ARKATZMENDI 43.

Page 1

2021eko

Egileak: 6. maila 20-21

ekaina


Badator eta ikasturte berezi honetan beranduago. 42. zenbaki honetan 6. mailako ikasleak aritu dira aldizkariaren testua idazten, konposatzen, diseinatzen eta maketatzen. Horregatik zenbaki hau modu berezi batean baloratu behar dugu. Beraz Eskerrik Asko 6. Mailako eta beste partaideei, egin duzuen lanagatik.

.

Aurkibidea:

2

1.-Lehen Gizakiak.

3

2.-ESKOLA NATURAN

4

3.-Erniobea DBHko obra.

5

4.-EUREKA Zientzia Museora

6

5.-Iñaki Artola pilotaría eskolan.

7

6.-Zuhaitz landaketa.

8

7.-Teknologia berrien hiztegia.

9

8.-Baserritarren lana, benetan gogorra.

10

9.-Donostiako Izotz jauregian.

11

10.-Txuri urdinen ingelesez.

12

11.-FIRST LEGO Txapelketa.

13

12.-ASMAKIZUNAK 2.maila

14

13.-Denbora pasak. 14.-Denbora pasa gehiago. 15.-BERTSO DESPEDIDA

15 16 17


1. MAILA : LEHEN GIZAKIAK 3.hiruhilabetean Lehen gizakiak landu ditugu. Lehen gizakien eboluzioaz eta garai hartako ohituren inguruan aritu gara. Txoko txuria apaindu eta hainbat gauza ikasi ditugu: non bizi ziren, zer jaten zuten, sua zertarako sortu zuten, nolako jantziak erabiltzen zituzten… Mendukilo kobazuloetara joan eta bertan zenbait ekintza egin genituen: hormairudi bat margotu, norberak bere amuletoa egin, arkua erabiltzen ikasi, etab.


AURTEN, FLEMING HERRI ESKOLAKO HAURREK, ESKOLA NATURAN EGITASMOARI HASIERA EMAN DIOGU. ASTERO ETXE ONDORA URBILDU GARA NATURAN UNE GOXOAK BIZITU AHAL IZATEKO. IKUSI NAHI DUZUE?

ARAUAK ERREPASATZEN

BEHATZEN!!!

ESKALATZEN!!

LAGUNEKIN… GOZATZEN!!


Erniobea Institutuak eraikin berria estreinatuko du 2021-2022 ikasturtean Azkenik, baldintza eskasetan emandako urte luzeen ondoren, Aiztondo bailarako ikasleak biltzen dituen Villabonako Institutu Publikoak espazio arazoak gaindituko ditu eraikin berriari esker. Arratzainen (Villabona) dagoen DBHko Erniobea Institutuak eraikin berria estreinatuko du datorren ikasturtean. Duela ia 10 urte hasi zen prozesua, bukaerara iritsi da 2020-2021ko apirilean. Eraikin berriarekin dituzten beharrei erantzuteko espazioa izango dute eta horren ondorioz, aldamenean kokaturik dagoen Lehen Hezkuntzako Fleming Herri Eskolak ere, galdutako zenbait gela berreskuratu ahal izango ditu. Hemen jaso dugun informazioa Erniobeako Institutuko zuzendaria den Olatz Zumeta, Obrako arkitektoa den Ainara Jorrin eta Gipuzkoako Hezkuntza Ordazkaritzako arkitektoa den Karmen Marco elkarrizketatu ondoren, eskuratu dugu. Obraren beharra Erniobearentzat beti izan da arazo bat espazioa. Horregatik, orain dela zenbait urte, adostu zuten Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkariarengana jotzea obra eskatzera. Jakina denez, Villabonako Institutu Publikoan Zizurkilgo, Larraulgo, Asteasuko, Adunako, Alkizako eta Villabonako ikasleak elkartzen dira. Azkeneko urtetan, inguruko herriak asko handitu direnez, ikasle kopurua ere handitu egin da. Ikasturte honetan 354 ikasle daude: 1. mailan 5 gela daude, 2. mailan beste 5, 3. mailan 4 eta 4. mailan 3. Duela 10 urte hasi zen prozesua aurten bukatu da. Obra publiko bat egitea oso zaila da. Obra publiko baten esleipena Enpresaren aukeraketa publikoa denez, ez dute zuzenean aukeratzen. Interesa dutenei, diru kopuru baten truke, proiektuak aurkezteko eskatzen zaie. Proiektu horiek aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko obretan aritzen diren arduradunek erabakitzen dute zein enpresari eman lana. Horrela aukeratu zuten TECSA enpresa eraikitzaile gisa Erniobeako obra egiteko.


