GAZTEMATIKA azaltzeko fitxak

Page 1

Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sistema (2015)


Zer da Gaztematika?

1

1 Zer genuen Gaztematikaren aurretik? • Haurren eta gazteen lan-arloa, helburuak eta bertan esku hartzeko moduak askotarikoak ziren, eta ondo zehaztu eta mugatu gabe zeuden. • Gizarteak ez zuen ezagutzen haurren eta gazteen arloan egiten den lana, ezta zein funtsezkoa eta garrantzitsua den ere. Beraz, ez zuen aintzat hartzen.

2

Zer egin dugu? • Gipuzkoako Foru Aldundiko eta zenbait udaletako gazteria-atalek Gaztematika sortu genuen, gure lanarloa zehazteko, eta, bide batez, gure xedea zein den eta hori lortzeko nola lan egin behar dugun adostu eta erabakitzeko. • Adostutako definizioaren arabera, gure laneko eremua haurren, nerabeen eta gazteen sustapena da. Hortaz, Gaztematika sustapen horretarako sortutako sistema da, hau da, Gipuzkoako Haurren, Nerabeen eta Gazteen Sustapenerako Sistema.

3

Zer da haurrak, nerabeak eta gazteak sustatzea?

 HNGei (haur nerabe eta gazteei) hurbiltasuna eskaintzea da, laguntza, dinamizazioa, ikaskuntza, garapena, erreferentziazko harreman onuragarriak…


Zer da Gaztematika? 4

2

Zein ezaugarri ditu Gaztematikak?

• Udal- eta foru-administrazioek lankidetza-hitzarmen baten bitartez osatu dute. • Borondatez ehundutako sarea da, irekia.

• Partaide nagusiak GFA eta 68 udal dira (lurraldeko populazioaren % 96,5 eta 0-29 adin-tartekoen % 92,89). • Maila politikoan eta teknikoan lan egiten da. • Sistemaren hartzaileak dira: • Zuzenak, Gipuzkoako haurrak, nerabeak eta gazteak. • Zeharkakoak, haien familiak eta haietaz arduratzen diren erakundeak. • Guztiok norabide berean lan egiten dugu, helburu berberak lortzeko xedez, baina bakoitzak bere eginkizunak eta ezaugarriak ditu. • Elkarrekin lan egitean, baliabideak hobeto aprobetxatzen ditugu.

• HNGen esparruan aritzen diren gizarte zibileko beste eragile batzuek ere parte hartzen dute Sisteman, beste maila batean (elkarteak, EGK, erakundeak, enpresak, lanbide-elkargoak, unibertsitatea…)

** GAZTEMATIKAren oinarri teorikoak Sistemaren definizio-dokumentuan jasota daude.


Zer da Gaztematika? 5

Partaide nagusiak GFA eta 68 udal dira

3


Gaztematikaren oinarriak eta printzipiok 6

Oinarriak eta printzipioak

• Etenik gabeko prozesu zabala. Adin guztiekin egin behar dugu lan, heldu izatera iritsi arte. Haurrekin hasten gara lanean, gero nerabe eta gazteekin jarraitzeko. • Bidelaguntza. Bidean, etapa bakoitzean, eta trantsizioetan lagundu behar diegu. • Hezkuntza ez-formala da gure bitartekoa • Berdintasuna eta ekitatea. HNG guztiek izan behar dituzte aukera berdinak. Beraz, ekitatez tratatuko ditugu, beren premien eta gaitasunen arabera. • Aniztasuna. Gure gizartearen aniztasuna sisteman islatzen da, haur, nerabe eta gazte guztiak hartzen ditu barnean. • Erantzukizun publikoa. HNGak gizarte osoaren ardura dira, eta, beraz, administrazio publikoak du haiek sustatzeko erantzukizuna.

• Lankidetza. Sistema publikoan, gainera, hartzaile berberak dituzten gizarte zibileko beste eragile batzuekin lankidetzan arituko gara. • Izaera sektoriala eta espezifikoa behar duen politika. HNGak biztanle-talde edo arreta-sektore jakin bat dira, eta, beraz, justifikatuta dago haietaz arduratuko den sistema bat izatea.

