Gabonak boletina

Page 1

2014ko gabonak

visitas Navidad 2014

LAGUNENTZAKO

ABANTAILAK ETA JARDUERAK

ABENDU OSOAN ETA URTARRILAREN 6RA ARTE ABANTAILA HANDIEZ GOZATU, LAGUNA ZARELAKO DENDA Lagunek %20ko beherapena duzue Dendako salgaietan (%5ekoa liburuetan); gainera, %30eko deskontu berezia du Guggenheim Bilbao Bildumaren inguruko liburuak, bai gaztelaniazko bai ingelesezko argitalpenak: La Colección del Museo Guggenheim Bilbao hizkuntzak: bi edizio, bata gaztelaniaz eta bestea ingelesez psp: 55€ publiko orokorra; 38,5€ Museoaren Lagunak Liburu honetan Guggenheim Bilbao Museoaren arte-funtsak biltzen dira, Museoa ireki zenetik liburu argitaratu artekoak. Guggenheim Bilbao Bildumaren inguruko lehen katalogoa da eta funts horretara gehitutako artelanetan sakontzen da: lanen interpretazioa eta lanen testuinguru historiko zein artistikoa. Ikerketa honetan nazioarteko berrogeita hamar bat adituk esku hartu dute, eta haien saiakerek hausnarketa-sorta baliotsua osatzen dute. Liburu honek Guggenheim Bilbao Museoak gaur egungo artea ikertzearen, erakustearen eta zabaltzearen aldeko konpromiso sendoa duela aitortzen du.

DOAKO SARRERA ZUREKIN DATORRENARENTZAT Museoaren Lagunek pertsona bat zuekin doan ekartzeko aukera duzue abendu osoan eta urtarrilaren 6 arte. Adiskide eta senideekin partekatu Lagun zarela eta gonbida itzazu zurekin Museora etortzera Gabon hauetan.

BIZKAIKO KULTUR TXARTELA BISTRÓ ETA NERUA GUGGENHEIM BILBAO JATETXEAK Gabonetako proposamen gozo-gozoak: aurtengo Gabonetan gastronomia onena izango da Guggenheim Bilbao Museoan Bistró Guggenheim Bilbao jatetxeak Gabonetako menu berezia eskainiko du, enpresa-afarietan, familiarteko eta lagunarteko topaketetan eta abarretan dastatzeko. Zatoz eta ezagutu Bistró gune berria. Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeko sukaldari-buru Josean Alija, urtarrilaren 5eko gauerako eta Errege Egunerako menu berezia sortu du. Bilboko proposamen asmotsuenetako eta berezienetako bat bizi eta ospatu horrela jaiegun hauek. argibideak: www.bistroguggenheimbilbao.com - www.nerua.com

gogoratu: Museoaren Lagunek %5eko beherapena duzuela Bistró eta

Nerua jatetxetan eta %10ekoa Bar tabernan, Lagun txartela aurkeztuz gero. Norbanakoarentzako beherapen hau ez da beste eskaintza batzuekin bateragarria

Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan. Erabili kanpaina hau Gabon hauetan Museoaren Lagun txartela oparitzeko zein zure txartela berritzeko, 12 €-ko beherapena izango duzu (B motako Bizkaiko Kultur Txartela). Noiz erosi Bizkaiko Kultur Txartela? 2014ko abenduaren 1etik 2015eko urtarrilaren 29 arte. Non erosi? Bizkaiko BBK orotarako kutxazainetan. Noiz erabili? 2014ko abenduaren 1etik 2015eko urtarrilaren 31 arte.


