Hz hezitzaileen profila 2015 iraila inprimatzekoa

Page 1

Haurrentzako zerbitzuko hezitzailea Sustapenean haurrekin lan egiten duten hezitzaileen profila


Egilea: Gaztematika www.gaztematika.eus Edizioa: 2015 Lege Gordailua: SS-904-2015


Aurkibidea

AURKIBIDEA PROFILARI BURUZ

3

AURKEZPENA

6

I. ATALA: POSTUAREN EZAUGARRIAK

9

Postuaren deskribapena Lan-eremuak Helburuak Funtzioak. Egitekoak eta produktuak Koordinatzaile teknikoa Postuaren lan-azterketa Hitzarmena eta kategoria Lanaren indarguneak, iritzi batzuk

10 11 12 14 26 28 28 28

II. ATALA: KONPETENTZIAK

29

Ezagutzak eta gaitasunak Prestakuntza

31 33 1


2


Profilari buruz

PROFILARI BURUZ Haurtzaroaren gaur egungo errealitateak eta lehentasun berriek, haurren izaera desberdinak aintzat hartzera eta haiekin harremanak izateko gure moduak egokitzera behartzen gaituzte. Haurrentzako zerbitzuek hezigarriak izan nahi duten eremu ludikoak dira, eta bertan suspergarriak eta aukerak ahalbidetzeko dinamika profesionalak gauzatuko dira, adin bakoitzaren arabera. Haurrentzako zerbitzuak profesionalak behar ditu haurrentzat erreferentzia izateko, bidean laguntzeko eta parte-hartzea dinamizatzeko. Udalerri edo udalerri multzo guztiek sustapen-teknikari bat izan behar dute, haurren arretaz arduratzeko. Eta tokieremuko teknikari horren ondoan haurrenganako arduran adituak diren profesionalak izan behar dira, haurren mundua eta haien beharrei erantzuna emateko modu egokiak ezagutzen dituzten profesionalak, hain zuzen. Hezitzaileei buruz ari gara, haurrentzako erreferentzia garrantzitsu bilakatu ahal izango diren profesionalak.

Hezitzailearekin batera, koordinatzaile teknikoaren irudia jasotzen da, “egiten laguntzen duena, ahalbidetzen duena”. Haurrentzako zerbitzuko hezitzaileen profilaren helburua profesional horien funtzioak eta konpetentziak definitzea da, erreferentziazko markoa izango den eredu estandar bat osatuz. Profila garatzean, lau urtetik hamaika urtera bitarteko haurrentzako zerbitzu bateko profesionalei buruz ari gara. Dokumentua, bi atal nagusitan banatuta dago: batetik, postuaren ezaugarriak, eta bestetik, konpetentziak. Dokumentuak bat egiten du “Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sistema” eta “Haurrentzako Balio Anitzeko Zerbitzua” oinarrizko dokumentuekin. Proposamen irekia izateko asmoa du; hiru urtean behin dokumentua berrikusi eta zuzenketak eta ekarpenak egitea nahi da.

Dokumentu honetan jasotzen den profilak, hezitzaileen lan egiteko modu koherenteak proposatzen ditu, umeez behar bezala arduratzeko.

3


4


Aurkezpena

.

Aurkezpena

5


Aurkezpena

AURKEZPENA Haurrentzako arreta Lehen urteak funtsezko etapa bat dira gizatiartzeko, nortasuna garatzeko eta komunitate baten zati sentitzeko, eta, beraz, edozein eratako erantzunek ez dute balio. Haurrekin egin behar den gizarte-hezkuntzako esku-hartzea haur-ikuspegietan oinarrituta definitu behar da, hau da, haurren izaera, eskubideak eta beharrak kontuan hartuta.

Haurren beharrak Haurrek behar multzo dinamiko bat dute (biologikoak, afektiboak, errealitatea ulertzekoak eta sozialak), eta horiek arreta behar dute, oraina eta etorkizuna izateko. Haurrek autonomia garatzen duten bitartean ingurune onuragarri bat behar dute, babestuak, estimatuak eta lagunduak sentiaraziko diena.

