Comunicado eu

Page 1

m u s e o a r e n l a g u n a k

Anni Albers: ikusmena ukitu 2017ko urriak 6–2018ko urtarrilak 14 305., 306. eta 307. aretoak komisarioa : manuel cirauqui Ehun-artearen (fiber art) aitzindari izateagatik, bilbeak tratatzeko modu berriak asmatzeagatik eta etengabe ehunaren motibo eta funtzio desberdinak bilatzeagatik izan zen ezaguna Anni Albers (Berlin, 1899–Orange, Connecticut, AEB, 1994). Artearen historian funtsezko irudia izan zen, berriz definitu baitzuen artistaren diseinatzaile-lana. Kolonaurreko folklorean eta industria modernoan hartu zuen inspirazioa, baina artisautzanozioetatik eta emakumeen lana zelako usteetatik lokabetu zen. Albersek Weimar-ko Bauhaus erakunde abangoardistan ikasi zuen, eta han ezagutu zuen Josef Albers margolaria, gero bere senarra izango zena. 1933an elkarrekin joan ziren Ipar Carolinara eta Black Mountain College eskola libreak kontratatu zituen; eskola, gero, modernitate artistiko amerikarraren eredu bihurtu zen. Bertan eta, geroago, Connecticuten, Anni Albersek pedagogia-lana eta esperimentazio artistikoa uztartzen jarraitu zuen eta, aldi berean, ehun-arte garaikidearen giltzatzat jotzen diren testu batzuk idatzi zituen.

ANNI ALBERS-I BURUZKO HITZALDIA 4, asteazkena, 19:00 Josef and Anni Albers fundazioko zuzendari Nick Weber-ek ehun-artearen aitzindari izan zen Anni Albers artistaren obraren hainbat alderdi jorratuko ditu. lekua : Entzungela sarrerak: doakoak; txarteldegian edo webgunean eskuragarri urriak

Anni Albers Lepokoa, ca. 1940 Hustubideko irazkia eta paper-klipak. Luzera: 40,6 cm; irazkia: 7,6 cm-ko diametroa Argazkia: Tim Nighswander/Imaging4Art © 2017 The Josef and Anni Albers Foundation, VEGAP, Bilbao, 2017.

INAUGURAZIO-EKITALDIRA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-ekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez


Amie Siegel: Negua

David Hockney, Barry Humphries, 2015eko martxoak 26, 27 eta 28 (Barry Humphries, 26, 27 and 28 March 2015), 2015 Akrilikoa mihise gainean, 121,9 x 91,4 cm. David Hockney Studios. © David Hockney

2017ko azaroak 23–2018 ko martxoak 11 film & video , 103. aretoa komisarioa : manuel cirauqui Amie Siegel-en Negua (Winter, 2013) lanak emanaldiaren esperientzia berriz aktibatzeko proposamena luzatzen du, pelikularen funtsezko elementu baten produkzio iragankorrarekin: soinu-banda. Une dramatiko bakoitza definitzeko eta modulatzeko soinu-elementuak duen inpaktuaren inguruan hausnarketa eginez eta ikuslearen gogo-aldartea kontuan hartuz, Siegelek prozesu sortzaile irekia eta postprodukzio mugagabea mantentzen denean sortzen diren aukerak aztertzen ditu. Pieza erakusten den leku bakoitzeko musikari eta lokutoreekin egiten du lan artistak, eta, era horretan, irudi zinematografikoaren esperientzia arlo bizi eta parte-hartzailera eramaten du, pantailatik publikora bitarte egon ohi den distantzia hautsita. Negua lanean, proiekzio-gunea bikoizketa-estudio eta kontzertuareto bilakatzen da askotan, eta artistak eta kolaboratzaileek filmatutako historiaren bertsio ezberdinak eskaintzen dituzte. Akonpainamendurik gabe pelikula ematen den uneetan, pantaila inguratzen duen instalazioak nabarmendu egiten

ditu lanak kanpoaldearekiko dituen harremanak, bai eta hori berregiteko aukera ere. Zeelanda Berriko urruneko paraje ezberdinetan eta bertako irletan filmatu zituen irudiak Siegelek, eta paisaia ikusgarrian eta desertuaren erdian kokatutako komunitate txikiaren eguneroko bizimodua deskribatzen dute; bertan, forma zuri eta gainazal lisoko egoitza-gune bat nabarmentzen da, Ian Athfield arkitektoak diseinatua. Paisaia horien baitan, pertsonaia batzuk modu isilean erlazionatzen dira elkarrekin, eta planetako beste eskualdeekin harremana galdu dutela ematen du, etorkizun zehazgabe batean eta, beharbada, kataklismo handi baten ondoren. Musikaren eta ezusteko narratzaileek adierazitako hitzen arabera, badirudi historia norabidez aldatzen dela edo ustekabeko ñabardurak hartzen dituela. Modu horretan, obrak aldi berean gertatzen diren hainbat denboratan kokatuko gaitu: erakusketa-gunearen oraina, filmaturiko irudiaren iragana eta historiaren etorkizun distopikoa. Zuzeneko emanaldia dagoen egunetan, hori ikustea esperientzia paregabea izango da, errepikaezina eta hurbilekoa. Negua ezingo da ikusten den espaziotik eta bertan parte hartzen duten pertsonengandik banandu.

