Arkatzmendi 40. alea 2016-17 6. mailakoek eginda

Page 1

2017ko urtarrila

Egileak; L.H. 6. maila.

40.


ARKATZMENDI badator eta oraingo honetan beranduago. 40. zenbaki honetan 6. mailako ikasleak aritu dira aldizkariaren testua idazten, konposatzen, diseinatzen eta maketatzen.

A

Horregatik zenbaki hau modu berezi batean baloratu behar dugu. Beraz eskerrik asko 6. mailako partaideei egin duzuen lanagatik.

U

Sarrera. Aurkibidea

2

R

Liburuen eskaintza. Liburutegia

3

Xaxiren etorrera 2016

4

K

Euskararen eguna Arroan

5

I

Eskola pareko baserria

6

Patioko komunen konponketen beharra

7

B

Bost urtekoak garraioak lantzen

8

I

Arratzaingo jangelako zarata

9

D E A

Ikaskuntza kooperatiboa dinamikak 4 urte

10

Zer iruditzen zaizue Fleming lehenengo maila?

11

Hiru urtekoek elurra sortzen

12

Zer gertatzen da Arratzaingoko patioan?

13

2016ko azken eskola eguna

14

Aiztondo Olinpiadak 2017

15

Arratzaingo txakolindegia

16

Munduko jakiak

17

Ikasle berria 6.mailan

18

1.zikloan matematika tailerrak martxan

19

Arroako esperimentuak.

20

Denbora-pasak

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

21-23

2017ko urtarrila

#

2


IRAKURKETA GIDA

NUR ETA BANPIROEN DANTZA

HARRY POTTER Y EL LEGADO MALDITO

Idazlea: Toti Martínez de Lezea

Idazlea: J.K. ROWLING

Argitaletxea: EREIN

Argitaletxea: SALAMANDRA SBN: 9788498387544

ISBN.:978-84-9109-101-1

JUDY MOODY MUNDUARI

INCREDIBLE EARTH

ITZULIA ZOTZIEGUN ETA ERDIAN

Argitaletxea: Oxford

Argitaletxea: MENSAJER0

SBN: 978-0-19-464478-5 ASTERIX ETA PIKTOAK Idazlea: R. Goscinny Argitaletxea: SALVAT

FAMILIAS FELICES Autor: Trisha Lee y otros Editorial: DESCLEE ISBN: 9788433024855 PAPA HA PERDIDO EL TRABAJO

Autor: Jennifer D. MooreMallinos Editorial: EDEBÉ ISBN: 9788468303826

DESCUBRIENDO A MATÍAS Autor: Claudia Bruna

EL LIBRO DEL BULLYINGL Idazlea: Eric Khan Gale Editorial: EDEBÉ

ISBN:97884-90650837

ISBN:978-84-683-1277-4

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

3


Xaxi etorri baino egun bat lehenago, 2,3,4 eta 5 urtekoek berarentzako gauzak prestatu zituzten: dantza, pankarta, opariak (marrazkiak) ‌ Ostirala zen Xaxi Arroara etorri zenean eta lehenengo gauza zera esan zuen: - Opor hauetan Landetara joan naiz autokarabanan, bizikletan eta bodyboard taularekin ibili naiz. Hemendik aurrera, urtero bezala, zuekin geratuko naiz, baina batzuetan Amasara joango naiz perretxiko bila. Hitz hauek entzun ondoren, irakasle batek erantzunzuen: - Egun batean denok Amasara joango gara ea aurkitzen dugun Xaxi perretxikotan. Bukaeran txikiek Xaxiri opariak eman zizkioten eta dantza polit bat egin zuten beretzat. Xaxik trukean patxintxiak ekarri zituen denentzako.

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

4


abenduaren 2an EUSKARAREN EGUNA OSPATU GENUEN ETA ARROAKOAK GOIZEAN GOIZETIK GREGORIOK DANBOLINEAN PRESTATUTAKO GAZTAIN GOXO GOXOAK JAN ZITUZTEN. HORREZ GAIN ERE TXANTXANGORRI HANDI BAT JARRI ZUTEN DENEN ARTEAN LURREAN. ARRATSALDEAN BUKATZEKO HERRI KIROLAK EGIN ZITUZTEN (SOKATIRA,UZTAILAREN JOLASA,GAZTAINA gOILARATIK EZ ERORTZEA ETAB. ZEIN ONDO PASA ZUTEN! GAINERA XAXI ANIMOaK EMATEN EGON ZEN.