Haur-izaera Haur-izaera deitzen duguna eratze sozial eta kultural bat da, denboran aldatu egiten dena; bereziki akordio sozial bat da. Komunitate batek partekatzen duen neurrian, haur izateko modu batzuk edo besteak sortzen eta onartzen dira. Haurrentzako zerbitzuak koherentzia eta haur- zentzua eman nahi dizkie toki-eremuko haurrentzako proposamen guztiei. Haur-izaera errespetatzen duen ikuspegi batetik, haurrentzako zerbitzuak haurren egungo errealitatea eta haien eratzea ahalbidetuko ditu.

Gipuzkoako Haurren eta Gazteen Sustapenerako Sistemak honako behar hauek hautematen ditu, besteak beste: • Babesa, errespetua eta haurren giza duintasunaren aintzatespena izatea. • Ondo pasatzea eta bizitzaz gozatzea. • Beren familiako, taldeko eta komunitateko ingurunearekin dituzten harremanen bitartez, maitasuna eta estimazioa jasotzea. • Pertsona gisa beren burua ezagutzea eta beren ingurunea ezagutzea. • Erabakiak hartzea. • Adieraztea eta parte hartzea. • Beren bizitzako protagonista sentitzea. • Beren autonomia pertsonala eta komunitatean duten integrazioa babestea eta sustatzea.

6


Aurkezpena

Haurren eskubideak

Aukerak sortzea

Haurrek beren beharrak behar bezala aseak izateko eskubidea dute; aukerak izateko eskubidea dute.

Aukerez hitz egiten dugunean beren bizitzan pertsona gisa garatzeko erabakigarri izango duten guztia sortzeaz ari gara; beren beharrei erantzungo dien guztiaz, haiek aseta egotea ahalbidetuko duenaz. Parte hartzeko aukerak eman beharko zaizkie, bai erabakiak hartzeko prozesuetan eta bai gizartean.

Haurraren lehen eskubidea oraina bizitzeko eskubidea da. Horregatik, nolakoak diren, nola bizi diren, nola sentitzen eta jarduten duten jakin behar dugu beti. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotzen diren lau printzipioak hartuko ditugu kontuan haurrentzako arreta planifikatzerakoan:

Haurrentzako zerbitzua haurrei aukerak emateko eta sortzeko baliabide bat izango da. Edozein erantzun, edozein baliabide, edozein arreta zehaztean, kontuan

• Eskubide berdinak haur guztientzat. • Haurren interes gorena. • Bizitzeko eta ahalik eta garapen egokiena izateko eskubidea.

izan behar dugu haurrak eskubideen subjektu aktiboak direla, eta eskubide horiek pertsonalak, subjektiboak eta Administrazioei eskatu beharrekoak direla.

• Haurren ikuspuntua: beraiekin lotuta dagoen gai orotan pentsatzen dutena esateko eskubidea.

7


Aurkezpena

Markoa: Gaztematika eta Haurrentzako zerbitzua Gipuzkoako Haurren eta Gazteen Sustapenerako Sistemaren xedea da Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteei haien haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan garatzeko eta gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea ematea, etapa horiek dituzten bi zentzuetan: • Berezko balioa eta esanahia duen bizi-etapa gisa. • Gaitasun pertsonalak eta gizarte-loturak landuz, heldutasunera igarotzeko aukera ematen duen etapa gisa. Gaztematika Sistemaren eskaintza zerbitzuetan antolatzen eta egituratzen da. Garapen horretan, haurrentzako zerbitzua 4-11 urte bitarteko haurrentzako eskaintza publikoa izango da:

• Haurrei behar bezalako arreta eman nahi dien tokieremuko egitura erreferentziala. • Gizarte-hezkuntzako proiektu bat, haurrak hezteko asmoa duena eta hori egiteko modu egokiak sortu, mantendu eta zabaltzen dituena. • Balio anitzeko proposamena, haurra pertsona eta herritar gisa bere osotasunean hartzen duena. • Partaidetzako egitura bat, herriaren dinamikan sartuta eta beste eragile eta taldeekin harremanetan dagoena, sareko lan-sistema komunitario batean. Jarraian zehazten dira haurrentzako zerbitzuaren xedeak: • Haurrak tokiko politikaren lehentasunen artean kokatzea. • Desberdintasun sozialek beren bizitzetan duten eragina arintzeko jardutea. • Tokiko komunitateak bere haurrenganako kezka koherente bat, gizartearen aldaketei egokitua, izan dezan suspertzea. Gaztematikari eta haurrentzako zerbitzuaren helburuei erantzuteko tresna hezitzaileen profila izango da.