4


Gaztematikaren oinarriak eta printzipioak

5

• Zeharkakoa eta integrala. Zuzenean gure hartzaileez arduratzen ez diren bestelako sistemek eta politikek ere haientzat mesedegarria den ikuspegia, Gaztematikarena, ezagutu eta barneratu behar dute; esate baterako, hezkuntza formalak, osasunak, gizarte-zerbitzuek, kulturak, etab.

• Koordinazioa eta sare-lana. Baliabideak eta gaitasunak, helburuak eta prozesuak bateratzeko apustua egin dugunez, ezinbestekoa da elkarlanean eta koordinatuta lan egitea. • Proaktibitatea. Hurbiltasuna, pertsonalizazioa, segimendua eta prebentzioa. Ez gaude HNGak guregana etortzeko zain, aurrea hartzen diegu.

• Jakintza. Ezagutzan, profesionalizazioan eta teknifikazioan oinarritutako kalitatezko esku-hartzea. Gaztematikaren baitan egindako lanak jakintzan oinarritu behar du eta profesional kualifikatuek burutu behar dute. • Bi maila. Sareak guztion bultzada behar du, teknikariena eta politikariena; behar-beharrezkoa da bertako kideek parte hartzea.


Gaztematikaren Helburuak 7

Helburuak

Haurrak, nerabeak eta gazteak sustatuz, Sistemak honako hauek lortu nahi ditu: • Gipuzkoako HNGei bizitzen ari diren aro bakoitzaz gozatzeko eta protagonista izateko aukera ematea. • Gaitasun pertsonalak eta gizarte-harremanak landuz, ikasiz eta indartuz, pixkanaka emantzipatzea. Hala, aukera izango dute helduarorako trantsizio arrakastatsua eta egokia bizitzeko. • Haurtzaroan eta gaztaroan autonomia pertsonala eskuratu, garatu eta erabiltzea. • HNGek ahalmen ahalik eta handienak lortzea, heldu direnean erabakiak hartzeko eta erabaki horiek bizi-proiektu pertsonal batean gauzatzeko. • HNGen herritartasun aktiboa bultzatzea. Hau da, beren udalerrian eta ingurunean inplikatu daitezen eta herriko dinamikan parte har dezaten laguntzea. • Haurren, nerabeen eta gazteen beharrei irtenbidea ematea.

6


Gaztematikaren zerbitzuak

7

8 Gaztematikako zerbitzuak Sisteman hasieratik garbi izan dugu HNGekin lan egiteko hurbileko zerbitzu publikoak behar genituela, herrian edo auzoan bertan haiekin aurrez aurreko harreman zuzena dutenak. Baina guztiek izango dituzte oinarri eta helburu bateratuak, alegia, Gaztematikarenak.

HZ

Hala, Sistemak, zerbitzu horiek sistematizatzeko xedez, banan-banan definitu eta martxan jartzeari ekin dio.

NZ Haurrentzako balio anitzeko zerbitzua (HZ): 11 urte artekoentzat da. Zer eta nolakoa izan behar duen definituta dago jada, eta toki batzuetan haurtxokoak egokitzera doaz, HZ bilakatzeko.

Nerabeentzako balio anitzeko zerbitzua (NZ): 12tik 17 urtera bitartekoentzat da. Zer eta nolakoa izan behar duen definituta dago jada, eta toki batzuetan gaztelekuak egokitzen hasi dira, NZ bilakatzeko.

Gazteentzako balio anitzeko zerbitzua (GZ): 18 urtetik gorakoentzat da. Une honetan zer eta nolakoa izan behar duen definitzen ari gara.

Parte-hartzea sustatzeko zerbitzua (PSZ): herri txikietarako eta 3 adintartekoentzat. Zer eta nolakoa izan behar duen zehaztuta dago, eta zenbait tokitan jada sortzen hasi dira.

