Comunicado EN

Page 1

w ww . g u g ge n h eim - bilbao . eus

Museoko Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu hemen:

m u s e o a r e n l a g u n a k

Olafur Eliasson: bizitza errealean

Olafur Eliasson Big Bang iturria (Big Bang Fountain), 2014. Ura, argi estroboskopikoa, ponpa, pita, altzairu herdoilgaitza, zura, aparra, plastikoa, kontrol-unitatea, tindagaia, 165 x 160 x 160 cm. Instalazio honen ikuspegia: Tate Modern, Londres, 2019 Argazkia: Anders Sune Berg. Eskaintza: artista; neugerriemschneider, Berlin; Tanya Bonakdar Gallery, New York/Los Angeles. Š 2014 Olafur Eliasson

14tik ekainaren 21era komisarioak : mark godfrey eta lucĂ­a agirre aretoak : bigarren solairua eta hegoaldeko otsailaren

urmaela

Olafur Eliassonen artea pertzepzioarekiko, mugimenduarekiko, gorputzaren esperientziarekiko eta banakoen emozioekiko duen interesetik sortzen da. Ez ditu soilik obrak sortzen eta erakusketak antolatzen; esku-hartze publikoetan, proiektu arkitektonikoetan eta gai politikoetan ere hartzen du parte. Erakusketak 1990 eta 2020 artean sortutako hogeita hamar bat obra dakarzkigu; tartean, eskulturak, margolanak eta instalazioak. Haien bidez, zalantzan jartzen du ingurunean nola mugitzen garen eta hura nola hautematen dugun, eta gaur egun oso garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzera garamatza.

ARTISTEKIN SOLASEAN: OLAFUR ELIASSON: BIZITZA ERREALEAN 12, asteazkena Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketa inauguratu baino lehen, Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrak bere obrari eta sortze-prozesuari buruz hitz egingo du, baita nazioartean garatzen dituen diziplina anitzeko proiektu ugariei buruz ere. Besteak beste, klimaz, espazio publikoaz, arkitekturaz, elikaduraz eta migrazioaz arituko da. otsailak

tokia eta ordua :

Entzungela, 18:30 doan. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke. Gaztelaniarako aldibereko itzulpen-zerbitzuarekin

sarrerak :

Babeslea:

25 GONBIDAPENEN ZOZKETA

Tate Modern-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoaren laguntzarekin

Begiratu www.guggenheim-bilbao.eus webgunean ea erakusketa honen inaugurazio-koktelerako gonbidapen bikoitz bat irabazi duten Museoaren 25 Lagunetako bat zaren. Postaz jasoko dute gonbidapena saridunek.


jardueren salmenta: www.guggenheim-bilbao.eus

webgunean edo Museoko leihatiletan

lagunentzako aurresalmenta: otsailaren 5etik aurrera; jarraitzaileentzako aurresalmenta: otsailaren 7tik aurrera eskatu informazio gehiago: 944

359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara 2 sarrerari aplikatuko zaie lagunentzako deskontua jarduera osagarriak erostean, eta gehienez 3 sarrerari adingabeentzako tailer edo jarduerak erostean gehienez

Richard Artschwager

Richard Artschwager Atea } (Door }), 1983–84 Akrilikoa eta laka zur eta beira gainean, metala; bi atal Kerstin Hiller eta Helmut Schmelzer bilduma; honi maileguz emana: Neues Museum Nürnberg © Estate of Richard Artschwager, vegap, Bilbao, 2020 Argazkia: Annette Kradisch

29tik maiatzaren 10era komisarioak : germano celant eta manuel cirauqui aretoa : 105 otsailaren

Artista gisa aritu den zazpi hamarkadetan, Richard Artschwagerrek (1923–2013) bere garaiko arteari buruzko ibilbide esklusibo bat eraiki zuen. Espazioa eta hura egituratzen eta osatzen duten eguneroko objektuak zehatz-mehatz ulertu nahi zituen artistak. Hala, material ugari erabiliz egin zituen obrak, pinturaren eta eskulturaren erdibidean, baina hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako testuinguruan nagusi izan ziren proposamen minimalistetatik nabarmen urrunduz. Erakusketa honek Artschwagerren sortza-ibilbidearen analisi bat egiten du, modu antologikoan. Hirurogei obra baino gehiagoren bidez, agerian jartzen dira haren ikerketaren oinarrizko alderdiak, eta denbora-arku bat marrazten du, hasieratik (50eko hamarkada) mende honen lehenengo hamarkadara bitartekoa. Artistaren obran funtsezkoa da mahai-tresnak eta altzariak irudikatzea —modu hibridoan, bi dimentsioen eta hiru dimentsioen artean—, baita duela gutxi asmatutako material industrialak erabiltzea ere; besteak beste, formika, celotexa eta aluminioa. Hainbat talde tematikoren bidez, erakusketak modu berezian irakurtzen du Artschwagerren obra. Atzera begirako honek zeharka eta konparazioan erakutsiko ditu hein berean umorea eta monumentaltasuna nahasten dituen obraren serie esanguratsuenak. Guggenheim Bilbao Museoak eta MART – Museo di arte moderna e contemporanea di Trento e Rovereto museoak antolatutako erakusketa