Amie Siegel, Negua (Winter), 2013 [fotograma]. Bereizmen handia, jatorrian 16 mm-ko super pelikularekin filmatua, koloretan, soinuduna, performancea, objektuak. Eskaintza: artista eta Simon Preston Gallery, New York

David Hockney: 82 erretratu eta natura hil bat 2017ko azaroak 10–2018 ko otsailak 25 105. aretoa komisarioa : edith devaney Museoak 2012an eskaini zuen David Hockney: ikuspegi zabalago bat paisaia monumentalei buruzko erakusketaren ondoren, britainiar artista pinturatik eta Yorkshire jaioterritik urrundu zen, Los Angelesera itzultzeko. Han, pixkanaka-pixkanaka, erretratuak eskatzen duen kontenplazio patxadatsuan barneratzen joan zen, eta bere estudio-burua irudikatuz ekin zion berriz erretratuari. Hurrengo hilabeteetan zehar, genero horretan erabat murgildu zen, eta estratu sozial ezberdinetako pertsonak gonbidatzen hasi zen tailerrean harentzat posatzeko: lagunak, familiakoak eta ezagunak, estudioko langileak, komisarioak, beste artistak (John Baldessari) eta galeristak (Larry Gagosian). Erakusketa hau osatzen duten koadro guztiak tamaina berdinekoak dira, modelo bakoitza aulki berean agertzen da, urdin kolore dirdiratsuarekin atzean, eta denak

hiru egunetan margotu ziren. Hockneyk pinturarekin duen maisutasunari esker, pertsona ezberdinak mihisetik ateratzeko itxura dute, berehalakotasun beroarekin. David Hockneyren erretratuak indar sortzaile berrituarekin eginda daude, eta Los Angelesko artearen munduko eta artistaren bidean azken urteetan gurutzatutako jendearen irudi intimoa eskaintzen dute. Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean

INAUGURAZIO-EKITALDIRA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta kideak/Museoaren Lagunak/Gune pribatua) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-ekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez.


lagunentzat soilik diren edo community logoa duten jardueretarako sarrerak aurrez salduko dira irailaren 5etik aurrera. sarreren salmenta orokorra: irailaren 19tik aurrera

lagunentzat soilik diren edo community logoa duten jardueretarako sarrerak aurrez salduko dira irailaren 5etik aurrera. sarreren salmenta orokorra: irailaren 19tik aurrera

www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

KONTZERTUAK BILBOKO KORAL ELKARTEA 28, osteguna , 20:30 Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroitzapenkontzertua. Bilboko Foru Aldundiak bultzatu du, Bilboko Koral Elkartearen lankidetzarekin. Kontzertu horretan, Greziar eta kanadiar jatorriko Christos Hatzis konpositorearen Everlasting Light obra, bakearen aldeko ereserkia dena, estreinakoz abestuko da Europan. Honako hauen lankidetzarekin antolatu da kontzertuen zikloa: Guggenheim Bilbao Museoa, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala (Madril) eta Gernikako Santa Maria Eliza. irailak

ONURA BERRIAK

Community

ZIURTATU ZURE PLAZA! Community logoa duten jardueretan, Lagunek eta Jarraitzaileek aurrez erosi ahal izango dituzue sarrerak: Communityn erregistratu gabeko publiko orokorrarekiko lehentasuna izango duzue.

lekua : Atrioa

sarrerak : 6 € Lagunak, 10 € publiko orokorra;

txarteldegietan edo webgunean eskuragarri iraupena : 60 min

SHOAH BIOLIN SOLORAKO ETA TENPLU SAKRATUA 24, ostirala, 18:30 Jorge Grundman-ek biolinerako sortutako obra, Holokaustoaren Oroitzapen Eguna dela-eta. Vicente Cuevak interpretatuko du. Non Profit Music Fundazioak ekoiztua. azaroak

lekua : Entzungela

sarrerak : 6 € Lagunak, 10 € publiko orokorra;

txarteldegietan edo webgunean eskuragarri

OPERAREN PROIEKZIOA TRISTAN UND ISOLDE

Community • Nola lor dezaket Lagunen deskontua online erosketetan? Hasi saioa Communityko kide bezala. • Laguna naiz, baina ez dut pasahitzik, nola eros ditzaket jardueretarako sarrerak online? Horretarako, pasahitza ezinbestekoa da. Hasi saioa eta berreskuratu edo alta eman. • Nire pasahitza ahaztu zait, nola berreskuratu dezaket? Hasi saioa Communityko kide bezala; pasahitza ikusi ahalko duzu, eta pertsonalizatu.

