kasu erreal baten ustezko ebazpena

Page 1

HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIA Kasu erreal baten ustezko ebazpena

Egilea: Itziar Lasarte

Lehen Hezkuntzako Gradua I

2010-2011


Hezkuntzaren Psikologia

AURKIBIDEA

-

Ibairen kasua…………………………………………………………………………………………...3

-

Ibairen kasurako ustezko ebazpena………………………….…………………………….…..7

o Ibaik jarraitu beharreko pausuak……………………………………………..…..….8 o Metodologia……………………………………………………………………………….…10 o Kasuan agertzen diren aurren inguruko aipamen batzuk…………………..11 -

Hausnarketa………………………………………………………………………………..………….15

Bibliografia…………………………………………………………………………………….………………….16

2


Hezkuntzaren Psikologia

IBAIREN KASUA Laburpena 2003-04ko ikasturtean Ibaik Bizkaiko ikastetxe batetan Lengoaiako irakasle bezala lan egiten zuen, non ikasleen idatzizko adierazpen maila oso baxuaz arduratuta zeuden. Ibaik, bere 6. LHko ikasleen motibazioa sustatzeko asmoz, ikasturte amaieran ondo idazten ikasten ez bazuten bere ikasgaia gaindituko ez zutela esan zien. Helburu hori lortzeko astero idatzizko lan indibidualak eskatzea erabaki zuen. Baina bere proposamenak espero zuen helburua bete beharrean, antsietatea areagotu zuen. Ibai arrazoi ezberdinengatik, aurrera egiten ez zuten hiru ikasleekin bereziki arduratuta zegoen: Paula, Luis eta Jon. Ikasturte erdian Ibaik zer egin zezaken galdetzen zion bere buruari. Garapena Testuinguru sozial eskolarra Ibai Ansoleagak lan egiten zuen ikastetxea Barakaldon (Bizkaia) kokatuta zegoen, urte horietan krisi ekonomiko batetik irteten saiatzen ari zen herria, hain zuzen ere. Herriaren biztanleria gehienak zerbitzu eta industria sektoreetan lan egiten zuen, baina

Europar

batasunean

Espainiar

Estatuaren

integrazioak

bertako

industrializazioaren desegitea ekarri zuen, krisi sakon bat eraginez. Biztanle helduen gehiengoaren ikasketa maila lehen hezkuntzakoa zen, baina poblazio orokorrean erdi eta goi mailako ikasketen igoera nabargarria somatzen zen. Ikastetxeari dagokionez, Haur eta Lehen Hezkuntzako klaseak ematen zituen irakastegi publikoa zen, ikasleek Bigarren Hezkuntza gertu zegoen Institutura zihoazelarik. Familiek eskolari, eta idazkera ondo menperatzeari konkretuki, garrantzia ematen zieten, baina funtsean lanari lotutako arrazoiak direla eta, seme-alabak laguntzeko denbora nahikoa ez zuten.

