Arkatzmendi 2018 42 alea

Page 1

2018ko urtarrila

42.

Egileak; L.H. 6. maila.


AURKIBIDEA

42.

1. Aurkibidea 2. Flemingkideen elkarlana eta berrikuntzak 3. Arroako parkea 4. Autorik gabeko eguna 5. URMARA museoaren bisita 6. 2.mailakoak Piraten etxean 7. Txakurren zaintza 8. Arroako 2 gelen berrikuntza 9. Musikaren garrantzia 10. Inkestalariak 11. Errezetak 12. Emakumeen aurkako indarkeria 13. Gero eta liburu gutxiago 14. Xaxi eta Altzoko Handia 15. D.B.H.koen inkesta 16. Elkarrizketa-Gloria eta Maite 17. Zuzendaritza berrien elkarrizketa-Jesus eta Josune 18. Euskararen eguna 19. Errezetekin burubelarri 5. maila. 20. Liburu gomendagarriak. 21. Odei Barroso 3.zikloan. 22. Jokuak.

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila #

ALEA

2017-2018


Ikasturte honi indartsu ekin diogu eta hainbat aldaketak eraman ditugu aurrera. Aldaketa hauen oinarrian Flemingkideen

elkarlana. Denon arteko

partaidetza, metodologia hausnartzaileak, aktiboak, talde lana, alaitasuna eta freskura izan dira giltza egindako hiru aldaketa hauek egiteko: FLEMING HERRI ESKOLA izenaren finkapena. Garbi dago Fleming, bera delako eskola honen jatorria. Herri, herria egiten ari garelako, herriarentzat lana egiten dugulako, herritarrak sortzen ari garelako. Honez gain, eskola gara. Ikasleen babeslekua, aniztasunaren ispilua, gune hezitzailea eta pedagogia hausnartzailea. LOGO berria ere sortu dugu. Logoa gu identifikatzeko, logoa gure eskola plazaratzeko, gure gogoa eta ilusioa mundura zabaltzea du helburu. Oinarrian, gure logo zaharraren sustraia, baina,koloretsua, bakoitza bere esanahiarekin: Urdina, publikoa eta inklusiboak garelako. Horia, kulturartekotasuna eta bizikidetza lantzen baitugu. Arrosa, hezkuntza emozionala eta sorkuntza lantzen ditugulako. Berdea, osasuna eta ingurugiroaren defendatzaileak garelako. Grisa, euskaldunak eta euskaltzaleak garelako.

WEB orrialde berria ere kalean daukazue: www.flemingeskola.eus. Bizia, berritzailea, eta argia. Ikusteko eta ikasteko, oharrak jasotzeko, argazkiaz gozatzeko, bideoak zabaltzeko. Web orria eskolakoa, herrikoa, gurasoena eta denona.

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 2


ARROAKO PARKEA Azaroaren 4an Flemingo Arroako jolas -lekua berritzen aritu ginen, haur, familia, irakasle eta herritarrak elkarlanean jarrita.

Haurrekin, patioari buruzko hausnarketa egin zen nolako jolastokia gustatuko litzaiekeen jakiteko. Ikastetxeko haurren ideiak jaso ondoren, familien eta irakaslegoaren inplikazioa funtsezkoa izan zen auzolana burutzeko eta gure jolastokia “Xaxi parkea� bihutzeko!!! Fleming herri ikastetxeak, Flemingoak guraso elkartearekin diseinatu zuten parkearen proiektua eta gune naturalak, lur jolasak, jolas solteak, rokodromoa, oreka-desoreka jolasak,

Xaxi Jolas-leku berria prest dago!! Esker mila parte hartu zenuten guztiei!!

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 3.


AUTORIK GABEKO EGUNA

Europako Mugikortasun Astea irailaren 18-24 inguruan izaten da. Villabonan irailaren 22an autorik gabeko eguna ospatu zen. Azken urteetan, Tolosaldea mailan ospatu izan den ekintza bat izan da, baina, aurten, Aiztondo bailara inguruan ospatzea erabaki zen. Horrela, Asteasu, Aduna, Zizurkil eta Villabonako udalen artean, Zubimuxu eta oinezkoa soilik den beste zubia jendez beteaz argazki erraldoia egitea pentsatu zuten. Ekintza honen helburua espazio publikoa oinezkoentzat ere dela "aldarrikatzea� izan zen.