urriak

28, larunbata, 18:00

Gozatu 2014an Madrilgo Teatro Real-ek hartu zuen Tristan und Isolde (Wagner) opera-interpretazio bikainaren proiekzioaz. Peter Sellars-ek 2005ean ekoitzi zuen opera, Marc Piollet-ek zuzendu zuen eta ikus-entzunezkoen ekoizpenean Bill Viola aritu zen. Opera munduan egindako sarraldi hori hainbat obraren inspirazio iturri izan zen, Museoko erakusketan ikus daitezkeen Tristanen igoaldia (Mendiaren hotsa ur-jauzi baten azpian) eta Su emakumea lanena, adibidez. Inoiz proiektatu gabeko grabazioa eta artxiboko materiala, Madrilgo Teatro Real antzokiaren eskaintza. lekua : Entzungela

sarrerak : doakoak; ezinbestekoa da txarteldegietan edo

webgunean hartzea

iraupena gutxi gorabehera: 5 h. Jatorrizko bertsioa

alemanez, azpititulurik gabe

www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

LAGUNENTZAKO BISITALDI BEREZIAK DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK* [aurretik erreserba egin behar da]

Aldi baterako erakusketak ezagutzeko eta horietaz gozatzeko, zatoz Lagunentzako gidaridun bisitaldi berezietara. Bill Viola eta Georg Baselitz irailak 26, asteartea 17:15 h [euskaraz], 17:45 h [gaztelaniaz], 18:15 h [ gaztelaniaz] 29, ostirala 17:15 h [euskaraz], 17:45 h [gaztelaniaz], 18:15 h [ gaztelaniaz] irailak

1, igandea 11:30 h [euskaraz], 12:00 h [gaztelaniaz], 12:30 h [ gaztelaniaz], 17:15 h [gaztelaniaz] urriak

Anni Albers urriak 31, asteartea 17:15 h [euskaraz], 17:45 h [gaztelaniaz], 18:15 h [ gaztelaniaz] 3, ostirala 17:15 h [euskaraz], 17:45 h [gaztelaniaz], 18:15 h [ gaztelaniaz] azaroak

5, igandea 11:30 h [euskaraz], 12:00 h [gaztelaniaz], 12:30 h [ gaztelaniaz], 17:15 h [gaztelaniaz] azaroak

David Hockney azaroak 21, asteartea 17:15 h [euskaraz], 17:45 h [gaztelaniaz], 18:15 h [ gaztelaniaz] 24, ostirala 17:15 h [euskaraz], 17:45 h [gaztelaniaz], 18:15 h [ gaztelaniaz] azaroak

26, igandea 11:30 h [euskaraz], 12:00 h [gaztelaniaz], 12:30 h [ gaztelaniaz], 17:15 h [gaztelaniaz] azaroak

topagunea :

Taldeen txarteldegia, bisita hasi baino 5 minutu lehenago

LAGUNARTEAN* Eguerdiko atsedenaldian, edo arratsaldeko azken orduan, gozatu ireki berri den erakusketarako gidaridun bisitaldi batez eta ondoren bazkaldu edo afaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagun artean egongo zara. urriak

5, osteguna : Anni Albers 16, osteguna : David Hockney

azaroak

14:00–16:00: Lagunak 20 €/pertsona; Lagun batekin datorrena 30 €/pertsona. Gidaridun bisitaldia eta bazkaria barne 19:00–22:00: Lagunak 30 €/pertsona; Lagun batekin datorrena 40 €/pertsona. Gidaridun bisitaldia eta afaria barne * Datak eskariaren eta zerbitzuaren eskuragarritasunaren arabera alda daitezke. (ikus proposamen gastronomikoa www.guggenheim-bilbao.eus webgunean)

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK* Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauetan ezagutu erakusketa berriak, muntaiaren zokoak eta bestelako bitxikeriak.

