Lehengo gaiaren laburpena

Page 1

LEHENENGO GAIAREN LABURPENA -INFORMAZIOAREN GIZARTEA XX. mendearen bukaeran, “hirugarren industria iraultza” eman zen, ekoizpen bizitzeko moduan, kulturan, ekonomian … aldaketa sakona eman zelarik. Teknologia

informatikoaren

erabilpenean

oinarritutako

informazioaren

digitalizazioa da gaur egungo iraultza tekniko kulturala. Gizarte industrialetik informazioaren gizarterako jauzia ez da teknologia digitalen agerpenera mugatzen, baizik eta globalizazioa bezalako prozesu handiagoetara. Informazioaren gizartearen gainean hainbat diskurtso mota daude: Diskurtso merkantilista: informazioaren gizartea ekonomia hazkuntzarako potentzial handia duen merkatua da, teknologia digitalen erabileran oinarrituz. Diskurtso kritiko politikoa: teknologia digitalak garapen sozialaren zerbitzura egon behar dute, eta ez gizarte kapitalistako industrien kontrolpean. INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIEK DITUZTEN ERAGIN SOZIAL ETA KULTURALEN ALDE ON ETA TXARRAK -Teknologia digitalek alde on ugari dituzte: Pertsonen artean komunikazioa asko errazten dute, beraien kokapen geografikoa edozein dela ere. Bide desberdinak daude komunikatzeko: ahots bidez, idatziz, bideokonferentzia bidez … Teknologiei esker, informazio kantitate izugarri batera sarbidea daukagu, eta globalizazioari esker, munduan gertatzen den edozeren berri daukagu unean bertan.Teknologien beste abantaila bat, zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea asko hobetzen dutela da. Bestetik, jarduera produktiborako aukera berriak eskaintzen dituzte teknologia digitalek. Teknologien berrikuntzak lan esparruan eragina du, laneko patroi tradizionalak aldatuz. -Bestalde, teknologia digitalek alde txarrak ere badituzte: Gure gizarteak gero eta maila handiagoan, teknologiekiko nolabaiteko menpekotasuna dauka. Bigarren lekuan, mendebaldeko kultura gainerakoen aldean nagusitzen ari da, uniformetasun kultural baten bidean gaude. Horretaz gain, IKT-ak erabiltzeak, askotan, pribatutasuna galtzea dakar hein batean.


TEKNOLOGIAREN AGERPEN IZUGARRIAK ERAGINDAKO HEZKUNTZA ARAZOAK Teknologiak argiaren abiaduran ezartzen ari dira gure gizartean eta aldaketak azkar

eman

dira.

prestatzen egotea

Beraz, eskatzen

pertsona du,

guztiek

eta

teknologietara

zehazki moldatuz.

helduak,

etengabe

Bestela, analfabeto

teknologikoak bihurtzeko arriskuan egongo bailira. Gaur egungo hezkuntzaren erronka honakoa da: ikasleak, herritar digital inteligente gisa heztea da, informazioa zentzuz erabiliaz. Bestetik, informazioaren aurkezpena jada ez da lineala, irudiak, musika ‌ daudelarik. IKT-ek distantziatik lan egitea ahalbidetzen dute ‌ HEZKUNTZAREN ERRONKAK TEKNOLOGIA DIGITALEN AURREAN Batetik, teknologia digital horiek ikasgeletan ezarri behar dira, ikasleek barneratu ditzaten; inbertsio ekonomikoak burutzea eskatzen du eta baita curriculumeko hainbat gauza aldatzea ere. Horretaz gain, irakaskuntzaren helburuak eta metodoak berrestrukturatzea eskatzen du. Helburuak, ikasten ikastea, informazioari aurre egitea, prestatzea teknologia hauen erabileran, eta kontzientziazio prozesu bat ematea direlarik. Beste erronka bat, teleformazioa da: distantzia bidezko hezkuntza, baita formazio okupazionala birplanteatzea ere, langileak teknologien munduan integratuz. Azkenik, helburua ikasleek teknologien erabilera egoki bat menperatzea da, bizitzan baliagarri izan dakielarik eta teknologiekiko hainbat balore izatea.

INFORMAZIOAREN

GIZARTAEAREN

AURREAN

EMANDAKO

ESTRATEGIA

Testu hau programa, plan eta postulatu ezberdinetan datza. Hauek Europan Informazioaren gizarte honetan eman diren aldaketak ahalbidetzeko sortu dira. Iraultza digitalak bete betean gure gizarteko alor guztietan hedatu egin dira eta eguneroko bizimodua erraztu duten aldaketa desberdinak eman dira.


ESKOLAN IKT-ARI BUURZKO EUROPAKO POLITIKAK

Duela hamarkada bat baino gehiago, IKTak eskola guztietan sartzen sailkatzen hasi zen. Egiteko hau lortzea, pentsatzen zen baino askoz zailagoa izaten ari da eta esfortzu asko egitea beharrezkoa izan da pixkanaka lortu ahal izateko. Prozesu hau moteldu egin denez, uste baino denbora gehiago irauten ari da. Egun, teknologiak ia eskola guztietan presente dago. Honi esker,ikaskuntza dinamikoagoa bihurtzen da eta ikasleak motibatuagoak daude.