3


Hezkuntzaren Psikologia

Ikastetxearen zailtasunak Ikastetxearen zuzendaritza azkeneko urteetan ikasle kopuruaren jaitsieraz arduratuta zegoen. Egoera hori, alde batetik, herriaren biztanleriaren jeitsierak azaltzen zuen, baina bestalde, ikasleek Bigarren Hezkuntzara igarotzeko prozesuan lortutako emaitza negatiboekin ez ote zuen harremanik beldur ziren. Azken ikasturterako ebaluazioaren errebisioa eginez, zailtasun foku nagusi bat Lengoaia ikasgaian, idatzizko ekoizpenaren konpetentzia mailan zehazkiago, topatu zuten. Honetaz gain, ikasleengan zailtasun hauek sorrarazten zuen ezintasun sentsazioak eragindako geroz eta handiagoa zen interes falta behatu zuten. Fenomeno hau eskualdearen eta probintziaren ezaugarri orokorra izan zitekeela uste izan arren,ikasgaiaren plan koordinatu bat martxan jartzea erabaki zuten. Plan horren helburua Lehen Hezkuntzaren amaieran idatzizko adierazpen mailaren hobekuntza lortzea zen, horrela Bigarren Hezkuntzarako adaptazio zailtasunak eta guzti horrek eragiten zuen desmotibazioa ekidinez. Koordinazio lana hiruhilabetekoaren amaieran esperientziak banatzean eta emaitzak baloratzean zetzan, baina ez jarduera konkretuei zegokienez. Proiektu honek Ikastetxe Batzarra eta Gurasoen Elkartearen onarpena zeukan. Ibairen heziketa planteamendua Ibai Ansoleaga ikastetxean LHko 6.mailako Lengoaiako irakaslea zen. Irakasleen Unibertsitate Eskolan iaksketak 2003-2004 ikasturtean amaitu zituenetik (bi urte lehenago) lanean ibiloia zen; hau bere lehenengo urtea zen zentro horretan. Egoera azaldu ziotenean horren ardura serio hartu zuen, idazteko gaitasuna hobetzeko asmoarekin. Gauzak horrela, Ikasleak lehenengo egunean motibatzeko asmoz, hauxe esan zien: �Ikasturte amaierarako denak idazle trebeak izatea espero dut. Hori gertatuko ez balitz, ez duzue ikasgaia gaindituko, ez behintzat Miatzean behar bezalako erredakzioa idazteko gai ez bazarete�.

4


Hezkuntzaren Psikologia

Astelehenero erredakzioarekin lotutako eginbehar bat proposatuko ziela egindu zien, astero zailtasun maila igoz. Ibairen baieztapen hauek ikasleagoarengan pentsamendu antsiosoak sorrarazi zituen. Lengoaiako ikasgaiaren ebaluazioa jarraia izan arren, eta lehenengo hiruhilabetekoa gainditzen ez bazuten ezer gertatzen ez zela bazekiten ere, konpondu gabeko arazoek ikasturte amaieran konponbide zaila izango zutela bazekiten. Gainera Ibaik Bigarren Hezkuntzan inork idazten ikasten lagunduko ez ziela agindu zien, beraz, idazkera trebetasun gabeziek euren etorkizuna akademikoa baldintzatu zezaketela esan zien. Lehenengo astearen amaieran lanak jaso eta haien emaitza eskasak ikusi zituenean, ikasleak motibatzeko asmoz marjinetan mota honetako komentarioak idatzi zituen: “taldearen batez bestekoaren azpitik dagoen lana� edo “datorren astean lan gehiago egin beharko duzu�. Ikasleen zailtasunak Ibaik bere lan egiteko moduak antsietatea sortzen zuenaren sentsazioa zuen. Hala ere, taldeko gazte batzuen lana hobetzen zihoala ikusten zuen. Dena den, beste batzuk gero eta atzeratuago geratzen ziren prozesuan. Horien artean, Ibai hiru ikasleen egoera deigarria zuertatu zitzaion: Paularen, ikastetxearen psikologoaren azterketaren arabera oso azkarra baina barnerakoia zen. Berehala frustratzen zen ezertarako balio ez zuela pentsatzen zuelako eta egiten zuena egiten zuela, emaitza onik lortuko ez zuela sinesten zuen. Lehenengo egunean Ibairen hitzak entzutean idazlan on bat egiteko gai izango ez zela pentsatu zuen, beraz saiatzeak pena merezi ez zuela erabaki zuen. Ibaik bera laguntzeko zer gehiago egin zezaken galdetzen zion bere buruari. Lupita, aldiz, oso gazte irri-bartsua eta alaia zen. Ekuadorren jaiotako umea zen, eta, nahiz eta hizkuntza bera mintzatu, etorkina zelako eta batzuetan klasera etortzen ez zelako, Ibaik jarritako helburuetara helduko ez zela pentsatzen zuen. Horregatik ez zuen berarekin esfortzu gehiegi egiten. Hala ere, oso neska popularra