Arkiteko villabonatarra Obraren arkitektoa Ainara Jorrin, villabonatarra, izan da. Ainarak bi urte daramatza lanbide honetan, ikasketak bukatu eta hamar egunetara arkitekto lanean hasi zen. Ainara TECSA enpresaren produkzioko arduradun nagusia da. Bera arduratzen da langileak kontratatzeaz eta ordaintzeaz, baita hilabetez hilabete eraikuntzaren inguruan gertatzen den guztia kontrolatzeaz ere.

Obra gauzatzearen prozesua

Hasierako planoak ingenieritza enpresa batek egin zituen ordenagailuz, Autocad programa erabilita, Eusko Jaurlaritzaren aginduz. Enpresa esleitu ondoren, TECSA arduratu zen langileak kontratatzeaz. Berak agendan dauzka enpresa espezifiko batzuk eta handik hartzen ditu behar dituen langileak: kristalariak, elektrizistak, igeltseroak, arotzak, margolariak, estrukturistak... proiektua gauzatzeko egokienak zein diren erabakita. Guztira 35 bat langile parte hartu dute obrako lanetan, 32 espezialistak eta besteak enpresako langileak.

Eraikuntza egiteko erabilitako material nagusia hormigoia izan da, blokeak estruktura egiteko eta zorua ere hormigoizkoa da. Zoruaren gainean porzelanazko lauzak jarri dituzte. Eraikuntzak 60 leiho inguru izango ditu, 50 tamaina txikikoak eta 10 handi. Solairu bakoitzak 180m2 inguruko azalera du. Gela handienak 50 m2 izango ditu eta gela txikiak, berriz, 30 m2. Eraikuntza berria

Beheko atetik sartu eta gune zabal bat dago. Kristalera handi bat dauka eta beste aldean patio bat ikusten da. Kristaleraren ondoan biltegi bat dago eta biltegitik gertu eskailera zabal bat goiko pisuetara joateko. Beheko solairuaz aparte, beste bi pisu daude:


1. pisuan lau komun daude, ikasle eta irakasleentzat, biltegi bat eta lau gela handi: liburutegia, irakasle gela, plastikako gela eta teknologiarako gela bat. Bi gela horien artean beste biltegi bat dago. 2. pisua oso antzekoa da, baina hemen ikasgelak daude eta guztira zazpi dira. Obraren bukaera eta erabilpena Duela bi urte, hasi ziren Erniobea Institutuko eraikuntza berria egiten. Berez, 2018-ko udaran hastea aurreikusita zegoen, denok oporretan ginela. Baina azkenean, 2018-ko irailaren 9-an hasi ziren. Obrako langileek pentsatzen zuten eraikuntza Aste Santuetarako bukatuko zutela. Hala ere, pixka bat luzatu zen eta oporren ondoren amaitu zuten. Azkeneko lana mendiaren lurra lisatzea izan zen. Orain lanak amaitu dituztela, alde batetik gelak hornitu beharko dituzte eta bestetik, areto handi bat egiteko pareta bat bota. Obretan ari zirela, horma bat kendu nahi izan zuten bi gela elkartuz, baina ez zieten utzi eta hori orain botako dute. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak hasiko dira eraikuntza berria erabiltzen, 2021-2022 ikasturtean. Flemingentzat zer? Berez, oraingo eraikuntza berria DBHekoentzat bada ere, Fleming Herri Eskolak ere espazioa irabaziko du. DBHko ikasleak gehitzen joan direnez, espazio gehiago behar izan dute eta Fleming Herri Eskolak erabiltzen zituen zenbait gela eskuratu zituzten, Lehen Hezkuntzako eskolaren kalterako. 2018-2019 ikasturtean, informatika eta ingelesa, gela berean ematen zen. 20192020an beste ikasgela bat behar izan zutenez, informatika eta musika gela elkartu ziren. 2020-2021ean DBHko eskolak beste espazio bat behar izan dute, ondorioz, musika eta informatika gela bezala zegoena 6. mailakoen ikasgela bihurtu da ordenagailu eta musika gela galduz. Hori dela eta, ikasturte honetan ingeleseko eta musikako irakasleek gelaz gela joan behar izan dute, beraien traste guztiekin eskailerak gora eta behera. Orain obra bukatuta dagoela, Lehen Hezkuntzakoek espazio gehiago edukiko dute eta horrela, 3 espazio eskuratuko dituzte.Hurrengo ikasturtean ingeleseko, musikako eta informatikako gelak izango dira.


