Braque boletina

Page 5

agertokian

ART AFTER DARK [+18] Ekainak 13, ostirala Hilean behin, ostiral batean, Museoa gauez irekiko da arteaz eta Atrioko nazioarteko DJ saioez gozatzeko. . lekua eta ordua: Museoko Atrioa, 10:00–01:00 sarrerak: 11 € Lagunak eta 15 € publiko orokorra, txarteldegian eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. Ez dago barne Fever kluberako sarrera

2014KO GAU ZURIA

Ekainak 14, larunbata New Yorkeko Yoko Onoren giroa gogorarazteko asmoz, jarduerak Onoren bi lagun min izango ditu ardatz: Merce Cunningham koreografoa eta John Cage musikaria. Cesc Gelabert dantzariak eta Jordi Camell pianistak New Yorkeko 1950eko eta 1960ko giroa ekarriko dute Museoko Atriora, txandakako emanaldietan. lekua eta ordua: Museoko Atrioa, 22:00−02:00

ARTEA ETA JAZZA: Guggenheim Bilbao Gauak Abuztuak 19–22 Aste Nagusiko ospakizunei batuko zaie Museoa: gauez zabalik egongo da, 11etatik goizaldeko ordu 2etara, bisitariek erakusketez eta Atrioko jazz kontzertuez goza dezaten. 19 asteartea: Sheila Cooper 20 asteazkena: Aruán Ortiz & Raynald Colom Duo 21 osteguna: Cuban Jazz Quintet 22 ostirala: Carme Canela & Joan Monné Trio lekua eta ordua: Museoko Atrioa, 23:00−02:00

sarrerak: 8 € Lagunak eta 15 € público general (incluida la entrada al

Museo y la actuación), publiko orokorra, txarteldegian eta webgunean uztailaren 1etik aurrera. Egitarauan aldaketak egon daitezke.

Act jaialdia Mirage antzerki konpainiarekin solasaldia. Afrikatik Lavapiésera

Ekainak 5, osteguna Mirage konpainiak solasaldi bat eskainiko du taldeko sormen-lanen inguruan, 2014ko ACT Jaialdian Quijotadas lana aurkezten dutela eta. Konpainiak izaera fisiko handiko antzerkia egiten du: antzezleak, gorputza eta hitza erabiliz, irudi poetikoak sortzen ditu, beste toki batzuetara ikuslea eramateko. Aurkezleak konpainiaren zuzendariak izango dira: Miguel Oyarzun, Isla Aguilar eta Daniel Gallardo. lekua eta ordua: Zero Espazioa, 12:00 sarrerak: doakoak (nahitaezkoa Museoko txarteldegian eta webgunean hartzea).

zinema emanaldia Picasso & Braque Go To The Movies

Ekainak 26, osteguna Dokumental hau Martin Scorsese-k eta Robert Greenhut-ek ekoitzi zuten eta Arne Glimcher arte-merkatari eta galeristak zuzendu zuen. xx. mende hasierako aurrerapen teknologikoek, hegazkinak, kasu, eta, batez ere, zinema-industriak, hainbat artisten lanetan izandako eragina azaltzen du, esaterako, Georges Braqueren eta Pablo Picassoren artegintzan. Dokumentalean parte hartzen dute nazioarteko arte giroko irudi handiek, besteak beste, hauek: Julian Schnabel, Chuck Close, Bernice Rose, Coosje van Bruggen, Lucas Samaras, Adam Gopnik, Eric Fischl eta Martin Scorsese. Cinedigm Entertainment. lekua eta ordua: Zero Espazioa, 19:00 sarrerak: doakoak (nahitaezkoa Museoko txarteldegian eta webgunean hartzea). [Ingelesezko jatorrizko bertsioa]


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.