KONTU KONTARI 30

Page 1

KontuKontu-Kontari Motzin

30

ZALDUPE Ondarroako Eskola Publikoko Aldizkaria 2011ko 2011ko EKAINA

Guraso, ikasle eta irakasle agurgarriok: 2010-2011 ikasturtea amaitu zaigu!Zelako arin pasatu da. Aurreikusita genituen ekintzat egin dira eta urtero legez guztiok ikasi dugu elkarrengandik. Eskerrak eman behar dizkizuegu ikasturte honetan ere gurekin, borondatez lanean ibili zareten guzti-guztioi. Aurten ere hainbat izan zarete: ikasle ohi, guraso eta guraso ohi, irakasle ohi, praktiketako ikasleak eta zelan ez, Hondar Ahua guraso elkarteko kide

guztioi! Guztion elkarlanarekin aberasten baita Ikas Komunitatea den Zaldupe eskola. Ekaineko jaialdian 6. mailakoak agurtu ditugu institutura doazelako eta irailean ikasle berriei ongi etorria emango diegu bizitzako errotak horrela markatzen baitu. Orain udako hilabetean ditugu aurrean hondartzara, mendira....joateko aprobetxatuko ditugunak. Nahiz herrian gelditu, nahiz kanpora joan, ondo-ondo pasa itzazue eta guztioi irailera arte!


00-2 HAURRESKOLAHAURRESKOLA- PARTZUERGOA

KAIXO LAGUNTXOOK: Kaixo denoi!!! Ondarroako haur eskolako umeak gara eta hiruhileko honetan hemen ikusi ahal duzuen moduan, hainbat bisita izan ditugu. Institutuan haur eskolako ikasketak egiten dabiltzan ikasleak izan ditugu gurekin praktiketan. Zenbat ekintza desberdin egin ditugun elkarrekin! Antzerkiak, pailazoak, txotxongiloak, ipuin kontaketak... Guk ondo-ondo pasatu dugu eta gainera asko ikasi dugu. Datorren ikasturtean ere etorri, gu beti egongo baikara prest ekintza desberdinetan parte hartzeko.

Eskerrik asko guztioi!!!

Kontu kontari...Motzin 30.


HAUR HEZKUNTZA 2 URTEKOAK

2 URTEKOAK JAIALDIAN Aurten lehenengo aldiz, 2 urtekoak kurtso bukaerako jaialdian parte hartu dugu. Hasieran pixkat urduri baina, ze ondo pasatu dugun! Entsaio asko egin genituen 5. eta 6. mailakoekin, beraien laguntza zoriontzekoa izan da. Lehenengo egunetan toalla gora eta behera ibili ginen, eskuan eukitzea, ipurdia mugitzea... zenbat kostatzen zitzaigun! Baina, apurka-apurka gero eta hobeto, eta azkenean ikusi zenuten ze artistak garen.

Kontu kontari...Motzin 30.


3 URTEKOAK TXORIMALO KASKARIN GURE ORTUKO ZAINDARI HIRUGARREN HIRUHILEKO HAU, DRA ESAN ETA AMAITU EGIN MOTZ-MOTZA IZAN ARREN, GAUZA ASKO EGIN DITUGU.