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 4


Ur mara museoa Gipuzkoako Alkiza herrian sortutako artegune esperimentala da eta, aldi berean, Koldobika Jauregi eskultorearen lanen erakustokia. Ur mara museora abiatu ginen Fleming eskolatik, bostgarren mailakoekin batera baina erdi bidean seigarren mailakoak mendialdera joan ginen eta bostgarren maila Asteasura abiatu ziren. Menditik gora igotzen ari ginela, artistaren obrak aurkitzen genituen bidean zehar, eta gailurrera iritsi ginenean bere etxea zegoen eta modu naturalean harrizko eta egurrezko eskultura mordo bat ikusi genituen. Baita hauen gainean igotzeko hauekera izan genuen. Oso esperientzia harrigarria izan zen. Aitor eta Maite.

Espazio hau baso maldatsu batean kokatuta dago, haritzak, pagoak, lizarrak, garoak... itzala eta freskura. Euskal Herriko beste zenbait txoko bezela eta era berean berezia.

http://www.urmara.com/

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 5

UR MARA

6.mailakoak Ur Mara museoara joan ginen eta bertan Koldobika Jauregi eskultoreak dituen obrak ikusteko aukera izan genuen.


2. MAILA KOAK PIRATEN ETXEAN Urriaren 3 eta 4an 2.mailako ikasleak Piraten etxera joan ziren eta ederki pasa zuten. Lehen gauean, pijama festa, musika kaxa eta pijama desfilea egin zuten. Hurrengo egunean, Pasaiara joan ziren itsasontzi batean ibiltzea. Bertan, ekintza batzuk egin behar zituzten puntuak irabazteko, eta hauek, baliagarriak ziren altxorraren zatiak aurkitzeko. Ekintza hori oso dibertigarria zen kaleko jendearen inplikazioa suposatzen zuelako. Ikasleak itsasontzitik aio pelaio, musu-musu eta uh yeah oihu egin behar zuten eta kaletik pasatzen zen jendeak errepikatu. Eguna amaitzeko txokolatezko txanponak eta piraten zapiak aurkitu zituzten altxorraren barruan.

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 6


Ni 11 urteko neska bat naiz, 6. mailan nago eta animaliak izugarri gustatzen zaizkit, batez ere txakurrak. Gustatuko litzaidake etxean txakur bat edukitzea, baina nola ezin dut nik bakarrik erabaki, ez daukat. Txakurretan pentsatzen dudanean, beti kezka bat sortzen zait, “Zer egin dezakegu txakurrak ez abandonatzeko?”. 2010ean, ia 8.000 txakur eta 3.000 katu jaso zituzten kaleetatik Hego Euskal Herrian. Gehienak garai berdinean abandonatzen dira, oporretara joaten garenean. Zer egin dezakegu gure maskotarekin oporretara joaten garenean? Hona hemen hiru aukera: 1- Txakurrentzako egoitza batean utzi. 2– Lagun baten etxean utzi. 3– Zurekin eraman. Tituluan esan dudan bezala, “txakurrek ere maitasuna behar dute”. http://www.planetacan.com/residencias-caninas/2417/leorpe-txakurkatu-egoitza http://urdanetaresidenciacanina.com/

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 7


ARROAKO 2 GELEN BERRIKUNTZA Arroan bi gelen berrikuntza egin dute. Haur Hezkuntzako irakasleak egiten ari diren formazioetatik eta eskola berritzaileen ereduen hausnarketetatik, bi espazio berri diseinatu dira, haurren sormena, ekimena, harremanak, gozamena, adierazpena,...bultzatzeko helburuarekin. “Adierazpen/errepresentazio” gelan mozorrotzeko, makilatzeko eta txontxongiloekin jolasteko materialak daude; eszenatoki bat ere badago libreki antzezpenak egiteko. “Eraikuntza” gelan aldiz, eraikuntzetarako material ugari daude, forma eta tamaina ezberdinekoak, eskala erraldoian zein eskala txikian eraikitzeko, argi mahai eder bat ere badagoelarik, honek ematen duen magia eta lasaitasunaz gozatzeko. Ikasleak txandaka erabiltzen dituzte bi gelak eta oso pozik nabaritzen zaie.