8


Postuaren ezaugarriak

I. ATALA Postuaren ezaugarriak

HAURRENTZAKO ZERBITZUKO HEZITZAILEAK Haurrentzako erreferentzia garrantzitsuak

9


Postuaren deskribapena

Postuaren deskribapena Hezigarria izan nahi duen arreta Testuinguru ludikoetan haurrekin modu hezigarrian erlazionatzen diren profesionalak dira hezitzaileak. Hezitzaile bezala, haurren eskubideak bermatzeko eta haiei arreta emateko orduan honako hauek egitera behartuta daude: • Errealitateari haurren begiekin begiratzea eta haurikuspegia aintzat hartzea. • Baliabide oro, jarduera oro, haurren bizitzarako suspergarri eta aukera bihurtzea. • Helduen munduan hezitzaileak haurren ahotsen oihartzun izatea. • Haurrei beraien erabakiak hartzen uztea. • Autonomiaren lorpenean oinarritutako funtzionamenduproiektuak izatea. • Loturak sortzea. • Besteak ezagutzen laguntzea. • Tratu onean oinarritutako babesa ematea. • Gure esku-hartze profesionalari amaiera bat jartzea, haien haurtzarotik noizbait desagertuz. • Haurren interes gorena den guztia zehaztea eta aplikatzea.

10


Postuaren deskribapena. Lan-eremuak

ARRETA ZUZENA Lan-eremuak Haurrentzako zerbitzuko hezitzaileen ardurak, hiru lan eremutan bana daitezke:

FUNTSATZEA

Tokiko haurren errealitatea eta jardueren eragina aztertzeko

• Haurren jokabideak ezagutzea. • Haurren beharrak aztertzea. • Haurrei buruz ditugun iritziak eta haiei arreta emateko partekatu behar ditugun arrazoiak. • Errealitate berriak nolakoak diren hausnartzea. • Beharren eta aukeren logika erabiliz, eskubideak nola landu, haur-ikuspegia geure nola egin eta parte-hartzearen zeharkakotasuna proposatzea. Irizpide horiez baliatuz iradokitzen dira, besteak beste: • Familia-multzoak aintzat hartzea. • Desberdintasun-egoerak aztertzea. • Herriaren, testuinguruaren eta inguruneen aniztasunak kontuan hartzea. • Lan profesionalaren garrantziaz jabetzea eta trebetasunak garatzea. • Suspergarriak izango diren espazioak sortzea.

Hezteko pentsatutako zerbitzua, harremana sortzeko eta garapena suspertzeko

• Haur guztiez ikuspegi normalizatzaile batetik arduratzea. • Herrian eta komunitatean parte-hartzea eta dinamizatzea. • Beste sistema batzuekin eta haurrez arduratzen diren profesional desberdinekin sare-lanerako sistema eraginkor bat partekatzea. • Haurrei arreta emateko oinarrizko baliabideak izatea. Iradokitzen dira, besteak beste: • Taldekako esku-hartzea egitea. • Adin-taldeka banatzea. • Espazio desberdinetan aritzea. • Toki mailan haurtzaroari eta haurrei arreta-sarea bermatzea.

ZEHARKAKO ARRETA

Koordinazio-egitura bat antolatzeko

• Lan-taldearen koordinazioa. • Erakundeen arteko koordinazioa. • Beste profesional batzuekiko koordinazioa. • Plangintza-sistema betetzea. Iradokitzen dira, besteak beste: • Beste sistemekin koordinatzea: Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza Saila, etab. • Beste eragileekin koordinazioa.

Goian aipatu dugun ardura multzoa, kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko lan profesionalaren adierazgarria da eta dagozkion funtzioen garapenarekin zehaztuko da.

