Arkatzmendi 41 ekaina

Page 1

Egileak; L.H. 6. maila.

41.


ARKATZMENDI badator eta oraingo honetan beranduago. 41. zenbaki honetan 6. mailako ikasleak aritu dira oraingoan ere, aldizkariaren testua idazten, konposatzen, diseinatzen eta maketatzen.

A

Horregatik zenbaki hau modu berezi batean baloratu behar dugu. Beraz, eskerrik asko 6. mailako partaideei egin duzuen lanagatik.

U

Sarrera. Aurkibidea

2

R

Liburuen eskaintza. Liburutegia

3

3 Urtekoak baserrian

4

K

Pilota txapelketa 2017

5

I

Bale urdina

6

Emakume langileen eguna

7

B

Txitak eskolan

8

I

Arotz-Enea

9

D E A

2 Urtekoak plisti-plasta

10

Funky eta antzerki emanaldiak

11

Korrika 2017

12

Loatzora

13

5 Urtekoen maskotak

14

Liburuaren astea

15

Lehenengo mailakoei laguntzen

16

Tolosara bizikletaz

17

4 Urtekoak ogia egiten

18

Martinen jubilazioa

19

Marian irakaslea

20

Tailerretan berriak

21

Denbora-pasak ARKATZMENDI # 41. zenbakia,

22-23 2017ko ekaina

#

2


ARKATZMENDI # 41 zenbakia,

2017ko ekaina

#

3


AK O K E T R U 3 BASERRIAN BASERRIA gaia landu zuten gelan eta ikasle batzuen familiako baserria bixitatzera joan ziren Sacem inguruko etxeetara. Bertan Belenek egin zien harrera eta animalia desberdinei jaten emateko aukera izan zuten.

ARKATZMENDI

# 41. zenbakia, 2017ko ekaina #

4


Kaixo guztioi! Aurreko hiruhilekoan Atletismoko Olinpiadekin gozatu ondoren, gaur ekin diogu Esku pilotako txapelketari. Benjamin eta Alebinak arituko dira (3.mailatik 6.era), neska zein mutiletan eta bikoteka. Gainera, kategori bakoitzeko finalistek ikasturte bukaerako festan (ekainak 10) jokatuko dute euren finalak! Animo eta esker handienak Fleming ikastexeko pilotariei! IRITSI DIRA. Eskuz : Benjamín neskak: Eider. P. eta Smahan. Eider. T. eta Elene Mutilak: Pello eta Julen. A. Unax. B.eta Asier. A. Alebin neskak: Maren. G. Maren.S.C. Judith eta Ayala. Mutiklak: Xabi. S. eta Manex.U. Ekain.D. eta jon. G.

Palaz : Benjamín neskak: Eider.P. eta Leire. G. Eider. T. eta Smahan Mutilak: Pello eta Asier. Alain eta Arkaitz( Aimar M.-k ordezkatuko du ) Alebin neskak: Aiora.G.— Maren. G. Saray eta Andrea. Mutilak: Ganix. O. eta Ekain. D. Manex. U. eta Oier. E. Hauek dira iritsi diren finalistak. Suerte ona izan!!!!!!!

AURTEN PARTE HARTZAILE GUZTIEI SORPRESA BAT IZANGO DUTE. MEDAILA BANA BANATUKO ZAIE.

ARKATZMENDI # 41.

zenbakia, 2017ko ekaina

#

5


Azken egun hauetan telebistan entzun dugun “ballena azul� jokoa, interneteko joku bat da. 2016ko maiatzean, Phillip Budekinek asmatu zuen. 50. proba ezberdin daude eta azkena zure buruaz beste egitera erakartzen dizu. Aipatzen dituzten gauza guztiak ez dira egiak baina beste batzuk bai. Hainbat pertsona hil dira eta orain ikertzen ari dira. Orain dela gutxi egilea espetxean sartu zuten eta ez dakigu nola baina orain kalean dago. Guk gomendatzen dizuegu ez sartzea horrelako gauzetan eta zure lagunekin edo familiarekin hitz egitea. INOIZ EZ SARTU HORRELAKO GAUZETAN ETA KONTUZ IBILI SARE SOZIALEKIN XUBAN ETA MANEX