ELKARRIZKETA GERMANO CELANTEKIN RICHARD ARTSCHWAGERRI BURUZ 26, asteazkena Germano Celant Richard Artschwagerri buruzko erakusketaren komisarioa da, eta nazioarteko erreferentzia arte garaikidean, historialari gisa. Celant solasean arituko da Guggenheim Bilbao Museoko artearduradun Manuel Cirauquirekin artista horren obren garrantziari eta berezitasunari buruz. otsailak

tokia eta ordua :

Entzungela, 18:30 sarrerak : doan. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke. Gaztelaniarako aldibereko itzulpen-zerbitzuarekin

INAUGURAZIORAKO 25 GONBIDAPEN BIKOITZ ZOZKETATUKO DITUGU Begiratu www.guggenheim-bilbao.eus webgunean ea erakusketa honen inaugurazio-koktelerako gonbidapen bikoitz bat irabazi duten Museoaren 25 Lagunetako bat zaren. Postaz jasoko dute gonbidapena saridunek.


jardueren salmenta: www.guggenheim-bilbao.eus

webgunean edo Museoko leihatiletan

lagunentzako aurresalmenta: otsailaren 5etik aurrera; jarraitzaileentzako aurresalmenta: otsailaren 7tik aurrera eskatu informazio gehiago: 944

359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara 2 sarrerari aplikatuko zaie lagunentzako deskontua jarduera osagarriak erostean, eta gehienez 3 sarrerari adingabeentzako tailer edo jarduerak erostean gehienez

Lygia Clark Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 martxoaren 6 tik maiatzaren

24ra

komisarioa : geaninne gutiérrez - guimarães aretoak :

305, 306 eta 307

Lygia Clark (1920–1988) oso garrantzitsua da Brasilgo abangoardian; hiru hamarkadatan baino gehiagotan egin zuen bere lan berritzailea, hainbat arlotan egin ere: pintura, eskultura, filmak, marrazkiak, grabatuak, ekintza parte-hartzaileak eta arte terapeutikoa. Erakusketa honek sakon aztertzen du 1948tik 1958ra bitarteko obra. Aldi hura erabakigarria izan zen artistarentzat, figurazioaren eta abstrakzioaren arteko pinturekin esperimentatu baitzuen; margolan horiek haren etorkizuneko ekoizpen berritzailearen ikusmintzaira eratu zuten. Erakusketak haren lan goiztiarrena biltzen du, gutxitan erakutsitako marrazkien bidez irudikatuta, baita garai hartan sortutako serie garrantzitsuetako pinturak ere; horren guztiaren helburua da Lygia Clarken ibilbideko lehenengo hamarkadaren ikuspegi orokor eta funtsezkoa eskaintzea. Hiru atal historikotan dago banatuta erakusketa: “Aurreneko urteak, 1948–1952”, “Abstrakzio geometrikoa, 1953–1956” eta “Formaren aldaera: espazioaren modulazioa, 1957–1958”. Atal horietako bakoitzak Clarken ideiarik esanguratsuenei heltzen die, eta haren garapen artistikoaren obra adierazgarrienetako batzuk eskaintzen ditu. Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztu ondoren, erakusketa Peggy Guggenheim bildumara eramango da, Veneziara, eta, han egongo da 2020ko ekainaren 27tik irailaren 28ra.

INAUGURAZIORAKO 25 GONBIDAPEN BIKOITZ ZOZKETATUKO DITUGU Begiratu www.guggenheim-bilbao.eus webgunean ea erakusketa honen inaugurazio-koktelerako gonbidapen bikoitz bat irabazi duten Museoaren 25 Lagunetako bat zaren. Postaz jasoko dute gonbidapena saridunek.

Lygia Clark. Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951. Olio-pintura mihise gainean, 105,5 x 81 cm. Bilduma pribatua. © Courtesy of “The World of Lygia Clark” Cultural Association

MAHAI-INGURUA LYGIA CLARK. PINTURA EREMU ESPERIMENTAL GISA, 1948–1958 4, asteazkena Lygia Clarken obrari buruzko mahai-inguru honetan, arte latinoamerikar moderno eta garaikideko aditu askok hartuko dute parte; besteak beste, hauek: Geaninne Gutiérrez-Guimarães, Guggenheim Bilbao Museoari atxikitako arte-arduraduna eta erakusketaren komisarioa; Adele Nelson, Texaseko Unibertsitateko (Austin) Artearen Historiako irakasle elkartua eta Ikus-entzunezko Ikasketa Latinoamerikarren Zentroko zuzendari laguntzailea; eta Paulo Miyada, Tomie Ohtake Institutuko arte-arduraduna eta São Pauloko 34. Bienalaren artearduradun laguntzailea. Clarken ibilbide artistikoko lehenengo etapari buruz (1948–1958) arituko dira parte-hartzaileak, eta gai garrantzitsuak aztertuko dituzte, erakusketarako hautatutako obrak abiapuntutzat hartuta eta dauzkan hiru atal historikoak errespetatuta. martxoak

tokia eta ordua :

