Haiku euskaraz: panorama laburra

Page 1

Euskarazko haikuaren panorama laburra Josu Jimenez Maia

Liburutegira sartutakoan lagun zahar batek ikusi du banekarrela besapean dokumentu bat, luze samarra, eta ironiaz galdetu dit. “Hi, txapa hori guztia bota behar al diguk?” Eta ni, bada, zer nahi duzu esatea, ezetz esan diot. Esan diot labur eta egoki saiatuko nintzela egiten, labur baina ez motz. Nik uste dut hori garrantzitsua dela, motz ez gelditzea alegia, baina, bidenabar, arin egitea, labur, goxo… Bestela esanda, arin baina ez arinkeriaz. Gero, lagunaren galderak ekarri dit gogora euskarazko haikuaren aitzindari gisa noizbait aipatu den Joseba Sarrionandiaren ipuin bat, Sarriren ipuin bat1. Ipuinak, labur esanda, kontatzen du behin gizon bat

paper txiki

batekin igo zela oholtza gainera, nik egin dudan gisara. Eta gizonak paper txatal txikiari begiratu bat eman zion mintzaldia hastean. Eta txatala txikia zenez, denek pentsatu zuten hitzaldia ere laburra izanen zela; baina ez. Hitz eta pitz aritu zen gizona, bon, Joseba Sarrionandiak, uste dut, berba eta berba idatzi zuen ipuinean, baina kontua da luze aritu omen zela gizon hura: ordubete, bi ordu, hiru, lau, bost, sei, zazpi ordu. Hitzaldi luuuuze hura bukatutakoan, lagun batek galdetu omen zion “Zelan egiten duzun mintzaldi hain luzeak apunte hain laburrekin?” Eta hizlariak esan zuen “Paper txikiagatik diozu? Nik paperean esan behar ez ditudan gauzak apuntatzen ditut”. Bon, honaino Sarrionandiaren ipuina, baina aitor dezadan nik ez dudala ipuin horretako hizlariak egin zuen gisara eginen. Nik, egia esan, oso lan atsegina egin behar dut, benetan diot. Atsegin handiz aurkezten nahi dizuet euskaraz idazten den haikuaren panorama —ezinbestez laburra— dugun denbora tartea laburra delako.

1 Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako; Sarrionandia, Joseba. Hik Hasi, 2010


Hasteko, euskaratutako haikuak aipatu behar badira, gogora ekar dezagun EIZIEren SENEZ aldizkarian jadanik zaharra den zenbaki batean, artikulu mamitsu bat, ezinbesteko erreferentzia dena: Bashô, Buson, Issa eta Shiki, lau klasiko handi horien haiku bikainak — shūku2— Ibon Uribarrik euskara ekarriak eta Interneten irakur daitekeena3. Haikuaren historia laburra egiteaz gain, lau maisu horien berri eman eta itzulpenaren gora-beheraz zertzelada tekniko jakingarri anitz damaigu, eta, itzulitako haikuan artean, nola ez, Bashôren Aintzira zaharra (...) klasikoa. Haikuaren lehen erreferentea euskaldun askorentzat Iparraldetik etorri zitzaigun, Haiku Kaiku4 liburuaren bidez, François Aillet-ena. Liburu bitxi hau Baionako Maiatz argitaletxearen ekimenari esker eman zen argitara; argitaletxe honek izen bereko Maiatz aldizkarian ere hainbat haiku eman dira argitara, hala nola Hatsa elkartearen poesia bildumetan. Haikugile anitzek aurkitu dituzte aldizkari hauetan lehen haikuak argitaratzeko lekua. Denak zerrendatzea luze joko lukeenez, noan aipatzera Sarrirekin batera haikuen aitzindari aipatzen den Juan Kruz Igerabide Juan Kruz Igerabideren bibliografia oparoan Begi niniaren poemak5 eta

Botoi bat bezala6 liburuak azpimarratu behar dira, alde batetik euskaraz izandako arrakastarengatik eta, bestetik, erdarara ere itzulita dagoelako eta, beraz, euskaraz ez dakienak ere jo dezake ikusteko eta gozatzeko Juan Kruzen poesia. Aurrekoarekin batera, bai kalitatea bai kantitatean, euskarazko haikuen munduan hemen bertan, Iruñean, bizi den Josetxo Azkona eta bere Ez naiz

Fujin izan7. Ez da izan haikuak dituen bere liburu bakarra; horra hor, Ni Arbola naiz eta zu haitza8 adibidez, beste poema ederrekin argitaratua. 2 Shūku, in Sakura Cultur Dictionary, Satori, 2016 3 Issu-n 4 Aillet, François, Maiatz, 1999 5 Igerabide, Juan Kruz, Erein, 1999 6 Igerabide, Juan Kruz. Anaya-Haritza, 1999 7 Azkona, Josetxo. Pamiela, 2010 8 Azkona, Josetxo, Alberdania, 2009