Karmen Marco Garcia, Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako arkitekoari elkarrizketa. Zenbat denbora daramazu obretan? Hemen, Hezkuntza Sailan eta ikastetxeen obretan 6 urte. Noiz jaso zenuten obra egiteko eskaera? Ni etorri nintzenerako eskaera egina eta bideratua zegoen Zeinek erabaki zuen obra egitea? Ni orduan ez negoen hemen, lehenagokoa da eskaera. Baina normalean ikastetxeak berak eskatuko zuen, Gipuzkoako Lurralde Ordezkariari bideratu eta plangintzako teknikariek aztertu eta gero arkitektoek (orduan hemen lanean izan banintz, nik egingo nuke). Bideragarria izango zela ondorioztatuko zuten eta Lakuara bidali eskaera. Zeinek gidatu du prozesua? Hainbatek, prozesua zein momentuan dagoen. Ba al dago beste arkitektoren bat zurekin batera Hezkuntza Sailan? Lakuan arkitekto gehiago dago eta diseinatzeko prozesua haiek gidatzen dute. Zergatik egokitu zitzaizun zuri obra hau? Behin obra esleitua dagoenean, obra egin behar denean, Ordezkaritzak ikuskatu behar ditu obrak eta beste obren artean horixe ari naiz azken hilabetetan. Noiz hasi zinen obraren lanarekin? Obra hasi baino pixka bat lehenago. Obra 2019ko irailaren 6an hasi zen. Zenbat plano egin dituzu obrarako? Ba nik batere ez, Jaurlaritzak kontratau duen beste arkitekto batek egin zuen proiektua: Iñaki Iturbek. Dena den, 100 bat plano dago eta pentsatzen dut berak eta bere lankideren batek egingo zituela. Zenbat langilek hartu dute parte planoak osatzen? Zein dira langile horien lanbideak? Normalean Arkitekto zuzendaria dago eta beste arkitekto batek lagunduko dio, garai batean delineatzaileak egiten zituzten planoak, baino gaur egun arkitektoek berek egiten dituzte ordenagailuz, Autocad, Revit eta horrelako aplikazioekin. Bestalde, aparejadore eta ingeneriak daude horrelako proiektu batean lanean ere. Planoak eskuz ala ordenagailuz egiten dituzue? Ordenagailuz Zenbat denbora egon zarete obra honetako planoak egiten? 3-4 hilabete izan ohi dira, proiektuaren eta prozesuan egin behar diren aldaketen arabera Zein da hasieratik bukaeraraino egin behar izan duzun lana? Nik ikuskaritza lanak egiten ditut batipat. Arkitekto egileak eta obra zuzendariak (kasu honetan berdinak dira, eta arruntena horixe da) egiten dituenak, laburrean: - Lekua ezagutu, begiratu maldak, eguzkia nondik datorren, nondik izan daitekeen sarreratik egokiena, zenbat alturako eraikina beharko lukeen inguruaren arabera, jatorrizko eraikinarekin izan behar duen erlazioa aztertu.... - Zirriborro batzuk egin, ea eskatzen den programa non eta nola sartu daitekeen irudikatzeko. - Hezkuntzako arkitektoei planoak erakutsi eta haiek zuzenduko eta eskatuko dizkiote hainbat aldaketa - Bete behar diren hainbat araudi aztertu eta haiek betetzen duen proiektua egin. - Lurra aztertu egin behar da, jakiteko zein egitura eta zer zimentazio behar duen eraikinak (azterketa geoteknikoa) - Behin betiko planoak egin - Kalkuluak egin. Ingeneruekin (instalazio eta egitura kalkulatuko dutenekin) bildu eta zer egitea nahi duen azaldu.