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

5


L.H. Fleming eraikuntza pare parean, Arratzain baserria bat dago. Bertako gizona beti dabil belarra mozten eta gutako askok paisaiaren zati bat bezala ikusten dugu. Horregatik gehiago ezagutzeko, berarengana galdera batzuk egitea hurbildu gara.

1. Nola du izena baserri honek? Arratzain baserria. 2. Zenbat denbora daramazu baserrian lanean? 12 urtekin hasi nintzen eta oraindik segi egiten dut‌ hemen ez dago gelditzerik. 3. Noiz hasi zinen lana egiten baserrian? 78 urte ditut eta hamabi urteekin hasi nintzen baserriko lanetan. Beraz atera kontuak. 4. Nolakoa da lana baserrian? Ze esango nizuke ba...Oso gogorra da. Eta oso berdintsua ere. Belarra moztu eta moztu‌ lehen behintzat diru pixka bat ateratzen genuen lan honekin... orain berriz bat ere ez. 5. Ze motatako animaliak dituzu? Astoa, txakurra, katua, oiloak ‌e.a. 6. Zenbat urte dauzka baserriak? Etzakit ba.. Urte asko dauzka baserriak, eta ikusiko da‌ jainkoak nahi duen arte. 7. Zein izan zen zure lehenengo animalia? Nire lehenengo animalia txakurra izan zen. Baita ere baserrian katu asko egon dira beti, badakizue, saguak aldentzeko.

ARKATZMENDI

# 40. zenbakia, 2017ko urtarrila #

6


PATIOKO KOMUNEN KONPONKETEN BEHARRA Arratzainen gure patioko komunak zaharkituta daude. Urte asko pasa dira eta komuneko tapak, ateak, krisketak, zapaiak, konketak‌.konponketa sakona edo guztiak berritzea behar dute. Jakin dugu Udaletxea jakinen gainean dagoela eta momentuz dirurik ez duela konponketa hauei aurre egiteko. Arkatzamenditik lan hauek, lehenbailehen egitea, eskatu nahi diogu dagokionari. Beharrezkoak izango dira bai, udaletxeak dituen beste eginkizun horiek, baina gure eskolak ere behar batzuk ditu eta horien artean patioko komunak berritzea premiazkoa da ,kontutan izanda gainera. gure eskola eta D.B.H.ko guztiak erabiltzen ditugula kanpoko komun hauek.

GAUR EGUN HORRELA DAUDE GURE PATIOKO KOMUNAK. Xabier eta Oier E.

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

7


BOST URTEKOAK GARRAIOAK LANTZEN ETXETIK EKARRITAKO GARRAIOEKIN DENDA ANTOLATU ZUTEN ZER EKARRI DUZU ?

- MONOPATINA

ZENBATEAN DAGO? 4 EUROTAN

BESTE EGUN BATEAN SALTO GELARA JOAN ZIREN ETA EDERKI PASA ZUTEN.

ORAINGO HONETAN 2 GELAK BILDUTA GARRAIOAK SAILKATU ZITUZTEN HAU NON IBILTZEN DA?.......... AIREAN ...ETA BESTE HAU?....... URETAN ETA HAU? .....ETA HAU? ...........LEHORREAAAAAANNNN!

AZKENEAN DENAK BERE LEKUAN JARRI ZITUZTEN. ONDOREN PLASTILINAREKIN GARRAIOAK EGIN ZITUZTEN.

AAAAAAH¡¡¡¡¡¡¡¡........ ETA PAPEREZKO HEGAZKINAK !!!!!!! HEGAN EGITEN DUTE!!!!!!