Entzungela, 18:30 doan. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke. Gaztelaniarako aldibereko itzulpen-zerbitzuarekin

sarrerak :


jardueren salmenta: www.guggenheim-bilbao.eus

webgunean edo Museoko leihatiletan

lagunentzako aurresalmenta: otsailaren 5etik aurrera; jarraitzaileentzako aurresalmenta: otsailaren 7tik aurrera eskatu informazio gehiago: 944

359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara 2 sarrerari aplikatuko zaie lagunentzako deskontua jarduera osagarriak erostean, eta gehienez 3 sarrerari adingabeentzako tailer edo jarduerak erostean gehienez

William Kentridge: 7 atal

William Kentridge. 7 atal Georges Mélièsentzat eta Eguna gauaren ordez (7 Fragments for Georges Méliès and Day for night), 2003. 8 kanaleko instalazioa, HD bideoa zuri-beltzean, soinu gabea. Fundació Sorigué bilduma, Lleida. © William Kentridge, 2003. Irudia honakoaren eskaintza: Lia Rumma Gallery Milan/Napoles

martxoaren

12tik ekainaren 14ra

komisarioa : manuel cirauqui aretoa : film

& video

William Kentridge erreferentzia da bideoinstalazioaren historian. Haren kasuan, bideoinstalazioak koreografia eta marrazketa, keinua, ezabatua eta lerroa uztartzen ditu. Zuria eta beltza nagusi direnez, haren obrak arte grafikoetako lan-teknikekin (ikatz-ziria, grafitoa, tinta…) lotzen du filmaren testura tradizionala. Bederatzi pantailako instalazio honetan, Kentridgek George Mélièsen jeinuari hel egiten

dio, zinemaren aitari, eta, aldi berean, autorretratu oniriko bat egiten du, marrazkilarien estudioa agertoki kosmiko gisa erabiliz eta haren gorputza eta eguneroko jarduna erakutsiz. 7 atal Georges Mélièsentzat filmazio-multzoak ematen dio izena erakusketari, baina beste bi osagarri ere baditu, haiek ere 2003an eginak: Eguna gauaren ordez (argazki-negatiboan zuriak eta beltzak trukatzeko lana) eta Ilargirako bidaia (Mélièsek 1902an egindako maisulan homonimoari egindako omenaldi inplizitua). Azken pieza horrek dramatikoki sonorizatzen du eremu osoa Phillip Millerren musika originalari esker.

ZIURTATU ZURE PLAZA! Lagunek eta Jarraitzaileek aurrez erosi ahal izango dituzue zuen sarrerak: Communityn erregistratu gabeko publiko orokorrarekiko lehentasuna izango duzue. Urdinez seinalatutako jarduerak Museoaren Lagunentzat dira soilik.


jardueren salmenta: www.guggenheim-bilbao.eus

webgunean edo Museoko leihatiletan

lagunentzako aurresalmenta: otsailaren 5etik aurrera; jarraitzaileentzako aurresalmenta: otsailaren 7tik aurrera eskatu informazio gehiago: 944

359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara 2 sarrerari aplikatuko zaie lagunentzako deskontua jarduera osagarriak erostean, eta gehienez 3 sarrerari adingabeentzako tailer edo jarduerak erostean gehienez

LAGUNENTZAKO GIDARIDUN BISITALDI ESKLUSIBOAK

NAZIOARTEKO KIDEENTZAKO GAUALDIA

Gidaridun bisitaldia komisarioen eskutik, erakusketak jendearentzat zabaldu baino lehen. Une ezin hobea da erakusketen alderdi garrantzitsuenak eta hautatutako piezen zergatia zuzenean ezagutzeko. Zer deritzozu? Galdetu noiz diren hurrengo hitzorduak eta zer abantaila dituen Nazioarteko Kide izateak.

BISITALDIA ETA BAZKARIA EDO AFARIA LAGUNARTEAN*

Erabili eguerdiko atsedenaldia edo ilunabarra inauguratu berri diren erakusketetan gidaridun bisitaldi bat egiteko; amaitzeko, bazkaria edo afaria izango da Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagunartean egongo zara.

DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK* [erreserbatu egin behar da, leihatiletan zein webgunean]

Olafur Eliasson: bizitza errealean

3, asteartea 13:00 [ gaztelania], 17:00 [ euskara], 17:45 eta 18:30 [ gaztelania ] martxoak

4, asteazkena 11:30 [ euskara], 12:00, 17:45 eta 18:30 [ gaztelania ] martxoak

6, ostirala 12:00 [ gaztelania], 17:00 [ euskara], 17:45 eta 18:30 [ gaztelania ] martxoak

8, igandea 11:30 [ euskara], 12:00, 17:45 eta 18:30 [ gaztelania ] martxoak

martxoak

5, osteguna Olafur Eliasson: bizitza errealean

Richard Artschwager eta Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958

12, osteguna Richard Artschwager

martxoak

martxoak

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 14:00 [ gaztelania ]: Lagunek 20 € pertsonako; Lagunak ez diren laguntzaileek 30 € pertsonako; gidaridun bisitaldia eta bazkaria barne. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke 19:00 [ gaztelania ]: Lagunek 30 € pertsonako; Lagunak ez diren laguntzaileek 40 € pertsonako; gidaridun bisitaldia eta afaria barne. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke * Baliteke datak aldatzea, eskariaren eta zerbitzuaren erabilgarritasunaren arabera (ikusi proposamen gastronomikoa www.guggenheim-bilbao.eus webgunean)

