Putzu bakar batetik lortutako produkzioa %20-raino jeisten da lehenengo bi urteetan, berau mantentzeko putzu berriak zundatzen jarraitzea beharrezkoa delarik. Gainera, putzu berri hauek sweet spot-etik (hobi batean, hidrokarburoetan oparoena den zonaldetik) urruntzen doazen heinean, produkzio maila jeitsi ez dadin zundaketa kopuruak gora egitea beharbeharrezkoa da. Etengabeko zundatze honek ikaragarrizko diru kopuruaren premia du, eskaintzen dituen etekin baxuagoen aurrean, zor altuen bidez edo prezioen gorakada baten bidez baino ezin zaiolarik aurre egin. Petrolioaren prezioa urte erdian ia erdira jeitsi dela eta, gaur egun,

barrilaren prezioa 50 dolarretik behera (5 urtetan izan duen preziorik baxuena) dagoela kontuan izanik, egoera hau jasanezina da teknika ez konbentzionalen bitartez petrolioa erauzten duten enpresentzat. Gas naturalaren kasuan egoera hain muturrekoa ez den arren, prezioek nabarmen egin dute behera EEBB-etan frackingaren “iraultza� delakoa eman zenetik, eskisto gasaren industriak ere zor handiak dituelarik. Texaseko WBH enpresaz gain, beste hainbatek ordainketak eten ditzaketeneko zurrumurruak zabaldu dira, Kanadako Pacific Rubiales kasu, zeinak joan den urtarrilaren 14an zurrumurruok ukatu zituen. Bestalde, EEBBetan lanean ari diren konpainia ugari fracking-aren bidez ustiaturiko hobien gaineko inbertsioak murrizten ari dira. Hau da, esaterako, Total enpresa frantsesaren egoera, 2015ean frac-

king-ari eskeinitako diru gastua %10era jaisteko asmoa duena, edota BHP Billiton australiarrarena, bere putzuen %40aren salmenta iragarri duena. Teknika honen errentagarritasun falta hain da nabarmena, ezen azaroa eta urtarrila bitartean Premiam arroko (Texas-eko mendebaldean) 66 hobi itxi baitiren; Willston-en (Ipar Dakota) eta Eagle Ford-en (Texaseko hegoaldea) ere, 33 eta 16 hobi itxi dira, hurrenez hurren.


4 Fracking Ez

2015 otsaila-martxoa

Gorka Buenorekin hitz-egin dugu... Telekomunikazio Ingeniaritzan doktorea Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakaslea

Polonia eta Errumania: Europako frackingaren porrota Polonia, europar frackingaren aldekoen itxaropena bazen ere, gainbeheran dago. Hasiera batean frackingaren etorkizun oparoa ozenki iragarri zuten bi arrazoirengatik: Batetik, herrialdearen ustezko erreserbak; bestetik, poloniar gobernuaren jarrera baikorra (kontuan izan ingurumen-inpaktu ebaluazioa egin beharra alde batera utzi zuela). Gainbeheraren erakusgarri da proiektu desberdinetatik geroz eta enpresa gehiago doazela. Burututako proiektuen ondoren (EXXON, Talisman, 3Legs, Total, ENI…), estatu enpresa publikoek finantzaturiko proiektu gutxi batzuk baino ez dira gelditzen. Enpresok alde egiteko arrazoiak argi daude: 60 hobi baino gehiago zulatuta eta dozena batetik gora hautsita, ez dago horrenbeste gas. Orain arte, zulatu den hobietako bat bera ere ez da heldu errentagarritasuna lortzeko ekoizpenaren %30ra. Hori guztia gutxi balitz, isuri gasak nitrogenoa du (batzuetan %70) eta gas hori garbitu beharra dago. Garbitzeko prozesua garestia denez, konpainia nagusiek proiektua uztea erabaki dute. Baimenen %43 bertan behera geratu

da; gelditzen diren korporazio apurrek egitura fiskala eta eskumen epeen sistema aldatzeko beharra berresten dute (hau da, erraztasunak ematea). Gutxi batzuen propagandaz haratago, eskisto gasaren bideragarritasuna zalantzazkoa da. Arrazoiak hiru dira: Lehenengoa, Poloniak erliebe zaila duela (Amerikakoarekin alderatuta). Bigarrena, enpresak hanka egiten dabiltzala. Eta hirugarrena, gaur egun sektoreak bizi duen inbertsio gabezia, hidrokarburoen prezio krisia dela-eta. Europar frackingaren bigarren adibidea Errumania da. Herrialde horretan Polonian baino haustura gutxiago burutu bada ere, egindako apurrek emaitza txarrak izan dituzte. Horregatik, errumaniar lehen ministroak, Victor Pontak, ondorengo adierazpenak egin behar izan zituen: “Gogor borrokatu gara alferrikako baliabideen bila.” Esaldi horrek frackingaren gainbehera argi erakusten du. Izan ere, hasiera batean errumaniar gobernuaren jarrera oso bestelakoa izan zen. Esaterako, Pungestin setio-egoera ezarri zuen hausturen aurkako protestak geldiarazteko.