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

8


ARRATZAINGO JANGELAKO ZARATA Betidanik izugarrizko zarata egon da eskoletako jangeletan. Hau arazo bat bihurtzen ari da gure osasunerako, kalte egiten digulako, adibidez gero eta buruko mina eta belarriko min gehiago sentitzen dugu. Horri aurre egiteko, jangelako arduradunaren proposamena jarraituz, azken egunetan sonometroa daukagu esku artean. Aparatu honek dezibeletan neurtzen ditu gizakiak sortu zein antzematen dituen soinuak eta horren arabera sailkatzen ditu. Europako legearen arabera egunean zehar 65 dezibeletako soinu kopurua egon behar du gehienez eta gauez 55 dezibeletakoa. Kopuru hauek bai egunez eta bai gauez gainditzen badira, osasunarentzat kaltegarria suertatzen dira. Jangelako arduradunaren hitzetan, gure esku dago zarata gutxitzea, eta horretarako proposamen ezberdinak aztertzen ari da. Adibidez, Finlandiako liburutegietan erabiltzen duten semaforo antzeko bat jartzea. Semaforo honek dezibelio onargarriak zenbat diren sartuta ditu bere memorian, eta muga hori gaindituz gero, argi gorria pizten da zarata larregi dagoela jakinaraziz. Horrelakoetan, ondorio modura patioko denbora murrizten zaie ikasleei. Ondorio hau gure gustukoa ez denez, 6. mailakoak, baikorragoa den beste bat proposatzen dugu, esaterako, semaforoa gorria jartzen ez bada, ostiraletan POSTRE SORPRESA. Maren eta Unax.

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

9


IKASKUNTZA KOOPERATIBOA DINAMIKAK- 4 URTE TXALUPAK: "SARTU TXALUPA BAKOITZEAN... SEI LAGUN"

SUGEA: "DENOK AURREKOARI JARRAITUKO DIOGU"

P ASA P " : ILOA ROD

ASA

ETIK GAIN

!!!"

"GIRA ETA BIRA, SEGI AURRERA!!!"

BESARKADA ERRALDOIA: "HIRUNAKA, LAUNAKA, BOSTNAKA..."

"ETA ORAIN DENOK ELKARREKIN"

ARKATZMENDI

# 40. zenbakia, 2017ko urtarrila #

10


Zer desberdintasuna dute zuentzat FLEMING eta ARROA? 1.A: Txanela, salto-gela, kiroldegia... 1.B: Parkea, gelak, arbelak, lanak, klarionak,... Gustatzen zaizkizue eskolako ekintzak? Zein da zuen gustukoena? 1.A: Asko gustatzen zaigu. Gure gustukoena soinketa eta mate dira. 1.B: Bai oso dibertigarria iruditzen zaigu. Gure gustukoena soinketa da. Gustura zaudete irakasle berriekin? 1.A: Bai,oso gustura 1.B: Bai,oso dibertigarriak dira. Gustatzen zaizkizue patioko ekintzak eta jolasak? Zein da zuen gustukoena? 1.A: Bai, asko. Gure gustukoena parkea da. 1.B: Bai, gehiegi. Gure gustukoena futbola eta soka dira. Goxoa dago jangelako janaria? 1.A: Bai, oso ona dago. 1.B: Bai ,oso ona dela iruditzen zaigu. Jangelako materiala gustatzen zaizue? 1.A: Bai. Asko gustatzen zaigu. 1.B: Bai, oso ondo pasatzen dugu berarekin. Gustura zoazte autobusean? 1.A: Bai, erraz igotzen gara. 1.B: Bai, Oso azkar igotzen gara. Ze iruditzen zaizue autobusez igotzea? 1.A: Oso ondo dagoela. 1.B: Azkarrago igotzen gara. Zer nahiago duzue autobusez igotzea ala oinez? 1.A: Autobusa nahiago dugu. 1.B: Gu oinez hobeto pasatzen dugu. Gustuko duzue ingelesa? 1.A: Bai, azkar azkar ikasten dugu. 1.B:Bai, oso dibertigarri moduan ikasten dugu. Gustuko duzue musika? 1.A: Bai abestea gustatzen zaigu. 1.B: Bai dantzatzea eta musika egitea gustatzen zaigu. Zer gustatzen zaizue gehiago FLEMING ala ARROA? 1.A: Arroa gehiago gustatzen zitzaigun. 1.B: Fleming dugu gustukoa.

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

# 11


EZ DUELA ELURRIK EGITEN VILLABONAN? BA HIRU URTEKOEK SORTU DUTE!

POLIESPANA ZATI TXIKIAK EGINEZ ETA KOTOIA GEHITUZ ESPERIMENTATZEN IBILI DIRA ELURRAREKIN JOLASTEN!