- Aurrekontua egin behar da ere, eta hori normalean aparejadoreak egiten du. Horretarako zein materiale erabiliko dituen erabaki behar du - Proiektu osoa osatu eta Hezkuntzan entregatu. - Behin horrela, itxoin behar du, Obra hasi arte. Obra hastean, bera izango da Arkitekto zuzendaria eta enpresak dituen duda guztiak berak argitu behar ditu, bera baita obra nola egin behar den esaten duena. Proiektuan dagoena egin behar da, baina beti suertatzen dira ezustekoak eta horiek zuzendu behar ditu. Zenbatekoa izan zen aurrekontua?1.960.000€ Garestitu al da obraren kostua? Zenbat? Oraindik ez ditugu kontu guztiak egin, baino gutxi-gora behera %9 Zenbat aldiz etorri zara obrara? Zertara? Astean behin joaten gara. Obra jarraipena egiteko bilerak astean behin direlako eta bertan hurrengoak hartzen dugu parte: - Arkitektoa: Iñaki Iturbe -Aparejadorea: Iñigo Casla -Enpresa eraikitzailearen (Tecsa): Obra burua (Pedro), bere ondoz ondoko languntzailea (Ainara) eta enkargatua (Anttolin, kasu honetan, ezagutuko duzuela uste dut, bera obran beti beti egoten da, horixe baita bere lana) - Hezkuntzaren aldetik arkitektoa (hori naiz ni) Bileretan, obran egon diren arazoak aztertu eta hartu behar diren erabakiak denen artean hitzegiten ditugu. Zein da obra batean egiten den lehenbiziko lana? Ze material erabiltzen da horretarako? Lehenik obra nola antolatu behar den pentsatu behar da, nondik sartuko diren kamioiak, non jarriko den garabia, non langileentzako etxolak, nola egingo den obra itxitura. “Obra inplantazioa” deitzen zaio horri. Hurrengo lanak normalean “lur mogimenduak” dira. Zuhuaizkak kendu, lurra lixatu... Zenbat denbora behar izan zenuten garabia jartzeko? Eta kentzeko? Gutxi gora behera bi egun Obra bukatutakoan edo bukatu aurretik etorriko al zara? Zu ezagutzeko aukerarik izango al dugu? Ez dakit ba, bilerak atsaldeetan izan oi ditugu eta ordurako etxean zaretela uste dut. Zaila izango dela uste dut.


6.Maila Donstiako Eureka Zientzia Museora joan ginen. Bi tailer egin genituen, bat matekoa eta bestea kimika tailerra. Lehennegoan kimikakoan, esperimentu batzuk erakutsi zizkiguten eta matematikakoan joku bat egin genuen. Gero hauek bukatzerakoan hamaiketakoa jatera joan ginen. Bueltatu aurretik erakusketan zeuden traste batzukin jolasten ibili ginen. Irudian ikusten den bezelaxe, pixka bat jolastu, autobusa hartu eta eskolara bueltatu ginen.


IÑAKI ARTOLA IZAGIRRE: “Pilotan hobeto sentitzeko oso garrantzitsua da osasuntsu elikatzea eta entrenamentu orekatuak egitea”. Iñaki Artola Izagirre esku pilotari profesionala da. Alegian, Gipuzkoan, 1994ko uztailaren 28an jaio zen. 2014eko ekainaren 28an debutatu zuen profesionaletan Tolosako Beotibar pilotalekuan. Iñaki kadete mailaraino atzelari aritzen zen baina orain aurrelaria da. Iñakik janari osasungarria jaten du esku pilotan ondo jokatzeko. Entrenatu egiten du eta gorputza asko zaintzen du lesio asko ez edukitzeko. Fleming Herri Eskolako 4.maila Amasa- Villabona

Nola ezagutu zenuen kirol hori? Zergatik izan nahi zenuen kirolari? kiroletik bizi al zara? Txikitatik ibiltzen naiz pelotan. Badut ni baino 5 urte zaharragoa den anaia eta, bera pelotan ibiltzen zenez, anaiarekin joaten nintzen entrenatzera eta gustatu egin zitzaidan. Orduan entrenatzen hasi nintzen ni ere. Beti neukan pelota bat poltxikon toki guztitara eramateko, orain zuek eskolan duzuen modukoa. 14-15 urtekin hasi nintzen harrizko pelotarekin jokatzen. Egiten duzun kirol horretaz gain beste bat egiten duzu? Zein?

Bai, gustatzen zait, egia esanda, kirol asko ikustea. Bizikleta karrerak ikustera joaten naiz nere lagunekin. Neri kirol bat baino gehiago gustatzen zait. Kirola orokorretan gustatzen zait eta kirola asko probatu nituen umetan. Zein zan zure lehenengo partidoa eta azkenekoa? Profesionaletako lehenengo partidua Tolosan jokatu nuen. Normalean debuta oso egun polita izaten da. Baina Justu egun batzuk lehenago gaixotu egin nintzen. Orduan pentsatzen egon nintzen ”debuteko egunean herri guztia joango da ni ikustera eta ni bitartean gaixo”. Gero, eguna iritsi zen eta galdu egin nuen, baina oso ondo pasa nuen.