24, asteartea 13:00 [ gaztelania], 17:00 [ euskara], 17:45 eta 18:30 [ gaztelania ] 25, asteazkena 11:30 [ euskara], 12:00 eta 17:45 [ gaztelania] martxoak

27, ostirala 12:00 [ gaztelania], 17:00 [ euskara], 17:45 eta 18:30 [ gaztelania ] martxoak

29, igandea 11:30 [ euskara], 12:00, 17:45 eta 18:30 [ gaztelania ] martxoak

topalekua : Taldeentzako leihatila (bisitaldia baino bost minutu lehenago)


jardueren salmenta: www.guggenheim-bilbao.eus

webgunean edo Museoko leihatiletan

lagunentzako aurresalmenta: otsailaren 5etik aurrera; jarraitzaileentzako aurresalmenta: otsailaren 7tik aurrera eskatu informazio gehiago: 944

359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara 2 sarrerari aplikatuko zaie lagunentzako deskontua jarduera osagarriak erostean, eta gehienez 3 sarrerari adingabeentzako tailer edo jarduerak erostean gehienez

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK

OHOLTZA GAINEAN

Museoko Arte-ardura eta Hezkuntza arloetako profesionalek eskainitako bisitaldi esklusiboak, erakusketa berrietako edukiari buruzko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituztenak.

otsailak

ARTE-ARDURADUNEN IKUSPEGIA Erakusketetako obra nagusiak erakutsiko dizkigute arte-arduradunek: Olafur Eliasson: bizitza errealean otsailak 19, asteazkena Lucía Agirre, Museoko arte-arduraduna

ART AFTER DARK [+18] 14, martxoak 13 eta apirilak 24 (ostirala) Hileko ostiral batean, Museoak gauez zabaltzen ditu ateak, jendeak ezohiko ordutegian goza dezan erakusketez eta nazioarteko DJ emanaldiez. tokia eta ordua :

Atrioa, 22:00–01:00 (plaza kopuru mugatua) sarrerak : 11 € Lagunek, eta 15 € Jarraitzaileek. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke informazioa : Museoaren webgunean adina : 18 urtetik gora, akreditazioarekin

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 martxoak 6, ostirala [12:00] Geaninne Gutiérrez-Guimarães, Guggenheim Bilbao Museoari atxikitako arte-arduraduna eta erakusketa honen komisarioa Richard Artschwager martxoak 11, asteazkena Manuel Cirauqui, Museoko arte-arduraduna

FUNTSEZKO KONTZEPTUAK

Hezkuntza arloko kideek obra horien alderdi orokorrei eta didaktikoei buruz hitz egingo dute bertaratzen direnekin: Olafur Eliasson: bizitza errealean apirilak 1, asteazkena Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 apirilak 22, asteazkena Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea topalekua :

Informazio-mahaia, 18:30 [martxoaren 6an izan ezik: 12:00] sarrerak : 2 € Lagunek, eta 3 € Jarraitzaileek. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke (Museoko sarrera ere erosi behar da). Gehienez 20 pertsona taldeko, eta gutxienez 8 Babeslea

© Stefan Höderath

Richard Artschwager martxoak 25, asteazkena Luz Maguregui, Hezkuntza Koordinatzailea

KONTZERTUEN ZUZENEKO EMANALDIA: BERLINGO ORKESTRA FILARMONIKOA: [TOPARTE] Berlingo Orkestra Filarmonikoaren kontzertuak zuzenean, Berlin Digital Concert Hall webguneari esker eta Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin lankidetzan. Jardueran, Elkarte Filarmonikoko kideek aurkezpen bat eskainiko dute kontzertu bakoitza baino ordu erdi lehenago. 15, larunbata: Kirill Petrenko – Stravinsky, Zimmermann, Rachmaninov otsailak

martxoak 7, larunbata: Sir Simon Rattle – Jonathan Kelly apirilak 19, igandea : Kirill Petrenko – Marlis Petersen, Matthew Polenzani, Peter Rose Baliteke egitarauan aldaketak izatea

tokia eta ordua :

Entzungela, 19:00 doan. Erreserbatu egin behar da *Baliteke egitarauan aldaketak izatea

sarrerak :


jardueren salmenta: www.guggenheim-bilbao.eus

webgunean edo Museoko leihatiletan

lagunentzako aurresalmenta: otsailaren 5etik aurrera; jarraitzaileentzako aurresalmenta: otsailaren 7tik aurrera eskatu informazio gehiago: 944

359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara 2 sarrerari aplikatuko zaie lagunentzako deskontua jarduera osagarriak erostean, eta gehienez 3 sarrerari adingabeentzako tailer edo jarduerak erostean gehienez