DA,

BAINA

ALDE BATETIK, ORTUKO LANETAN JO TA KE IBILI GINEN: LEHENENGO, HARRIAK BATZEN LURRA EGOKITZEKO, EZ DAKIZUE ZENBAT ZAMARPOTU BETE GENITUEN HARRIEKIN! ETA EZ PENTSATU, INDAR HANDIA BEHAR ZEN HARRI BATZUK ATERATZEKO. GERO, MAKINEKIN LURRA PRESTATU EGIN BEHAR ZEN ETA HORRETARAKO UDALETXEKO LANGILEAK ETA GURASO BATZUK ETORRI ZIREN ESKU BAT BOTATZERA. ESKERRAK! BESTELA, GUK GURE ESKUEKIN, EZIN IZANGO GENUEN EGIN. LAN GUZTI HAU EGIN ONDOREN, GURE SAGARRONDOAK (URTEBETE, ERREINETA, BOSTKANTOI) LANDATZEKO, ZULOAK EGIN BEHAR ZIREN ETA HORRETARAKO ATXURRAREKIN ZULOAK EGIN GENITUEN, BENO ANDEREテ前EN LAGUNTZA PIXKA BATEKIN. BAINA LANA EZ ZEN HONEKIN AMAITU, GERO GURE SAGARRONDOAK ZELAN ZAINDUKO GENITUEN PENTSATZEN IBILI ONDOREN, TXORIMALO BAT EGITEA ERABAKI GENUEN. ETA ETXEKOEI EZKER, BEHAR GENITUEN MATERIAL GUZTIAK LORTU GENITUEN ETA DINBI-DANBA MUNDUKO TXORIMALO EDERRENA EGIN GENUEN. IKUSI NAHI BADUZUE, ETORRI GURE PATIORA, EZ DIZUE EZER EGINGO ETA. TXORIAK BAKARRIK BILDURTZEA ESPERO DUGU! BESTE ALDETIK, ESKOLAKO JAIALDIRAKO GURE TOALLAREKIN KANTA BAT PRESTATZEN FIN-FIN IBILI GARA ETA IKUSI ZENUENEZ EZ BAKARRIK DANTZA TA KANTA, TOALLA NOLA TOLESTU BEHAR DEN ERE IKASI DUGU. ETA AMAITZEKO, BAKARRIK MARKINAKO TXORROETAN ONDO PASATZEA FALTA ZAIGU. HAU DA BIZITZA!

Kontu kontari...Motzin 30


Kontu kontari...Motzin 30.


4 URTE BADATOR , BADATOR …UDA!!!

Ikasturte amaiera gaine - gainean daukagu, hauxe da martxa hau, benetakoa gainera!!! Hau hiruhilabete laburra! Hain gustura egon naiz eskolan, hala? Batzuetan nekatu ere egiten naiz baina oraingoan enteratu orduko hor gabiltza ikasturte amaierako kontuekin… lanak amaitu nahian, antzerkiak egiten, olatuak gora, olatuak behera… Ezta izango nagusi egiten ari naizela eta gauzak arinago doazela, ezta? Gure amonari beti-beti gauza bera entzuten diot “Hala ume, laster gabonak ti, hala mutil, udi gañin rakau!!!” Benetan ere!!! Bueno, ba udan murgilduta… zelako surfeko taulak egin ditugun! Zelako politak! “Jaialdi egunerako prestatu ditugu baina gerorako be saturraranerako ez dira makalak!!! “J aialdia

Kontu kontari...Motzin 30


.

Kontu kontari...Motzin 30


Antzerkiak be primeran atera zaizkigu, zelako barreak egin genituen, bueno benetako artistak eginda gaude,!!!

ONDO PASA UDA!!!


5 URTE 1.GO MAILARA GOAZ!! BA BAI, GEZURRA BADIRUDI ERE, DATORREN URTEAN LEHENENGO MAILARA GOAZ. NESKA MUTIL HANDIAK EGITEN ARI GARA ETA ASKO IKASI DUGULAKONTURATU GARA. AZKEN HIRUHILABETE HONETAN GORPUTZA LANDU DUGU KANPOTIK ETA BARRUTIK. GURE LAGUN MARTINTXO GELAN IZAN DA BERE HAZURRAK ERAKUTSIZ ETA HORRETAZ GAIN ETXEKO ERRADIOGRAFIAK ERE ESKU HARTEAN IZAN DITUGU. GURE ORGANOAK HOBETO EZAGUTU DITUGU, BIHOTZA, GIBELA, GILTZURRUNA…ETA UMEAK NOLA SORTZEN ETA JAIOTZEN DIREN IKASI DUGU, INTERESGARRIA BENETAN!

Kontu kontari...Motzin 30

.


BESTALDE, INGELESEAN “GOLDILOCKS” DEITUTAKO ANTZERKITXOA EGINEZ PRIMERAN PASATU DUGU, ETA NOLA EZ, INGELES PILOA IKASI ERE BAI.

AMAITZEKO, EGUENEAN JAILDIA EGIN GENUEN POLIKIROLDEGIAN ETA SURFISTOK EZIN HOBETO IBILI GINEN, DANTZAN, KANTUAN ETA TABLA GAINEAN OLATUAK HARTZEN, ZELAKO GIROA!