Zenbat aldiz irabazi duzu? Ba irabazi askotan. Kriston partidu pila jolastu ditut. Galdu irabazi baino gehiago egin dut, beraz, pentsa. Noizbait zerbait gaizki aterako zitzaizun noski. Txarretik ikasten al da? Ba bai. Esango nuke gainera gaizki ateratzen zaizkigun gauzetatik gehiago ikasten dela ondo atera zaizkigun gauzetatik baino. Ez da posible dena ondo ateratzea. Pentsatu “zer egin dut gaizki?” eta, hurrengoan ondo ateratzeko, hortaz ikasi: egin behar ez nuen entrenamendu bat egin eta mina hartu, edo pelota bat hartu eta hori ez zitzaidan komeni eta partidua galdu. Horrek balio du hurrengoan ondo egiteko. Inportantea da hortik ikastea eta pentsatzea. Pentsatzen ahal duzu zer egiten duzun gaizki urrengoan obeto egiteko? Batzuetan pentsatzen dut eta besteetan ez. Azkenean gauzak ez dira ikasten egun batetik bestera. Askotan pelota beraka jotzen dut, baina entrenamentuetan saiatu egiten naiz eta horregaitik asko ikasten dut. Zenbat entrenatzen duzu egunean eta zein ariketa fisiko egiten dituzu? Astean egun bat deskanso egiten dugu

normalean partidua eta gero. 2 entrenamentu mota egiten ditugu, frontoian eta fisikoa. Ariketa fisikoak gimnasioan eta korrika egiten dugu. Zein lesio mota izan dituzu? Zenbat lesio mota izan dituzu? Zein ataletan? Eskubaloian ari nintzela erori egin nintzen eta hezur txiki bat puskatu nuen. Gero futbolean ari nintzela femurrean mina hartu nuen eta sei hilabete korri egin gabe gelditu nintzen. Gero ere bai paretaren kontra jo nintzen eta sorbaldean mina hartu nuen eta hiru hilabete korri egin gabe gelditu nintzen. Zer jaten duzu txapelketa baten aurretik? Eta ondoren? elikadura zaintzen al duzu? Bai elikadura oso inportantea da. Elikadura ez da kirolarientzat bakarrik, osasuntsu egoteko egunero eta energia gehiago edukitzeko baizik. Normalean txapelketa aurretik pasta, arroza, edo besteetan petxuga eta iogurta jaten dut.


Martxoaren 9 ean, 5. eta 6. mailako ikasleak Zuhaitzak (haritzak eta pagoak) landatzeko aukera izan genuen. Lehenengo, Amasa-Villabonako Udaleko Ingurumen sailako gizon batek, Onddoko borda ondoko leku zehatz batera eraman gintuen eta gero handik atxurrak eskuetan hartuta zuhaitzak landatzera abiatu ginen. Guztira 1.000 haritz eta 1.200 pago landatu dira. «Modu horretan zonalde horretako berezko naturaren berreskurapena lortu nahi dugu», esan dute Udaletxekoa berezko naturaren esan dute Udaletxekoa berezko naturaren


Teknologia berrien inguruko hiztegia, arriskuak eta erabilpen egokirako dekalogoa. 5. mailan oso interesgarria iruditu zaigu teknologia berrien inguruan egin dugun lana eta zuekin partekatu nahi dugu. Gure etxeetan gauza askotan laguntzen digute eta gu hezitzen ahalegintzen gara, baina zer gertatzen da teknologia berriekin? Gure guraso eta familiako pertsona helduak prestatuta al daude horretan laguntzeko? Teknologia berrien mundua oso azkar doa eta hitz berrien ugaritasunaz gain, telefono mugikor, tablet, ordenagailu eta bestelako pantailen aurrean nola jokatu behar dugun zeinek esango digun topatzea zaila da denontzat berria delako. Hori dela eta, gai horretan sakontzea erabaki dugu, guk gure etxekoei laguntzeko. Hona hemen guk ikasi ditugun hitz berriak eta dauden arriskuen aurrean zein diren jarrera egokiak:

Pribatutasun digitala da webguneko edozein erabiltzailek zein datu pertsonal partekatu nahi dituen eta zeintzuk gorde nahi dituen erabakitzeko duen eskubidea, bere intimitatea babesteko.