PIANO-ERREZITALDIA CLAUDE BESSMANNEKIN: RAVEL [TOPARTE] 19, asteazkena Maurice Raveli eskainitako musika-emanaldi bikaina, Claude Bessmann piano-jotzaile frantsesaren eskutik, zeina aditua baita haren konposizioak interpretatzen. Bilboko Institutu Frantsesak antolatu du, Museoarekin elkarlanean. otsailak

tokia eta ordua : sarrerak :

daitezke

Entzungela, 19:00 doan. Leihatiletan eta webgunean eskura

LORALDIA JAIALDIA SEIGARREN EDIZIOA! [TOPARTE] 15 eta 29 (igandea) Loraldia jaialdiaren seigarren edizioak bi programa erakargarri eskaintzen ditu euskal ekoizpen kulturalaren alde. martxoak

15, igandea Noam Chomsky-Manipulazio estrategiak Harkaitz Canok poesiaren bidez helduko dio Chomskyren obra kritikoari, eta Petti & Bandak, berriz, musikaren bidez. martxoak

29, igandea Zaharkitze programatua Garbiñe Ubedak etorkizunari buruzko testu bat idatzi du, Don Inorrez taldeak soinu-banda jarri dio, eta Alaia Martin eta Onintze Enbeita bertsolariek haren inguruan inprobisatuko dute. Diziplina anitz uztartzen dituen ikuskizun hau klasiko bihurtu da, eta hark ematen dio amaiera udaberriko jaialdi honi. martxoak

tokia eta ordua : hizkuntza :

euskara

IKUS-ENTZUNEZKOAK TEATRO REAL ANTZOKIAREN ARTXIBOKO OPERA-PROIEKZIOAK 7 eta apirilak 3 (ostirala) Teatro Real antzokiaren ekoizpen onenetako batzuk eskaintzen ditu programa honek: bi hilez behin, artxiboko grabazioetako batzuk proiektatzen dira. Hurrengo saioak: otsailak 7, Cavalleria rusticana (Teatro Real, 2007); eta apirilak 3, Così fan tutte (Teatro Real, 2013). otsailak

tokia eta ordua :

Entzungela, 19:00 4 € Lagunek, eta 6 € Jarraitzaileek. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke

sarrerak :

3.2.1 ZINEGOAK [TOPARTE] 21, ostirala Etorri Bilboko Zinegoak LGTB+ jaialdiaren saioetako batera. 3.2.1 epigrafearen pean, jarduera osagarriak eskaintzen ditu jaialdiak proiekzio ofizialen aurreko egunetan, eta zinemako profesionalek hartzen dute parte haietan. Irakurri egitaraua webgunean. [+18] otsailak

tokia eta ordua :

Entzungela, 18:30 sarrerak : doan. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke

Entzungela, 12:30

jarduera bakoitzerako erosi behar dira sarrerak :

5 € Lagunek, eta 8 € Jarraitzaileek. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke

LET’S GO TO THE MOVIES! [+18] 26, martxoak 25 eta apirilak 29 ( asteazkena) Aurten ere, British Council-ekin lan egingo dugu; horri esker, sorkuntzarekin erlazionatutako filmak ikusiko ditugu Museoan, ingelesez, eta hizkuntza horretan giro lasaian hitz egiteko aukera izango. Martxoko eta apirileko saioetan, 2019ko BAFTA sarietan izandako film batzuk ikusiko ditugu. Webgunean ikus dezakezu egitarau osoa. otsailak

tokia eta ordua :

Hezkuntza-gunea, 18:30 doan Museoaren Lagunek eta akreditaziodun British Council-en Lagunek; eta 3 € Jarraitzaileek; leihatiletan eta webgunean eskura daitezke. Tarteko ingelesmaila izatea gomendatzen da. Plaza kopuru mugatua.

sarrerak :


jardueren salmenta: www.guggenheim-bilbao.eus

webgunean edo Museoko leihatiletan

lagunentzako aurresalmenta: otsailaren 5etik aurrera; jarraitzaileentzako aurresalmenta: otsailaren 7tik aurrera eskatu informazio gehiago: 944

359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara 2 sarrerari aplikatuko zaie lagunentzako deskontua jarduera osagarriak erostean, eta gehienez 3 sarrerari adingabeentzako tailer edo jarduerak erostean gehienez

PROIEKZIOA: RICHARD ARTSCHWAGER. SHUT UP AND LOOK

IKASTAROAK, TOPAKETAK ETA TAILERRAK

20, ostirala Dokumental honetan Richard Artschwagerren ibilbide polifazetikoa ezagutzeko aukera izango dugu. Maryte Kavaliauskasek eta Morning Slayterrek zuzendu dute, eta artistak berak hartu du parte bertan. Haren irudia eta ahotsa, haren sortze-filosofia bereziaren lekukotza zuzen eta adierazgarri gisa, beti umoreaz lagunduta. Long Tail Films, 2012.