2014ko abenduaren 15a 16:00–20:00

ateak zabalik museoaren lagunentzat

Berriro ere hemen ditugu festak eta Gabonetako jarduerak; nola ez, Lagunentzako Ateak Zabalik Jardunaldi klasikoa ere horien artean dago. Aurten, abenduaren 15ean izango da (astelehena), 16:00etik 20:00etara. Zatoz eta gozatu gure proposamenez!

dENDA-LIBurudenda

[16:00–19:30]

Egun horretako beherapen bereziak aprobetxatu eta erosi 2014ko erakusketen katalogoak eta osatu Gabonetako erosketak prezio onean. Hona hemen ideia batzuk: Georges Braqueren eta Yoko Onoren katalogoek %50eko beherapena izango dute eta Guggenheim Bilbao Bildumaren liburuak %30ekoa. Gainera, gogoan izan abendu osoan eta urtarrilaren 6ra arte, %20ko deskontua duzuela Dendako salgaietan eta %5ekoa liburuetan.

gidaridun bisitaldiak

erakusketen diseinua eta muntaia [16:30 eta 18:00] Museoaren artelan ospetsuenetako batzuk maneiatzeko eta instalatzeko prozedura konplexuak ezagutu nahi dituzu? Eman izena bisitaldi honetan eta jakingo duzu nola muntatu diren honako artelan hauek, besteak beste: Sol LeWitt-en horma-irudia eta Beuys-en, Kounellis-en, Kiefer-en, Chillidaren eta Serraren lanak; guztiak daude Gure garaiko artea erakusketan ikusgai.

museoaren barnealdea [16:30 eta 18:00]

Ezagut itzazu eraikinaren mantentze-lanetarako instalazio batzuk, hala nola, aire-girotzea, suteen aurkako babesa edo argiztapena.

erregistro arloa [16:30 eta 18:00]

Ikus ezazu nolakoa den Erregistro Arloak erakusketa bat prestatzeko aurrera daraman lan-prozesua: aseguruak, enbalatzeak, garraioak, erregistroa, ikuskapena eta artelanen instalazioa.

artapen arloa [16:30 eta 18:00]

Ezagut itzazu artelanen dokumentaziorako, ikerkuntzarako eta kontserbaziorako erabiltzen diren teknikak eta irizpideak.

erakusketa [16:30 eta 18:00, euskaraz eta gaztelaniaz]

Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak Ez duzu aldi baterako azken erakusketa ikusi oraindik? Ibilbide bat proposatzen dizugu erakusketako lanik adierazgarrienak ezagutzeko.

laguntzaileak iraupena: 45 min inguru (bisitaldi bakoitza)

Jardunaldian edariak egongo dira, Museoaren Enpresa Ongile Coca-Cola-ren eta illycaffè-ren eskutik.

topagunea: taldeen txarteldegia, bisitaldia baino 10 min lehenago

aurretik erreserbatzeko: abenduaren 9tik aurrera: www.guggenheim-bilbao.es webgunea edo 944 359 090 telefonoa, astelehena–ostirala, 09:00–14:00

Egun honetako jarduera guztiak doakoak eta Museoko Lagunentzat soilik dira


2014ko GABONAK 2015EKO BIDAIEN AURKEZPENA 17:30: Udan, itsas bidaia egingo dugu

(ekainaren 4tik 11ra) eta Amsterdam, Rotterdam eta Noruegako fiordoak ikusiko ditugu, Holland America luxuzko enpresaren Rotterdam itsasontzian. Horren inguruko argibideak emango ditugu.

18:00: Izena eman duten

partaideentzat Indiarako bidaiaren (urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra) aurkezpena egingo dugu.

txotxongilo ikuskizuna

PICASSO POR LOS PELOS Zuzeneko musikadun ikuskizun honetan, La Mar konpainiako txotxongiloek benetako gertakizunetan oinarritutako istorio baten berri emango digute: Eugenio Arias eta Pablo Picasso artista bikainaren laguntasun kutuna. Erbestean, Parisen, elkar ezagutu zuten, eta urte askoz, Eugenio artistaren bizargina izan zen. Urte horietan, barberuak konfidentziak partekatu eta hainbat opari jaso zituen: marrazkiak, lan grafikoak, zeramikak, bizarra mozteko tresnen irarritako kutxa bat eta abar. Picasso zendu zenean, lagunak hari eskainitako opariekin (1948 eta 1972 arteko data dutenak) museoa bat irekitzea erabaki zuen Eugeniok bere herrian, Buitrago del Lozoyan.