ARTE ARDURADUNEN IKUSPEGIA Georg Baselitz. Heroiak urriak 4, asteazkena Petra Joos, erakusketaren komisarioa Anni Albers: ikusmena ukitu urriak 25, asteazkena Manuel Cirauqui, erakusketaren komisarioa David Hockney: 82 erretratu eta natura hil bat azaroak 15, asteazkena Petra Joos, erakusketaren komisarioa

FUNTSEZKO KONTZEPTUAK Georg Baselitz. Heroiak urriak 11, asteazkena Luz Maguregui, Hezkuntza koordinatzailea Anni Albers: ikusmena ukitu azaroak 8, asteazkena Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea David Hockney: 82 erretratu eta natura hil bat azaroak 22, asteazkena Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea topagunea :

Informazio-mahaia 18:30–19:30 sarrerak : 2 € Lagunak, 3 € publiko orokorra (Museoko sarrera ez dago barne); webgunean soilik eskuragarri. Gehienez 20 pertsona taldeko; gutxienez 8 ordutegia :

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre


lagunentzat soilik diren edo community logoa duten jardueretarako sarrerak aurrez salduko dira irailaren 5etik aurrera. sarreren salmenta orokorra: irailaren 19tik aurrera

lagunentzat soilik diren edo community logoa duten jardueretarako sarrerak aurrez salduko dira irailaren 5etik aurrera. sarreren salmenta orokorra: irailaren 19tik aurrera

www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

IKUS-ENTZUNEZKOAK

www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

SORMEN-SAIOAK

TIEMPOS DEL TRÁNSITO DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA ETA SOLASALDIA

Udazkenean, nerabe, gazte eta helduentzako sormen-saio erakargarriak izango ditugu, “Zuk zeuk egin!” lemapean.

29, ostirala, 18:30 Isabel Maria artistak 2014an zuzendu zuen dokumentala da Tiempos del tránsito. Bill Viola agertzen da bertan, eta The Passing (1991) lana egiteko sormen-prozesua azaltzen du; obra horretan, amaren heriotza landu zuen artistak. Isabel Maríaren eskutik, obra egin aurretik jasandako sormen-krisiak deskribatzen ditu Violak; izan ere, bere ibilbide osoan lan honetan baino ez ditu erabili bere bizitza pertsonaleko irudiak, eta bizitzaren eta heriotzaren arteko igarobidearen inguruan gogoeta egiteko baliatzen ditu. Emanaldiaren aurretik, zuzendariak filma aurkeztuko du, eta amaitu ondoren, mahai-inguruari hasiera emango zaio.

BIDEO-SORKUNTZAKO TAILERRA [+16]

BILL VIOLA

irailak

10, ostirala, eta 11, larunbata, 18:30–19:45 Irudiari buruzko tailer esperimental honetan, gazteek grabazioak manipulatu eta editatuko dituzte, duela 60 urte teknika horiek noiz, non eta zein artistak erabili zituzten ikasteaz batera: Nam June Paik-etik hasi eta Bill Viola eta Ken Jacobs-eraino. Tailerrak 2 saio izango ditu, Travis Flint sortzailearen eskutik. azaroak

lekua : Hezkuntza gela sarrerak:

20 € Lagunak, 24 € publiko orokorra; webgunean soilik eskuragarri. Gehienez 25 pertsona talde bakoitzeko; gutxienez 10

lekua : Museoko Entzungela

sarrerak : 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra;

txarteldegietan edo webgunean eskuragarri iraupena : 75 min. Ingelesez eta gaztelaniaz, gaztelerazko azpitituluekin

LET’S GO TO THE MOVIES! [+18] 25 eta azaroak 29, asteazkenak, 18:30 Aurten ere ingelesa modu lasaian praktikatzeko aukera izango duzu British Councilen eskutik. Artista edo sormeneko diziplina ezberdinekin zerikusia duten dokumental, film labur edo pelikula zati bat jatorrizko bertsioan ikusi ondoren, British Councileko irakasleen laguntzaz komentatuko ditugu. Ikusi emanaldiak webgunean! urriak

lekua : Zero Espazioa

sarrerak : Eskuragarri Museoaren txarteldegian eta

webgunean, saio bakoitza baino astebete lehenago. Doakoak Museoaren Lagunentzat eta British Councileko ikasleentzat, egiaztagiria erakutsita; 3 € publiko orokorrarentzat. Gehienez 30 pertsona talde bakoitzeko; gutxienez 8 (gomendagarria da ingeles-maila ertaina izatea

ESZENAN

ART AFTER DARK [+18]

20 eta urriak 17, 22:00–01:00 Hilabetean behin, ostiraletan, Museoak gauez zabaltzen ditu ateak publikoak erakusketak bisitatu eta nazioarteko DJen saioez gozatzeko, ohikoa ez den ordutegi batean. irailak

lekua :