ARTEAREN HASTAPENAK III

martxoak

tokia eta ordua :

Entzungela, 19:00 sarrerak : 2 € Lagunek, eta 4 € Jarraitzaileek. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke iraupena : 57 min. Ingelesezko jatorrizko bertsioa

Bestelako sentsibilitate baterantz. Teknologiek arte garaikidean duten eragina XX. mendean teknologia berriek eragin handia izan zuten arte-sorkuntzetan, eta hainbat eratara islatu zen eragin hori: artearen esparruan bertan sartu ziren (adibidez, argazkilaritzan eta zineman), esaterako, ondorio nabarmenak izan zituzten. Ikastaro honen helburua da obra artistiko garaikidera hurbiltzeko oinarri batzuk ezartzea funtsezko ideia gisa hartuta gaur egun ezinbestekoa dela beste sentsibilitate bat izatea sorkuntza ulertzeko. Irakaslea: Lourdes Cirlot II.

modulua

otsailak 4: Ipar Karolinako Black Mountain College-aren

GIZARTE-PROGRAMAK

eginkizuna. Assemblage, environment eta happening.

GORPUTZA ETA GOGOA UZTARTZEN

serigrafiak, underground zinema eta publizitatea.

—bisitaldia + tailerra— Era guztietako gaitasunak dituzten handi eta txikientzako konbinatu bat, zeinak eraikina eta erakusketetako obrak ezagutzeko aukera eskaintzen baitu, eta piezak sentitu, ukitu edo sortzeko aukera. Edukia talde bakoitzaren aukeren arabera diseinatzen da. Elkarte bateko kidea bazara eta jarduera honetan parte hartu nahi baduzu, dei iezaguzu hitzordua jartzeko edo informazio gehiago lortzeko. Zuk sarrera erosi prezio murriztuan, gainerakoa Museoaren kontura!

eta Land Art-a.

ELKARTEENTZAKO JARDUERA BERRIA! ostiral eta larunbatetan

tokia eta ordua :

ostiral eta larunbatetan, 18:00–19:30 Talde bat eguneko. Geh. 15 lagun; gutx. 5. Erreserbatu egin behar da, 944 359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Zure zain izango gara!

Hezkuntza eta

Ikasteko,

otsailak 18: Britainia Handiko eta AEBko pop arteko martxoak 3: Artea desmaterializatzen: AEBko minimalismoa martxoak 17: Aldi baterako erakusketara bisitaldia.

III.

modulua

apirilak 21: Ekintza-artea eta performanceak, Gutaitik

(Japonia) Fluxusera (Europa eta AEB). Pintzel bizidunen filmak Frantziako errealismo berrian.

maiatzak 5: Bideoartea. Arte digitaleko bideoeskultura monumentaletatik sorkuntzarik ikaragarrienetara. maiatzak 19: Artea sarean. Beste garai batzuetan pentsaezinak izango liratekeen adierazpen artistikoak, gaur egun nazioartean zabalduak. ekainak 2: Aldi baterako erakusketara bisitaldia. tokia eta ordua : Museoko liburutegia eta aretoak, 18:00–20:00 prezioa : 120 € Lagunek, eta 150 € Jarraitzaileek (moduluko); hiru moduluetan izena emanez gero: % 20ko deskontua informazioa eta matrikula : webgunean hizkuntza : gaztelania


jardueren salmenta: www.guggenheim-bilbao.eus

webgunean edo Museoko leihatiletan

lagunentzako aurresalmenta: otsailaren 5etik aurrera; jarraitzaileentzako aurresalmenta: otsailaren 7tik aurrera eskatu informazio gehiago: 944

359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara 2 sarrerari aplikatuko zaie lagunentzako deskontua jarduera osagarriak erostean, eta gehienez 3 sarrerari adingabeentzako tailer edo jarduerak erostean gehienez

IKUSPEGIAK PARTEKATZEN ESPERIENTZIA 16, larunbata, eta 17, igandea Zer esan nahi du arretaren beraren abiadura berean mugitzeak edo arretaz jabetzeak? Ikuspegiak partekatzen esperientzia Dorte Bjerre Jensen dantzari eta ikertzaileak sortu du, UC Davis-eko Zientzia eta Teknologia Ikasketetako eta Antropologiako irakasle eta antropologo Joe Dumit-ekin batera. Partaideek erakusketa ikusiko dute, eta hiru ikuspegi (toki) aukeratuko; gero, beste partaide bati ezagutaraziko dizkiote isilean. Esperimentuaren amaieran, zenbait elkarrizketa egingo zaizkie parte hartu dutenei. Ikuspegiak partekatzen Experimenting Experiencing Reflecting (EER) proiektuaren parte da. Proiektu hori Olafur Eliassonek eta Andreas Roepstorff zientzialariak sortu dute. Roepstorff Aarhuseko (Danimarka) Unibertsitateko Medikuntza Kliniko Saileko eta Kultura eta Gizarte Eskolako Kognizio, Komunikazio eta Kulturako irakaslea da. maiatzak

tokia :

erakusketa-aretoak webgunean, otsailaren 12tik aurrera

informazioa :

NAHIEN ZUHAITZA AKTIBATZEA 18, asteartea , eta martxoak 20, ostirala Yoko Onoren Nahien zuhaitza obra otsailaren 18an (artistaren urtebetetze-egunean) eta martxoaren 20an (John Lennonekin ezkondu zeneko urtemugan) irekiko da jendearentzat. otsailak

tokia eta ordua : Bigarren solairuko kanpoko terraza, 11:00–14:00 Nahi duenarentzat, eguneko Museorako sarrera erosiz gero