Nortasuna lapurtzea edo ebaztea pertsona baten nortasunaz jabetzea da: pertsona horren plantak egitea, pertsona horren nortasuna beste pertsona batzuen aurrean onartzea jendaurrean edo pribatuan, oro har, pertsona horren izenean kredituak eta beste onura batzuk lortzeko.

"Teknomenpekotasuna" ordenagailuaren, Interneten, mugikorraren eta, oro har, teknologiaren gehiegizko erabilera patologikoarekin lotuta dago. Gehiegizko erabilerak gaixotasunak ekar ditzake, hala nola obesitatea, loezina, ikusmen-arazoak eta arazo psikologikoak, hala nola isolamendua, gizarteharremaneko arazoak, errealitatearen nahasmendua...


Banpinga da pertsonek, oro har nerabeek, gailu elektronikoak erabiltzen dituztela (mugikorra, tableta, ordenagailua, etab.) gauez, eta lo egiteko atseden ona hartzeko behar diren orduak murrizten dituztela.

Shareting" Umeen lehen irribarreak, hitzak, urratsak... dokumentatzean datza, eta txikienen pasadizo bakoitza Facebooken, Instagramen eta beste sare sozialetara igotzean.

Genero-ziberindarkeria emakumearen aurkako indarkeria da mundu birtualean eta online. Teknologia berriak erabiltzen dira emakumeari kalte egiteko edo hura menderatzeko. Ziberbullyinga edo, euskaraz, ziberjazarpena jazarpen mota bat da, pertsona bat jazartzeko bitarteko informatikoak erabiltzen dituena.

Revenge porn terminoak intimitatean hartutako argazki edo bideo pribatuak erabiltzen ditu, protagonistaren baimenik gabe argitaratzeko edo biralizatzeko, sare sozialen edo webguneen bidez. Sexting/Sexteatu sare sozialen edo beste aplikazio batzuen bidez eduki sexualeko mezuak, argazkiak edo bideoak bidaltzean datza.


Ziberdelitua, teknologia erabiliz egindako legez kanpoko edozein jarduera da.  Phishing: Zibergaizkileek "amua" botatzen dute, iruzurrezko mezuak, beren biktimak faltsifikatutako lekuetara erakartzeko; horrela, informazio pertsonala eskuratzen dute, hala nola erabiltzaile-izenak, pasahitzak eta bankuko datuak.  Pharming: Pharming-a phishing-a baino urrats bat harago doan eta malwarea erabiltzen du erabiltzaileak webguneen bertsio faltsuetara bideratzeko, haien datu pertsonalak sar ditzaten.  Keylogging: Malware mota honek (edo, zehatzagoak izateko, spyware-ak) bere kontuetatik eta beste datu pertsonal batzuetatik informazioa lortzeko idazten duen guztia isilpean erregistratzen du.  Sniffing:Babestu eta zifratu gabeko Wi-Fi sare publiko batera konektatuz gero, hackerrek datuak lapurtu ditzakete, Interneteko trafikoa tresna bereziekin "usnatuz". Sexu-sextorsioa sexu-esplotazio mota bat da, non pertsona bat induzitua edo xantaia egiten duen — normalean Internet bidezko mezularitza-aplikazioen bidez — bere buruaren irudi edo bideo biluzi batekin edo sexu-ekintzak eginez, sexting bidez. Grooming haur eta gazteen aurkako sexu-jazarpen eta -abusu praktika bat da, gehienetan sare sozialen bidez gertatzen dena.

Netiketa interneteko portaera orokorreko arauen multzoari erreferentzia egiteko erabiltzen da, hau da, etiketaarauak mundu errealetik birtualera egokitzea baino ez da.

Ikusitako eta ikasitako guztiakontuan harturik, teknologia berrien erabilpen egokia egiteko dekagolo bat osatu dugu.


Teknologia berrien erabilpen egokirako GURE DEKALOGOA

1. Saihestu aparatu elektronikorik denbora luzez erabiltzea. Familiaren bizikidetza, bazkaltzeko ordutegia eta lo egiteko ordutegia errespetatzen ditu. Gehiegikeriak gaixotasunak ekar ditzake. 2. Saiatu ez igotzen eta partekatzen adingabeen argazkiak zein irudi pribatuak baimenik eskatu gabe, nahiz eta zuk ere parte hartu. Nahi dutena egin dezakete argazki horiek bidali ondoren. 3. Saihestu argazki eta bideo intimoak inori bidaltzea, ezta gehien fidatzen zaren pertsonei ere. Estortsiogile edo pederasten eskuetan jar zaitzakete.