18:45: Toscanara bidaia (apirilaren 29tik maiatzaren 3ra) aurkeztuko dugu; besteak beste, Niki de Saint Phalle-k sortutako Tarotaren Lorategia ikusiko dugu, data horietan Museoan artista horri eskainitako erakusketa ikusgai dela. [Edonor joan daiteke] lekua: Zero Espazioa

hizkuntza: gaztelania

adina: 4 urtetik aurrera

lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 18:00 iraupena: 50 min

hizkuntza: gaztelania

sarrerak: doakoak; nahitaezkoa da sarrerak hartzea. Gehienez hiru

sarrera Lagun txartel bakoitzeko

musika emanaldia MOCEDADES!

Bilbon duela 46 urte sortutako Mocedades talde historikoak jatorrizko mamia oraindik ere gordetzen du. Urte hauetan, hainbat abeslari izan dira taldean; gaur egun, Javier Garayk, Luis Hornedok, Bego単a Costak, Aitor Melgosak eta Iciar Ibarrondok osatzen dute. Hurrengo udaberrian disko berria kaleratuko dute, taldearen 20 abesti klasiko bilduko dituena. Gozatu emanaldi honetaz, abesti hunkigarriak gogoratzeko aukera izango duzu; hainbat belaunaldiri ametsak sorrarazi dizkiete. lekua eta ordua: Museoko Atrioa,

19:15

iraupena: 45 min


w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944IZEN-ABIZENAK 35 90 12 - 944 35 90 80

LAGUN TXARTEL ZK.

Jarrai gaitzazu:

TELEFONOA/MUGIKORRA

E-POSTA

GALDERA LEHIAKETA Jardunaldi osoan, 18:30era arte, galdera-lehiaketaren erantzunak emateko aukera izango duzu. 19:00etan, Museoko Atrioan, notario aurrean, zozketa bat egingo dugu partaide guztien artean. Aurtengo sariak honakoak dira: • Bi pertsonarentzako afari bat Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean • illy X7 Iperespresso kafe-makina • Zazpi Nikon prismatiko, Ernesto Netoren erakusketaren parte izandakoak Zorte on partaide guztiei!

GALDERAK 1. Jackson Pollock pintura-joera garrantzitsu baten ordezko izan zen. Gogoratzen duzu joera horren izena? Paint in Black

Action Painting

Orbandutako pintura

2. Lehen solairuan El Anatsui ghaniar artistaren lan bat dago. Zer materialez egin zuen? Likore botilen aluminiozko tapa eta zintak

Harriak eta kristala

Zura eta harea

3. Vasily Kandinskyren zenbat lan ditu jabetzan Solomon R. Guggenheim Museum-en bildumak?

Guggenheim Bilbao Museoko Lagun Boluntarioen laguntzaz prestatutako galdetegia

50 baino gehiago

100 baino gehiago

150 baino gehiago

4. Bigarrren solairuko areto batean Darío Villalbaren artelan batek “harrera egiten digu”. Zer izeburu du? Harrera

Zain

Atzerapena

5. 301. aretoan Jorge Oteizaren Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia artelana dago. Guggenheim Bilbao Bildumakoa da. Oteiza São Pauloko lV. Bienalean saritu zuten. Zer urtetan izan zen hori? 1957

1951

1949

6. Cy Twomblyren Komodori buruzko bederatzi gogoeta lana enperadore erromatar baten hilketa du oinarri. Zenbat mihisez dago osatuta? 11

