Boletina uzt ira 2018

Page 1

www . guggenheim - bilbao . eus

Subdirección de Amigos del Museo Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 359 012 - 944 359 080 Síguenos en:

m u seoaren l a g u n a k

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

Joana Vasconcelos Marilyn (AP), 2011 Altzairu herdoilgaitzezko lapiko eta tapakiak, eta hormigoia Bi pieza: 297 x 155 x 410 cm Artistaren bilduma Honen babesarekin gauzatutako lana: Silampos, S.A. © Joana Vasconcelos, VEGAP, Bilbo, 2018

2018ko ekainak 29–azaroak 11 komisarioak : petra joos eta enrique juncosa 105 aretoa Joana Vasconcelos azken hamarkadako artista esanguratsuenetako bat da askoren ustez, eta eskultura eta instalazioarekin egiten du lan. Portugal ordezkatu zuen 2005eko Veneziako Bienalean, Andregaia lanarekin, eta 2012an Versaillesko jauregian erakutsi zituen bere sorkuntzetako batzuk, jauregi barrokoan bere lana erakusten zuen lehen emakumea bilakatuta. Bi erakusketa horien harira egin zen nazioartean ezaguna. Vasconcelosen lanak —konplexutasun tekniko handikoak zenbait— batzuetan mugitu egiten dira, soinua daukate edo argiztatu egiten dira; Lisboako bere estudioan gorpuzten ditu, kolaboratzaile ugarirekin elkarlanean. Lan horiek gauzatzeko, eguneroko bizitzako material desberdinak erabiltzen ditu Joana Vasconcelosek: etxetresna elektrikoak, azulejuak, ehunak, herri-zeramika, botilak, medikamentuak, pixalekuak, dutxak, sukaldeko tresnak, kotxeak edo plastikozko mahai-tresnak, esaterako. Irudi harrigarri, ludiko eta zuzenak eraikitzen ditu objektu horien bitartez, gizarte kontsumista, postkolonial eta globalizatuei lotutako gai soziopolitikoei erreferentzia egiten dietenak, migrazioak edo genero-indarkeria bezalako gaiak landuz. Umore-sena dago beti bere lanetan, esanahi ireki eta ez dogmatikoak aditzera emanez gainera; hala, eta obrak interpretatu eta ikuskatzeko ikuslearen partaidetza eskatzen duenez, 1990eko hamarkada amaieran sortutako erlazio-estetiketara gerturatzen da. Kanpo-erreferentzia ugarirekin, Louise Bourgeois

artistaren ikonografiatik hasita herri-kulturaraino, urregintzatik modara igarota, artisautzatik ingeniaritza aurreratuenera, identitatearen gaia da bere ekoizpenaren gairik nagusienetako bat; identitatea bere dimentsio guztietan, emakume, artista portugaldar eta aldi berean europar izatearen kondizioaz hausnarketa eginez. Babeslea:

MAHAI-INGURUA: JOANA VASCONCELOS 27, asteazkena, 18:30 Joana Vasconcelos, Petra Joos eta Enrique Juncosa komisarioak eta Alain Grouette terapeuta artista portugaldarraren obraren hainbat alderdiri buruz mintzatuko dira. ekainak

lekua :

Entzungela doakoak; txarteldegian edo webgunean eskuragarri

sarrerak :

INAUGURAZIORA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen (www.guggenheim-bilbao.eu/community) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-ekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez.


Javier Téllez, Itzal-antzerkia (Shadow Play), 2014. Film-instalazioa, 35 mm-ko film-proiekzioa. 10 min 56 s. Hauen eskaintza: artista eta Galerie Peter Kilchmann, Zurich. © Javier Téllez

Javier Téllez: Itzal-antzerkia 2018ko uztailak 12–azaroak 18 film & video , 103 aretoa komisarioa : manuel cirauqui Gure arrazionaltasun-kanonei aurre egiten dieten errealitateen bozgorailu izateko asmoa du Javier Téllezen lanak; izan ere, bere lanen ekoizpen-prozesuetan baztertutako talde eta komunitateak sartzen ditu beti, errefuxiatuak, desgaitasuna duten pertsonak edo paziente psikiatrikoak esaterako. Itzal-antzerkia 35 mm-ko filma da, zuri-beltzez eta mutua, non aktoreen itzal proiektatuak diren funtsezko osagarria. Suitzan egin zen filma, hainbat herrialdetako errefuxiatuekin elkarlanean: filmean antzezpen-lanak egiteaz gain, gidoiaren idazketan ere kolaboratu dute. Antzerkiaren generoarekin lotura izateaz gain, baliabide protozinematografikoa ere badiren “itzal txinatar” delakoez baliatzen da Itzal-antzerkia, erbestealdi- eta migrazio-historiak eszenaratzeko, halakoak bizi izan dituztenen ahotik. Beren kontakizun isilean, hizkuntzaren mugak saihesten dituzte errefuxiatuek, beraien bizi-ibilbide latzeko eszenak kontatu eta berreraikitzeko, modu literalean batzuetan, lirikoan bestetan, eta metaforikoan