ARKATZMENDI # 41. zenbakia,

2017ko ekaina

#

6


Martxoak 8, goizeko 10:00etan haur hezkuntzara joan ginen. Iritsi eta 4 edo 5 pertsona gela desberdinetara joan ginen, ipuina kontatu eta pultserak jartzera. Pultserak jarri eta gero hamaiketako goxogoxoa jan genuen. Hamailetakoa jan ondoren, Arroako parkean jolastu genuen. Gero Arroatik paseotxo bat eman genuen gu txikiak ginenean egiten genituen gauzak berriz bizitzen.

Jolastu ondoren eskolara bueltatu ginen. Geletara igo eta laister 5.mailakoak emakume langileen eguneko pultserak jartzera etorri ziren ( moreak), hau da, guk txikiei egindakoa, 5.mailakoek lehen hezkuntzako guztiei egin ziguten eta eguna ondo ondo pasa genuen.

EGILEAK: Eider, Aiora eta Nahia.

ARKATZMENDI # 41 .zenbakia,

2017ko ekaina

#

7


MARTXOAREN HASIERAN ESKOLAN TXITA BATZUK JAIO ZIREN . GERTAKIZUN HONEN INGURUAN GEHIAGO JAKITEKO IRAKASLE BATI GALDETU DIOGU. ESKOLAKO UME GUZTIEK UKITU DITUZTE TXITAK. Nondik ekarri dituzue arrautzak? Jexuxen baserritik. Zenbat denbora pasa dute jaiotzeko? 20 eta 22 egun bitartean lasai lasai egon dira kutxa bero batean. Zenbat arraultza jarri zenituzten eta zenbat txita jaio dira? 8 arraultza jarri genituen eta 3 jaio dira. Nori bururatu zitzaion txitak eskolan jaiotzeko ideia? Batez ere Jexus, Josune eta ni (Aintzane), arduratu gara prozesu guztietaz. Non berotu dira arrautzak txitak jaiotzeko ? Inkubadora batean berotu dira arrautzak. Ze izen dute txitek ? Jexuxa, Martina eta Leiretxu. Zer egingo duzue txitak handitzen direnean? Urnietako baserri batera joango dira txitak aske bizitzera. XUBAN ETA MANEX

ARKATZMENDI # 41 zenbakia,

2017ko ekaina

#

8


Martxoaren 29,30, eta 31n Arotz-Enea izeneko etxe batera joan ginen. Goizean 9:00etan kiroldegian gelditu ginen bertara joateko. Arotz-Enea EtxarriLarraulen dago eta bertan gauza asko ikasi eta egin genituen: jolastu, tailerrak, mendira eta basora joan... Lehenengo egunean iritsi bezain pronto, bertako begiralee etxearen historioa kontatu ziguten. Ondoren logeletara joan eta piskat jolastu ondoren bazkaldu egin genuen. Geroxeago mendira joan ginen eta han Jentizulo haitzuloa eta Eguzki zulo ikusi, margaritaren historia entzun, merienda jan ...egin genuen. Gero Arotz-Eneara bueltatu ginen, afaldu eta itzalen tailerra egin genuen. Bigarren egunean gosaldu ondoren basora joan ginen. Basoan hainbat gauza egin genituen, besteak beste ,azkonarraren etxea ikusi. Gero Arotz-Enea bueltatu ginen bazkaltzera, ondoren txorien tailerrra egin genuen eta bukatu zenean dutxatu, merienda jan eta berriro jolastera. Gero ukendu-tailerra egin genuen eta bertan ukendu bat egin genuen zainbelarrekin, olioarekin eta argizariarekin. Hirugarren egunean gosaldu eta gero, herri kirolak egin genituen: txingak, soka-tira, zaku lasterketa, lokotxak eta toka. Nahikoa jolastu ondoren bazkaldu eta etxera itzuli ginen.