Atrioa sarrerak : 9 € Lagunak, 13 € publiko orokorra; txarteldegietan edo webgunean eskuragarri. 18 urtetik gorakoentzat (adinez nagusi izatea egiaztatu beharko da). Edukiera mugatua argibideak: Museoaren webgunean

ANNI ALBERS

BISITALDI IRUZKINDUA TERESA LANCETA ARTISTAREKIN 25, larunbata, 18:00 Teresa Lanceta artistak Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketako zenbait obra interpretatuko ditu ordubeteko ibilaldian. azaroak

topagunea : Zero Espazioa sarrerak :

2 € Lagunak, 3 € publiko orokorra (Museoko sarrera ez dago barne); webgunean soilik eskuragarri. Gehienez 20 pertsona talde bakoitzeko; gutxienez 8

IKASTAROA ARTEA EZAGUTZEN. ARTE GARAIKIDEAZ JAKIN NAHI ETA INOIZ GALDETZEN AUSARTU EZ ZINEN GUZTIA Juan Bosco Díaz Urmenetak eskainitako ekimena akademikoa baino dibulgatzaileagoa da, eta arte garaikidean oinarrizkoak eta erreferentziazkoak diren kontzeptuen gaineko ezagutzak jaso nahi dituzten pertsonei zuzentzen zaie. informazioa , erreserbak eta matrikula : Sarrerak

irailaren 19tik aurrera webgunean salgai

BITXIGINTZARI BURUZKO TAILERRA [+18] 7, asteartea , eta 9, osteguna , 18:30–20:00 Black Mountain College arte-eskola esperimentalean Anni Albersek Alexander Reed ikaslea ezagutu zuen, eta biek luxuaren kontrako bitxi-bilduma bat sortu zuten, ohiz kanpoko materialekin: paperentzako klipak, urkilak eta azkoinak, besteak beste. Hainbat saio eskaintzen dituen tailer honetan, ezagutu Matxalen Krug diseinatzailearekin nola erabiltzen zituzten etxeko objektuak 1940ko hamarkadako diseinu horietan eta nola interpretatzen dituen gaur egungo diseinuan. azaroak

SOLASALDIAK ETA HITZALDIAK HITZALDIA: BILL VIOLA ETA BIDEOARTEAREN HISTORIA 26, larunbata, 18:30 John Hanhardt, Smithsonian American Art Museum-eko zinema eta multimedian arte-ardurako laguntzailea, bideoartean aitzindari diren artisten erakusketetako komisarioa eta Bill Viola liburuaren egilea, artistaren obra eta sortzeprozesuaz arituko da, eta baita bideoarteak eta mugimenduan dagoen irudiak izan duen bilakaeraz ere. urriak

lekua : Entzungela

sarrerak: doakoak; txarteldegian edo webgunean

eskuragarri

TOPAKETA ARTISTEKIN: ARTEA ETA ESPAZIOA 2, larunbata Artea eta espazioa erakusketan dauden artistekin topaketa; hala nola, Marcius Galan, Peter Halley, Agnieska Kurant, Asier Mendizabal, Ivan Navarro edo Alyson Shotz. Manuel Cirauqui erakusketaren komisarioa izango da moderatzailea. lekua : Entzungela sarrerak: doakoak; txarteldegian edo webgunean eskuragarri abenduak

lekua : Hezkuntza gela sarrerak:

20 € Lagunak, 24 € publiko orokorra; webgunean soilik eskuragarri. Gehienez 25 pertsona talde bakoitzeko; gutxienez 8

EHUNEKIN SAIAKUNTZAK EGITEKO TAILERRA [+18] 25, larunbata, 10:30–13:30 Anni Albers-ek materialekin nola lan egiten zuen ikusiko dugu: hari metalikoarekin eta kobrearekin nola esperimentatzen zuen, aparteko ehun piktorikoak eta mural zintzilikariak sortzeko. Tailerra ehun-sorkuntzako artista eta aditu den Teresa Lancetak gidatuko du tailer esklusibo hau. azaroak

lekua :

Zero Espazioa sarrerak: 20 € Lagunak, 24 € publiko orokorra; webgunean soilik eskuragarri. Gehienez 25 pertsona talde bakoitzeko; gutxienez 8

Eduardo Chillida, Aholkua espazioari V, 1993. Altzairua, 305 x 350 x 350 cm Guggenheim Bilbao Museoa