BA ESANDAKOA, LAN ASKO EGIN DUGUNEZ ORAIN UDAN LO PILA BAT EGIN, HONDARTZARA JOAN, OLGETAN IBILI ETA IRAILEAN BERRIRO ELKARREKIN JARRAITUKO DUGU!ONDO PASA. MUUUUUUUUUA!

Kontu kontari...Motzin 30

.


LEHEN ZIKLOA 1. eta 2. MAILA

SASOIAN SASOIKO PRODUKTUA: ANTXOA Agenda 21 proiektuaren inguruan egindako lanak

LEKEITOKO B AXUR AK O BAFORA BARRUTIK EZAGUTZEN

LEHEN ZIKLOKO IKASLEAK ARRANTZARA JOATEKOTAN?


ARRAIN SALMENTA SIMULAKROA EGITEN KOFRADIAN

SALMENTA ETA GERO ANTXOA ARRAINDEGIRA!

ATXONDONEKO ARRAINDEGIA IKUSTEN. Kontu kontari...Motzin 30

.


TA ORAIN ESKOLAN GURE ESKULANEI ATERATAKO ARGAZKI BATZUK

BAXURAKO BAFORA EGIN GENUEN TAILERRETAN GURE ITSASOAN ARRAIN ASKO DAUDE ETA BAFORA PRESTATU ONDOREN ARRANTZARA GOAZ!


BIGARREN BIGARREN ZIKLOA

Aurten Antxoaren arrantzari buruzko gaia oso sakon landu dugu. Aste Santuko oporrak baino lehen andereñoek argazkiak eskatu zizkiguten: Portukoak, itsasontzietakoak, arrainenak, salmentarenak, Izotz Fabrikakoak… Argazki pila bat lortu genuen eta haiekin kartelak egin ditugu karrejoetan ipintzeko. Han ikusten da antxoa nola harrapatzen duten, nola saltzen duten, beste herri batzuetara nola eramaten duten, nola prestatzen duten jateko, kontserba fabriketarako… Gai honen inguruan hainbeste ekintza burutu ditugu. Ametzek eta Igotzek bideoak egin zituzten Kevinth, Eneko, Haritz, Ander eta Ikerren laguntzaz.Oso politak geratu dira. Ekintza ezberdinen artean Maiatzaren 13an Kofradiara joan ginen.

JON OSA ESKOLAN Jon Osa saregilea etorri zaigu arrantzari buruz hitz egitera eta argazki batzuk ekarri dizkigu. Argazkietan agertzen dena azaldu digu, itsasontzi batzuk agertzen dira, adibidez, Eguzki Lore, Ongi Etorri …Itsasontzietako izozkailuak ere agertu dira oso handiak dira eta arrain mota ezberdinak ikusi ditugu , perlitak, barbañak ... Arrainen sakabanaketa nola egiten duten esan digu. Zinta batera botatzen dutela eta gero kutxetan banatzen dutela. Itsasontzia irten eta egun berean heltzen denak kutxa ezberdinetan sartzen du arraina fresko heltzeko. Antxoa gauean arrantzatzen dute. Lehenengo bateleroak argia piztuten


du antxoa itsasoaren gainera igotzeko eta gero barkoak arrantzatzeko. Sare konpontzaileak era askotako orratzak erabiltzen dituzte sareak konpontzen. Sareak zulo handia badauka orratz handia erabiltzen dute eta alderantziz bada orratz txikia. Itsasontziko salbabidasa nola erabiltzen den eta nola irekitzen den azaldu digu.Arrantzaleen bizitza oso gogorra da.

ARRANTZALEEN ETA SARE KONPONTZAILEEN BIZIMODUA

Oso gogorra zen arrantzan egitea, eguraldi onarekin ez baina txarrarekin oso gogorra.Saltzen ez zen arraina Alfa izeneko


fabrika batera eramaten zuten, bestela berriro itsasora bota behar zuten. Emakumeek edurrarekin, txingorrarekin ‌ ere josi egin behar zuten sarea, orduan emakumeen lana ere oso gogorra zen. Sarea konpontzen normalean goizeko hamarretatik eguerdiko hamabiak arte egoten ziren, gero jatera eta berriz ere ordu bietatik gaueko zortziak arte. Sarea apurtuta ekartzen zutenean konpondu arte hantxe egon behar. Ander Lakari aittittak eta amumak kontatutakoa