7

9

7. Gabarra 1960ko hamarkadan Robert Rauschenberg-ek egindako serigrafiatutako pinturetako bat da. Ba al dakizu zenbat denbora eman zuen hura egiten? Urte bat

Hilabete bat

Egun bat (24 ordu)

8. Zer artistak sortu zuen 1997an, Museoko 208. aretorako bereziki, Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) lana? Richard Serra

Sol LeWitt

Jenny Holzer

9. Museoko Denda lekualdatu dute. Antzinako kokalekuan zer motako jarduerak egiten dira orain? Kirol-jarduerak

Hezkuntza-jarduerak

Turismo-jarduerak

10. Film & Video aretoa artelanak erakusteko gune berri eta iraunkorra da. 103. aretoan dago. Bertan erakusten diren lanek zer bereizgarri dute? Asian, Afrikan edo Latinoamerikan sortutakoak dira Pinturaren eta eskulturaren esparrukoak dira

Bideoartearen eta irudia-mugimenduaren barruan daude


2014ko gabonak GABONAK FAMILIARTEAN Gabonetako hezkuntza-jardueren babeslea:

ARRASTOEN JOLASA

Abenduak 20—urtarrilak 6, 10:00–20:00 Zer koloretakoak dira Gabonak gaur egun? Zer gertatuko litzateke horma bat, osorik, kolore horretaz margotuko bagenu? Haurrak txarteldegian har dezakete jolas honen fitxa, margotzeko eta misterioak argitzeko fitxa bat. Horretarako, xehetasun batzuetan arreta jarri beharko dute eta Museotik sakabanatutako arrasto batzuk jarraitu. Informazio-mahaian jolasa beteta aurkeztean, opari bikaina jasoko dute (aleak amaitu arte). adina: 3–10 ute

fitxak eskuratzeko: txarteldegian, Museorako sarrera erosiz gero

visitas

LAGUNENTZAKO GABONETAKO TAILERRA

GABONAK ERALDATU Abenduak 26, 30, urtarrilak 3 (euskaraz) Abenduak 27, urtarrilak 2 (gaztelaniaz) Partaideek Gabonekin lotu ohi ditugun objektuak, izeiak adibidez, hartu eta material harrigarriak erabiliz eraldatuko dituzte. Gabonetako zuhaitz moderno eta bereziak egingo ditugu, irudi geometrikoz, zenbakiz eta kolorez beteak. adina eta ordua: 3–5 urte (11:00

eta 17:00) eta 6–10 urte (17:00)

topalekua: taldeen txarteldegia sarrerak: salgai webgunean eta

Museoko txarteldegian; 2,5 €.

ARTEAREN IZKINA: GABON GOXO-goxoA

EGIN GABONETARAKO APAINGARRI… JANGARRIA! Abenduak 20, 21, 26, 27, 28 eta 30 eta urtarrilak 2, 3, 4 eta 5, 11:00–17:00 Zer zapore dute gure garaiko Gabonek? Partaideek Gabonetako apaingarri berezi eta dibertigarriak egingo dituzte, are jangarriak direnak! adina: 2–8 urte

lekua: Museoko Atrioa

iraupena: 1 h 30 minutu gehienez; haurrak edozein ordutan sar daitezke

txokora

sarrerak: salgai Museoko txarteldegian; 2 € Museoaren Lagunak eta

4 € publiko orokorra

sarrerak: abenduaren 9tik aurrera guggenheim-bilbao.es webgunean zein 944 359 090 telefonoan, astelehena–ostirala, 09:00–14:00

GABONETAKO POSTA-TXARTELak SORTU ETA SENDATU!