KUTXAK TXIKI XAMARRAK GERATU ZITZAIEN ETA ELURRA LURRERA BOTATZEA ERABAKI ZUTEN. IUPIIIIIII! ZEIN ONGI PASA ZUTEN!

ARKATZMENDI

# 40. zenbakia, 2017ko urtarrila #

12


Aurten patioan jende berria ikusten da, batzuk etorri eta beste batzuk joan egin dira, baino hala ere patioa oso zikina ikusten dugu. Beste urteetan egin izan dugun garbitzailearen lana, aurten alde batera utzi dugu. Eta noski zikinagoa dago patioa. Bai, joan den ikasturtean guk garbitzailearena egin genuen eta aurten astean bi alditan aritzen da atezaina. Baino nahikoa da? Non dago arazoa? Garbiketa lanetan aritzea edo patioan gaudenean gutxiago zikintzen saiatzea eta dauden zaborrontziak erabiltzea? Eskolan eta etxean sailkatuta botatzen baditugu zikinkeriak, zer gertatzen da patioan edo kalean? Guk ez dakizkigu galdera guzti hauen erantzunak baino badakigu ondorengo leloa betetzen saiatu behar garela;

“ez da garbiagoa gehien garbitzen duena, gutxien lohitzen

duena baizik�.

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

13


2016ko AZKEN ESKOLA EGUNA

Urtero bezala Gorputz Heziketako irakasleen laguntzarekin, 6.mailako ikasleak jolasak antolatzen ditugu urteko azken klase egunean. Krosa korritua eta txistorra bokadiloa jan ondoren, ikasle bakoitzari zenbaki bat idazten diegu eskuan eta kolore bat ematen diegu baita ere. Aurten 8 jolas izan dira proposatu ditugunak: Aerobik, aulki jokoa, konoen bonba ,paratxuta eta zapi jolasa.

jolasa,

azeri

buztana,

lokotxak,

Oso ondo pasa genuen egun hartan, baina ume batzuekin pazientzia asko izan behar izan genuen. Baina detaile hori kenduz oso ondo pasa genuen. Eta espero dugu umeek ere egun hartako oroimen ona gordetzea.

ARKATZMENDI

# 40. zenbakia, 2017ko urtarrila #

14


AIZTONDOKO OLINPIADAK 2017 Urtarrila bukaera inguruan Aiztondo bailarako Eskola Publikoetako 6. mailako ikasleak Villabonako Behar-zana frontoian elkartu gara urtero bezala. Topaketa hauen helburu nagusia elkar ezagutzea da, datorren ikasturtean denak elkarrekin Erniobea Institutuan egongo bait gara. Horretarako ikasle guztiak lau koloretan banaturik, joko batzuk aurrera eraman ditugu: lokotxak, saku laisterketa, neska-mutil froga eta paratxuta. Arratsaldean DBHko instalakuntzak ezagutu ditugu eta ikasle batzuk Institutuko zenbait ezaugarri kontatu dizkigute. Bukatzeko, merienda goxo bat eskeini digute.

ARKATZMENDI

# 40. zenbakia, 2017ko urtarrila #

15


ARRATZAINGO TXAKOLINDEGIA

GURE ESKOLAKO GOI ALDEAN EGITEN ARI DIREN TXAKOLINDEGIA ! Duela 20 urte Amasako lurretan mahatsa landatu eta txakolina egiten hasi zen Jabier Arrieta Galarraga Amasatarra. Urteak geroago, Asierrek ,aitak hasitako lanari jarraipena eman nahi zion eta 2013 urtean hasi zen mahastiekin. Ainhoa Kortajarena emaztea eta Mikel Gutierrez Andoaindar laguna ditu abentura honetako bide lagunak.

Uztartuz kulturaren usai atsegina eta lurrarekiko dugun maitemina Amasa-Villabonan jaio da HIKA Txakolina Nortasun handikoa, eta zapore fina gure etxe goxotik zuretzat egina.