Ikuspegiak partekatzen. Erakusketa: Olafur Eliasson: bizitza errealean, Tate Modern. Argazkia: Michael Waldrep / Studio Olafur Eliasson, 2019. Š 2019 Olafur Eliasson


jardueren salmenta: www.guggenheim-bilbao.eus

webgunean edo Museoko leihatiletan

lagunentzako aurresalmenta: otsailaren 5etik aurrera; jarraitzaileentzako aurresalmenta: otsailaren 7tik aurrera eskatu informazio gehiago: 944

359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara 2 sarrerari aplikatuko zaie lagunentzako deskontua jarduera osagarriak erostean, eta gehienez 3 sarrerari adingabeentzako tailer edo jarduerak erostean gehienez

Hezkuntza eta

Ikasteko,

FAMILIAN Aprende con BOOKS ALIVE! larunbat eta igandeetan (otsailak

15, 16, 22, 23 eta 29; 1, 7, 8, 14, 15, 21, 22, 28 eta 29; eta apirilak 4, 5, 25 eta 26), 10:45–12:45 Proposamen honetan, jarduera dibertigarriak eskainiko dira ingelesez, ipuinen, artearen, gorputz-adierazpenaren, musikaren eta mugimenduaren bidez. martxoak

Learn with

EspacioART larunbatetan (otsailak 15, 22 eta 29; martxoak 7 eta 14;

Apprendre avec

4 eta 25), 11:00–13:00 eta 17:00–19:00 Sorkuntza irekiko eremu berritzaile honetan, Miren Arenzana eta Nerea Lekuona artista egoiliarrek hainbat aukera eskaintzen dituzte aldi baterako erakusketekin eta bilduma iraunkorrarekin erlazionatutako kontzeptu artistikoak familian gozatzeko, esperimentatzeko eta aztertzeko. eta apirilak

adina :

3–11 urte gaztelania eta euskara tokia : Hezkuntza-gunea sarrerak : 5,5 € Lagunek, eta 8 € Jarraitzaileek. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke. hizkuntza :

Aprèn amb

adina :

3–11 urte ingelesa tokia : Liburutegia sarrerak : 2,5 € Lagunek, eta 5 € Jarraitzaileek. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke hizkuntza :

BABY ART igandeetan (otsailak 16 eta 23; martxoak 1, 8, 15, 22 eta 29; eta apirilak 5 eta 26), 10:30–12:30 eta 17:00–19:00 Suspergarrien eta jolasaren eremua, haurtxoak eta familiak interakzioan aritzeko eta artearekin erlazionatutako kontzeptuak elkarrekin aztertzeko (adibidez, kolorea, testurak, argia, espazioa eta abar). adina :

6–36 hilabete Hezkuntza-gunea sarrerak : 6 € Lagunek; eta 8 € Jarraitzaileek, partaide bakoitzeko (bai haurtxoek, bai helduek). Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke tokia :

ARMIARMA-TAILERRAK

ARKITEKTURAKO LABORATEGIA

larunbat eta igandeetan ( martxoak

larunbatetan , apirilaren

21, 22, 28 eta 29), 11:00–12:30 eta 17:15–18:45 Bazen behin hutsik zegoen dorre altu baten ondoan bizi zen armiarma bat… Louise Bourgeoisen obrak askotariko istorio fantastikoak sortzera garamatza, artea, ilustrazioa eta narrazioa barnean hartzen eta lotzen dituen jarduera honetan. adina :

3–11 urte hizkuntza : gaztelania eta euskara tokia : Hezkuntza-gunea sarrerak : doakoak eta Museoaren Lagunentzako esklusiboak dira. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke

25etik maiatzaren 30era, 11:15–12:45 Tailer progresiboak dira, eta ikasturtean zehar garatzen dira. Jakin-mina eta espazioaren pertzepzioa bultzatzen dute, jokoaren eta sorkuntzaren bidez adina :

6–11 urte gaztelania tokia : Hezkuntza-gunea sarrerak : leihatiletan eta webgunean daude eskuragarri prezioa ( tailerra ): 5 € Lagunek, eta 7,5 € Jarraitzaileek prezio ( hiruhilekoa ): (apirilaren 25etik maiatzaren 30era): 55 € Lagunek, eta 77 € Jarraitzaileek hizkuntza :


KOLABORAZIOAK ARCO 2020 Elkar lanean hasiko dira Guggenheim Bilbao Museoa eta ARCOmadrid Museoaren Lagunak doan sartu ahal izango dira ARCOmadrid-en otsailaren 28an eta 29an eta martxoaren 1ean. Txartel bakoitzeko sarrera orokor bat emango da. Nola joan zaitezke ARCOmadrid-era? Eman izena Museoaren webgunean otsailaren 27a baino lehen (otsailaren 28ko eta 29ko eta martxoaren 1eko jarduerak). Mezu elektroniko bat jasoko duzu azokara joateko argibideekin. GOGORATU: BEHIN ETA EGUN BAKARRERAKO EMAN DEZAKEZU IZENA LAGUN-TXARTEL BAKOITZEKO ARCOmadrid 2020-k Félix González-Torres izango du ardatz; lehen aldiz, artista bati buruzkoa izango da. It’s Just a Matter of Time izenburupean, artista kubatarrak gaur egungo sortzaileengan duen eragina aztertuko dute Alejandro Cesarco eta Mason Leaver-Yap komisarioek. Aztergai hori kontuan izanda, Espainiako eta nazioarteko galeria ugari izango ditu azokak, baina, bereziki, Latinoamerikako sorkuntzan jarriko du arreta.

