"Fracking, Apustu arriskutsua" Monografikoa

Page 113

rako baimenak atzera botako dira. Ekidinezina dirudi, izan ere. Inbertsio moduan esplorazio hauetan sartutako diruaren truke, eta ez da gutxi, kalte ordainak eskatuko dituzte? Hori da galdera. Eta horrela izatekotan, zenbat? Puntu hau garrantzitsua da dagoena ulertzeko. Apustu egin genezake, eskistoetako gasen oposizioa lasaitzeko helburuarekin baimenak baztertuko dituztela, horrela oposizioa lokartzeko eta desmobilizatzeko. Industriak eskatuko dituen kalte-ordainak txikiak edo hutsalak izango direla uste dugu. Horrek argi esan nahi du materiala denbora batez gordetzeko ados jarri direla, beranduago, epe labur samarrean, ustiaketarako zulaketekin hasi ahal izateko bermearen truke. Lehen aipatutako txostenak epe honen iraupena aipatzen du: “Bi edo hiru urte”. Tartean dauden ministroen eta industrien artean adostutako epea izango da ziurrenik. Horixe da borrokarako gelditzen zaigun denbora. Industria zientifikoen atzean ezkutatzen da, bitartean, jada ezagutzen dugun doinuaren atzean: inbestigazio zientifikoaren neutraltasunaren doinua. Berdina izan zen transgenikoekin eta nanoteknologiarekin, oso erabilita dago. Denak zailtasunak eta zalantzak aitortzeko prest daude: ez dakite zeintzuk diren “baliabideak”, eta oraindik arazoak daude konpontzeke, errentagarritasunaren inguruan zein ingurumenarekiko inpaktuaren inguruan. Horregatik, badaude “egin daitezkeen aurrerapenak eta sustatu behar diren ikuspegi berritzaileak”. Eta horregatik, hain zuzen, ikertu egin behar da. Ikerketa hauek aurrera eramateko biderik onena, noski, zulaketa “esperimentalak” dira. Nola jakin gertatu behar dena probatu gabe? Ardura printzipioaren bertsio kamikazea da, gutxi gorabehera. Baina zein da ustiaketarako eta esperimentaziorako zulaketen arteko ezberdintasuna? Ez dakigu oso ondo. Hori bai, zientifikoa izatekotan, badakigu “garbia eta zentzuzkoa” izango dela. Behin eta berriz entzungo dugu “esperimentazioa ez da ustiaketa”. Eta egia da: esperimentazioan sei hilero eta aukeratutako produktuekin egingo dira zulo txikiak. Ez du zerikusirik ustiapen industrial batekin. Eta hori ere arazoa da: zulaketak egiten hastea lortzen dute, eta gainera, ustiaketa masibo baten lardaskeriarik gabe eta sortzen diren metatutako inpakturik gabe. Edozein kasutan, horrelako zundaketa “esperimentalak”, modu nahiko zuhurrean, lurraldean instalatzea da eragiketa honen helburua. Gutxi batzuk, ez denak batera, gizartearen erantzuna sakabanatzeko eta galtzeko asmoarekin. Baliteke industria izatea horretaz arduratzen dena, baina zein bestea baino zientifikoagoa eta berritzaileagoa den baimendutako erakundeen “kontrolpean”. Eta zeintzuk izango dira erakunde horiek? Txostenean horrela aipatzen dira: “Zientzialari batzorde nazionalean, Meatze eta Geologia Ikerketa Bulegoko adituak egongo dira, garai bateko Frantziako Petrolioko Institutukoak, Ingurumen Industrialeko eta bere Arriskuetako Nazio Institutuetakoak eta uni-

bertsitarioak”. Talde bikaina. Ikusten dugu zer nolako adituak diren. Horientzat lur azpia zer egin ez dakigun gauzak gordetzeko toki egokiena da (hondakin erradioaktiboak, CO2), ardurarik gabekoak. Estatuaren jario hutsa dira, eta beraien funtzioa ekimen industrial suntsitzaileenei berme zientifikoa ematea da. Industria eta Estatuaren arteko transmisio uhala dira. Haiek dira “erabat independenteki” erabakiko dutenak zundaketa esperimentalen tokiak eta motak. Azken batean, haiek zientifikoak dira eta ez irabazien egarri diren multinazional gaiztoak. Behin zulaketak hasitakoan, ia ezinezkoa izango da atzera bueltatzea eta Total eta bere lagunek txanda hartu ahal izango dute lasai asko

Urduriak lasaitu: gardentasuna, kontsulta eta parte hartzea Industria zientifikoen atzetik ezkutatzea lehendabiziko etapa baino ez da. Txostenak informatzeko beharra nabarmentzen du bereziki, hau da, eskistoetako gasen onargarritasuna sortzea. Komunikazio terminoetan esaten den bezala hiru “helburuak”: “Publikoa”, euren ordezkariak eta elkarteak dira. Eta nola egiten den ere ezagutzen dugu: Hondakin nuklearren lurperatzean arrakastarekin erabilia izan da jada. Publikoarentzako hasiera batean informazio nahiko sinplea izan daiteke, paper dirdiratsuan egindako esku orri bat, adibidez. Sinpleena da. Gero, bilerak antola daitezke, posible bada piknikarekin. Gerta daiteke ere piknika balizko zulaketetatik gertuen dagoen “publikoarentzat” izatea bakarrik. Gero ordezkariak eta elkarteak tartean sartu behar dira. Txostenak, ordezkari publikoak eta “ingurumenaren babeserako elkarteetako ordezkariek” osatutako “Tokiko Informazio Batzordeak” sortzea proposatzen du. Maskarada honetara joateko prest dagoen bat edo bat bilatu beharko da, baina denetarik dago. Beharrezkoa bada, elkarte bat sor daiteke zuzenean. Aurretik ikusi dugu jada. Tokiko ordezkarien kolaborazioa bermatzeko asmoarekin, txostenak “tokiko erakundeak bere lurraldean hidrokarburoen ustiaketa interesgarri ikus dezaten, petrolioaren fiskalitatearen berrazterketa” gomendatzen du. Tristea da, baina eragina izaten du. Zentral nuklearren inguruan dauden kiroldegi politetan baino ez da arreta jarri behar. Eta etapa bakoitzean, adituen ballet batek, bakoitza aurrekoa baino konfiantza handiagokoa, “biztanleriaren zalantzei” erantzungo die. Gero kontsultetara pasa ahal izango gara. Izan ere barregarria da kontrako ekintzaileek euren itxaropenak nolabaiteko zuzeneko demokrazia batean jartzen dutela ikustea, behin “herriak aukeratutakoak” Asanblea Nazionalean modu oso adierazgarrian adierazi direnean (frackingaren kontra)… Oposizioa entzunezina izan dadila lortzea. Behin arreta zientifikoa eta berme demokratikoa lortuta, kontrako

113


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.