11


Postuaren deskribapena. Helburuak

Helburuak Haurren sustapenean lan egiten duten hezitzaileak haurrentzako zerbitzuaren helburuak betetzen ahaleginduko dira. Honako helburu orokor hauek proposatzen dira: • Haurrei toki mailan arreta globala ematen jarraitzea. • Herriko haurren arreta definitzea. • Herriko haurren zerbitzura dagoen erreferentziazko egitura osatzea, hurbilekoa, gertukoa eta jarraitua izango dena. • Haurrak eskubide osoko herritar eta eskubideen subjektu direla aitortzea, beraien izaera eta nortasuna zein testuingurutan eratzen den kontuan izanik. • Herriko haur guztien beharretara egokitutako erantzuna bermatzea. • Haurren protagonismoa ahalbidetzea eremu komunitarioan. • Haurrez arduratzen diren beste baliabide eta sistema batzuetako profesionalekin haiei arreta emateko modu egokiak eta eraginkorrak sortzea eta partekatzea.

12


Postuaren deskribapena

13


Postuaren deskribapena. Funtzioak

Funtzioak. Egitekoak eta produktuak Ondoren, funtzio eta egiteko nagusien proposamen bat aurkezten da, etorkizunean osatzen eta elikatzen joan behar duguna.

Haurtzaroa eta haurrak Haurrentzako zerbitzuan beharretatik abiatzen gara eta aukerak sortzen ditugu. 1. Haurren beharrak ebaluatzeko prozesuan parte hartu. • Ingurunea ezagutu: esku-hartzea garatzeko beharrezkoa den testuinguru sozialaren, ekonomikoaren eta kulturalaren informazioa izan.

3. Haur guztien parte-hartzea sustatu (neskak eta mutilak, haur desberdinak, zailtasunak dituzten haurrak). • Parte-hartzeko estrategiak eta dinamika zehaztu. • Erakundeetan eta komunitatean parte-hartzea sustatu. 4. Haurren familiengana hurbildu. • Familiak ezagutu eta beraiekin harreman estuak sortu, parte-hartzea bultzatu eta erantzunak ahalbidetu. • Familien aniztasuna kontuan hartu.

• Haurtzaroa ezagutu eta haur-izaera ulertu.

• Familiekin lan egiteko estrategiak diseinatu eta aplikatu.

• Haurren dinamikak behatu.

• Orientazioa eta bide-laguntza eman.

• Haurren beharrak eta eskaerak antzeman. • Arrisku egoerak eta gizarte-bazterketak detektatu. 2. Zerbitzuaren funtsatze fasean parte hartu. • Zerbitzuaren gabeziak detektatu eta hobetzeko alderdiak proposatu. • Zerbitzuetatik eta baliabideetatik sortutako beharrak definitu. • Testuinguru bakoitzean eta adin-talde bakoitzarentzat sortu behar diren aukerei buruz hausnartu.

14

5. Haurrez arduratzen diren beste eragileei zerbitzuan partehartzen lagundu. • Lan-egitura partekatuak sortu. • Loturak eta harremanak sendotu. • Hausnarketa-eremuak eta sare-lana sortu. Produktuak •

Baliabide gida: herriko zerbitzuak eta baliabideak.

Dokumentu teknikoak.

Araudia.

Estatistikak.


Postuaren deskribapena. Funtzioak

Esku-hartze hezitzailea Haurren hezteko beharrak asetzeko asmoa dugu, sistema, baliabide eta profesional desberdinekin batera 1. Haurraren garapen integrala ahalbidetu: • Haur bakoitzak pertsona gisa duen berezitasuna errespetatu. • Haren ahalmen guztien garapena ahalbidetu. • Pertsona gisa eta besteen ondoan aukerak eta bizitza-proiektua izan ditzan ahalbidetu. 2. Familia-inguruneak haurrei ematen dizkienaz gain, beste hezkuntza-aukera batzuk eskura izan ditzaten ahalbidetu.

6. Bizitzako lehen etapentzat funtsezkoak diren irizpideak eta arreta moduak sistematizatu.

7. Zerbitzuaren zeharkako lerroak (inklusioa, berdintasuna eta euskara) sendotu. • Haurren aniztasuna kontuan nola hartu behar den aztertu, erantzun egokiak emateko. • Haurrekin eta familiekin lan egiterakoan genero ikuspuntua kontuan hartu, berdintasunean aurrera egiteko. • Euskararen erabilera sustatu.

