"Fracking, Apustu arriskutsua" Monografikoa

Page 78

Zergatik Araban?1 Aitor Urresti*

Lehenik eta behin, ezinbestekoa da Araban azken hamarkadetan hidrokarburoen inguruan gertatu dena azaltzea. Kontuan izan behar da urte luze hauetan prospekzio ugari egin direla, lehen begiratuan lurrazaleko zantzuek adierazten diguten bezala. Lurzoruan asfaltoa topa dezakegu, petrolio loditua besterik ez dena, eta honek lur-azpian hidrokarburoren bat dagoela edo egon dela ematen digu aditzera. Gogoratu behar da era berean, Araban egin zela estatu mailan hidrokarburoak bilatzeko lehenengo zundaketa, Agurainen 1911an. Lurralde honetan hidrokarburoa egon daitekeenaren zantzu hauek XX. Mende osoan zehar prospekzioak egitea ekarri du. Nahiz eta hasierako hamarkadetan, 10 edo 20. hamarkaden inguruan, Euskadiko egoera paleograďŹ koa ezagutzen ez bazen ere, 40. hamarkadatik aurrera, Araba prospekzioak egiteko lurralde garrantzitsua bilakatu zen. Prospekzioen mapa begiratu besterik ez dago hauen zenbatekoa handia dela konturatzeko; Aitor Urrestik 60 prospekzio zenbatuta dituela dio, baina gehiago ere egon daitezkeela ohartarazten du. Araba izan da lurra gehien zulatu den tokia, beste lurraldeetan zulaketak egon badira ere, bai Bizkaian, Gipuzkoan baita Nafarroan ere, gutxiago izan dira. Prospekzio eremuak bi izan dira. Alde batetik, Diapiroa. Formazio hau batez ere OrduĂąa aldean aztertu da, baina TrebiĂąun ere egin da prospekzio bat. Formazio eta gas mota honek hala ere, zerikusi gutxi dauka gaur egun SHESAk bultzatutako ikerketa baimenek jomugatzat daukatenarekin. Gaur egungo baimenak

78

kretazikoko zenbait formaziotan kokatzen dira: Garate formazioa, Zenomanenseko Alternantziak eta Balmaseda formazioa. Arreta batez ere azken honetan jarriz, dirudienez hau baita ahalmen handiena daukana. Azken hamarkadatan Araban egindako zundaketa guztiek ondorio batera garamatzate: Araban badago gasa. 60 zundaketetatik gehienetan ez da zantzurik topatu; ez dira 15era iritsiko zantzuak eman dituzten zundaketak eta horietatik zenbait Diapiroarekin lotuta daude. Hala eta guztiz ere, aipatutako formazioek, badituzte ustiatuak izan daitezkeela pentsarazten duten zantzuak. Beste ondorioetako bat porositate baxuko formazioak direla da. Porositatea, arrokak dauzkan zulotxoen proportzioa da eta, gas eta petrolio erreserbak zulotxo horietan biltzen dira. Modu honetan ehuneko bat lortzen da: dagoen arroka bolumen osoko gas edo petrolio bolumena. Baina, poroak edukitzeak ez du ezertarako balio, hauek haien artean konektatuta ez badaude eta lotura honi iragazkortasuna esaten zaio.

Porositatea

Iragazkortasuna


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.