PAKEA BIZKAIA BELAUNTZIARI BISITA Apirilaren 12an eta 14an Pakea Bizkaia belauntzia ikusteko aukera izan genuen 2.zikloko ikasleek, bi egun behar izan genituen ikasle asko garelako. 4.mailako ikasleak apirilak 14an bederatzi eta erdietan belauntzia bisitatzera abiatu ginen. Lehenengo Kofradia Zaharrera joan ginen bidaiaren bideo bat ikustera. Andreak dena esplikatu zigun detailerik kendu barik. Beraiek ez ziren oporretara joan, espedizio bat egitera baino eta desagertzeko zorian dauden edo zeuden animaliak ikustera. Zergatik desagertzeko zorian zeuden ere esplikatu zigun. Kasualitatez Norbegiatik pasatu ziren eta ni han egonda nago, oroitzapen politak gogorarazi zizkidan. Bideoa amaitu zenean belauntzia ikustera joan ginen portura.


Heldu ginenean txoko bat zuten salbabidasekin. Altuei salbabidas handiak eman zizkieten eta besteei txikiak. Batzuk ez zuten salbabidasik, asko ginelako. Salbabidasik ez zutenek belauntzi barrua ikusi zuten, gu kanpoan geratu ginen bitartean. Belauntziaren parteak esplikatu zizkiguten: popa, ababor, istribor eta branka. Bela txikiena ere altxatu genuen eta orain oso erraza zela esan zigun, baina haizea zegoenean ez hainbeste. Gero barrura sartu ginen. Kapitainaren oheak azpian armairua zeukan handiena zelako; besteak, ordea, literak ziren. Literak zirkulu erdi baten itxura zuten eta zinturoiak zeuzkaten belauntzia gehiegi mugitzen bazen lo zeudenean ez jausteko. Esan behar dugu belauntzi batean lekua ondo aprobetxatuta dagoela eta ez dela geratzen zurkulu bat ere erabili gabe. Sukaldean mahaia, bitrozeramika, txorrota‌ zeuzkaten. Mahaiak alboak pixka


bat altuago zituen, botilak, platerak‌ ez jausteko. Bitrozeramika mugitu egiten zen. Txorrota bi zituzten: bat ur geza zen, edateko, eta bestea, gazia, ontziak garbitzeko. Dutxa ere bazegoen, txiki-txikia, eta komuna ere bai. Gero arlanpara joan ginen bisita amaitu zelako eta liburuxka bana oparitu ziguten. Parkean jolasten egon ginen jolasordu moduan. Pixka bat geroago eskolara itzuli ginen. Bitxikeri moduan eskolan Andreari e-maila bidali genion eta erantzun egin zigun. Hurrengo egunean posterra bidali zigun 4. mailako guztiontzat eurak sinatuta.


GAMARRARA IRTEERA

Pasa den maiatzaren 30ean, Zaldupe eskolako 2.zikloko ikasleok Gamarrara joan ginen ikasturte amaierako txangoa egitera. Hasieran eguraldiak lagunduko ez zigula ematen bazuen ere, han egundoko eguzki borobila egin zigun eta gutariko asko karramarroak bezala bueltatu ginen, erre-erreta. Goizeko 9etan denok prest geunden eskolan, bakoitzak motxila banatan uretarako eta eguzkitarako beharrezkoak zituen gauza guztiak hartuta: bainujantziak, toaila, eguzkitako krema, etab. Goizeko 9:30etarako autobusa zain zegoen eta jantokian bokatak hartu ondoren, autobusean sartu eta Gamarrarantza abiatu ginen. Zein ongi pasatu genuen autobusean ere! kantuz, barrez... joan ginen eta begiak izteko denborarik izan gabe, Gamarrara heldu ginen. Segituan, denborarik galdu gabe, autobusetik jaitsi eta sarrerak ordaindu genituen.