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

HIKA Txakolina AmasaVillabonan dago eta 13 hako mahastia du, besorako sisteman kokatua. Ingurumena errespetatuz eta harekin bat eginez lan egiten da mahastegian; hau da, herbizidak erabiltzea saihesten da eta lan ekologikoa egiten da. Aldaerak: % 80 Hondarribi zuri % 20 Chardonnay

#

16


K A I K A J UNDUKO

M

Bertan, elikadurari loturiko gai ezberdinak jorratu ditugu: gure janariaren jatorria, tokian tokiko eta sasoian sasoiko elikagaiak jatearen garrantzia, elikagai ekoizleen bizi-baldintzak hemen eta beste herrialdeetan. Munduan jaki asko daude, baina, 6. mailako ikasleok hemengo jakiak jatea gomendatzen dugu. Azken finean, hemengo jakiak jatea oso ona da gauza askotarako. Adibidez: Bertako ekonomiarako, jakiek kontserbatzaile gutxiago edukitzeko, gure artean laguntzeko, kutsadura gutxiago egoteko... Erosten ditugun gauza asko beste herrialde batzuetatik datoz. Kinoa adibidez, Bolibiatik bakarrik etorri da duela ez asko eta orain zabaltzen ari denez, beraien baratzak handitu egin behar izan dituzte eta ala ere ez dute asko kobratzen. Gainera lan gehiago egin behar izan dute. Indonesian ere, baso guztiak erretzen eta txikitzen ari dira palma landatu eta honen koipea lortzeko eta guzti horregatik, gomendatzen dugu hemengo jakiak jatea.

ARKATZMENDI

# 40. zenbakia, 2017ko urtarrila #

17

Fleming ikastetxeko 6.mailako ikasleek EAT hink proiektuan parte hartu dugu.


IKASLE BERRIA 6. MAILAN Ikasturte honetan ikasle berri bat etorri zaigu 6. mailara. Wiam izena du eta Marokon jaioa da. Oraingoz ez du ez euskara eta ez gaztelania hitz egiten baino hasi da euskara zerbait ulertzen eta galdera batzuk egin dizkiogu. 1– Ze herritan bizi zinen? El Kelaa des Sraghna 2-Zenbat ikasle zinaten eskolako gelan? 29 ikasle. 3-Zer sentitu zenuen gure eskolara etorri zinenean? Pozik eta lotsatuta. 4-Nolakoak ziren hango ikasleak? Gaiztoak. 5-Zer nolako diferentzia dago hemengo eskolen eta hango eskolen artean? Hango eskolak itsusiak ziren eta hemengoak ez.

‫ةنغقرةلا ةعلق‬ El Kelaa des Sraghna

Casablanca-tik 57 kilometrotara dagoen hiria da. 68.000 biztanle ditu eta batez ere nekazariak dira bertakoak. Olibondo asko dituzte.

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

18


1.ZIKLOAN MATEMATIKA TAILERRAK MARTXAN 16-17 Ikasturte honetan Arratzaingo lehenengo ziklokoak matematika tailerrak jarri dituzte martxan. Guk, zer egiten duten bertan ikustera joan gara eta irakasleei galdetu diegu zuei kontatzeko. Zer egiten dute ikasleak tailer hauetan ? Batez ere jolasak, haurrek manipulatzeko beharra eta gogoa dute eta aldi berean jokoa eta esperimentazioa erabiliz, burua erabiltzen dute. Zertan jolasten dira? Denda bat dago eta bertan erregleta formak egiten, abakoa erabili, buruko kalkuluak, formak. Deskonposaketak egiten ikasi, garbantzuk zenbatu, minutuak neurtu hondarrezko erlojuarekin, pisua neurtu balantzan. Baita ere formak egiten dituzte gometsekin; simetriak, batuketak eta kenketak...

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

19


ZEIN GUSTURA IBILI ZIREN ARROAN HONDAR KINETIKOAREKIN ESPERIMENTATZEN!!

PRIMERAN PASA ZUTEN BAITA ERE ETXETIK EKARRITAKO MAKARROI MOTA EZBERDINAK MANIPULATZEN.

ARKATZMENDI

# 40. zenbakia, 2017ko urtarrila #

20


AURKITU 7 DIFERENTZIAK

MARGOTU

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

21


NOLA EGIN PAPEREZKO IGELA

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

22


DENBORA-PASAK ETA JOKOAK AURKITU HITZ HAUEK

IRITSI IRTEERA ARTE

ARKATZMENDI # 40. zenbakia,

2017ko urtarrila

#

23


ALDIZKARI HONEN EGILEAK


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.