5


Hezkuntzaren Psikologia

zen eta bere argudioak defendatzen zekienez, lidergotzarako kapazitatea eta kideak erakartzeko gaitasuna erakartzen zuen. Ibaik Lupitarengan arreta gehiago jartzea pena merezi ote zuen zalantza zuen. Azkenik, Jon beti emaitza oso onak lortzen zituen mutila zen. Ibaik proposatutako guztia lortzen saiatzen zen, eta horretarako etengabe egiten zuen lan, bere buruarekiko exijentzia maila handia erakutsiz, beteen iritzia asko arduratzen baitzitzaion. Saio batean, aurreko asteko lanak entregatzean, Ibaik taldearen aurrean Jonen ohiko lana goraipatu zuen arren, aste horretan sei bat lortu zuela esan zuen. Berri honek Jon emozionalki minduta utzi zuen, negar egiteko gogoa sorraraziz. Ibaik bere lana goraipatu ondoren zergatik agertzen zen hain minduta ez zuen ulertzen. Ibairen zalantzak Aste batzuk pasata, emaitzekin oso kontent ez zegoenez, Ibaik oraindik ere bere planteamendua aldatzeko aukera zeukala pentsatu zuen. Lagunduiozu erabakiak hartzen: egokia al da momentu honetan bere planteamendua aldatzea? Horrela izango balitz, zein aldaketa mota egin zezakeen? Irakaskuntza metodologiari dagokionez, gelaren barnean hiru elkarrekintza modalitate edo ikaskuntza daudela kontutan hartu: indibidualista, konpetitiboa eta kooperatiboa. Zure hobekuntza proposamena egin baino lehen, bakoitzaren inguruko informazioa jasotzea gomendagarria da eta Ibairen planteamendua horietako zeinen barnean kokatzen den adieraz ezazu. Aldaketa beharrezkotzat jo izanez gero, aukera berria zein izango litzatekeen azal ezazu (nola egin beharko litzatekeen azalduaz) irakaskuntza modalitate horretarako aldaketaren justifikazioa eginez. Zure erabakiak argudiatzeko informazioa jasotzeko erabiltzen dituzun iturriak aipatzen ez ezazu ahaztu.

6


Hezkuntzaren Psikologia

IBAIREN KASURAKO USTEZKO EBAZPENA Kasu hau sakonki landu ondoren aipatu beharra dago, sarritan ikus daitezkeela idatzizko adierazpena era egokian egiten ez duten haurrak edo pertsona helduak. Azkenengo urteetan zentro batzuetan garrantzia kendu zaio ondo idazteari eta beste zenbait arlo edo ikasgairi eman zaio garrantzi hori. Egia da, idatzizko adierazpen egokia izatea oso garrantzitsua dela eguneroko bizitzarako, eskutitz bat idazteko, kartel bat, dokumentu bat, idazlan bat‌ eta baita aspektu endogenoak era egoki batean garatzeko. Hau da, pertsonalki hezteko, auto ezagutza egoki bat eskuratzeko eta honekin batera auto-estimua garatuz, bizitzan zehar gure buruari jartzen dizkiogun helburuak errazago eskuratzea lortuko dugu. Aipatutako garrantzia kontutan hartuz gero, argi ikus daiteke eskola honetan lengoaia ikasgaiaren irakasleagoan plan koordinatu bat martxan jartzea egokia izango litzatekeela. Plan hau irakasgai eta ikasle talde honetarako pentsatua izan behar da, helburu zehatz batzuk lortzeko, beste mintegietako irakasleekin harreman zuzena izanik, ikasleen interesetatik abiatutako proiektu ezberdinak elkarrekin lantzeko aukera galtzen utzi gabe. Horretarako soluzio ugari daude, plan eta metodologia ezberdinak uztartuz. Kasu honetan nik egokiena deritzodana azalduko dut, beti ere iritsi