GZ

PSZ


Gaztematikaren zerbitzuak

8

9

Zer eskaintzen diete hartzaileei? • Informazioa, beren garapen-prozesuan interesgarriak diren edo eskura ditzaketen baliabideei eta haien ezaugarriei buruz.

HZ

• Orientazioa, dituzten aukerak ezagutu eta erabakiak hartu ahal izateko (laguntza puntuala). • Bide-laguntza, erabakiak hartu, jarduerak burutu eta harreman mesedegarriak sor ditzaten. Harreman horrek egonkorra eta etenik gabea izan behar du, HNGei bidean laguntzeko eta segimendua egiteko.

• Aisia hezitzailea, bizitzarako gaitasunak, jarrera egokiak eta balioak barneratu edo garatzeko. • HNGen adierazpenerako eta parte hartzeko baliabideak eta moduak

• Sorkuntzarako eta produkziorako bideak

NZ GZ

PSZ


Gaztematikaren zerbitzuak Zein dira ezaugarri orokorrak?

9 10

• Zerbitzuak leku bat behar du, espazio bat, ekipamendu edo zentro bat, baina ez da hori bakarrik. Zerbitzua, gainera, bertan lan egiten duten profesionalak ere badira, eta baita bertan antolatzen diren plangintzak, jarduerak, ekintzak eta esku-hartzeak ere.

• Egonkorrak dira, eta herriko haurrek eta nerabeek ezagutzen dituzte. • Erabateko arreta ematen diete haur, nerabe eta gazteei, haiek dira muinak, eta arreta horretan eragile guztiek hartzen dute parte, barnekoak nahiz kanpokoak. • Unibertsalak dira, haur, nerabe eta gazte guztientzat. • Hurbilekoak dira, auzoan edo herrian bertan daude. • Euskara, berdintasuna eta parte-hartzea lantzen dituzte. • Hiru zerbitzuek continuum bat osatzen dute, hiru adin-tarteak hartuz. • HNGen garapena eta ongizatea guztion erantzukizuna dira, horregatik, behar-beharrezkoa da elkarrekin eta koordinatuta lan egitea. • Zerbitzuan ezinbestekoa da lan komunitarioa. Lurralde edo herri osoa da komunitatea: bertako elkarteak, pertsonak, baliabideak eta sareak. Eta horren parte izan behar du, parte hartu eta ekarpenak egin, dinamizatu; alegia, sareak eta elkarguneak sortu.


Gaztematikako arduren banaketa

10

Sisteman lan egiteko oinarrizko baliabidea LANKIDETZA-HITZARMENAK dira: udalaren inplikazio mailaren formalizazioa. Hitzarmen mota desberdinak daude.

11 Gaztematikaren egitekoak, oro har: • Gure lan-esparrua zein den ondo zehaztea.

• Administrazioaren esku-hartzea bideratu, egituratu, koordinatu eta sistematizatzea, guztiok norabide berean lan egin dezagun.

• Sisteman parte hartzen duten eragileen prestakuntza, aintzatespena, profesionalizazioa eta teknifikazioa garatzea.

• HNGen eskubideak eta ikuspegiak eragileen agendetan lehentasun

• Gure esparruan lantzen ari garen jarduera nahiz ekintza publikoak eta sozialak gure komunitatean ezagutzera ematea eta aintzat hartuak izan daitezen lortzea. Azken batean, gizartea gure lan-esparruaren garrantziaz ohartaraztea.

• HNGen sustapenaren ikuspegitik, beste erakunde, sektore eta arlo batzuekin elkarlana indartzea: hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, enplegua, euskara, berdintasuna, Eusko Jaurlaritza…

moduan txertatzea.


Gaztematikako arduren banaketa GFAren ardurak:

12

13

11

Udalen ardurak:

• Sistemaren plangintza egitea eta ebaluatzeko prozesuak kudeatzea.

• Udaletan plangintza egitea ebaluazio-prozesuak kudeatzea

• Sistemako organo komunei laguntza teknikoa ematea.