Eta liburutegi batean gaudelarik, goazen beste liburutegi batera, Tolosako liburutegira eta horko liburuzaina aurkituko dugu testu laburrak idazten, baita haikuak ere: Karlos Linazasoro eta, bere obra bat aipatzearren,

Hamazazpikotan9 beharko da aipatu ezinbestez. “Poetarentzat poesia itzultzea bere lanaren luzapen bat daâ€? zioen Gerardo Markuletak elkarrizketa10 batean: itzultzailea eta idazlea ere baden Gerardo Markuletak ere bere haikuak ere egiten ditu. Eta euskal emakumeek ez dute haikurik idazten? Bat aipatzearren, Carmen Valois, IruĂąean sortua izanagatik aspaldi Donostiako bizilaguna. Jauzi bat emanen dugu berriz mugaz bertzaldera eta Jean Lissar dugu, agian ezagunagoa bere jarduera politikoarengatik, baina Haikuak11 izeneko liburuaren egilea ere badena. Mugaz alde honetara jauzi eginda, Nafar Ateneoaren egoitzan 2014ko udaberritik egin den haiku atelierra ere aipatu behar da; oinarri teoriko bat eman eta gero, hilean behin bildu izan gara eta, besteak beste, Iosu Osta, Bingen Amadoz eta Juankar Mugartza aritu dira bertan; euren haikuak, atelier horren emaitza, urtean behin ateratzen den Nafar Ateneoaren Constantes

Vitales aldizkarian eman dira argitara. Haiku Lehiaketa bat ere egon badago, eta Twitterren #haikuakeuskaraz ere aipatzekoa da eta haiku-argazkiak ere bertan ikus daitezke. Hitzaldiaren hasieran aipatu dugu Ibon Ulibarriren itzulpena eta bukatzeko, duela urtebete argitara eman zen Ryookanen 101 haikuak12 ekarri nahi ditut lerootara eta itzulpen hori baino lehen bi haiku-liburu atera nituen,

Gerezi garaiko haikuak13 eta Orbel azpiko haikuak14. Duela bizpahiru urte, Euskal Idazleen Elkartearen Hegats literatur aldizkariaren idazkuntza kontseiluko kide nintzelarik, Euskarazko olerkariak 9 Hamazazpikotan, Linazasoro, Karlos. Elkar, 2010 10 Ortzadar gehigarrian, 2014ko uztailaren 19an 11 Haikuak. Lissar, Jean ZTK, 2016 12 Ryookanen 101 haikuak, Ryookan, Denonartean, 2016 13 Gerezi garaiko haikuak Jimenez Maia, Josu, Maiatz, 2011 14 Orbel azpiko haikuak Jimenez Maia, Josu. Denonartean, 2013


ikusezinak Nafarroa Garaian15 izeneko artikulua idatzi nuen Euskal literaturaren ikusezintasunaz ziharduen aldizkariaren monografikoan. “Nafarroa Garaian , hezur-haragizkoak izanagatik, poesia euskaraz idazten dugunok ikusezinak gara, baita literaturazale eta idazle erdaldun elebakar anitzendako ere; salbuespenak salbuespen, euskaraz idazteak ikusezin bihurtzen gaitu.” Gaur egun poeta dela inork gutxik aitortzen du, aitorpen hutsak zor lezakeen oihartzun isilaren beldur. Eta halarik ere, bada jenderik poesia irakurtzen duenik; areago, bada jenderik poesia idazten duenik! Guztiarekin ere, harriduraren marka guztiak hautsi zuen lehengoan nire auzokide batek. Igogailura sartu ginen elkarrekin: ni hirugarren solairura nindoan; auzokidea, aldiz, laugarrenera. Igogailuan eguraldiaz hitz egiteko aukera paregabea profitatu ordez, hauxe galdetu zidan auzokide erdaldun peto-petoak: "Oye, que me han dicho que tú escribes..." Baietz erantzundakoan, segituan beste bat: "¿Oye, y escribes en vasco?" Baietz esatean, harridura marka handi bat marraztu zitzaion bere kopetaren pantailan. "¿Oye y qué escribes, novelas?" Nik ipuinak eta artikuluak eta irrati-kolaborazioak eta olerkiak, haikuak idazten ditudala esan nion. "Haiku" hitza entzutean, harridura marka erraldoi bat finkatuta gelditu zitzaion kopetan; ahoz bete hortz gelditu zen, zer esan ez zekiela; halaxe utzi nuen igogailutik ateratzean. Ez zidan astirik eman haikuaren jatorri japoniarraz; izan ere, une ez zen egokiena horretarako, ezta? Laugarren solairuko auzokidea ikusten dudanean, begiratu diot kopetari, ea harridura marka berriz ikusten dudan bere kopetaren pantailan. Nolanahi delarik ere, idazki honek balio izan badu badu hain ikusezin izan ez gaitezen, gaitz-erdi! Iruñea, 2017-10-7 15 Euskarazko olerkariak ikusezinak Nafarroa Garaian, Jimenez Maia, Josu. in Hegats aldizkaria, 51 zenb. EIE, Donostia, 2014


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.