ELKARRIZKETA JENNY HOLZER-EKIN urria

Elkarrizketa Jenny Holzer artistarekin eta Museoko Arte eta Kontserbazio arloko langileekin, Bilborako Instalazioa Bildumako artelanaren kontserbatzeko proiektua dela-eta. argibideak: irailaren 19tik aurrera webgunean salgai


lagunentzat soilik diren edo community logoa duten jardueretarako sarrerak aurrez salduko dira irailaren 5etik aurrera. sarreren salmenta orokorra: irailaren 19tik aurrera

lagunentzat soilik diren edo community logoa duten jardueretarako sarrerak aurrez salduko dira irailaren 5etik aurrera. sarreren salmenta orokorra: irailaren 19tik aurrera

www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

REFLECTIONS 11, asteazkena–14, larunbata, 20:30–23:30 Reflections eskala handiko mapping proiekzio bat da, eta bilbotarrei nahiz bisitan daudenei esperientzia sentsorial paregabea eskaintzeko sortu da. Titanioaren forma organikoak eta Museoaren beirazko Atrio dotorea izango da mihisea, 200.000 lagunek baino gehiagok hogei emanalditan zehar urriak

doan ikus ahal izango duten ikuskizunerako. Punta-puntako teknologiaren bitartez, soinu-banda orijinala duen 20 minutuko animazioak Bilboko historiaren eta sormenaren bi hamarkadaren errepasoa egingo du. publikoaren kokapena : Unibertsitateen etorbidea eta

inguruko eremuak

duración aproximada pase : 20 min (konfirmatzeke)

www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

GUZTIENTZAT EGOKIA GUGGENHEIM MARRAZTEN 15, igandea, 10:00–20:00 Marrazkiaren inguruko nazioarteko topaketa honetan, adin guztietako jendeak parte har dezake, marrazketaren gainean ezagutzak izan ala ez, munduan Guggenheim Museoa hartzen duten hiru hirietatik: Bilbo, New York eta Venezia. Gozatzeko erreminta eta berezko diziplina artistikoa izateaz gain, artista eta baita arkitekto askorentzat ere (esate baterako, Frank Lloyd Wright eta Frank Gehry) sormen-prozesuaren abiapuntua da marrazkia. Topaketaren premisa oso xumea da: bilatu Museoan gehien gustatzen zaizun zatia eta marraztu. Guk arkatza eta papera emango dizkizugu. sarrerak : doan (sarrera orokorraren baitan) urriak

KONTZERTUEN ZUZENEKO EMANALDIA: BERLINGO ORKESTRA FILARMONIKOA 7 eta 21, larunbatak , 19:00, eta 3, igandea, 15:00 Iaz izandako arrakasta ikusita, Berlin Digital Hall-ekiko lankidetza berritu dugu, Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin lortutako akordioaren bitartez. Modu horretan, datozen hilabeteetan, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren zenbait kontzertu garrantzitsuren zuzeneko emanaldiak hartuko ditu Museoak. Berrikuntza gisa, denboraldi honetan, kontzertu batzuetan, Bilboko Elkarte Filarmonikoko zenbait kidek aurkezpena egingo dute hasi baino orduerdi lehenago. urriak

abenduak

lekua : Entzungela

sarrerak : doakoak; txarteldegian edo

webgunean eskuragarri. Programazioak aldaketak jasan ditzake

MEM JAIALDIA: SKIN/TONES [+18] 10, ostirala, 19:00 Museoak Francesca Fini aurkeztuko du MEM Jaialdiko saioetako batean. Izaera esperimentaleko musika, perfomancea eta ikus-entzunezkoen jaialdia da, eta Vitoria-Gasteizen eta Bilbon egingo da. azaroak

lekua: Zero Espazioa

GUGGENHEIM CHASMATA 9, astelehena Diziplina anitz bilduko dituen ekimen aitzindari honetan, astrogeologia, musika, arkitektura, eskultura eta ikusmen eta soinu artea Museoaren Atrioan batuko dira. Saxofoirako lau pieza instrumental sortu eta gauzatuko dira: horiek konposatzeko, Marteko orografiatik datorren big data izango da abiapuntua. Pieza horiek Europako Espazio Agentziak (ESA) eskainitako Marteren irudien proiekzioarekin konbinatuko dira, ex profeso sortutako zenbait bideo-proiekziorekin batera. Halaber, musika elektronikoari eskainitako tarte bat ere egongo da, bertaratutakoek modu masiboan eta sinkronizatuan dantzatu ahal izateko. BBK Fundazioaren laguntzarekin. urriak

argibideak : irailaren 11tik aurrera webgunean salgai

GASTRONOMIA ANNI ALBERS ARTISTARI BURUZKO AFARI-ELKARRIZKETA GASTRONOMIKOA 15 eta 16, 19:00 Anni Albersen obran inspiratuta, Josean Alija sukaldariak artistaren sormen-ibilbidearekin eta pentsamenduarekin zerikusia duten testura eta motiboetan aberatsa den menua diseinatuko du. Gainera, afaria osatzeko, Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketari buruzko hezkuntza-jarduera burutuko da. azaroakt