4. Ez bidali datu konfidentzialik posta elektronikoz, SMSz edo telefonoz, nortasuna lapurtu baitezakete. 5. Erabili segurtasun handiko pasahitzak, zenbakiak eta letrak txandakatuz, zure baimenik gabe inor sar ez dadin. Adingabea bazara, partekatu bakarrik hurbileneko senideekin, eta erabili bat aplikazio bakoitzerako. 6. Hobe da babesik gabeko wifis publikoetara ez konektatzea, eta ez sinetsi Interneten ikusten eta eskaintzen dizuten guztia. Datu pertsonalak lapurtu ahal dizkizute, hala nola pasahitzak edo bankuko kontuak. 7. Ez eman inolako informaziorik Interneten benetan ezagutzen ez dituzun pertsonei; erraza da pantailaren atzean ezkutatzea.

8. Ez amore eman inoiz xantaiei eta eskaerei. Ikas ezazu ezetz esaten, eta ahal den leku guztietatik ken itzazu jazartzen zaituzten pertsonak, dela espiatzen, mehatxatzen edo mezu desatseginak bidaltzen denbora gutxian. 9. Ezabatu zure mugikorretik eduki sexualeko argazkiak. Nahi gabe norbaiti bidaltzeko arriskua duzu, edo norbaitek ikusi eta manipulatzekoa. 10. Bizikidetza zaindu, beste pertsona batzuen iritziak eta iruzkinak errespetatuz eta onartuz, bizitza errealean egiten dugun bezala.


BASERRITARREN LANA, BENETAN GOGORRA

Eskolako irakaslea den Jaione Gereñuren bitartez, bere gizona den Iñakiren lana ezagutzeko aukera izan dugu. Hemen duzue emaitza. Zure lana gustokoa duzu? Bai. Lan lotua da, hemen asteko egun guztietan egiten da lan, eta ez baduzu gustoko oso zaila da egunero aurrera eramatea.

Zenbat ordu lan egin duzu egunero? Behiak jezteko egunero 3 ordu behar ditugu gutxi gora behera. Jana egiten beste ordu bat egunero. Jana banatu, txekor txikiei esnea eman, etab. beste ordu bat. Hori egunero egin beharrekoa da. Horretaz aparte kanpoko lana dago. Belarra moztu eta bolak egin, pixa zabaldu, ikuiluko txukunketa eta konponketak… Ez dago ordu kopuru zehatzik, baina ordu asko lan egiten ditugu egunero.

Zenbat behi dituzu zure baserrian? 100 behi jezten ditugu egunean bi aldiz. Horretaz aparte, ia beste 100 daude oraindik erditu ez dutenak eta txekor txikiak direnak.

Zenbat diru gastatzen duzu baserrian urte batean? Hau ez dago ziur esaterik, baina diru asko gastatzen da. Makinaria asko erabiltzen dugu eta konponketetan eta mantenimentuan diru asko gastatzen dugu. Behi eta txekorren pentsuak ere garestiak izaten dira. Gainera, azken hilabeteetan, pentsua asko garestitu da, %30a gutxi gora behera.

Urtean zenbat esne litro ematen dute zure behiak? Gutxi gora behera, behi bakoitzak (media eginez) egunean 32 litro. Beraz, gutxi gora behera, ikuiluan urtean 1.200.000 litro ekoizten dira.


Ze beste animali mota dituzu? Oilo batzuk, etxerako arrautzak egiteko eta txakurrak ere baditugu.

Zenbat eta zer jaten dute behiak astean zehar? Artoa, belarra, lastoa, alpapa eta pentsua nahastuz egindako “mezkla” bat egiten zaie behiei egunero. Behi bakoitzak, gutxi gora behera, egunean 48 kilo. Beraz, atera kontuak!!! Behi bakoitzak 80 litro ur edaten ditu media eginda.

Zenbat diru ordaintzen dizute esne litro batengatik? Hau ez da beti berdina izaten, baina momentu honetan, 34 zentimo litroko media dago kooperatiban.

Zenbat metro2 neurtzen du zuen baserriak? Ikuiluak 2000 metro inguru neurtzen ditu.