Urtarrilaren 16an, hiru eta bost urtekoak elkartu ziren bigeletan. 6.mailako Iker, Mireia eta Ayalak bertan ikusle moduan egon ziren eta nabaritu zuten beraien artean harreman onak sortzen zirela.

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 8


MUSIKAREN GARRANTZIA Musika oso garrantzitsua da gure sentimenduak eta ideiak adierazteko. Historian zehar, pertsona eta zibilizazio guztiek erabili dute musika eta dantza sentimenduak adierazteko, festak eta errituak ospatzeko, istorioak kontatzeko eta beste gauza askotarako. Badago denok jantzita daramagun oso tresna garrantzitsua. gure Ahotsa da. Ahotsa doakoa da, gurekin jaiotzen da eta hainbat sentimendu adierazteko balio digu (tristura, maitasuna, alaitasuna.. ). Gainera Musika gauza askotarako erabili dezakegu, adibidez, triste zaudenean musikak lasaitu egiten zaitu, alai zaudenean poza sentiarazten du… Musika mota asko daude, rap, pop, regetoia, rock, musika klasikoa…, denak interesgarriak. Eskolatan ordu bat edukitzen dugu astero musika lantzeko eta txanela, ingelesa, matematika… hiru, lau ordu edukitzen ditugu. Hobeto izango litzateke musika lantzeko ere astero hiru, lau ordu edukitzea, baina, Hezkuntza departamentuak esaten du “ musika ordu bakarra izango dutela Euskal Herriko ikasle guztiak “

Musika beharrezkoa da bizitzeko eta gu hobeto sentitzeko!!!!!

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 9


Gure ikastetxean hainbat gai inguruko inkestak egingo ditugu. Oraingo honetan, Flemingo ikasleek jangelako zein plater duten gustukoen deskubrituko dugu.



Zer janari gustatzen zaizue gehien jangelako lehenengo eta bigarren plateretik? 1.Platerak

Txitxirioak

Lekak patatarekin

Kiribilak

Zopa izarrekin

Arroza tomatearekin

Ikasle kopurua

1

0

8

10

26

2.Platerak

San jakobo

Oilasko xerra

Albondigak

Saltxitxak

Oilaskoa

Kroketak

Patata tortilla

Ikasle kopurua

8

3

1

13

8

11

3

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila #

10


ERREZETAK URDAIAZPIKO KROKETAK OSAGAIAK:  100gr gurin  100gr irin  200gr urdaiazpiko  Tipulin bat  Baratxuri ale bat  Litro bat esne  Perrexila FRIGITZEKO:  Irina  3 arrautza  Ogi birrindua  Olioa ELABORAZIOA: Lehenik, urdaiazpikoa, tipulina eta baratxuria xehatu eta gerorako gorde. Ondoren, lapiko batean gurina dadotan moztu eta sutan jarri (olioa ere erabili daiteke gurina ordez). Gurina desegin denean edo olioa bero dagoenean, tipulina eta baratxuria gehitu. Ondo nahastu eta sua itzali. Gero, urdaiazpikoa gehitu eta apur bat eduki sutan. Irina sartu lapiko berean eta ondo nahastu dena. Segidan, nahasteari utzi gabe, hasi botatzen esnea apurka –apurka 20 minutuan zehar. Nahastea ondo landu, irabiagailua erabiliz. Perrexila xehatuta gehitu, ontzi batera atera eta utzi hozten. Azkenik, nahasia hotza dagoenean , moztu eta forma eman kroketei. Irinaz, arrautzaz eta ogi birrinduaz igurtzi eta olio beroan frijitu. Frijituak daudenean zartaginetik atera eta paper batez estalitako plater batera atera.