3. Bide-laguntza egitea. 4. Eguneroko eginbeharretan etengabeko autonomia garatzen lagundu. 5. Haurren hezkuntza-berezitasuna ulertu, hezteko, laguntzeko eta eragina izateko. • Haurren heziketa-ibilbideak edo -egiturak eratzen lagundu. • Haurrei autonomia garatzen eta baliabide pertsonalak eskuratzen lagundu. • Haurren parte-hartzea sustatu espazioaren dinamikan.

15


Postuaren deskribapena. Funtzioak

8. Prestakuntza- eta trebakuntza-plana garatzen lagundu. • Talde osoaren prestakuntza-beharrak identifikatzen lagundu. • Prestakuntza ikastaroak bilatu, proposatu eta adostu koordinatzaile teknikoarekin. • Etengabeko prestakuntza saioetan parte hartu. • Lurralde mailako hezitzaileen foroetan parte hartu.

9. Zerbitzuaren kalitatearen konpromisoa hartu. • Zerbitzuaren funtzionamendu egokiaz arduratu. • Arreta emateko modu egoki eta eraginkorrei buruzko eztabaida sustatu. • Zerbitzua baloratzeko eta berritzeko aukera ematen duen hausnarketa egin.

16

Produktuak •

Prozedurak eta jarraibideak.

Dokumentu teknikoak.

Prestakuntza-plana.

Galdeketak.


Postuaren deskribapena. Funtzioak

Hezkuntza-markoak Dimentsio ludikoa eta asmo hezitzailea dira haurrentzako zerbitzua egituratzen, antolatzen eta kudeatzen duten proposamenen ardatza. 1. Gizarte-hezkuntzako esku-hartzea definitu. • Jolasa abiapuntu hartuta, egoera eta ingurune hezigarriak sortu. • Espazioa haurrentzat antolatu. • Esku-hartze hezitzailea, inklusiboa eta integratzailea garatu. • Haurren dinamikak behatzeko jarraibide adostu batzuk sortu. 2. Heziketa-prozesuak aktibatu esku-hartzea garatzeko. • Esku-hartzearen metodologia eta ezaugarriak definitu. • Haur guztien eta bakoitzaren beharrei erantzungo dien gizarte-hezkuntzako esku-hartzearen jarduerak egin.

3. Taldeko haur bakoitzarekin harremanak sortu. • Banakako ikuspegitik arreta pertsonalizatua bermatu. • Behar bereziak dituzten haurrei laguntza eta orientabideak eskaini. 4. Harreman ludikoa garatu, baliabide eta jarduera desberdinetan loturak sortuz, sozialki partaide izateko eta hezkuntza-aukerak ahalbidetzeko. • Jolasa, funtsezko hezkuntza modu gisa berreskuratu. • Jarduera ludikoa, librea eta ikuskatua, bakarkakoa eta lagun artekoa, suspertua eta planifikatua ahalbidetu. 5. Haurren beharretan eta eskaeretan oinarritutako programazioa garatu, haien motibazioen, kezken eta ekimenen arabera. • Jarduera-proposamen zabala izaten lagundu.

• Arreta etengabea, egonkorra, zuzenekoa eta prozesuala eskaini. • Talde desberdinekin esku hartu. • Adin bakoitzari egokitu. • Beste profesionalengana bideratzen diren haurren jarraipena egin.

17


Postuaren deskribapena. Funtzioak

6. Zerbitzuaren ekintza-arloak (informazioa, orientazioa, bidelaguntza, aisia hezitzailea, adierazpenerako eta partaidetzarako bideak eta sorkuntzarako eta produkziorako bideak) aztertu, osatu, proposamenak egin eta garatu.

8. Familiei lagundu. • Gurasoei beren funtzioetan laguntzen ahalegindu. • Gurasoei beharrezkoa duten informazioa eskuratzen lagundu.

• Bide-laguntza eta arreta puntuala eskaini. • Harreman eragingarriak landu. Produktuak

• Jakin-nahia sustatu. • Sorkuntza eta hedapena suspertu eta ahalbidetu.

eta txostenak.

