PLE ezberdinak aztertzea

Page 1

Ikaskuntza testuinguru ezberdinetan eta munduko jendeak eraikitako PLE ezberdinak aztertzea.

Ikaskuntza ingurune pertsonalak (PLE), ikasleei beraien ikaskuntzako kontrola eta kudeaketa aurrera eramaten laguntzen dien sistemak dira. Horrez gain, ikaskuntza helburuak zehazten, ikaskuntzaren edukiak eta prozesuak kudeatzen

eta ikaskuntza prozesuan beste batzuekin

komunikatzen laguntzen die. Aukeraturiko hiru PLE-ak ondorengoak dira: 1. PLEa

PLE honen bitartez norberak bere ikaskuntzarako behar duen sarea sortzea beharrezkoa dela azpimarratu nahi dut. Eskema honen erdian agertzen den galderak oso ondo adierazten duen bezala, zein da niretzako lanerako /aisirako/ ikasketa pertsonalerako giroa? Horrelako web orrialdeak norberak aurkitzen ditu, saiakuntzak egiten ditu, baliogarriak ez direnak alde batera uzten ditu eta besteekin lan egiten du. Horrela apurka lan egiteko


tresnen zerrenda pertsonala sortzen da, norberaren beharrizanetara egokituz. Zerrenda hau aldatuz joango da norberaren beharrizan edo jakin minaren arabera. Interesa izanez gero, esparru ezberdinak barne hartzen dituen zerrenda luze eta oso bat sortu daiteke. Kasu honetan pertsona batek bere ikaskuntza ingurune pertsonala proposatzen digu, nik ikasle bezala, antzerakoa sortzea beharrezkoa dela deritzot. Izan ere, egunerokotasunean erabilgarriak zaizkigun erremintak identifikatzea eta sailkatzea baliagarria izan daiteke.

PLE honetan ikerketa iturrietarako, aurkezpenetarako, aisiarako, marrazteko, komunikatzeko, errekurtsoen jarraipenerako, lanerako artxiboak partekatzeko‌ sarea sortu du. Horrez gain sare hau zabaltzeko aukera uzten du, erdian aipatu duen galderaren bitartez.

2. PLEa

http://www.youtube.com/watch?v=187srtzXrPQ

Bigarren hau aukeratu dut, Youtuben bitartez partekaturik dagoelako. Izan ere, youtube edozein esparrutako dudaren bat dudanean, argitzeko eta alderatzeko erabiltzen dudan


erreminta da. Youtuberen barruan mota askotako bideoak aurkitu daitezke hala nola; telebistako saioak, pelikulak, musika bideoak eta bestelako materiala.

PLE honetan oso argi adierazten du, egiten dituen marrazki eta idatzien bitartez, zirkulu itxi bat eginez berarentzat interesgarriak diren ikaskuntza inguruneak. Horrez gain lotura bat egiten die, sare sozialetan konpartituz eta norberaren ikasketa esparrua zabalduz, besteengandik ikasiz eta alderantziz.

RSS-ri buruz hitz egiten du:

RSS es una forma muy sencilla para que puedas recibir, directamente en tu ordenador o en una página web online (a través de un lector RSS) información actualizada sobre tus páginas web favoritas, sin necesidad de que tengas que visitarlas una a una. Esta información se actualiza automáticamente, sin que tengas que hacer nada. Para recibir las noticias RSS la página deberá tener disponible el servicio RSS y deberás tener un lector Rss. http://www.rss.nom.es/

RSS aplikazio oso interesgarria iruditzen zait, norberarentzako erakargarriak diren web orrialdeetan zein sare sozialetan informazio berria edo aldaketaren bat dagoenean, jakinaren gainean jartzen duelako. Aldaketa guztien berri ematen du, une oro informazio eguneratua eskainiz. Web orrialde horretan aplikazio hau nola erabili argitzen du, alde onak eta txarrak azalaraziz. Horrelako aplikazioen bitartez, ikaskuntza ingurune birtuala zabaltzeko aukera zuzena ematen da. Publiko eginez, ikaskuntza askea eta mota askotakoa izatea ahalbidetzen du, mundu osora zabaltzea baita helburua. Guztietatik PLE hau da gehien gustatu zaidana, RSS aplikazioa bizitzan zehar erabilgarria izan daitekeela uste dut. Ikasten zein lanean egonda, egunerokotasunean eguneratua egoteko sistema interesgarria dela iruditzen zait. 3. PLEa


Nork ez darama mobila aldean? Gero eta gehiago dira mobila egunerokotasunean erabiltzen duten pertsonak. Hauen artean, erabiltzaile berrien batezbesteko adina jaitsiz doa urteak pasa ahala. Erabilera honen aldeko zein kontrako iritsiak aurki daitezke, nahiz eta m-learnin-ak geroz eta garrantzia handiagoa hartuz joan hezkuntza mailan. Dispositibo mobilen erabilera egokiak ikasketetan etekina hobetzeko balio dezake. Ikasleek parte hartze edo konpromiso handiago erakusten baitute metodologia tradizionalarekin konparatuz, izan ere askoz erakargarriago egiten zaie ikasleei mobila erabiltzea, testuliburuak erabili beharrean. “Una de sus ventajas a nivel pedagógico es la personalización e implicación del alumno en su aprendizaje a partir de construir nuevas actividades e incluso nuevos modelos pedagógicos alrededor del móvil”, Santi Caballé, kataluniako univertsitateko informatika, multimedia eta telekomunikazio departamentuko irakasleak adierazi zuen bezala. Hezkuntza ez doa bat gizarteak ematen dituen aldaketekin, hau da, gizartearen garapenarekin. M-learnina ez dago eskoletan ezarria nahiz eta proiektu edo ariketa zehatz batzuk lantzen diren eskola puntual batzuetan honetako teknologia berrien bitartez. PLE honetan, David Alvanezek mobilaren bitartez erabiltzen dituen aplikazioak azaltzen ditu. Horrez gain beste aplikazio baliagarri batzuk proposatzen ditu, norberaren beharrizanen arabera erabiltzeko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.