eta

proposamen berriei irekia egongo naiz, irakasle bat une oro ikasten ari baita, akatsak eginez eta eraberrituz. Plana martxan jarri aurretik gauza ugari eduki behar dira kontuan, besteak beste; ikasleriaren aspektu exogenoak (adimen ezberdinen maila, auto-ezagutza, autoestima, motibazioa) irakaslearen formakuntza, lan egiteko gogoa (motibazioa), klasea egoki bideratzeko gaitasuna (adimena)‌. Kasuan irakasleen artean esperientziak elkartrukatu eta hiruhilabetekoaren amaieran emaitzak baloratu besterik ez da egiten, ikasleen hasierako egoera zehatza kontutan izan gabe eta egoera horretarako ekintza zehatzak egin gabe. Ibairen

kasuan,

erabili

duen

ikaskuntza

modalitatea

konpetitiboa

eta

indibidualista izan da, ez oso egokia kasu honetan. Indibidualista, bakarkako lana bultzatzen zuen aldetik eta konpetitiboa motibatzeko esaten zituen esaldiak, alderantzizko erreakzioa lortzen zuelako, lehiakortasuna beraien artean eta motibazioa galtzea, antsietatea... Hau dela eta, esan daiteke Ibaik erabiltzen duen metodologia ez

7


Hezkuntzaren Psikologia

dagoela berak duen haur talde guztiarentzat egina, birplanteatu egin beharko dugu egoera, metodologia egoki bat bideratzeko. Esan beharra dago, zerbait hobetzea nahi denean ez dela inoiz berandu, hobekuntza hori txikia bada ere.

Ibaik jarraitu beharreko pausuak: 1. Hasierako ebaluazio bat egin beharko luke plana martxan jarri aurretik , klasean duen egoeraz ohartzeko eta ondoren plan espezifiko bat egin, metodologia edo plangintza zehatz bat jarraituz. Ebaluazio honetan haurren aspektu exogeno eta endogenoak (adimen mota ezberdinak, auto-ezagutza, auto-estima, motibazioa) eta testuingurua kontutan hartuko ditu. 2. Ikasleen norbanako ezaugarriak azterturik dituenean, kurtso bukaerarako lortu beharreko helburuak zeintzuk diren kontuan izan beharko ditu plangintza egokia prestatzeko. Metodologia hori orokorra eta zabala izan behar da, haur guztiek sartu eta jarraituko duten bat, hau da, adimen mota ezberdinak landuko dituena, curriculumean agertzen diren helburuak lortzeko modukoa, haur batzuk azkarrago lortuko dituzte beste batzuk baino baina urte amaieran beteko dena. Helburuak zeintzuk diren ondo finkaturik izan behar ditu irakasleak, ondoren ikasle talde horrentzako egokia izango den plangintza bat bideratzeko. Bide egoki bat burutzeko, hasiera eta amaiera zein izango den jakitea garrantzitsua da. Ikasgela batean, baliteke maila ezberdinak dituzten haurrak egotea (arazo fisikoak) eta

guztiak prozesu berean sartzen saiatu behar gara, egoera

desberdinetara egokitu daitekeen metodologia berdina erabiliz. Ebaluatzeko orduan oso garrantzitsua da jakitea,