• Informazioa (gurasoekin lotuta) eskaini. 7. Zerbitzuaren presentzia beste espazioetan (kalea, parkeak, jolasteko tokiak;) garatu. • Haurrak dauden lekuak ekintzarako espazio moduan erabili. • Zerbitzua auzo eta herri mailako gune eta espazioetara hurbildu. • Haurrak (eta beren gurasoak ) egon eta jolastu ahal izateko guneak sortzen lagundu.

18

Arreta zuzenaren memoriak

Lan-fitxak eta materialak.

Programazioa.


Postuaren deskribapena. Funtzioak

Eremu komunitarioa Ekipamendutik harago, komunitatean parte hartu eta eragiten dugu.

4. Zerbitzuaren komunikazio-beharretan eta zabalkundean lagundu. • Ate irekiak antolatu.

1. Haurrenganako interesa piztu komunitatean. • Haur-kultura sortu. • Komunitateak bere haurrenganako izan behar duen kezka eta konpromisoa suspertu. • Haurrengan eragina duten baliabideak eta erantzunak dinamizatu eta orokortu. 2. Ikuspegi komunitarioa, osoa eta integratzailea, zerbitzuan garatzen diren jarduera guztietan txertatu. • Haurren heziketa-prozesuan komunitateak duen protagonismoa aitortu. • Haur bakoitzaren eta guztien gizarte-hezkuntzako esku-hartzean parte hartzeko kultura sustatu.

• Dokumentu tematikoak prestatu. • Komunikabideak inplikatu. • Udalaren webgunean zerbitzuaren berri eman. • Herritarrentzat hausnarketarako guneak ahalbidetu. 5. Komunitatean parte hartu, zerbitzuak eta haurrek protagonismoa izateko. • Haurrei erakundeetan eta komunitatean parte hartzen lagundu. • Gizarte eragileekin eta herritarrekin egon eta zerbitzua azaldu. • Ekimen komunitarioetan parte hartu. • Harremanetarako espazioak eta guneak sortzen lagundu.

3. Haurrak lurraldeko informazioaren dinamikan sartuta egotea lortu. • Kezkak suspertu eta horiei erantzuteko kanalak ahalbidetu.

6. Sare-lana bultzatu, eraiki eta sustatu. • Sareak sortzen lagundu, ezagutzeko, elkarlanean aritzeko eta proiektuak garatzeko. • Haurrekin lan egiten duten gainerako sistema eta eragileekiko inplikazioa eta elkarlana sustatu. • Tokiko eta lurraldeko foroetan parte hartu.

19


Postuaren deskribapena. Funtzioak

7. Profesional desberdinen artean partaidetzazko kultura sortu eta zabaldu. • Haurren bizitza garatzen den erakunde desberdinetan partaidetzazko egiturak bultzatu.

. Arreta zuzenaren memoriak eta txostenak.

• Komunitateko edo auzoko gai desberdinetan parte hartzeko proposamen zehatzak egin.

. Web-orria.

8. Zerbitzua komunitatean eta lurraldean txertatzen lagundu eta komunitateko eragile izan. • Komunitatea eta bertako sistema eta zerbitzuak ezagutu. • Esku-hartzea beste eremuetara zabaldu.

20

Produktuak . Lan-fitxak eta materialak.

. Komunikazio-dokumentuak.


Postuaren deskribapena. Funtzioak

Besteekin koordinatuta Haurrez arduratzen diren beste sistemekin elkarlanean ari gara. 1. Herriko baliabideak eta zerbitzuak ezagutu.

6. Haurrez arduratzen diren beste baliabide eta sistema batzuetako profesionalekin koordinatu. • Arreta emateko modu egokiak eta eraginkorrak sortu eta partekatu. • Gizarte-zerbitzuekiko koordinazioan parte hartu.

2. Udaleko beste sailen ezaugarriak eta jarduerak ezagutu.

• Hezkuntza-sistemarekiko hartu.

koordinazioan

3. Komunitateko zerbitzuen eta baliabideen artean trukatzen den informazioa kudeatzeko sistema bat eratu.

• Aisialdiko baliabideekin koordinazioa eratu.

parte

• Udalerrian aritzen diren beste profesionalekin eta eragileekin sarean lan egin edo lana partekatu.

4. Profesional eta eragile desberdinen artean partaidetzazko kultura sortu eta zabaldu. 5. Haurren bizitza garatzen den erakunde desberdinetan partaidetzazko egiturak bultzatu.

