Mooc ei buruzko hausnarketa

Page 1

1. Nola ikasten da MOOC-etan? Mooc (Massive Open Online Course), jendetsua, irekia eta online egiten den kurtsoa da. Kurtso hauek, edonork egin ditzake, irekia da, online egiten dira, hau da, edozein tokitatik egin daitezke, betiere sarean konektaturik egonez gero. Mooc kurtso ezberdinak daude sarean eta norberak aukeratzen du, interesatzen zaion edo erakartzen dion gaia. Guk aste hauetan buruturiko Mooc-ean, lan ezberdinak egin behar genituen. Horretarako, azalpen batzuk, material osagarria eta link batzuk ematen zizkiguten. Ondoren sarean zabaldu behar genituen, komentarioak eginez eta elkarri lagunduz. Lan hau indibiduala izan da, nahiz eta kurtsoko beste kideekin zalantzak, jakin-minak eta jakintzak elkartrukatzeko aukera eman digun. Kurtso hauek, epe batean egin beharrekoak dira, epe muga bat dute, hau da, bukatzeko data bat. Hala ere, lanak egiten joateko epe gomendagarri bat proposatzen du, nahiz eta, amaierako data izan egiteko azken eguna. Ikasketa hauen helburua, gure sare pertsonala osatzea zen, egunerokotasunean, zein gure etorkizuneko lanbidean erabiliko ditugun erremintak ezagutu eta partekatzea. Mooc-ek aukera ematen dute, ikasketa esanguratsu, ireki, partekatu eta interesgarria egiteko, une oro eguneratua mantentzeko eskaintza zabala duena. 2. Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko? Mooc bat arrakastatsua izateko ondorengo ezaugarriak izan behar ditu: - Irekia izatea, edozeinek erabiltzekoa - Erakargarria izatea, landuko den gaia jendearen interesekoa izatea - Erraza izatea, erabiltzaile guztiek ulertzekoa, pausoz pauso guztia azaldua - Jarduera zehatzak eta ulergarriak izatea - Dohainik izatea, horrela interesaturik dagoen edozeinek matrikulatzeko aukera izango du - Matrikulazio mugarik ez izatea, nahi duen guztiak egiteko aukera izan dezan - Nahibeste informazio izatea, norbaitek gaian gehiago sakondu nahi izanez gero, bidea zabalik izatea. Zerrendaturiko ezaugarriez gain, ikasketa esanguratsua izateko kooperazioan oinarrituriko kurtsoa bideratzea ezinbestekoa dela deritzot, izan ere, elkartrukea eta elkarrekintza, ezagutza zabaltzeko biderik zabalena da. Honez gaiz, oso garrantzitsua da ikasketa hauen bideratzeaz arduratzen direnen lana. Hauek, informazioa eta jarduerak eskaintzeaz gain, ikasketa burutzen dutenekiko jarrera lagunkorra izan behar dute, zalantzaren bat dagoenean argitu, lagundu zein bideratzeko pentsaerarekin. 3. Zer nolako garrantzia eta funtzioa dute Sare Sozialek MOOC-en bidezko ikasketan?. Sare Sozialek garrantzi handia dute Mooc-en bidezko ikasketetan, izan ere, dudak, jakintzak eta jakin-minak elkar trukatzeko aukera ematen dute. Honez gain, mundu osoko partaideak egotea ahalbidetzen duenez, ezagutza aberatsa eta anitza izatea bilakatzen du, informazio ugari konpartitzen utziz. .


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.