kalifikazio bat jartzean ez

dela bakarrik ikaslea ebaluatzen baizik eta gurasoak eta irakaslea ere

8


Hezkuntzaren Psikologia

ebaluatzen direla. Beraz metodologia orokorra bideratuz gero, ikasle bat bera ere ez litzateke atzean geratu beharko eta horrela balitz analizatu egin beharko litzateke zergatik den eta non dagoen gakoa, haur hori bide egokitik bideratzeko, aspektu endogenoak, testuingurua eta beste hainbat gauza kontutan hartuz, beste ikasle guztiekin batera helburu orokorrak lortzera iritsi arte. Kurtso amaierarako lortu beharreko helburuak ez dira bat batean ikasturtearen hasieran esan behar, adimen mota gehienetan egoki moldatzen dena, autoezagutza altua duten haurrak eta auto-estima altua dutenak gogotsu hartuko dute eta behar bada ez dute inongo zailtasunik izango egoerari aurre egiteko. Auto-ezagutza eta auto-estimu baxua dutenei aldiz, helburuak lortzeko bidea erakutsi behar zaie, apurka-apurka lortuko dituztela adieraziz, ariketa errazak egiten hasiz, zailenetara iritsi arte, helburu guztiak eskuratuz. Hau da, adimen mota ezberdinak lantzen dituen ariketak eginez, horrela baten baten hobeak direla konturatuko dira (auto-ezagutza) eta motibazioaren bidez beste adimen motak lantzeko ariketak errazago pertzibituko (ulertuko) dituzte. 3. Modalitate kooperatiboa bultzatuko du, guztiei interesatzen zaizkien gaiak erabiliaz eta taldeka lan eginaz proiektu, eduki ezberdinak aurrera atera ahal izango dituzte. Horrela bakarkako lan batzuk egiteaz gain taldeka lan agin ahal izango dute. Lan taldeak egiterako orduan adimen ezberdinak maila ezberdinean landuak dituztenak jarriko dira, hau da, talde bakoitzean sortzen trebea den haur bana egongo da gutxienez, beste bat memoria ona duena, lanak bideratzen egokia dena, arrazoitzen ona den bat etab. sailkapen hau egin ondoren baztertuak daudenak, liderrekin jarriko ditu taldean, horrela beraien harremana hobetu ahal izango du, beti ere irakaslearen laguntzarekin. Modalitate kooperatiboaren beste helburuetako bat elkarri laguntzea da, indibidualismoa alde batera utziz, helburuak guztion artean, elkarri laguntzen lortzea da. Ibaik egiten zituen asteroko ebaluazioak desagerraraziz, epe luzeagoak emanez helburuak lortzeko, konfiantzazko giro bat sortzen saiatuko da. Horrelako talde lanak eginez askok uste dute, adimen altuko haurrak

9


Hezkuntzaren Psikologia

aspertu egiten direla edo atzera pausuak egiten dituztela, baina ez da horrela, talde lanak eginez adimen altua duten haurrak beste era bateko adimena lantzen dute eta beste era bateko

hausnarketa egitea lortzen dute

proiektuetatik. Adimen altua duen haur batek, auto-ezagutza altua eta autoestima altua izango du eta ez da inoiz aspertuko, beste era bateko hausnarketak egingo ditu eta helburuak erraz gainditzeaz gain beste batzuk barneratzea lortuko du. 4. Metodogia orokor bat , era kooperatibo baten bitartez aurrera eramateko ezinbestekoa da irakasle-ikasleen arteko harremana egokia izatea, feed-back sortzea. Horrela ikasleek beraiei interesatzen zaizkien gaiak proposatu ahal izango dituzte lortu beharreko helburuak, giro lasai eta egoki batean burutuz, lan egiteko ezin hobea izango dena.

Guzti honetan ez dugu ahaztu behar familien esku-hartzea oso garrantzitsua bihurtu daitekeela; haur, guraso eta ikasleak era kooperatibo batean lan eginez. Metodologia: Beste ikasgaietan ikasitakoa, didaktikan adibidez, kasu honetan praktikan jartzeko aukera ezin hobea ikusi dut, beraz Ibairi egiten diodan proposamena gehiago zehaztuko dut. kasu honetan metodo konstruktibista aurrera eramatea izango litzateke egokiena nire ustez, hamabost eguneko proiektuak bideratuz, ikasleen interesetatik habiatuta, aurre ezagutzak kontutan izanik eta lortu beharreko helburuak momentu oro ahaztu gabe. Honekin, ikasleen interesak kontutan hartu ahal izango ditu, apurka helburuak lortzeko aukera egokia baita. Honekin aurre ezagutzetatik habiatuta haurrak irakaslearen laguntzaz eraikitzeko, sortzeko aukera ezin hobea da. Ikasle guztien interesak kontutan hartuz, arreta gehiago jarriko dute, klasera gogotsu joango dira eta ez dira presiopean sentituko. Ikaslea klasera gustura joateako eta era berean idazketan interesa jartzeko, klaseko giroa konfiantzazkoa izatea oso garrantzitsua da.