beste hainbatetan. Keinu bidezko kontaketa laburrek Mendebaldekoak ez diren komunitate eta tradizioetako ohiko mito herrikoien ahozko transmisio- eta elaborazioformak dakarzkigute gogora. Kontaketen harira, hala ere, aktoreekin interakzioan agertzen den elementu disruptibo bat nabarmentzen da: Alberto Giacometti-ren Eskua (1947) eskultura.

TOPAKETA ARTISTEKIN: JAVIER TÉLLEZ 12, osteguna , 18:30 Javier Téllez eta Manuel Cirauqui, Guggenheim Bilbao Museoko arte arduradun eta Film & Video aretoko komisarioa, artistaren obraz eta haren Itzal-antzerkia lanaz mintzatuko dira. uztailak

lekua :

Entzungela doakoak; txarteldegian edo webgunean eskuragarri

sarrerak :


jarduerak erreserbatzeko actividades exclusivas de ,amigos ekainaren o señaladas 26tik aurrera con el www.guggenheim-bilbao.eus logo community, venta anticipada a partir del argibideak telefonoz 5 de septiembre 944 359 090, astelehenetik . venta general ostiralera, a partir 9:00–14:00 del 19 de septiembre

www.guggenheim-bilbao.es. más información: en el teléfono 944 359 090, de lunes a viernes, de 9:00 a 14:00 h

COMMUNITYREN ABANTAILA BERRIAK LAGUNENTZAKO GUNE PRIBATU BERRIA Sartu zuretzat prestatu dugun gune pribatu berrian. Museoaren Lagun gisa, azken albisteak eta jarduera aipagarriak ikusi ahal izango dituzu, baita erakusketen bideoak eta entzuteko gidak deskargatu ere. Horretarako, hasi saioa Communityko kide bezala.

LAGUNENTZAKO GIDARIDUN BISITALDI BEREZIAK

NAZIOARTEKO KIDEENTZAKO IREKI AURREKO BISITALDIAK

BISITALDIA ETA BAZKARI EDO AFARIA, LAGUNARTEAN*

Erakusketa bakoitzaren komisarioak gidatutako ibilbideak dira, aukera paregabea ematen dutenak erakusketen giltzarriak eta hautatutako artelanen aukeraketaren arrazoia lehen eskutik ezagutzeko. Zer deritzozu? Galdetu noiz diren hurrengo hitzorduak eta zer abantaila dituen Nazioarteko Kide izateak.

Bazkalorduari zein iluntzeari probetxua ateratzeko, gozatu ireki berri den erakusketarako bisita gidatu batez eta ondoren bazkaldu edo afaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagun artean egongo zara.

DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK*

uztailak

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz uztailak 17, asteartea 17:00 [ euskaraz], 17:45 eta 18:30 [ gazteleraz] uztailak 18, asteazkena 17:00, 17:45 eta 18:30 [ gazteleraz ] uztailak 20, ostirala 17:00, 17:45 eta 18:30 [ gazteleraz ] uztailak 22, igandea 11:30 [ euskaraz], 12:00 eta 17:15 [ gazteleraz]

5, osteguna , 19:00 Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919

uztailak

12, osteguna , 14:00 eta 19:00 Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz 14:00–16:00: 20 € pertsonako Lagunak; 30 € Lagun batekin datorrena. Gidaridun bisitaldia eta bazkaria barne 19:00–22:00: 30 € pertsonako Lagunak; 40 € Lagun batekin datorrena. Gidaridun bisitaldia eta afaria barne * Datak eskariaren eta zerbitzuaren eskuragarritasunaren arabera alda daitezke (ikus proposamen gastronomikoa www.guggenheim-bilbao.eus webgunean)


jardueretako sarrerak erosteko: www.guggenheim-bilbao.eus edo Museoko txarteldegiak argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK* Ezagutu itzazu Joana Vasconcelosen erakusketa Museoko profesionalek gisatutako bisitaldi berezietan.