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIATIK, BALIABIDE HAZITZAILEETARA

Zaila da IKT-ak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) ikaskuntza prozesua eta emaitza hobetzen duen irakaskuntza modua bihurtzea, baldin eta irakasleek, hezkuntzako adituek… irakasteko eta ikasteko moduak berrikusten ez badituzte. IKT-ak eguneroko bizitzaren arlo desberdinetan aldaketak ekarri dituzte, lan munduan, ekonomian eta hezkuntzan besteak beste. Hezkuntzari dagokionez, IKT-ak eragin handia dute haurtzaroaren garapenean, ikasteko eretan eta inguratzen gaitasunaren esanahiak eraikitzean. Beraz, pertsona askok IKT-etan hezkuntza berrantolatzeko eta hobetzeko aukera ikusi dute. Nazioarteko hainbat erakunde ikasleei gaur egungo informazioaren gizartean hezitzearen garrantziaz hitz egiten dute, ikasleek erraztasunez komunikatzeko, kritikoki pentsatzeko eta arazoak konpontzeko ezinbestekoa delako. 2000. urtean “Comisión Europea”-k ikerketa proiektuak aurkezteko deialdi bat antolatu zuen “Biharko Eskola” izena zuena. Bertan, School+ Más proiektua aukeratu zen, eskola berri bat eraikitzeko sistema informatikoa izanik. Proiektu honen iritziz,


gaur egun eskolei baliabideak eta irakasleei formakuntza eskaintzen zaie, eskolen beharrak, egungo curriculumeko mugaketa‌ kontutan hartu gabe. School+ Mas proiektuaren helburu guztiak lortu ziren. School+ Microcosmo izeneko sistema bat eratu zen, irakasteko modu desberdinak aurrera eramatea ahalbidetzen zuena, bai modu tradizionalean, bai eta berritzaileetan oinarritutakoak ere. Honen guztiaren helburu nagusia ikasleen ikaskuntza bermatzea zen.

HEZKUNTZA TEKNOLOGIKOA MUNDU TEKNOLOGIKOAN

Azken urteotan eman den informazioaren eta komunikazioaren teknologia digitalen garapenaren ondorioz irakasleek horiekiko duten interesa gero eta gehiago areagotzen ari da heziketan sortutako erronkei aurre egiteko. Hori dela eta, hezkuntzateknologiako ikertzaileak interes handia jartzen ari dira gai honen inguruan. IKT-ek gizarteko alor guztietan duten eragina dela eta, ikerketen eta teknologiaren inguruko proposamenen erronketako bat , teknologia-hezkuntzak jasotako ezagutza ez minimizatzea izango da, horrela akats berak egiten ez jarraitzeko.

MEDIO ETA ARREKURTSO REKNOLOGIEN ANTOLAKETA HEZKUNTZA

Ikastetxeen zuzendaritza-karguek edo taldeek IKT-ren hezkuntza erabilpena planifikatzeko ardura daukate eta horretarako curriculumaren diseinuko dokumentuetan bere estrategiak definitu behar dituzte. Honela, ikastetxe batek duen organizazio modeloa, Modelo Teknologikoaren Adopzioa, Integrazio Katalitikoaren Modeloa edo Integrazio Kulturalaren Modeloa, funtsezkoa da ikastetxe testuinguruan teknologi berrien ikuskera eta erabilpenerako. Hiru modelo hauek IKT-ren planifikazio, organizazio eta erabilpena gutxienetik gehiagora doaz.

Gaur egun, IKT-ri dagokionez, ikastetxeak profesional ikaskuntza komunitate bihurtu behar zuen, honek ikasten duen komunitatea baita eta bertan bere partaide guztiek helburu komunak taldean kooperatibo moduan lantzen baitituzte.


-BLOG-A Blog-a interneteko idazketarako gunea da. Kronologikoki ordenatuta dago eta bi osagaui nagusi ditu: Sarrerak Iruzkinak Doaneko zerbitzua da blog-a eta beste hainbat elementuk osatzen dute. Blog-a eskola komunitateko, komunikatzeko erabiltzen den tresna bat bihurtu da. Premia funtzionalagoetarako ere erabil daiteke: Proiektuentzat Berri ezberdinak emateko Jarduerak egiteko Gai desberdinen iritzia emateko Blog-a eduki ahal izateko kontu bat ireki behar da, eta kontu hori sortu eta gera blog-a sortu daiteke. Blogean zerbait idazten denean, kontuan izan behar da informazioa ondo erabili dela, eta informazio iturria egokia dela. Gainera blog-a idazten duena adingabea bada, gurasoen edo legezko tutorearen baimena izan behar du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.