ARKATZMENDI # 41, zenbakia,

2017ko ekaina

#

9


2 URTEKOAK ESKOLAN ERE... PLISTI PLASTA!!!

ZER BEHAR DUGU ONDO ONDO PASATZEKO? GAUZA GUTXI!!!!! KUBETETAN URA SARTU,

ONDOREN, DENA PREST DAGOENEAN...

NOIZ ERREPIKATUKO DUGU?

ARKATZMENDI #

41. zenbakia, 2017ko ekaina

# 10


Laugarren, bostgarren eta seigarren mailakoek Funkyko emanaldian parte hartu genuen. Asko saiatu ginen dantza hauek aurrera ateratzeko: entsegu asko, klase pila bat, esfortzu asko... Baino bukaeran lortu genuen!!!!!!! Dantza guztiak oso politak atera ziren!! Emanaldi egunean oso urduri geunden, baina, oso ondo atera zitzaigun. Emanaldia otsaileko lehenengo astean izan zen “Fleming bizirik� astean. Honez gain Funky ondoren, antzerkia egon zen etxeko txikientzat. Orokorrean oso dantza eta antzerki politak izan ziren eta oso egun polita igaro genuen. Ekainak 1ean beste emanaldi bat izan genuen eta baita ere oso polita izan zen. Denok asko disfrutatu genuen eta espero dugu laister beste bat edukitzea ONDO IZAN!!!!!!!!!!!!!!!!

EGILEAK:MAREN SANTA CRUZ ETA HAIZEA RODRIGUEZ

ARKATZMENDI # 41,

zenbakia, 2017ko ekaina

#

11


Korrika Euskal Herrian egiten da bi urtez behin eta bi aste inguru behar dira ibilbide osoa egiteko. 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. Lehen Korrika 1980an egin zen; eta 2017. urtean 20. ediziora iritsi da. 1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren euskaldunek edo Euskal Herritik kanpoko kideek bultzatuta. Korrikaren 20. edizio honek Otxandio eta Iruùea lotuko ditu 2017ko martxoaren 30etik, apirilaren 9ra. Izan ere, Korrikaren inguruan, ekimen kultura ugari (kontzertuak, hitzaldiak, antzezlanak‌) egiten da herriz herri.

ARKATZMENDI # 41.

zenbakia, 2017ko ekaina

#

12


Maiatzaren 26an Lehen Hezkuntzako guztiak eskolako inguruak esploratzera joan ginen. 5.eta 6.mailakoek Loatzo mendira igo ginen. Goizeko 9:00etan eskolan elkartu ginen eta ondoren eskolatik Loatzorantz abiatu ginen. Aran erreka jarraituz, oinez gindoazela, bidean batzuk (ikasle eta irakasle) galdu egin ziren, baino, berehala elkartu ginen. Loatzo gailurrean hamaiketakoa jaten eta jolasten ere aritu ginen. Ondoren, Amasara jeitsi ginen bazkaltzera. Bero handia egin zigun bueltan, baino aldapa behera zenez, eramangarriagoa izan zen. 14:00tean iritsi ginen Amasara. Bazkaldu ondoren, urarekin jolasten aritu ginen eta 15:30ak aldera eskolara itzuli ginen.

OSO ONDO PASA GENUEN!!!

ARKATZMENDI # 41.

zenbakia, 2017ko ekaina

#

13



Liburuaren eguna apirilaren 23an denez, guk apirilaren 24tik 28ra, urtero bezala liburuaren astea ospatu genuen. Aste horretan ekintza ugari antolatu ziren eta apirilaren 28an adibidez, bikote kontalaria ospatu genuen: ikasle bakoitzak liburu bat hartzen du eta batak besteari ipuina edo liburuaren kapitulu bat irakurtzen dute. Beste ekintza batzuk: etxetikan liburu bat ekarri eta elkartrukatzea, baita ere, familiek geletara etortzen dira ikasleei ipulnak kontatzera.

ETA HORRELA OSPATZEN DUGU LIBURUAREN ASTEA!!!