ARTE ARDURADUNEN IKUSPEGIA 19, asteazkena, 18:30 Petra Joos, erakusketaren komisarioa irailak

FUNTSEZKO KONTZEPTUAK 26, asteazkena, 18:30 Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea irailak

topagunea :

Informazio-mahaia webgunean soilik eskuragarri; 2€ Lagunak, 3 € publiko orokorra (Museorako sarrera ez dago barne). Gehienez 20 pertsona taldeko; gutxienez 8 aurresalmenta : Lagunak eta Jarraitzaileak, irailak 3 arte salmenta : publiko orokorra, irailak 4tik aurrera sarrerak :

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

BISITALDI LABURRAK* Udan, doako bisitaldi laburren eskaintza zabalagoa da; horrela, aretoetan zehar ibiltzeko aukera egongo da, goiz nahiz arratsalde, ikusgai dauden lanetako batzuk komentatu bitartean. Galdetu gaiei eta hizkuntzei buruz Informazio-mahaian edo 944 359 080 telefonoan, 10:00etatik 20:00etara. topagunea :

Atrioa Doan, Museoko sarrerarekin batera. iraupena : 30 min.; plaza mugatuak, gehienez: 20 pertsona, taldea osatu arte (erreserbarik gabe) sarrerak :

*Jarduerak aldaketak jasan ditzake

Artez busti programaren babeslea: BBK.

BILBORAKO NAHIEN ZUHAITZA, YOKO ONO* 24, ostirala Bilborako nahien zuhaitza artelana publikoaren parte-hartzeari zabalik egongo da abuztuak 24ean, ostiralarekin, 11:00etatik 14:00etara, Aste Nagusiko Egun Handia dela-eta. abuztuak

lekua : bigarren solairuko terraza, kanpoaldean. Doako jarduera Museoko eguneko sarrerarekin

* Jarduerak aldaketak jasan ditzake

Jenny Holzer, Bilborako instalazioa (Installation for Bilbao), 1997/2017. Argizko diodoak. Kokapen zehatzeko neurriak. Guggenheim Bilbao Museoa

UDAKO IKASTAROA LA CONSERVACIÓN DE OBRAS DE ARTE CON COMPONENTES TECNOLÓGICOS 2, astelehena, eta 3, asteartea Guggenheim Bilbao Museoak eta UPV/EHUk La conservación de obras de arte con componentes tecnológicos udako ikastaroa eskainiko dute. Adituek osagai teknologikoak dituzten artelanen kontserbazioa gaur egun nola dagoen azalduko dute, mota honetako piezetan objektu artistikoaren orijinaltasun eta berezitasunaren kontzeptua sakontze aldera; halaber, elementu ordezkagarrien eta obraren identitateak berezkoak dituen elementuen inguruko eztabaidari bide emango diote. Gainera, hizlariek azpimarratu egingo dute artistekin elkarlanean aritzearen garrantzia, horien sorkuntzen kontserbazio eta esku-hartze prozesuetan. uztailak

lekua :

Bizkaia Aretoa- UPV/EHU parte - hartzaileak : Ainhoa Sanz, Aitziber Velasco, Bernhard Serexhe, Daniel Canogar, Diego Mellado, Gema Grueso, Jack McConchie, Louise Lawson eta Manuel Cirauqui hizkuntza : gaztelania prezioa : 35€ Lagunak, 70€ publiko orokorra argibideak eta inskripzioak : https://www.uik.eus/ eu/i-curso-de-verano-guggenheim-bilbao-museoa-laconservacion-de-obras-de-arte-con-componentes Babeslea:


jardueretako sarrerak erosteko: www.guggenheim-bilbao.eus edo Museoko txarteldegiak argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

FAMILIARTEAN UDAN OPORRETAN ZABALIK! BISITATU DENBORAREN MATERIA Richard Serraren Denboraren materia lanari buruzko haurren entzuteko gidari esker, familia osoak bisitatu ahalko du instalazioa. Deskubritu, begiratu, sentitu, pentsatu, entzun, lotu, hitz egin, imajinatu eta gozatu. Hori guztia egiteko aukera izango duzue instalazioan barrena.

ARTEAREN TXOKOA HAURRENTZAT eseri , hartu arkatz bat eta paper bat , eta sortu !

Denboraren materia instalazioaren bukaeran gune didaktiko bat topatuko duzue, Richard Serraren inguruko informazio interesgarriarekin, baita eseri, ipuinak irakurri eta familian marrazteko txoko bat ere. Haurrak irakurketan murgildu daitezke, eta estimuluz betetako hezkuntza-gunean jolastu eta sortzeko aukera dute, arte eta arkitekturarekin lotutako gaien inguruan ikasi bitartean.

