GURE ANTXOA

Page 1

ANTXOA

ANTXOA

IKASTURTEA: 2010 -11

Egileak: 6.maila


AURKIBIDEA Antxoaren ezaugarriak Noiz da antxoa sasoia eta non arrantzatzen da? Nola arrantzatzen da? Arrantzaleen bizimodua Benta:prezioak tamainak erosleak Zergatik egon da antxoaren arrantza debekatua? Sare konpontzaileak Turruna Gastronomia


ANTXOAREN EZAUGARRIAK Antxoa Ozeano Atlantikoan bizi den arrain urdina da. Sardatan bizi da eta Sardina baino arrain txikiagoa da. Antxoaren kolorea berde-urdina da eta 20cm luze da. Kosta inguruan bizi da.


NOIZ DA ANTXOA SASOIA ? Martxoaren hasieratik ekainaren 30era da antxoa sasoia.


NON ARRANTZATZEN DA ANTXOA ? Kostatik 8 miliatara arrantzatzen da.


NOLA ARRANTZATZEN DA Sarea bota 100m-ra, ondoren, ordu erdi bat itxaron eta jaso pixkanaka-pixkanaka. Dena batu ondoren, ez badago arrainik beste leku batera joaten dira. Itxasontzia betetzen denean portuan deskargatu eta ordu erdira barriro ere antxoatara joaten dira itsasora.


Arrantzaleen bizimodua Arrantzaleen bizitza oso gogorra da, lo gutxi egiten dutelako. Honen arrazoia, gaueko arrantza da. Gau guztia arrantzatzen eman eta gero, portura iritsi, arraina atera eta ordubete izaten dute atseden hartzeko. Ondoren berriro itsasoratzen dira. Arrantzaleen soldata, harrapatutako arrain kopuruaren araberakoa izan ohi da.


Benta Antxoa portura iristean, bentan entregatzen da eta ordu erdira arrain erosleak bentara joaten dira arraina erostera. Antxoa zenbat eta handiagoa izan gehiago balio du. Erosle batzuk fabriketarako eta beste batzuk arrandegietarako erosten dute.


ANTXOAREN DEBEKUA Bost urteko debekualdiaren ondoren, 2010eko matxoaren 1ean hasiera eman zitzaion antxoaren arrantzaldiari Hego Euskal Herrian, Galizian, Kantabrian eta Bizkaiko Golkoan eta ekainaren 1ean Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan. Arrantzaldia hasteko baimena Europar Batasunak eman zuen. Antxoaren gain-arrantza egon zenez desagertzeko zorian zegoen eta horregatik debekatu zuten.


Sare konpontzaileak Antxoa sarearekin harrapatzen da. Antxoatarako sareak andreek konpontzen dituzte gehienetan.


Herri osoan entzuten da. Turrun bakoitzak portura baxurako txalopek ze espezie ekartzen duten adierazten du: 1-atuna 2-txitxarroa,berdela 3-antxoa 4-txitxarro txikixe 5-sua edo herriko arazoak. Itsasontzi bat portura iristean, arrain erosleak jakinaren gainean egoteko turrun txiki bat ere jotzen dute kofradian bertan.

TURRUNA


GASTRONOMIA Antxoa era askotan jan daiteke:plapla,fileteetan,entsaladan,ozpinetan, tortillan ...


Honaxe hemen errezeta bat: ANTXOAK PIPERREKIN Piperrekin batera potxatuko ditugu oliotan tipulak, gatza eman ondoan. Su bizian erabiliko ditugu lehen 20 minutuan, eta eztiagoan beste 40 minutuan. Xamur eta ongi eginik geldituko zaizkigu. Betegarri gisa erabiliko dugu hau. Kontua handiz garbituko ditugu antxoak, bi aldeak bereiz ez daitezen. Burua eta hezurra kendu eta gatza emango diegu. Liburu bat bezala irekirik ezarriko dugu bakoitza leku lau batean, lasaiago lan egin ahal izango baitugu horrela: betegarriaren koilara pasa eta beste antxoa bat gainean jarri, azala kanpoaldera duela. Irin eta arrautzetan pasa eta banan-banan frijituko ditugu ondoren, olio ugaritan. Lan hau bihurri xamarra da, erraz asko hausten baitira antxoak; lana poliki-poliki egin behar da, beraz, paleta edo sardexka baten laguntzaz. Tomate edo uraza eta tipulin entsalada batekin zerbitzatu ahal izango ditugu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.