ARKATZMENDI # 41.

zenbakia, 2017ko ekaina

#

15


LEHENENGO MAILAKOei LAGUNTZEN Maiatzak 6an, ostirala jolasordua eta gero 1.mailakoak etorri zitzaizkigun laguntza eske. Eskolako festan dantza bat egin behar ZUTELA, eta pelukak egiteko laguntza eskatu ziguten. Guk baiezkoa esan eta arratsaldean 1.mailakoengana joan ginen. IrakasleEk nola egin behar zen esplikatu ziguten. 1. Bikoteka jarri behar genuen 2. Bakoitzak hari sorta bat zuen 3. Mandarina sarea buruan jarri 4. Eta gu (6.mailakoak) hariak jartzen hasi ginen.

Pelukak itxura hartzen hasi ziren, aurrena hariak beheran jartzen hasi ginen eta geroago pixka bat gorago. Gero alboetan, ondoren flekiloa eta azkenik goialdean. Pelukak edo ile-ordeak bukatu genituen gehienak, eta jolasten hasi ginen. Pixka bat jolastu eta gero bakoitza bere gelara joan zen. Oso ondo sentitu ginen eta oso ondo pasa genuen baina batzuei asko kostatu zitzaien baina oso politak geratu ziren. Ekintza hau Aurrera eramateko, 1.mailakoek Lehen gizakien gaia lantzen ari zirela , matematika arloan, artilea neurtu eta moztu zuten. Gero , gelako dendan, ilordea egiteko behar ziren pusketak erosi zituzten. ARKATZMENDI # 41.

zenbakia, 2017ko ekaina

# 16




MARTINEN JUBILAZIOA Martin irakaslea Urnietan jaio zen 1957. urtean, eta orain Donostian bizi da. Martinen gustuko kirola pilota da, eta ez zaio gustatzen irakurtzea. Bere gustuko animalia berriz, txakurra da. Martin hainbat eskoletan ibili da lanean, besteak beste, Ep Hernanin elduentzako eskolan, Arantzazuko ama 2. Hezkuntzako ikastetxean, Lauaxeta 2. Hezkuntzako ikastetxean eta Legazpin Domingo Aguirren 1. Hezkuntzako ikastetxean. 2003an berriz, Fleming ikastetxera etorri zen eta hemen 14urte igaro ditu. Orain jubilazio garaia iritsi zaio eta 6. mailakoak bezala beste bizi modu batera pasako da. ONDO PASA MARTIN!!!

Egileak: Lander eta Luken

ARKATZMENDI # 41.

zenbakia, 2017ko ekaina

#

19


Aurten Marian Arroako irakaslea jubilatuko da. Marian hainbat eskoletan (12-15 ) irakasle lanetan ibili da eta 22 urte egin ditu gure eskolan. Guztira 35 urte irakasle bezala ibili ondoren, jubilatzeko garaia iritsi zaio. Aurten 5 urtekoen tutorea izan da eta bere gelan 16 ikasle izan ditu. Bilbon jaio zen eta aspalditik Tolosan bizi da. Jubilatzen denean ez dauka garbi zer egingo duen, baina, esan digu mendira joango dela ibiltzea ahal duen guztietan. Bere kirol gustukoena ibiltzea da. Animalia guztiak asko gustatzen zaizkio, baina, bere gustukoena txakurra da.

ARKATZMENDI # 41.

zenbakia, 2017ko ekaina

#

20


Tailerretan berriak Fleming ikastetxean tailerretarako makina berriak ekarri dituzte montatzeko. Bat argi indarrarekin ibiltzen da eta bestea ur gatzatuarekin. Tailer hauen helburuak hauek dira: Robot bat gurpilekin itsasontzi batean jartzea, robot bat eguzki plakekin egitea, kotxe bat eguzki energiarekin egitea eta robot bat gurpilekin egitea (walleren antzekoa). Hauek dira montatzen aritu garen robotak.

ARKATZMENDI # 41.

zenbakia, 2017ko ekaina

#

21


Laberintoa

Egileak: Aiora, Nahia eta Eider ARKATZMENDI # 41.

zenbakia, 2017ko ekaina

#

22


Hizki - zopa

Egileak: Aiora, Nahia eta Eider

ARKATZMENDI # 41.

zenbakia, 2017ko ekaina

#

23


ALDIZKARI HONEN EGILEAK


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.