Zortzi urtez urte berrirako nahiak idazten, Gurutzetako ospitaleko hezkuntza-gelatik! Abenduak 20–urtarrilak 6, 10:00–20:00 Haurrek egindako posta-txartelak erakutsiko dira; haurrok Gurutzetako eta Basurtuko ospitaletan, 2007tik Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako arte-tailerretan egindakoak. lekua: Hezkuntza gune berria

sarrerak: doakoak Museoaren sarrera

erosiz gero


2014ko Gabonak GAUR EGUNGO DANTZA [+18] THE BEST OF YOU

Abenduak 27, larunbata, 19:00 La Intrusa dantza-konpainiaren gaur egungo dantza-ikuskizun honetan, zuzeneko musikaren soinuan, hiru dantzarik tentsioz betetako partituran zeharko bidaia egingo dute, lasaitasuna asmo eta desio onez bilatzen duten bitartean. lekua: Museoko Entzungela iraupena: 1 ordu

sarrerak: salgai webgunean eta

Museoko txarteldegian abenduaren 12tik aurrera; 5 € Museoaren Lagunak eta 8 € publiko orokorra

HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA POSTA KODEA 00

Abenduak 26, ostirala, 12:30 (euskaraz) eta 18:00 (gaztelaniaz) Teatre Engruna konpainiak poesiaz, kolorez eta magiaz betetako ikuskizuna eskainiko du. Horretan, txikiek hitzek, sentimenduek eta ideiek orain gutxi arte paperezko gutun-azaletan bidaiatzen zutela ikasiko dute. Ikuskizunean beste leku batzuetan emanaldia ikusitako haurren eskutitzak irakurriko dituzte, eta Museora datozen haurrek urteberriko zorion agurrak idatzi ahalko dituzte eta gutunak postontzi batean utzi; horrela bidaiatuko dute eta hurrengo ikuskizunetako haurrek irakurri ahalko dituzte. adina: 4 urtetik aurrera

lekua: Museoko Entzungela iraupena: 50 min

sarrerak: salgai webgunean eta Museoko txarteldegian abenduaren 12tik

aurrera; 3 € Museoaren Lagunak eta 5 € publiko orokorra

FAMILIENTZAKO KONTZERTUA

ROCK’N’KIDS GABONETAN Abenduak 28, igandea, 18:00 Jaiegunak giro alai ederraz ospatuko ditugu: Rock’n’kids Band taldearen kontzertu batez. Musikaren, dantzaren eta eszenaratzearen bidez helduek eta haurrek Gabonetako erritmoez gozatzeko aukera izango duzue. rock Gabonetako kantuek eserlekutik altxatuko gaituzte eta urtea energiaz beteta amaitzen lagunduko digute. adina: 3 urtetik aurrera

lekua: Museoko Entzungela iraupena: 1 ordu

sarrerak: salgai webgunean eta Museoko

txarteldegian abenduaren 12tik aurrera; 4 € Museoaren Lagunak eta 6 € publiko orokorra


gogoratu

SORMEN SAIOAK Modarekin, diseinuarekin eta musikarekin lotutako saioak dira; artea buruan jorratzen dira gaiak “zuk zeuk egin” lemapean.

Rineke Dijkstra, The Krazyhouse (Megan, Simon, Nicky, Philip, Dee), Liverpool, UK, 2009. Lau kanaleko bideo-instalazioa, koloretan, soinuduna, 32 min. Solomon R. Guggenheim Museum, New York. Zuzendariaren Nazioarteko Batzordearen funtsekin eskuratua; Parisko Fondation Louis Vuitton-ekin partekatutako jabetza, 2014.

Rineke Dijkstra: The Krazyhouse (Megan, Simon, Nicky, Philip, Dee), Liverpool, UK 2014ko azaroak 13–2015eko martxoak 1 Film & Video aretoa (103)

Vasily Kandinsky, 8. konposaketa (Komposition 8), 1923ko uztaila. Olio-pintura mihise gainean, 140 × 201 cm. Solomon R. Guggenheim Museum, New York. Solomon R. Guggenheim Sortze Bilduma. Dohaintza 37.262