7. Sistemako zerbitzu desberdinen arteko etengabeko koordinazioa mantendu, balio anitzeko arretaren hiru mailen arteko elkarreragina ahalbidetzeko. • Haurrentzako zerbitzua, nerabeentzako zerbitzua eta gazteentzako zerbitzua: zubi-lana egin.

21


Postuaren deskribapena. Funtzioak

Produktuak . Baliabide-gida. . Koordinazio-bilerak. . Komunikazio-dokumentuak. . Koordinazio-sistema.

22


Postuaren deskribapena. Funtzioak

Antolatutako zerbitzua Beharrezkoak diren profesionalak eta baliabideak kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.

6. Zerbitzuaren jarraipena egiteko sortzen diren organoetan parte hartu.

1. Zuzeneko esku-hartzearen antolaketan aktiboki parte hartu.

• Zerbitzuaren arduradun teknikoarekin bileretan parte hartu.

2. Datuak eta informazioa kudeatu.

• Arduradun teknikoei eta politikoei zerbitzuan egiten denaren berri eman.

• Erabiltzaileen harrera eta sarbidea egin. • Dokumentazio teknikoa sortu eta eguneratu. 3. Dagozkien administrazio-lanak egin. 4. Espazioaren eta denboraren antolaketa zaindu. • Harremana bultzatzen duten espazioak sortu. • Barruko eta kanpoko espazioak erabili. 5. Baliabide materialak kudeatu. • Zerbitzuaren aurrekontua eta diru-kontuak ezagutu. • Materiala kudeatu eta antolatu: aurreikuspena, inbentarioa, erosketak, matxurak eta mantentzelanak, ordena eta antolaketa.

• Udal mailako Foro Teknikoan parte hartu. 7. Esku-hartzea egiten duen lan-taldearen koordinazioan parte hartu. 8. Lan-taldearen dinamizazioaren barruan, zerbitzuaren garapen teknikoan eta antolakuntzan parte hartu. • Haurrentzako zerbitzuko hezitzaileen eta tokiko sustapen-teknikarien artean harreman zuzena eta koordinazioa garatu. • Lan-taldearen bileretan parte hartu. • Entitatearen / enpresaren ordezkariarekin harremanetan jarri.

• Baliabideak beharretara zorroztasunez egokitu.

23


Postuaren deskribapena. Funtzioak

9. Koordinatzailearekin elkarlana egin. • Koordinatzaile teknikoarekin banakako bileretan parte hartu. • Lan-prozesuetan arazoak identifikatu, dokumentatu eta hobekuntzak proposatu. 10. Esku-hartzea garatzen duen ekipoaren eta koordinatzaile teknikoaren arteko hausnarketa-saioetan parte hartu, zailtasun egoeren segimendua egiteko (besteak beste, tentsio-egoerak, erantzuna emateko analisia, neke fisikoa eta emozionala).

Produktuak

24

Memoriak.

Txostenak.

Arauak.

Inbentarioa.

Administrazio-dokumentuak.

Eginkizunen banaketa.

Lan taldearen bilerak: deialdiak, aktak,...


Postuaren deskribapena. Funtzioak

Planifikatutako Zerbitzua Haurrekin diseinatzen den eremua, haien irizpideei jarraituz, eta haien adierazpenetan oinarrituta ebaluatzen dena.

2. Zerbitzuaren programazioa eta eguneroko jarduera planifikatu.

1. Zerbitzuaren planifikazioan, sistemaren diseinuan eta lantzean parte hartu.

3. Zerbitzuaren ebaluazioan parte hartu. • Zerbitzuaren segimenduan parte hartu koordinatzaile teknikoarekin batera. • Esku-hartzearen jarraipena egin.

• Funtsak eta helburuak zehaztu. • Esku hartzeko programak planifikatu eta diseinatu. • Jarduerak eta ekintzak denboran zehaztu. • Behar bereziak eta zailtasunak dituzten haurrekin egiteko esku-hartzea planifikatu.

• Zerbitzuaren ebaluazioan parte hartu: informazioa lortzea, informazioa eratzea, ondorioak eta erabakitzeko orientabideak zehaztea, txostena egitea.