10


Hezkuntzaren Psikologia

Biderketen taula ikasteko orduan adibidez, kantak, trukeak, bizitza errealean dauden egoerak, jolasakerabiliz biderketen erabilgarritasunaz ohartuko dira eta ekintza ezberdinak proposatuko dituzte eduki hauek errazago barneratzeko. Klasean irakasle sozio-kritikoa izaten saiatu beharko luke, aurrerago aipatutako metodologia

konstruktibiztaren

bitartez

hamabost

egunero

proiektuak

eginez

egunerokotasun kutsu bat sartuz. Adibidez, gizartean gertatzen ari denaren aipamen laburrak eginez, ematen diren edukiei praktikotasuna ematera iritsiko da, ordu-arte lortutako helburuak egunekotasunean duten erabilgarritasuna adieraziz, beti ere ahalik eta objektiboen agertuz.

Kasuan agertzen diren aurren inguruko aipamen batzuk:

1. Paularen kasuan, ikastetxearen psikologoaren azterketaren arabera oso azkarra baina barnerakoia zen. Berehala frustratzen zen ezertarako balio ez zuela pentsatzen zuelako eta egiten zuena egiten zuela, emaitza onik lortuko ez zuela sinesten zuen. Lehenengo egunean Ibairen hitzak entzutean idazlan on bat egiteko gai izango ez zela pentsatu zuen, beraz saiatzeak pena merezi ez zuela erabaki zuen. Auto-estima baxua izateak, Ibaik jarritako helburuak aurrera eramateko saiakera ez egitera bultzatzen dio. Kontutan izan behar da testuinguruak (familiak, irakasleak) ez diola batere laguntzen. Haur hau horrelakoa izatera aurretik bizi izandakoak eragin handia izan duela esan dezakegu. Haurrak gai ez dela pentsatzen duenez, baldintzatu egiten du ondorengo prozesu guztia. Hau da, ez du ondo pertzibituko irakasleak transmititu nahi diona, ez du beharrezko arreta jarriko eta ondorioz, memorian ez da sartuko, sartu beharko litzatekeen erdia. Adib: Ez gai sentitzean (gimnasia egitean)ďƒ haurra ez da egiten saiatuko, arrakasta izateko zailtasunak baititu eta porrot egiteari beldur diolako.

11


Hezkuntzaren Psikologia

Paulak gelakideak baino gaitasun gutxiago dituela sinesten badu eta irakasleak ez badio laguntzen, ez da saiatu ere egingo, ez duela lortuko pentsatzen duelako.

Ez

dakiela

baieztatzearen

beldurra

duelako,

gaizki

egitearen

beldurraren ondorioz ez da saiatu ere egingo. Aurrera pauso bat izango litzateke, beldur horri aurre egitea eta ez pasatzen uztea. Gaizki eginez gero, ez dela ezer gertatzen ohartarazi behar zaio. Ibaik asko lagundu diezaioke Paulari, bera baita ikaste prozesu tarte honetan parte hartzen duen hezitzaileetako bat, irakaslea. Nik planteaturiko metodologiaren bitartez auto ezagutza garatzeko adimen mota ezberdinak lantzen diren ariketak proposatuko dira, eta bertan Paula identifikaturik sentituko da horietako batean, modalitate kooperatiboa erabiliz berak dituen hutsuneak beste ikaskide baten laguntzaz betetzea lortuko du eta bera trebea den horretan beste bati laguntzeko gai ikusiko da. Horrela auto-ezagutza landu eta auto-estimua

igotzea

lortuko

da,

klasean

giro

egoki

bat

sortuz

eta

motibazioaren bitartez edukiak jasotzeko, prozesatzeko eta barneratzeko gai izan arte, helburu guztiak lortuz.