MUSIKA ETA KOLOREa

musikandinsky tailerra [+14] Urtarrilak 15 eta 22, 18:00–19:30

Bi saiotan, Guggenheim Bildumetako artistetako bat abiapuntu, musika eta kolorea landuko ditugu. Behar anitzak dituzten gazteentzat. Musikak integratzeko duen ahalmenaz gozatu! irakasleak: Igor Imaz eta Carles Pérez lekua: Hezkuntza gune berria sarrerak: Nahitaezkoa da aurretik webgunean erreserba egitea; 20 € Museoaren Lagunak eta 24 € publiko orokorra. Gutxienez, 8 pertsona; gehienez, 20

IKUS-ENTZUNEZKOAK

let’s go to the movies! [+18] Urt. 28 eta ots.25, asteazkenak

ART AFTER DARK [+18]

djv sound (fever, bilbo) tiefschwarz (souvenir music, berlin)

Abenduak 12, 22:00–01:00 Hilean behin, ostiral batean, Museoa gauez irekiko da erakusketez eta nazioarteko DJ saioez gozatzeko. estiloa: musika elektronikoa lekua: Museoko Atrioa

sarrerak: salgai webgunean eta Museoko txarteldegian; 9 € Museoaren

Lagunak eta 13 € publiko orokorra. Ikusle kopuru mugatua. Ez dago barne Fever kluberako sarrera

Zatoz Guggenheim Bilbao Museora hileko azken asteazkenetan. Ingelesez emango ditugu film eta dokumentalen zatiak, artearekin zein sormenarekin lotutakoak; eztabaidatzeko txandarekin tartekatuko ditugu, British Councileko irakasleen eskutik. Egitaraua: webgunean. lekua eta ordua: Zero Espazioa, 18:00 sarrerak: salgai saio bakoitza baino astebete lehenago Museoaren webgunean; doakoak Museoko Lagunentzat, 3 € publiko orokorra. Gutxienez 8 pertsona; gehienez 30. Gomendatzen dugu gutxienez ingeleseko maila ertaina edukitzea. British Councilekin lankidetzan

Lanak: baimendutako erreprodukzioen ©, VEGAP, Bilbo, 2014


w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 35 90 12 - 944 35 90 80 Jarrai gaitzazu:

aurrerapena: bildumagintza egitarauko artelan berria José Manuel Ballester

José Manuel Ballester (Madril, 1960) Espainiako argazkigintzaren esparruan nortasun berezi eta handiko egiletzat hartzen dute. Argazkigintza Sari Nazionala jaso zuen 2010ean, “arkitektura-espazioaren eta argiaren interpretazio apartarengatik eta argazkigintza-tekniken berrikuntzari egindako ekarpen bikainarengatik”. Dallasko aparkalekua (Aparcamiento en Dallas) 2013. urtean egindako sail bateko lana dugu. Ballesterrek hain ugariak diren aparkalekuetako baten irudi kezkagarria proposatzen digu hemen: argazkian huts-hutsik dago aparkalekua eta ez dago inor begi-bistan, nolabaiteko larrialdia “iragarriko” balu bezala, egoera apokaliptiko bat. Hala ere, argazkia astegun arrunt batean egin zuen.

teknika:

argazkia, zuzeneko inprimaketa Dibond gainean 53 x 95 cm edizioa: 50 ale sinatuak eta ziurtatuak, artistaren 5 proba prezioa (BEZ barne) Publiko orokorra: 1.500 € Museoaren Lagunak: 1.200 € Nazioarteko eta Ohorezko Kideak: 1.005 € argibideak: Museoaren Lagunen Zuzendariordetza, amigos@guggenheim-bilbao.es - 944 359 012 neurriak:

Lehen 20 artelanak markoa jarrita helaraziko dizkizuegu!

zorionak 2015

Vasily Kandinsky, Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–09 (xehetasuna). Olio-pintura mihise gainean, 106 x 96,6 cm. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim Sortze Bilduma, Dohaintza 41.505


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.