TXOKOLATEZKO MAGDALENAK OSAGAIAK:  3 arrautza  170gr txokolatea  100gr gurina  100gr irina  100gr azukre ELABORAZIOA: Hasteko, labea 200 gradutan berotu eta txokolatea zatitu, gurinarekin nahastu eta mikroondasean sartu. Katilu batean irina, azukrea eta 3 arrautzak nahasi. Ondoren txokolate urtua poliki-poliki egindako nahasketari gehitu. Jarraian, magdalenentzako molde batzuetan jarri eta egindako masarekin ¾ bete eta erdian txokolatezko ontza bat jarri. Behin eginda duzula soberan dagoen txokoltea zati txiki-txikitan moztu eta magdalena gainean jarri. ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila #

11


EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA Emakumeen aurkako indarkeriaren eguna azaroaren 25ean ospatzen da Emakumeei kalte edo sufrimendu físiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak. Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio. Indarkeria fisiko zuzenak gainera (adibidez, kolpe, jipoi, labankada, nahiz itotzeak, unekoak nahiz modu jarraituan egindakoak) tortura gisa har daitezke. Ondorio fisiko zuzenak ez dituen indarkeriak modu psikologikoak erabiltzen ditu (irainak, mesprezuak, mehatxuak, emakumearen beraren nahiz pertsona maitatuen aurkakoa, emakumearenak diren objetuen lapurreta edo txikizioa, familiarrak eta lagunak ikustea debekatu nahiz mugatzeko xantaiak); Maiz, emakumearen aurkako indarkeriak sexu-osagaia du (bortxaketak eta bestelako sexu abusuak). Nolanahi ere, emakumeen aurkako indarkerian, tratu txar fisiko, psikologiko nahiz sexuala batera gertatzen dira askotan. Beste alde batetik, emakume izatera heldu gabe, neskatxa nahiz sexu femeninoko haurrei bere kondizioa dela eta egindako indarkeria ekintzak ere emakumeen aurkako indarkeriatzat jotzen dira. Emakumeen aurkako indarkeria, bereizkeria edo emakumearen gutxiespena, instituzionalizatuta egoten den eremuetan gertatu ohi da ere bai: Etxean (etxeko indarkeria) bikote-harremanetan nahiz gizarte eta kultura instituzioetan eman daitezke erasoak (derrigorrezko ezkontzak, sexu esklabutza, mutilatze edo mozte genitalak, harrikatzeak). Emakume izateagatik edo emakumearen gizarte– eredu bati jarraitzeagatik, norbere buruaren aurka egiten dituen ekintzak (adibidez, suizidioak eta argaltzeko dieta kaltegarriak) eta jarrera ere (autoestima eskasa) emakumeen aurkako indarkeria dira.

ARKATZMENDI #

42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 12.


LIBURUAK GERO ETA GUTXIAGO ERABILTZEN DIRA

Liburuak gero eta gutxiago erabiltzen dira ordenagailuek ematen diguten informazioagatik.

Interneta gero eta gehiago erabiltzen da. Liburuekin denbora gehiago galtzen da, eta internetarekin ez hainbeste. Liburuak espazio gehiago okupatzen dute ordenagailuak baino eta hauek gainera, askoz erabilgarriagoak dira. Gaur egun dokumentu, mezu eta posta guztiak interneten bitartez bidaltzen dira. Gainera ingurumena zaintzen da (adibidez: papera aurrezten da Word eta e-maila erabiliz, liburu birtualak, etab) Hemen duzue liburuak deskargatzeko web-horri bat: http://espapdf.com/

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 13


.