Ba al dakizu… 1. Edateko ur-putzuen 243 kutsadura kasu frackingarekin erlazionaturik daudela AEBn? 2. AEBn frackingen lanek kalteturiko pertsonen zerrenda, Pennsylvaniako GKE batek daramana, jada 7548 pertsonakoa dela? 3. Fracking enpresek 200.000 milioi dolar baino gehiagoko zorra daukatela? 4. Polonian, zulatu den hobietako bat bera ere ez dela heldu errentagarritasuna lortzeko ekoizpenaren erdira? 5. Eusko Jaurlaritzak “Consejeros del Norte” izeneko enpresa kontratatu duela frackingaren irudia garbitzeko? 6. Petrolioaren prezioaren jaitsieraren ostean, zulatze enpresa nagusienetan (Halliburton, Schlumberger, Baker Hughes) 20.000 kaleratze inguru iragarri dituztela? 7. Ipar Dakotan 10.000.000 litro baino gehiago hondakin-ur isuri direla Missouri ibaira?

Noiz eta nola izan zenuen fracking-aren berri? 2011n izan zen, Fukushima-ko istripua gertatu ondoren. Energia-sektorean lan egiten zuen ingeniari batek zera esan zidan, AEBetatik bueltan: “Amerikan iraultza gertatzen ari da gas naturalaren sektorean, fracking-aren bidez”. Zein izan zen zure lehen inpresioa eta nola ikusten duzu gaur kontua? Egia esan, une horretan ez nion hainbeste garrantzirik eman. Pentsatzen nuen —eta horrela pentsatzen jarraitzen dut— erregai fosil guztien agortzea, lehenago edo beranduago, saihestezina dela. Orain, atzera begira, konturatzen naiz fracking-ak eta zulatze horizontaleko teknikek lurrikara moduko bat eragin dutela energiasektorean. Hala ere, urteak pasatu ahala, argi geratzen ari da fracking-aren atzean dagoena baliabideen agortzeak dakartzan mekanismo eta ezaugarri ohikoak direla: ustiatu daitezkeen baliabide energetiko berriak oso handiak omen dira baina aldi berean ekonomikoki oso garestiak eta teknologikoki ustiatzeko oso zailak; ingurumen-inpaktuak gero eta handiagoak dira; agortze-tasak ere oso altuak dira... Zuatzaileek fracking-arekin independentzia energetikoa etorriko dela argudiatzen dute... Hori gezurra da. AEBetan, adibidez, fracking-ari esker mendekotasuna pixka bat moteldu dute, baina gutxi. Azken hamarkadan AEBetan inportatutako gasa kontsumitutakoaren %17tik %7ra jaitsi da; petrolioarena %63tik %47ra. Bertoko ekoizpena handitu da, baina ez dute buruaskitasuna lortu, gero eta gehiago kontsumitzen jarraitu dutelako. Fracking-aren iraultza bukatzen denean —iraultza guztiek bezala, fracking-arenak ere iraungitze-data du—, arazo energetikoa askoz larriagoa izango da. Energiaren inguruan hausnarrean zabiltza aspaldian. Txosten interesgarriak kaleratu dituzu ere. Lerro gutxitan, zein da Hego Euskal Herriko energia arloko diagnosia? Arazo energetiko globalen aurrean (klima-aldaketa, erregai fosilen agortzea), Euskal Herriko egoera oso ahul ikusten dut. Mendekotasun energetiko oso larria dugu: berriztagarrien aldeko apustua oso pobrea da; azpiegitura elektrikoan mendekotasuna erabatekoa da, araudietan bezala. Eta gobernu autonomikoek eredu energetiko fosilaren alde baino ez dute egiten. Eredu sostengarri baten ardatzak zeintzuk lirateke? Jatorri fosileko baliabideen kontsumoa energia berriztagarriekin ordeztu behar dugu. Ordezkatze horretan arazoak daude. Alde batetik, berriztagarriek nagusiki elektrizitatea ematen digute. Horrek dakar zibilizazioa are gehiago elektrifikatu behar dugula. Azpiegitura energetikoa berritu behar dugu, eta garraioarena, elektrizitate berriztagarriarekin elikatzeko. Beste alde batetik, kontsumo energetikoa termino absolutuetan murriztu behar dugu, eta egonkortu. Berriztagarriek ez dute ematen egungo kontsumo fosil sostengaezina ordezkatzeko. Fracking-ak, zuk proposaturiko ereduan ba al du lekurik? Fracking-aren bidez gas eta petrolioa baino ez da ateratzen, berandu baino lehen agortuko dira, eta klima-aldaketa eta mota askotako ingurumen-inpaktuak sortzen dituzte. Eredu iraunkor batean ez dute lekurik; Europako herri askotan horrela onartu dute jada, adibidez Alemanian.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.