lekua : Nerua Guggenheim Bilbao

informazioa eta erreserbak :

www.neruaguggenheimbilbao.com webgunean, urriaren 5eko 12:00etatik aurrera. Gehienez 40 pertsona eguneko

sarrerak : 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra;

txarteldegietan edo webgunean eskuragarri

DANTZALDIA FESTIBALA: PRESS 18, larunbata, 19:00 Museoak La FuNdicIOn aretoarekin izandako lankidetzari eusten dio. Aurten, gainera, 35 urte betetzen ditu aretoak, eta, oraingoan, Dantzaldiaren saio berri bat aurkeztuko digu. Pierre Rigal-en Dernière Minute konpainiak PRESS eskainiko digu; solo berezia, formatu txikikoa eta eszenografia oso orijinala duena: “kutxa-gailu bat, pertsonaia presionatzen duena, harik eta suntsitu nahi izan arte”. azaroak

lekua : Entzungela

sarrerak : 6 € Lagunak, 10 € publiko orokorra;

txarteldegietan edo webgunean eskuragarri


haurrentzako tailerretarako sarrerak erosteko aukera aurreko hilabeteko 3. asteazkenetik aurrera: www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090 astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

KOLABORAZIOAK BOS DENBORALDIKO KONTZERTUAK 16–17 John Adams 70 urte L. van Beethoven: Egmont, obertura J. Adams: Absolute Jest, hari-laukote eta orkestrarako L. van Beethoven: 7. Sinfonia La maiorrean, Op. 92 Cuarteto Quiroga Erik Nielsen, zuzendaria azaroak

sarrerak: Euskaldunako txarteldegian

%20ko deskontua Museoaren Lagunentzat. Gehienez: bi sarrera txartel bakoitzeko

HAURRENTZAKO TAILERRAK

SORMEN-ESPERIENTZIAK PUPPY TAILERRAK [lagunentzat soilik] Utzi zure sormena aske eta egin eskultura harrigarriak landareekin. urriak 21, larunbata , eta 22, igandea [ gaztelaniaz ]: 10:30–12:00: 3–5 urteko talde bat 17:00–18:30: 6–11 urteko talde bat urriak 28, larunbata , eta 29, igandea [ euskeraz ]: 10:30–12:00: 3–5 urteko talde bat 17:00–18:30: 6–11 urteko talde bat

ARMIARMA TAILERRAK [lagunentzat soilik] Louise Bourgeois-en eskulturarekin eta haren sinbolismoarekin lotutako sormen-esperientzia dibertigarriak. urriak 18, larunbata , eta 19, igandea [ gaztelaniaz ]: 10:30–12:00: 3–5 urteko talde bat 17:00–18:30: 6–11 urteko talde bat 25, larunbata, eta 26, igandea [euskeraz]: 10:30–12:00: 3–5 urteko talde bat 17:00–18:30: 6–11 urteko talde bat

urriak

BOOKS ALIVE! larunbat eta igandeak ,

11:30–13:30 Museoaren Liburutegian, ipuinek bizitza hartzen dute, ingelesez egiten diren jardueren bitartez. Horrela, entzuteko, abesteko, hitz egiteko eta dantzatzeko aukera egongo da. adina :

3–11 urte prezioa : 2,5 € Lagunak, 5 € publiko orokorra; txarteldegietan edo webgunean eskuragarri

BABY ART igandeak ,

10:30–12:30 Gurasoen eta haurren arteko elkarrekintzara bideratutako jolas eta estimuluen gune bilakatzen da Museoa. adina :

6–36 hilabete 6 € Lagunak, 8 € publiko orokorra; txarteldegietan edo webgunean eskuragarri prezioa :

ARKITEKTURAKO LABORATEGIA II larunbatak ,

11:30–13:30 Lehenengoaren jarraipena izango den bigarren ikastaro honetan, arkitekturarako hurbiltze ludikoa eta diziplina anitzekoa eskainiko da: parte-hartzaileek aukera izango dute Egiptoko piramide bat egiteko azukre-koxkorrekin edo paperezko hiriak edo esfera-etxe dibertigarriak eraikitzeko. Ikastaroa urritik ekainera bitarte antolatutako mailaz mailako tailerren zikloan sartzen da lehen hiruhilekoa : urriak 7, 14, 21 eta 28; azaroak 4, 11, 18 eta 25; eta abenduak 2, 9 eta 16. adina :

5–10 urte

prezioa ( hiruhilekoa ):