k a n e p i z i axiren b

X

Xaxi eta Altzoko erraldoia 2017ko udaran, gure Xaxi, Altzoko erraldoiarekin oporretan egon zen eta honek denetatik erakutsi zion. Migel Joakin Eleizegi Ateaga, 1818ko uztailaren 6 an jaio zen eta Altzoko Handia bezala ezagutzen zen. 1867an hil zen 43 urterekin akromegalia gaixotasunaren ondorioz. Oso gizaseme garaia zen. Akromegalia guruinaren gehiegizko jardueraren ondorioz sortutako gaixotasuna da eta gaixoengan hazkuntza handia eragiten du. Horrela, Migel Joakinek 2,27 metroko garaiera zuen, eta besoak gurutzean jarriz gero, esku batetik besterako distantzia 2,42 metrokoa zen. Bere pisurik handiena 203 kilo izan zen. Inguruko zapata-dendetan bere oinen neurriko zapatarik saltzen ez zutenez, espreski beretzat egindako 39 zentimetro luzeko zapatak jazten zituen. Gaur egun oraindik ere Paris hirian berak erabiltzen zituen ahuntz larruz egindako eskularruak gordetzen dira, hatz loditik txikira 31 zentimetrokoak. Berak jantzi eta gaur egun arte gorde izan diren bi kopa-kapel ere badaude .Bakoitzak 3/4 puntu neurtzen dituzte, alegia, buruaren diametroaren 62 zentimetro. Gizon ona, apala eta langilea zela deskribatu dute. Ez zen harroputza, lotsatia baizik, bere altuera zela eta.

Migel Joakin Eleizegi Frantzisko Lopez Alenek 1846an egina. Bertan ikuskizun baterako espainiar armadako jeneralez jantzita agertzen da.

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 14


1.DBHKO IKASLEEI INKESTA 6.MAILAKOAK kezka dugu ez dakigulako DBH nola izango den. Hori dela eta, inkesta bat egitea bururatu zitzaigun hainbat gauza jakiteko.

Hemen dituzue inkestaren galderak eta emaitzak: 1. Ba al zenuten gogorik DBHra joateko? 2. Beldurrik ba al zenuten ?

Bai: %20

3. Irakasleak jatorrak dira ? Bai: %63,25

Bai: %45 ez: %47,5

6. Asko ligatzen da?

Bai: % 23

asko: %14,5 gutxii: %35,5

ezer ere ez: %2,5

asko: %30

ez: %11,25 jatorrak %18,25 ez hain jatorrak: %7 ,25

4. Irteera asko egiten dituzue? Bai: %23,75 5. Irteera gehiago nahi dituzue ?

ez:: %5

ez:% 52,5

asko: %12,5 gutxi: %11,25

Bai: % 83,33 ez: % 16,67 ez: % 14

asko: % 36

gutxi: % 27

7. Ondo iruditzen al zaizue teknologia ingelesez egitea ? Bai %68,40 Ez %31,60 8. DBH--n kuadrila berria egin al duzue?

Bai %40

Ez %60

9. Kuadrila berrian neska mutilak nahastuta zaudete ? Bai % 23 10. DBH-n norbaitekin maitemindu zarete ?

ARKATZMENDI #

Bai % 17

Ez %77

Ez % 83

42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 15


GLORIA ETA MAITE 17-18 ikasturte honetan jangela arduraduna eta idazkaria (AKA) aldatu dira. Zaila izan da zuentzako idazkaritza eta jangelako ardura izatea? Hasieran oso zaila izan da, aplikazioak ikasi egin behar izan ditugulako. Faltan botatzen duzue umeekin egotea ? Bai, umeekin oso gustura ibiltzen ginen, oso zintzoak zarete eta. Jangelan umeekin egotea zaila egin zaizu? Desberdina da, ikasle asko daudelako eta, gainera, denbora gutxi beraiekin egoteko. Garrantzi handia da administrari bezala lana egitea? Bai, garrantzi handia du dena ongi antolatu behar delako eta eskolako diru kontuen ardura duzulako. Aldaketa asko dago umeekin egotea eta orain idazkaritzan? Izugarria. Guk ere egokitzapena egin behar izan dugu. Zer izan nahi zenuten txikitan ? Maite: irakaslea, erizaina eta baserrian lana egitea. Gloria: sendagilea, farmazeutika, musikaria eta matematikako irakaslea. Nolatan etorri zineten eskola honetara? Tokatu egin zitzaigun eta oso gustura geundenez, geratu egin ginen eta dagoeneko 17 eta 22 urte egitera goaz eskola honetan.