2. Lupita, aldiz, oso gazte irri-bartsua eta alaia zen. Ekuadorren jaiotako umea zen, eta, nahiz eta hizkuntza bera mintzatu, etorkina zelako eta batzuetan klasera etortzen ez zelako, Ibaik jarritako helburuetara helduko ez zela pentsatzen zuen. Horregatik ez zuen berarekin esfortzu gehiegi egiten. Hala ere, oso neska popularra zen eta bere argudioak defendatzen zekienez, lidergotzarako kapazitatea eta kideak erakartzeko gaitasuna erakartzen zuen. Ikasle honekin, nire ustez, bereganako konfiantza lortzen saiatu behar da, eskolara ez etortzearen zergatia jakiteko eta konpondu ahal izateko. Era berean irakasleak aprobetxatu egin behar du berak duen populartasuna eta indarra beste motibazio mota bat lortzeko eta horrela klasean parte hartuko luke, pertsona aktibo bat izatea lortuz. Ibaik haur honek helburuak lortzeko gai dela argi izan behar du eta hori lortu ondoren berak duen seguritatea haurrari transmititu behar dio, bidea erakutsiz, irakasleak bideratzen baititu ikasleak eta guztiak gai direla kontuan edukiz, metodologiaren bitartez auto-ezagutza, autoestima eta adimen mota ezberdinak landu behar ditu. Nik planteaturiko

12


Hezkuntzaren Psikologia

metodologia honetan irakasleak paper garrantzitsua betetzen du, egunero klasean sortzen diren egoeren arabera gauzak prestatu eta inprobisatu behar ditu. Horrela apurka hobetuz joango da eta honekin batera bere aurrerapenez jabetu egingo da, esfortzuaren balioa zein den ikusiko du (aspektu endogenoak). Ondorioz, motibazioa igotzea eta klasera gehiago etortzea lortuko du. Baliteke klasera ez etortzearena beste arrazoi pertsonal batzuengatik izatea beraz, irakaslea ikaslearen ikaskuntzan inplikatu behar da eta eskolara ez joatearen arrazoiak ulertu eta ikertu behar ditu.

3. Azkenik, Jon beti emaitza oso onak lortzen zituen mutila zen. Ibaik proposatutako guztia lortzen saiatzen zen, eta horretarako etengabe egiten zuen lan, bere buruarekiko exijentzia maila handia erakutsiz, beteen iritzia asko arduratzen baitzitzaion. Saio batean, aurreko asteko lanak entregatzean, Ibaik taldearen aurrean Jonen ohiko lana goraipatu zuen arren, aste horretan sei bat lortu zuela esan zuen. Berri honek Jon emozionalki minduta utzi zuen, negar egiteko gogoa sorraraziz. Jon Ibaik aplikatzen duen konpetibizmoaren adibide esanguratsu bat da. Modelo konpetitiboa erabiliaz Jon bezalako ikasleak lortzen dituzu, bere buruarekin oso zorrotzak eta bere exijentzia mailara iristen ez direnean, desanimatu egiten direnak. Joni ikusi arazi behar zaio, eskola ez dela ikasten onena den neurtzeko lasterketa bat, baizik eta bizitzan zehar hobeto ibiltzeko haurrei ezagutzak barneratzea duela helburu. “Gainera 6 bat ateratzeko lan egin behar da!� esatea ez legoke gaizki. Joni gehiegi eragiten dio kanpokoen iritziak (kanpo motibazioa), baina ez edozeinek esaten duena, hau da, irakasleak goraipatu egiten du eta honek ez du inolako erreakziorik sortzen haurrarengan. Baina nota ikusteak aldiz, minduta utzi du, kalifikazioari ematen baitio garrantzia, hamar bat ateratzeari. Besteen balorazioa behar du ondo sentitzeko, beraz auto-ezagutza txikia eta auto-balorazio baxua du. Haurra adoregabetu egiten da berak espero duen kalifikazio lortzen ez duelako eta irakasleak esandakoari ez dio garrantzia ematen, hau da, ez du egindako esfortzua baloratzen. Notan bakarrik zentratzen denak ez du akatsa onartzen ikasketa prozesu baten parte bezala.