55 € Lagunak, 77 € publiko orokorra. Gehienez: 15 haur taldeko

GASTRONOMIA Hiru espazio sukaldaritza onaz gozatzeko Nerua Guggenheim Bilbao: sukaldaritza- eta kultura-esperientzia bat bizitzeko lekua. Naturak baldintzatzen du Josean Alijaren sukaldaritza, eta baratzetatik, itsasotik eta baserritik edanaz, sasoi bakoitzera egokitzen da. Michelin gidako izar bat eta Repsol gidako hiru eguzki jaso ditu jatetxeak, eta gaur egun 56. postuan dago Restaurant aldizkariaren munduko jatetxe onenen zerrendan. Bistró Guggenheim Bilbao: gastronomia informalagoa lantzen da bertan, kultura bati hertsiki lotua baina abangoardiako testuingurura egokitua, zaporerik eta ehundurarik galdu gabe. Frank Gehry-k diseinatutako espazio paregabe honek 120 pertsonarentzako lekua du, hainbat gunetan. Leku ezin hobea da ospakizunak, laneko bilerak, lagunarteko afariak eta abar egiteko, bai eta ezkontza hiritar eta modernoak ere. Uztailaren 1etik irailaren 17ra egunero zabalik eguerdian eta gauean. Bar Guggenheim Bilbao: Bar Guggenheim Bilbao: proba itzazu gure pintxoak, kalitateari uko egin gabe ukitu harrigarria dutenak; gure herriaren historiaren isla dira: gizarte-erritual baten bitartez bizitza bete-betean ahogozatzeko dugun ohituraren lekuko. Uztailaren 1etik irailaren 17ra egunero zabalik.

Museoaren Lagunek %10eko deskontua dute Bar Guggenheim Bilbao eta Museoko terrazetan, eta %5eko deskontua Bistrón eta Neruan

MUSEOKO DENDALIBURUDENDA Opari berezi baten bila zabiltza? Zatoz Museoaren Denda-Liburudendara GOGORATU Museoaren Lagun gisa, %15erainoko deskontua daukazu zure erosketetan (%5 Argitalpenetan) Telefonoa: 944 359 085; tienda@guggenheim-bilbao.eus


www . guggenheim - bilbao . eus

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu:

GERTAERA ARTISTIKOA

“ETSAI BAT DAGO” KONTZERTUA LAGUNEKIN ETA LAGUNENTZAT irailak

30, larunbata, eta urriak 1, igandea

[lagunentzat soilik] Jada aurreratu genizuen moduan, Juan Perez Agirregoikoa artistak sortutako gertaera artistiko bat prestatzen ari gara. Artistak bere ibilbidearen barruan testuinguruan jarriko du otxoteak abestuko duen perfomance berria. Lagunek era honetan parte har dezakezue: 30, larunbata Emanaldiaren entsegua Entzungelan, banatuko ditugun argibideekin eta testu-liburuarekin, bi txandatan: lehena 18:30–19:15, eta bigarrena 19:30–20:15. irailak

1, igandea Jarduera artistikoa Atrioan egingo da, 9:00etatik 10:00etara, Museoa itxita dagoela. urriak

HONA HEMEN FUNTSEZKO ZENBAIT GAKO lekua : Auditorioa (larunbata) eta Atrioa (igandea) parte - hartzaileak : Museoaren Lagunak, helduak eta 9

urtetik gorako haurrak, irakurtzen dakitenak eta jarduera ez eragozteko isilik egon daitezkeenak. Ez da beharrezkoa musika edo kantuaren gaineko prestakuntzarik izatea. Erabat beltzez jantzita joan behar da. sarrerak : doakoak, soilik webgunean (txartelak online),

irailaren 5etik 22ra. Plaza mugatuak. Lagun-txartel bakoitzeko parte-hartzaile bat. MUSEOAREN XX. URTEURRENAREN OSPAKIZUNEN BAITAN OBRA BAKAR HONETAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUGU Eta soilik parte hartzeagatik

FLANDESTAR MAISUEK FLANDESERA JOATEKO GONBITA EGITEN DIZUTE Turismo de Bélgica: Flandes y Bruselas bidaia-agentziak bidaia bat zozketatuko du in situ, Rubens, Van Eyck edo Bruegel (www.maestrosflamencos.com) bezalako flandestar maisu handien bizitzari eta ondare kulturalari buruzko xehetasunak ezagutzeko. Saridunari Anberesera joateko bidaia egokituko zaio bi lagunentzat (Bilbotik Bruselara joan-etorria egiteko hegazkin-txartelak, Brussels Airlines konpainiarekin. Trena Anberesera, hotelean bi gau biko gelan eta gosaria, eta bi City Card hiria ezagutzeko).


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.