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 16


Ikasturte honetan Josunek, Jesusek eta Oihanak kargu berria estrenatu dute. Beraiekin hitz egin nahi izan dugu esperientzi berri honen nondik norakoak jakiteko.

Zaila izan da zuretzako zuzendaritzan sartzea? Lan asko suposatzen du baina, ilusioz egiten ari gara. Aholkulari lana gustatu zitzaizun? Asko. Oraindik lan horretan ere jarraitzen dut. Aldaketa asko izan da zuretzako? Bai, lana eta ardura handia suposatzen duelako. Zure ustez zaila izango da zuzendaritzako lana? Ezetz espero dugu, baino, gauza asko daude egiteko. Zuk zer nahi zenuen izan txikitan? Irakaslea, ile apaindegiko langilea eta erizaina.

……………………………. Nola bukatu duzu zuzendaritzan? Nire burua aurkeztu nuen Fleming ikastetxea asko maite dudalako. Zaila izan al da zuretzat aldaketa? Bai, beste erronka bat suposatzen duelako. Gogorra iruditzen zaizu zuzendaritza? Ez, gogo handiz eta elkarlanean egiten ari garelako. Zuk zer izan nahi zenuen txikitan? Albaiteroa, futbolaria eta kamioi gidaria.

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 17


EUSKARAREN EGUNA!!!!!!!!! NONDIK DATOR EUSKARA? XIX(19). mendetik aurrera, Euskararen jatorriaren (eta ahaidetasunaren) gaiak hainbat eztabaida sortu ditu, bai Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere. Euskara, hain zuzen ere, elkarren artean oso ezberdinak diren hizkuntzekin egon da harremanetan.

EUSKARAREN EGUNA!!! EUSKARAREN eguna (abenduaren 1a, ostirala ) • HH-n azaroaren 30ean irratsaio berezia gurasoekin eta abenduaren 1ean goizean gaztain jatea eta arratsaldean berriz, Euskal Jokuak. • LH-n 9:00 -11:00 Eskola apaindu gabonetako apaingarriekin. 11:00 -11:30: jolasgaraia. 11:30- 12:30: Herri kirolak. 14:30- 16:15: -Txisteak -Irrintziak - Abesti emanaldiak TXISTE ETA IRRINTZI LEHIAKETA 1-

Gela bakoitzetik 2 irrintzilari eta 2 txiste kontalari aukeratuko ditugu.

2- Egunean bertan 30 minutu eskainiko dizkiogu ekintza honi eta bat bi edo hiru partaide aterako dira eszenatokira lehentasunaren arabera.

1.maila: “ Putz eta putz” 2.maila: “ Egin jauzi” 3.maila: “ Ahoa bizi belarriak prest” 4.maila: “ Gure nahia” 5.maila: “ Hona bostekoa” 6.maila: “ Zure mundua”

ARKATZMENDI # 42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 18


ERREZETEKIN BURUBELARRI (5.maila) Janarien Munduan murgiltzearekin batera etxeko errezeta goxoak ekarri genituen, bi hizkuntzetara pasa eta errezeta liburu bat prestatzen hasi ginen, “GURE ERREZETAK�du izena. Errezeta liburua bukatu genuenean zein sukaldariri deitu ona etortzeko pentsatzen egon ginen eta Villabonako Jabi Ribero sukaldariari deitzea bururatu zitzaigun. Berarekin hitz egin genuen eta esan zuen noski etorriko zela eta berarekin hitz egin orduko galderak prestatzen hasi ginen. Urtarrilaren 19an gurekin sukaldatzera etorri zen, lau postre desberdin sukaldatu genituen: yogurt musa, yogurtezko bizkotxoa, melokotoi postrea eta melokotoi krema. Sukaldatzen genuen bitartean aholku asko eman zizkigun. Bizkotxoa labean eta yogurt musa hozkailuan zeuden bitartean prestatutako galderak egin genizkion. Guk sukaldatutako errezetak jan eta edan genituen. Jabik errezeta liburua firmatu zigun eta izugarrizko ilara egin genuen koaderno eta agendatan firmatzeko. Liburua liburutegira eraman genuen nahi duzuenean etxera eramateko. Gerora, liburuxka salgai jarri genuen eta irabazitako diruarekin merendola bat prestatzen ari gara. Orain nahiko buruhauste darabilkigu zenbat edari eta janari erosi behar dugun pentsatzen.