Zenbat kilo pisatzen ditu zure behi batek? 550-600 kilo inguru. Zergaitik behi batzuk adarrak dituzte eta beste batzuk EZ? Txekorrak hilabete baino gutxiago duenean, erre egiten zaie adarraren jaiotza. Elkarri minik ez egiteko egiten da. Horregatik handitan, ez dute adarrik izaten. Hala ere, orain, badira genetikoki adarrik ez duten behiak ere. Zenbat laguntzaile ( langile edo morroi) dituzu baserrian? 2 morroi edo langile ditugu. Nola laguntzen dizu teknologiak zure baserrian? Teknologiak behi bakoitzaren jarraipena egiten asko laguntzen du. Behi bakoitzak kollare bat darama txip batekin. Horri esker jakin dezaket behi bakoitzak zenbat jan duen egunean, zenbat esne eman duen, zenbat pausu eman dituen egunean, noiz dagoen susa… Gauza asko begiz ikusi daitezkeen arren, datu hauek denak momentuan iristen zaizkigu telefono eta ordenagailura. Horrek, behiak izan ditzakeen gaixotasunak azkarrago aurreikusi ditzakegu.


IZOTZ JAUREGIAN Martxoaren 14 ean 5. eta 6. Mailakoek, Donostiako Izotz jauregira joan ginen goiza pasa. Covid neurriak betetze arren bakoitza izendatutako bere bikotearekin eseri behar izan ginen autobusean. Donostira iritsi ginen eta lerro luze bat egin genuen. Ondoren 5. eta 6. Ikasleak patinak eta kaskoak aukeratu genituen. Eta denak pistara joan ginen. Batzuk irristatzen zeuden eta beste batzuk hobeto ibiltzen ginen. Ondoren arropaz aldatu ginen eta Izotz jauregiko atean hamaiketakoa egin genuen. Bukatzeko autobusa hartu genuen eta eskolara bueltatu ginen.


TXURI URDIN EXHIBITION On May 15 of 2021 Fleming school students went to the Ice camp Txuri Urdin.

On May 15 2021 We went to Txuri Urdin in San Sebastían. 5 and 6 classes went there by bus and then they wore the protections and the ice skates. They receive a class to learn how to move in the ice and some other important things. In the ice camp they gave thexs students an important lesson. After the lessons, and fell downs they put on some music and they had free time to do whatever they wanted. They had 1h but some of the time they had the lessons. The people that teched the students how to skate, in the end they put disco lights. They said that they passed it very well (apart of the fall downs).


FIRST LEGO TXAPELKETA 2021 Maiatzaren 8an First Lego League txapelketara joan ziren Fleming herri eskolako 6.mailako ikasleak. First Lego League 1998tik aurrera mundu mailan egiten den

Ondoren,talde bakoitzak robotaren

errobotika,zientzia eta teknologia

aurkezpena egin eta antolatzaileek

lehiaketa da.Donostiako eureka

konposatutako misioak burutu zituzten.

zientzia museoan ospatu zen.

Behin lanak bukatuta, parte hartzaileek hainbat elkarrizketa eduki zituzten.

Urtero gai desberdin bat hartzen da oinarri bezela, kirola izan da gai

Aurten, COVID-19 dela eta aldaketa

nagusia

batzuk egin zituzten txapelketan, ez zen beste taldeen lana ikusteko

Fleming herri eskolako partaideek beso adimentsu bat aukeratu zuten epaileen aurrean. Beso hau,besoa falta zaien pertsonei laguntzeko da.

aukerarik izan.


ASMAKIZUNAK 2.B ●Beti harro harro doan sabanako erregea ikusten baduzu, zirkoan preso dagoen seinalea. Zein da? (aiohel)

●Gona luzea du, mihia motza. Urrutitik entzuten da haren kantu hotsa. Zer da? (aiapnak)

●Baserrian jaioa, baserrian hazia, mozten duenari bustitzen dio begia. Zer da? (alupit)

●Bi hanka izan arren ezin du biderik burutu, baina gizona gu gabe ezin da inon aurkeztu. Zer dira? (kakarp)



TXISTEAK


DENBORA PASAK!!!

AURKITU 6 DIFERENTZIAK!!


IZKI ZOPA!!!


DBHra laister joango gera baina lehenengo udaz gozatzera. Seigarren maila utzi ta DBHra lagun berriak egin eta gozatzera. Beste herritakoak etorriko dira eta egongo gera elkarri begira. Fleming utzi ta goaz Erniobeara eta goizez bakarrik ibiliko gara.

Ahaztu ikasturtea eta deskantsatu covidarekin ezin asko disfrutatu. Urte hau izan denez oso arraroa oporretarako guk badegu gogoa. Aio aio pelaio eta ondo segi mila esker lagundu diguten deneri.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.