Barrura sartu ginenean, komunetik pasatu ondoren, pistinetara joan ginen arineketan. Han arropak kendu eta zuzenean uretara salto egin genuen. Uff! Ze hotza zegoen hasieran, baina gero ze goxo han barruan igeri eta jolasean. Denbora luzez uretan ibili eta gero, bakoitzak bazkaltzeko tartea ere hartu zuen eta toaila belar gainean zabalik genuela gure atzamar ximurrekin bokatari heldu eta umm! Ze gustora jan genuen solomo bokadiloa. Bazkaldu ondoren, denbora larregi galdu gabe, uretara sartu ginen eta izozkia jateko ordua iritsi arte han ibili ginen jolasean, irakasle batzuk ere ez zuten ba makalean pasatu han zeuden txirristetatik gora eta behera. Ia autobusera joateko ordua iritsi zela eta, uretatik atera eta arropak jantzi genituen. Ondoren inguru dena txukundu eta izozki goxo eta freskagarri bat hartu genuen han zeuden ziburu batzuetan jolasten genuen bitartean. Bukatutakoan, egun hauetan faltatu ezin diren talde argazkiak atera eta autobusetara sartu ginen. Ondarrura buelta pixka bat lasaiagoa izan zen, egun guztia martxan ibili eta gero, nekea nabaritzen zitzaigulako denoi. Baina hau, ez zen izan lo hartzeko aitzakia eta bueltan ere ez ziren faltatu izan abesti, barre eta algarak gure autobusean. Azkenik, 17:00ak aldera Ondarrura heldu ginen, gure txangoan bizitako abenturak mundu guztiari kontatzeko gogo biziz.

Kontu kontari...Motzin 30.


HIRUGARREN ZIKLOA AINARA AZPIAZU ILUSTRATZAILEA ZALDUPEN 2011ko maiatzaren 4an, Ainara Azpiazu, izen artistikoz Axpi, etorri zen Zaldupe Eskola Publikoko 6. eta 5. mailakoei bisita bat egitera. Goizeko hamarretan iritsi zen 6. mailara, aurkezpen txiki bat egin eta bere asmoak zeintzuk ziren esan zuen. Gelara heltzean urduri xamar aurkitu zen, baina marrazkiei ekitean nerbio guztiak joan eta lasai jarri zen. Sei orri handi jarri zituen goitik behera arbelean marrazkiak egiteko. Marrazki horiek Txano gorritxo istoriokoak ziren: amona, Txanogorritxo eta otso maltzurra. Ipuina zenez otsoa erropekin egin zuen, baina hori egin baino lehenago pertsonai bakoitzaren eskemak egin zituen. Marra zkieta ko pertso nai hauek mugim enduan ipintze

n edo etzanda zein albora begira egiten ere irakatsi zien. Bukatu zuenean jolas bat egitea proposatu zien: ikasle bati animalia baten izena esateko eskatu zion eta margoztu egin zuen, gero gainerakoek asmatu behar zuten zer zen eta asmatzen zuenak irten egiten zen, berriro hasteko jolasarekin. Ainara joan zenean denak pozik eta txundituta geratu ziren artista bat zelako marrazkiak egiten. Kontu kontari...Motzin 30.


BENTARA BISITA 2011ko maiatzean, Zaldupeko hirugarren zikloko ikasleak, kofradiara joan ziren bentaren funtzionamendua ezagutzera. Goizeko 10:00etan heldu ziren bertara bidea kantatuz egin ondoren. Hasieran benetako benta ikusteko aukera izan zuten eta gero beraiek probatu zuten. Itsasontzi bat lehorreratu berri zen, arrain kaxak portuan utzi eta benta egiteko prest zegoen dena. Hasi baino ordu erdi lehenago turrun txiki bat jo zuten arrain erosleak bertaratzeko. Eraikinak bi pisu zituen, biak eserlekuz beteta zeuden, eta eserleku bakoitzak zenbakia eta izkina batean botoi bat zuen. Aurrealdean, goian, pantaila bat zegoen eta bertan datu hauek jartzen zituen: kiloak, itsasontziaren izena, kalitatea,

Kontu kontari...Motzin 30.

prezioa... Benetako salmenta bukatu ondoren, ikasleek olgetan arraina erosteko aukera izan zuten aurretik erosleek egin zutenaren antzera, bitartean bentako arduradunak azalpen asko eman zieten ikasleei, tartean turrunarena: Turrun 1 jotzen duenean atuna sartu dela adierazi nahi du, bi turrun badira, txitxarroa edo berdela, hiru, antxoa. Lehena, lau jotzen zutenean antxoa txikia sartu zela esan nahi zuen eta 5 etik 7 ra arazoak zeudela adierazteko (sua adibidez) erabiltzen zuten, baina gaur egun ez da behar, suhiltzaileei deitzen baitzaie zuzenean. Itsasontziak porturatzen direnean jotzen dute turruna Ondarroan, arraina datorrela adierazteko. Ikasleek koaderno txiki bat eraman zuten azaldutako guztia bertan idazteko. Bukatu zutenean eskolarantz abiatu ziren.