13


Hezkuntzaren Psikologia

Joni ohartarazi behar zaio akatsetatik ere ikasi egin daitekeela eta akatsak zeintzuk diren barneratuz gero, lana hobetu egiten dela. Beste era batean esanda gizabanakoaren aurre ezagutzak kontutan harturik (egindako lana), informazio berria jasoz (akatsak), eta hau barneratuz eta landuz (onartu), errealitate berri bat eraiki datekeela (lan hobeago bat), aurrekoa baino garatuagoa eta finkoagoa. Beharbada beharrezkoak diren ezagutzak (kontzeptuak) barneraturik ditu baina hau ez du era egoki batean islatzen (akatsa), benetan edukiak ez dituelako argi bere baitan eta hau ere prozesuaren zati bat denez (ezagutzen zati bat), era egoki batean egiten ikasi beharko du. Irakaslearekin elkarlana eginez, egoera ondo aztertuz, ikasgaia era egokiago batean enfokatuz (irtenbideak proposatuz) eta noski akatsak onartuz, egindako lana hobetzea lortuko du. Arazoa non dagoen identifikatzea oso garrantzitsua da, ondoren behar duen soluzioa zein den aztertzeko. Horretarako ezinbestekoa da, gelan ikasleekin eroso lan egitea inongo presiorik gabe, testuinguru egoki batean, bai haurrak eta baita irakaslea gaian zentraturik egoteko. Honela, beharrezkoak diren pausuak emanez (akatsak onartuz eta hauek hobetuz) hezkuntzaren garapen egoki bat bermatuko da, irakasleak jarritako helburuetara iritsiz.

14


Hezkuntzaren Psikologia

HAUSNARKETA

Egindako lana oso interesgarria iruditu zait, irakasle bezala jarduten dugunean aurkitu eta bizi dezakegun kasu erreal batean kokatu baikara. Horrela, besteak beste, informazioa bilatzen, nondik jo behar dugun eta nola azaldu behar garen ohartu gara.

Ikasgai honetako klase bakoitzean egindakoa oso baliagarria izan da, egunero zerbait berria ikasi baitugu, ikasteko metodo tradizionala alde batera utziz. Hortaz, klasean eginiko debate antzekoak, ikastaldi guztietako protagonista izateko aukera ematen zigun ikaskide guztiei. Aipatu beharra dago, irakasleak zuzentzen zituela klase guztiak eta dinamika honekin, aberasgarriak eta etekin handikoak bihurtzen zituela jarduera guztiak. Kasu erreal hau, testu batean erreflexaturik zegoen, bertan ikasle talde baten eta testuinguruaren deskribapen zehatza adierazten zen. Hortik abiatuta eta egoera guztia kontuan hartuz, analisi zehatz eta sakon bat egin dugu. Ondoren norberak hausnarketa egin eta irakasleak egin beharko lukeena proposatu genuen, beti ere esandako guztia ondo defendatuz eta azalduz. Hau azken klasean guztion aurrean komunean jarri genuen eta honekin norberak kasuaren ondorioak atera genituen prozesu guztia amaitutzat emanez.

15


Hezkuntzaren Psikologia

Bibliografia: Garapen psikologikoa eta hezkuntza psikologia ebolutiboa. Egileak: Jesus Palacios, Alvaro Marchesi eta Cesar Collen bilduma. Irakasleak irakurtzeko esandakoa. http://www.pedagogia.es/la-motivacion/ .Motibazioaren inguruko informazioa. http://www.ehu.es/ikastorratza/1_alea/motibazioa.pdf. Motibazioaren inguruko informazioa. Iturria: http://www.ikasbil.net/idatziak/15699.pdf. Stenberg, adimenari buruzko teoria.

16


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.