• Herria zerbitzuz hornitzea eta horiek koordinatzea, dagokien erakundeekin edo zerbitzu-enpresekin elkarlanean.

• Udalei aholkularitza teknikoa ematea. • Komunikazioa eta harremanak landu eta kudeatzea.

eta

• Herrietan antolatzen diren jarduerak eta ekintzak kudeatzea.

• HNGen esparruko jakintza kudeatzea

• Udal-ekimenetarako baliabide ekonomikoak eta materialak jartzea.

• Gaztematikako eragileei prestakuntza ematea.

• Herrian komunikazioa eta harremanak landu eta kudeatzea.

• Lurralde osorako antolatzen diren ekintzak eta jarduerak kudeatzea.

• Sistemaren kalitatea bermatzea.

• Udal-ekimenetarako ematea.

diru-laguntzak

• Sistemaren kalitatea bermatzea. • Sistemako eragileen eta hartzaileen parte-hartzea bultzatzea.

• Udalerrian Sistemako eragileen eta hartzaileen parte-hartzea bultzatzea. • Sistemak antolatzen dituen jarduera eta prozesuetan parte hartzea.


Gaztematikaren arkitektura eta antolakuntza

12

Gaztematika horrela dago antolatuta:

14

Lurralde osoko arkitektura: Sustapeneko Foru Unitatea: Sistemaren plangintza egin eta ebaluatzeko prozesuak dinamizatzen ditu eta burutuko direla bermatzen du.

Batzorde politikoa: Sistemaren gobernu-instantzia politiko gorena da. Sistema diseinatu eta mantentzeko erabaki estrategikoak hartzen ditu. (urtean 3 bilera egiten dira).

15 Funtzionamenduari

Foro teknikoa: Foru Aldundian eta udaletan HNGen esparruan erantzukizunak dituzten teknikariak biltzen dira. Sistemaren urteko planen garapenaz eta segimenduaz arduratzen da. Gainera, Batzorde Iraunkorra hautatzen du (urtean 3 bilera egiten dira). Batzorde Iraunkorra: Sistemaren koordinazioaz eta kudeaketa teknikoaz arduratzen da (hilero biltzen da eta 4 udal-teknikarik eta GFAko beste 4k osatzen dute).

Hezitzaileen foroak: Bi dira, haurren hezitzaileena eta nerabeen hezitzaileena. Elkarguneak eta eztabaida-guneak dira, planifikazioan parte hartzeko eta haren segimendua egiteko (urtean 3 bilera egiten dira).

dagokionez: 1. Batzorde Iraunkorrak lanildoak eta urteko planak proposatzen ditu. 2. Batzorde Politikoak onartu egiten ditu. 3. Foro Teknikoak garatu egiten ditu, zein ekintza egingo diren erabakiz. 4. Dagokien eragileek eta sortzen diren lan-taldeek gauzatu egiten dituzte.


Gaztematikaren arkitektura eta antolakuntza

13

16 Udal bakoitzeko arkitektura

Udal-unitatea (zinegotzia + teknikaria):

Udalean Gaztematika (Haurren, nerabeen eta gazteen sustapen-sistema) bultzatzeaz arduratzen da.

Udal-foro teknikoa (zinegotzia + teknikaria + langileak):

Herrian urteko plana lantzeaz, segimendua egiteaz eta ebaluatzeaz arduratzen da. Hau da, gainera, langileen eztabaida-gunea.

Udal Batzordea (alderdi politiko guztietako udal-zinegotziak + elkarteak + herritarrak): herrian Gaztematikaren plana antolatu behar du.