FAMILIENTZAKO JARDUEREN GIDA Galdera, joku eta jarduerez betetako material didaktiko hori Txarteldegietan dago eskuragarri doan. Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia erakusketan zeharreko ibilbide bat zehazten du gidak; horrez gain, galderak egin eta jarduerak proposatzen dizkizue, artea behatzen lagundu eta horrez gehiago gozatzeko aukera izan dezazuen.

TAILERRAK TAILERRA MASKARAREN ATZEAN SORMEN-SAIOA [+18]

30, larunbata 11:00–13:00 eta 15:00–18:00 Hartu ezazu parte autoezagutza emozionalari eta nortasunari eskainitako egun osoko tailer honetan. Alain Grouette terapeuta eta naturopata kanadarraren zuzendaritzapean egingo da: energien bitartezko osaketan aditua da bera. Joana Vasconcelosen I’ll Be Your Mirror (2018) obrari loturik, tailerrak psikodinamika energetikoak bateratuko ditu praktika artistikoarekin. Jarduera ingelesez, gaztelaniazko esan osteko interpretazioarekin. ekainak

lekua :

Hezkuntza Gela eta Museoko Aretoak sarrerak : webgunean soilik eskuragarri; 18 € Lagunak, 24 € publiko orokorra. Gehienez: 25 pertsona talde bakoitzeko; gutxienez: 8

SUMMER FOR TEENS* 9–13, 10:00–13:00 12–16 urte dituzu, pintura, diseinua, argazkigintza edo animazioa gustatzen zaizkizu eta, gainera, ingelesa ikasi nahi duzu? Museoak erakusketetako artelanen inguruko ingelesezko jarduerak eskaintzen ditu 12 eta 16 urte arteko gazteentzat. uztailak

lekua :

Zero Espazioa, Museoko aretoak eta kanpoaldea. 75 € Lagunak, 85 € publiko orokorra; Gehienez: 20 pertsona; gutxienez: 8. Izen-emateak webgunean prezioa :

ARTEA ETA TXINA 1989 ONDOREN UERE N GIDA FAMI LIENT ZAKO JARD

ARTE Y CHINA DESPUES DE 1989 GUÍA DE ACTIVIDADES PARA

LA FAMILIA

*Aldaketak egon daitezke edukian


jardueretako sarrerak erosteko: www.guggenheim-bilbao.eus edo Museoko txarteldegiak argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

ESZENAN

21, asteartea , eta 22, asteazkena Goza ezazu New Yorkeko BalletCollective taldearen dantza-pieza berriez: artista, konpositore eta koreografoen elkarlanaren fruitu dira. Works & Process at the Guggenheim programa Ford Foundation erakundeari esker gauzatu ahal izan da, Institute of International Education’s Global Travel and Learning Fund instituzioaren laguntzarekin. abuztuak

lekua :

Entzungela 19:00 sarrerak : 6 € Lagunak, 10 € publiko orokorra; txarteldegietan edo webgunean jada eskuragarri ordua :

BBK JAZZ GUGGENHEIM GAUAK [+18] 21–24, 23:15–02:00 Museoak Aste Nagusiko ospakizunekin bat egingo du: bere ateak zabalduko ditu, ikusleek erakusketez gozatu eta gau bakoitzean jazz-emanaldi bat entzuteko aukera izan dezaten. abuztuak

lekua :

Atrioa 8,50 € Lagunak, 16 € publiko orokorra, txarteldegietan edo webgunean eskuragarri (Museorako sarrera eta emanaldia barne)

sarrerak :

programa

Asteartea 21: Javier Colina 4tet Asteazkena 22: Uffe Markussen 4tet Osteguna 23: Mouhannad Nasser & Albert Sanz, “Mediterraníes” Ostirala 24: Marco Mezquida, Los sueños de Ravel

© BalletCollective – Matthew Murphy

DANTZA – PERFORMANCE WORKS & PROCESS: BALLETCOLLECTIVE


jardueretako sarrerak erosteko: www.guggenheim-bilbao.eus edo Museoko txarteldegiak argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

IKUS-ENTZUNEZKOAK OPERA ZUZENEAN TEATRO REAL ANTZOKITIK: LUCIA DI LAMMERMOOR 7, larunbata, 21:30 Madrilgo Teatro Real antzokitik Lucia di Lammermoor opera zuzenean eskainiko da, Gaetano Donizetti-rena, azken bertsio eszenikoa, Teatro Real antzokiaren berrehun urteak eta berriz ireki zeneko hogeigarren urteurrena ospatzeko ekintzen barruan. Daniel Oren-ek, musika zuzendaritzan, eta David Alden-ek, zuzendaritza eszenikoan, Eskozia hotz eta hezera eramango gaituzte, hainbat aktoreren eskutik; tartean, nabarmentzekoak dira Lisette Oropesa, Venera Gimadieva, Javier Camarena, Ismael Jordi eta Roberto Tagliavini, besteak beste. National English Opera konpainiaren ekoizpena da. Teatro Real-en lankidetzarekin uztailak

lekua :