BOS 27–28: Slatkin BOSekin otsailak

F. J. Haydn: 70. sinfonia re maiorren F. Cruixent: Cyborga orkestrarako J. Sibelius: 2. sinfonia re maiorren, op. 43 Leonard Slatkin, zuzendaria 26–27: Kantika espirituala martxoak

A. Prada / F. Velázquez: Kantika espirituala C. Franck: Sinfonia re minorren Ondarreta abesbatza (Iñaki Moreno, zuzendaria) Amancio Prada, abeslaria Víctor Pablo Pérez, zuzendaria sarrerak: Euskaldunako leihatilak

% 20ko deskontua Museoaren Lagunentzat Gehienez bi sarrera txarteleko

GASTRONOMIA Nerua Guggenheim Bilbao: Esperientzia gastronomikoa eta kulturala bizitzeko diseinatutako eremua. Naturak markatzen du Josean Alijaren sukaldaritzaren erritmoa, sasoi bakoitzera egokitzen baita bertako platerak prestatzeko. Restaurant zerrendako 32. tokian dago, Michelin Gidaren izar bat du, eta Repsol Gidaren hiru eguzki. Bistró Guggenheim Bilbao: Gastronomia informala eskaintzen du, baina kulturari lotuta eta abangoardiara egokituta, zaporeak eta testurak galdu gabe. Frank Gehryk diseinatutako aparteko toki hau ezin hobea da ospakizunetarako, laneko bileretarako, lagunekin afariak egiteko… baina baita hiri-giroko ezkontza moderno bat ospatzeko ere. Bar Guggenheim Bilbao: Araurik gabeko sukaldaritza; produktu eta ohitura batzuk ezagutarazten ditu, hala nola pintxoena. Zerbait bizkor jan ahal izateko, baina kalitateari eta herri baten nortasunari uko egin gabe. Museoaren Lagun izateagatik, % 10eko deskontua duzu Bar Guggenheim Bilbao tabernan eta Museoaren terrazetan, eta % 5ekoa Bistró eta Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeetan. Identifika zaitez beti Museoaren Lagun gisa, txartela erakutsita.


w ww . g u g ge n h eim - bilbao . eus

Museoko Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu hemen:

DENDA-LIBURUDENDA Opari originalenak gure Denda-Liburudendan edo, bestela, gure online dendan: tienda.guggenheim-bilbao.eus GOGOAN IZAN Museoaren Lagun izateagatik, % 15eko deskontua duzu Denda-Liburudendan (% 5ekoa argitalpenetan)

Bildots mistikoaren adorazioa © www.Lukasweb.be – Art in Flanders vzw. Argazkia: Hugo Maertens

BIDAIAK HERBEHEREAK: GANTE-HAGA-ANBERES 29tik maiatzaren 3ra Ganteko Arte Ederren Museoak erakusketa bikain baten bidez Jan van Eyck-i eta haren “iraultza optikoari” egingo dion omenaldiaren lekuko izango gara. apirilaren

informazio gehiago: Oiane Salazar (tel.: 944 359 011)

LET’S GO DIGITAL! AZKEN BULETINA Museoa jakitun da teknologiaren bilakaeraz eta papera erabiltzeak ingurumenean duen eraginaz. Horregatik, planeta eta zu zaintzeko asmoz, Lagunekiko komunikazioa digitala izatea nahiko genuke, eta zuk, aldian-aldian, posta elektronikoz edo SMS bidez jasotzea erakusketei eta jarduerei buruzko informazio guztia. Hartara, nahi adina kontsultatu ahal izango duzu eta erreserbak zuzenean egiteko aukera izango duzu mugikorrean, ordenagailuan edo tabletean. Erosoa eta bizkorra. Guztia klik bakarrera. Aztertu datuak webgunearen eremu pribatuan eta ziurtatu baditugula zure helbide elektronikoa eta mugikor zenbakia. Osatu zure datuak: • webguneko eremu pribatuan sartuta (Nire datuak), • amigos@guggenheim-bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita, • edo telefono-zenbaki honetara deituta: 944 359 014. Gainera, gure Community mahaian ere artatuko zaitugu, orain arte bezala. Zain izango gaituzu Museoan! Hona hemen gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osagarria: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/pribatutasun-politika

GAINERA:

Gogoratu ogasun-ziurtagiria ez dugula dagoeneko paperean bidaliko. Eskuratzeko bideak: • webguneko eremu pribatuan (momentuan jasoko duzu) • Commity mahaian (bost eguneko epean jasoko duzu)

EMAN

beti zure emaila Bistro eta Nerua jatetxeetan erreserbak egiterakoan (online zein telefonoz) eta, hala, % 5eko deskontua lortuko duzu Museoaren Lagun izateagatik.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.