AUGUSTIN ZUBIKARAI LETREN JAIALDIA 2011ko maiatzaren 27an, barikuan, goizeko hamarretan, Ondarroako ikastetxe ezberdinetako hirugarren zizkloko

ikasle

eta

irakasleak,

Augustin

Zubikarairen II. letren jaialdia ospatzera goiko zinemara joan ziren. Irabazle bakoitzak bere ipuinaren pasarte bat irakurri zuen. Jakitunen arabera maila oneko ipuinak ziren. Giro goxoan pasatu zuten goiza, ez ziren falta txalo zaparradak ikusleen artean. Amaitzeko, Patxi Saizen bi abesti zoragarriekin borobildu zuten Letren Jaialdia.

LARRUSKAINERA IRTEERA hirugarren ziklokoak,

egoera jakiteko. Muestra batzuk ere hartu

bazkalondoan, Larruskainera autobusez Amallo

zituzten, eskolan aztertzeko. Inguruko animalia

erreka aztertzera joan ziren. Iritsi zirenean ume

eta landareek ere aztertu zituzten. Errekan sartu,

guztiek, arropak aldatu, katiuzkak eta botak

jolastu eta argazkiak ateratzeko ere denbora

jantzi

eduki zuten.

Maiatzaren 17an ,

eta azterketak egiteko behar zuten

material guztia

hartu ondoren, lanean hasi

ziren. Errekara jeitsi eta ura neurtu zuten, uraren

Eguraldia lagun zela arratsalde ederra pasatu zuten. Ederki gozatu ondoren bostak aldera eskolarantz abiatu ziren.


6.MAILAK KARRASPIORA 2011ko ekainaren 6 an,Ondarroako Zaldupe eskolako 6.mailako ikasleak, Lekeitioko Karraspio hondartzara joan ziren olinpiadak egitera.Ondarroakoez gain eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituzten Bizkaiko eskolak batu ziren bertan. Goizeko 10:30etan heldu ziren ikasle guztiak hondartzara. Bertan zazpi talde ezberdinetan banatu ziren eta talde bakoitza jolas batekin hasi zen, ondoren txandatzen joan ziren talde guztiek jolas guztiak egin zezaten. Zazpi talde zeuden bezala , zazpi jolas ezberdin zeuden: herri kirolak, baloi eseria, petanka, futbola, beisbola, pala eta zelai errea .

Kontu kontari...Motzin 30.

Talde guztiek jolas guztietan parte hartu ondoren, bainua hartu zuten. Gero, bazkaldu eta denbora librea eduki zuten ordu bat eta erdi inguru.Tarte horretan denetarik egin zuten: dantzan, futbolean, sekretuak kontatzen, ...eta lagun berriak egiten. Azkenik, hiru t´erdiak aldera autobusa hartu eta bakoitza bere ikastetxera bueltatu zen pozik.




Ikusi mendizaleak IKASTURTE HONETAKO MENDI IRTEERAK AMAITU DIRA Ikasturte honetako mendi irteerak amaitu dira. Denboraldiari azken polita emateko guztiok Oletatik Aulestirainoko ibilbidea egin genuen bide gorrian zehar. Ondoren elkarrekin bazkaldu eta egun zoragarria pasatu genuen. Irteeretan parte hartu duten ikasleek saritxoa jaso dute eskolan. Datorren ikasturtean ere animatu eta parte hartu!

Eskolako albiste gahiago jakiteko, -ikasleen lanak, irteerak -bitxikeriak -argazkiak -jantokiko menua eta berriak -‌ Edo aldizkari hau koloreetan ikusi nahi baduzu, sar zaitez gure blogean eta bisitatu atal bakoitza bertako zehaztasunak ikusteko:

http://zaldupe.blogspot.com

ONDO PASA OPORRAK!!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.