ARKATZMENDI #

42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 19


Irakurketaren bidez amesten dugulako, gozatzen dugulako, toki berriak ezagutzen ditugulako, mundu berri batean murgiltzen garelako, kultur ezberdinak ezagutzen ditugulako…..irakurtzeak merezi du. Hona hemen gure proposamen batzuk: Moko txikidun txori txikia hipopotamoaren bizkarrean bizi da…

Arraroa horixe da liburuaren azalean ageri den neskato horrek esaten digun lehen hitza: “Arraroa egiten zait lehenengo pisuko bizilagunaren leihoan peluka hori bat zintzilik ikustea beti”.

Garik, gau batez, sagar ibiltari bat ikusi du etxe aurreko zelaian, txabola batetik irten eta basoan ezkutatzen.

Poem a zala, k, xomorr oak b ustek ea dira. Eta zi bean ager ztatu tzen dute. eg E kosko ta kosk. Et iten a aza r txik ia le tan jo aten k utzi, egu an ez dir neenak .

Osa

ba L uka d ok sek o pi etx k ond tan oare e onpas atz na libu ruak en du e darreg irak ekin una urr , hitz egin iz, etxe zah arra ez e koka ta k irist anta en d bestuz ; ge en ezku tatu ean ere rra rik g , da… erat bertan …. uko

Sarerik gabe, ausart eta ondo bilduta dator liburu ilustratu ezkutua, egileek bikain zaindua. Irudi, hitz eta objektu bitxi eta bereziz betea, amets ugari kutxan gorde nahi ez…...

Komikiak!!!

ARKATZMENDI #

42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 20


.

N A O L K I Z . 3 O S O R R A B I E D O

Ostegun gizena goizean, Odei Barroso bertsolaria izan genuen gure artean. Beste lanetara joan zaigun Nerea Ibarzabal bertsolariaren opari aparta izan zen. Odei Barroso Gomila (Barakaldo, Bizkaia, 1988ko irailaren 7a). Euskal bertsolaria eta raperoa da. Nahiz eta Barakaldon jaio, betidanik Urrunan bizi izan da. Gaur egun bertsolaritza irakasle modura dabil Ipar Euskal Herriko eskoletan. 2008an iragan lehen ediziotik parte hartu du XILABA, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketan, bai eta 2013 Txapelketa nagusian. Hortaz gain, poeta, abeslaria, musikaria, beste bi lagunekin, 2ZIO rap taldeko partaide da. Odei Barroso beti martxoso ikusi eta entzun genuen oso gustoso, 3. zikloko flemingdarrak oso ditxoso gurekin izan genuelako txisposo.

ARKATZMENDI #

42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 21


JOKUAK!!!! Hemen behean 7 desberdintasun aurkituko dituzue. Zorte on!!!

Hemen behean koloreztatzeko irudi batzuk dituzue. Nahi baduzue hemengo koloreekin egin eta ez baduzue hemengo koloreekin egin nahi lasai, ez egin !

Hemen joku batzuk dituzue margotu nahi baduzue ordenagailutik.

https:// www.google.e s/url? sa=t&rct=j&q= &esrc=s&sour ce=web&cd=1 &cad=rja&uac

ARKATZMENDI #

42. zenbakia, 2018ko urtarrila # 22


Eskolako komunitatea gogotsu dabil lanean eraikitzeko prozesu hontan elkarrekin ametsetan hezkuntza delako gure giltza ta indarra etorkizunean egin flemingkidetasunari tokia zuen etxean. Doinua: Badira hiru aste

Mila esker denori eta jarrai dezagun elkarrekin ametsetan.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.