Entzungela doakoak; ezinbestekoa da txarteldegietan edo webgunean hartzea aurresalmenta : Lagun eta Jarraitzaileak, uztailak 4 arte salmenta : publiko orokorra, uztailak 5etik aurrera sarrerak :

MANIFESTO FILMAREN PROIEKZIOA Urriak 5, ostirala, eta 6, larunbata, 19:00 Cate Blanchett-ek 13 paper desberdin interpretatzen ditu, Alemaniako Julian Rosefeld bideoartistak eta zinegileak zuzenduriko Manifesto filmean. Udaberrian estreinatu da Espainian. Bideoinstalazio baten egokitzapen zinematografikoa da film hau, Rosefeldt bideoartistak museo eta kultur guneetarako egin zuena. lekua :

Entzungela 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra; ezinbestekoa da txarteldegietan edo webgunean hartzea. Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin. Banaketa lanak: El Sur Films. Iraupena: 95 min

sarrerak :

HITZALDIA HITZALDIA ÁLEX DE LA IGLESIAREKIN

[museoaren lagun eta jarraitzaileentzat soilik]

25, astelehena Sundance Shorts film laburren nazioarteko lehiaketaren baitan, SundanceTV kateak Álex de la Iglesiaren hitzaldi bat antolatu du Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean, aurtengo edizioaren amaierako ekitaldi gisa. Zinema-zuzendari entzutetsu hori Perfectos desconocidos, El día de la bestia edo La comunidad bezalako filmen egilea da, eta oraingoan, lehenengo sormen-prozesuaren inguruko esperientzia partekatuko du. Zinemazaleei zuzendutako doako jarduera da, eta horren aurretik, Espainiako 2017ko edizioa irabazi duten film laburrak proiektatuko dira. ekainak

ordua : 18:30 (ateak zabaltzea eta photocalla); 18:45 (film labur irabazleen proiekzioa eta solasaldia Alex de la Iglesiarekin) sarrerak : doakoak, jada eskuragarri; ezinbestekoa da txarteldegietan edo webgunean hartzea

ZIURTATU ZURE PLAZA! Community logotipoa duten jarduerei dagokienez, Lagunek eta Jarraitzaileek aurrez erosi ahal izango dituzte sarrerak, eta lehentasuna izango dute Communityn erregistratuta ez dauden gainerakoekin alderatuta. Urdinez markatutako jarduerak Museoaren Lagun eta/edo Jarraitzaileentzat dira soilik.


www.guggenheim-bilbao.eus

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu

BIDAIAK AURRERABIDEA/ATZERABIDEA ASIAKO HIRI FUTURISTAK

Artea anbibalentzia historikoaren garaian azaroaren 1etik 11ra

Shanghaiko arteen aste handiarekin bat eginez —12. Bienalaren eta Art021/ Shanghai Contemporary/West Bund Design azoken inaugurazioa—, ibilbide ikusgarria diseinatu dugu Txinako bi hiri liluragarritako alderdi interesgarrienetan zehar, orainaren eta etorkizunaren artean. Tradizioa eta garaikidetasuna. informazio gehiago : webgunean eta 944 359 081 telefono-zenbakian

GASTRONOMIA Uda honetan, gozatu ezazu zapore fresko eta biziez Bistró Guggenheim Bilbaoren udaberri-udako karta berriarekin: abangoardiako testuingurura moldatutako errezeta tradizionalak, hala nola, roastbeef carpaccioa eta piper entsalada, bakailao-bolak saltsa bizkaitarrarekin eta ogitorrada karamelutua. Gainera, bezeroek bazkal edo afalondo ahaztezina bizitzeko aukera izango dute Bistróko terraza esklusiboan, titanioz inguraturik itsasadarrari begira. Uztailaren 1etik irailaren 15era, egunero zabalik eguerdian eta gauean. GOGORATU Museoaren Lagun gisa, % 10eko deskontua duzu Guggenheim Bilbao tabernan eta Museoaren terrazetan, eta % 5ekoa Bistró eta Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeetan

DENDALIBURUDENDA elena ciordiaren ilustrazioaren

bidez Museoa bisitatu nahi duzu? Ezagutu Guggenheim Bilbao Experience denda-liburudendan edo, bestela, online dendan: GOGORATU Museoaren Lagun gisa, % 15era arteko deskontua duzu erosketetan (% 5ekoa argitalpenetan)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.