Gaztematikaren bidez lortu duguna

14

17 Lortu duguna • Haurren, nerabeen eta gazteen arloan, gure lan-esparrua zein den zehaztu dugu. • Lan egiteko berezko modu bat sortu dugu, sistematizatua, lurralde osoan eta udalerri bakoitzean egokitu daitekeena. • Gaztematikan oso errealitate diferenteak biltzen dira. Zentzu horretan, Gipuzkoako egoera anitzetara egokitzea lortu dugu: • PSZ • Herri txikiek zerbitzuak garatzeko zailtasunak dituzte. Horren ondorioz, “Herri Txikien taldea” sortu da eta hauek ere topatu dute beren lekua Gaztematikan. • Herrietako zerbitzuak definitu dira (HZ, NZ eta PSZ), helburu eta irizpide bateratuak zehaztuz.

• Haur, nerabe eta gazteekin lan egiten dutenen profilak, haien funtzioak eta konpetentziak definitzen ari gara, erreferentziazko eredu bat osatuz. Teknikariena eta hezitzaileena jada amaituta daude. • Prestakuntza-planak ditugu, Gaztematikako eragileen profesionalizazioa eta teknifikazioa areagotzeko.


Gaztematikaren bidez lortu duguna

15

• Komunikazioan lana egiten ari gara, Gaztematikako eragileen arteko koordinazioa eta elkarlana areagotzeko, gure arloaren eta egiten dugunaren garrantzia ezagutzera emateko, eta hartzaileengana hobeto iristeko. GAZTEMATIKA marka ezagutzen hasia da.

• Sarerako garrantzitsuak diren gaiak identifikatu eta landu ditugu. Esate baterako: • Gazte-lokalak: gaia lantzeko proposamen bateratua.

• Beste sektoreak eta gure sektoreko beste arloak gu ezagutzen hasi dira. Eremu batzuetan elkarlanean aritzea lortu dugu (berdintasuna, hezkuntza…)

• Beste ekimen batzuengana ere hurbildu eta urratsak eman ditugu lankidetza bila: Haurren Hirien sarea, Hiri hezitzaileak…


HERRIAN

SISTEMA OSOAN FORO TEKNIKOA

UDAL-FORO TEKNIKOA

Zinegotzia

Teknikaria

Langilea

SUSTAPENEKO UDAL-UNITATEA

Zinegotzia

Teknikaria

UDAL BATZORDEA

Zinegotzia

Teknikaria

Elkarteak Herritarrak

HEZITZAILE FOROA

Hezitzaileak

Teknikariak

BATZORDE IRAUNKORRA

4 Teknikari

GFA

SUSTAPENEKO FORU-UNITATEA

Zuzendaria eta Teknikariak

BATZORDE POLITIKOA

Arduradun politikoak






FUNTZIONAMENDUA UDALERRIAN LANKIDETZA-HITZARMENA (Mota):

UDAL-BATZORDEA:

UDAL-UNITATEA:

UDAL-FORO TEKNIKOA:

21


ANTOLAKUNTZA UDALERRIAN PLANIFIKAZIOA:

EBALUAZIOA:

KOORDINAZIOA:

22


HAURRENTZAKO ESKAINTZA EKIPAMENDUAK:

LANGILEAK:

OPOR-KANPAINAK ETA AISIALDIKO EKINTZAK:

PROGRAMAK:

BESTELAKOAK:

23


NERABEENTZAKO ESKAINTZA EKIPAMENDUAK:

LANGILEAK:

OPOR-KANPAINAK ETA AISIALDIKO EKINTZAK:

PROGRAMAK:

BESTELAKOAK:

24


GAZTEENTZAKO ESKAINTZA EKIPAMENDUAK:

LANGILEAK:

OPOR-KANPAINAK ETA AISIALDIKO EKINTZAK:

PROGRAMAK:

BESTELAKOAK:

25


PSZ-REN ESKAINTZA EKIPAMENDUAK:

LANGILEAK:

OPOR-KANPAINAK ETA AISIALDIKO EKINTZAK:

PROGRAMAK:

BESTELAKOAK:

26


BESTEAK INFORMAZIOA:

DIRU-LAGUNTZAK:

ELKARTEAK:

LEHIAKETAK:

ATERPETXEAK:

BESTELAKOAK:

27


28


29


30



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.