• Planifikazio hezkidetzailea aplikatu eguneroko antolaketan, espazioaren antolamenduan, materialak erabiltzeko aukeran eta ekintzen programazioan.

4. Giza baliabideen kudeaketan parte hartu.

• Beste espazio eta eremuetan esku-hartzea planifikatu.

5. Espazioa antolatu.

• Haurren familiekin izan beharreko jokabidea planifikatu. • Hezitzaileek (eta koordinatzaile teknikoak) zerbitzuaren garapenean bete behar dituzten egitekoak zehaztu: arreta zuzena eta barne-lana. • Zerbitzuaren arauak adostu. • Ardura duten eragileak definitu (zerbitzuaren giza baliabideak eta kanpokoak).

• Behar eta egokitzapenak proposatu.

• Espazioa eta baliabideak diseinatu eta banatu.

Produktuak •

Plangintza / Ebaluazioa

Kronograma.

Programazioa.

Eginkizunen zerrenda.

25


Postuaren deskribapena. Koordinatzaile teknikoa

Koordinatzaile teknikoa Ondoren, koordinatzaile teknikoaren berariazko funtzioak azaltzen dira, zerbitzuaren arreta hobetzen lagunduko duen koordinaziorako profesional teknikoaren garrantzia handia dela kontuan hartuta. Koordinatzaileak hezitzaileei laguntza teknikoa emango die, eta etengabeko hausnarketa eta segimendua ahalbidetuko ditu, eguneroko lanari ikuspegi berriak emanez. Orientazioa eta bide-laguntza eskainiko die hezitzaileei, beraien lana erraztuz. Zerbitzuan, esku-hartze profesionala bermatzeko gaitasuna izango du, teknikak eta estrategiak proposatuz.

Produktuak

26

Memoriak.

Txostenak.

Dokumentazio teknikoa.

Taldeko, banakako bilerak.


Postuaren deskribapena. Koordinatzaile teknikoa

Koordinatzaile teknikoaren funtzioak • Zerbitzuaren funtsatzea eta beharren ebaluazioa bideratu.

Haurtzaroa eta haurrak

• Hezitzaileen hasierako eta etengabeko prestakuntzan lagundu. • Esku-hartzearen analisi orokorra gidatu. • Esku-hartzearen jarraipena egin. • Haurren dinamikak behatzeko jarraibide adostu batzuk eta jarraipen-sistema bat izatea bermatu.

Esku-hartze hezitzailea

Hezkuntza-markoak

• Hezitzaileei aholkuak eta orientabidea eman lan hezitzailea burutzeko. • Sareko lan-sistema komunitario batean parte hartzeko iniziatiba eta erantzukizuna agertu. • Beste eragile batzuekin koordinazioa eratu eta koordinazio-sistema definitu: gizartezerbitzuak, hezkuntza-zerbitzuak, kultur zerbitzuak, eta abar.

Eremu komunitarioa

Besteekin koordinatuta

• Hezitzaile-taldearen koordinazioa egin. • Hezitzaileekin banakako koordinazioa egin. • Zerbitzuaren ardura duen teknikariarekin koordinatuta lan egin.

Antolatutako zerbitzua

• Lantaldearen antolaketa ahalbidetu. • Hezitzaile-taldea dinamizatu. • Zereginak eta denborak zehaztu. • Hezitzaileekin batera, espazioak eta jarduerak antolatu. • Baliabide materialak kudeatu. • Zerbitzuaren plangintza-sistema finkatu. • Zerbitzuaren jarraitutasuna eta kalitatea bermatu.

Planifikatutako zerbitzua

27


Postuaren lan-azterketa

Postuaren lan-azterketa Hitzarmena eta kategoria Gipuzkoako Esku-hartze sozialari buruzko hitzarmen kolektiboak barnean hartzen ditu, gure ustez, haurrentzako zerbitzuko hezitzaileak. Hitzarmenaren I. eranskinean funtzio-eremuko jardueren katalogoan gure arloarekin zerikusia duten lan-eremuak jasotzen dira: • Esku-hartze psikosozialaren eta gizartehezkuntzako esku-hartzea. • Gizarte eta komunitate-arloko nahiz gizartehezkuntzako esku-hartzea. • Gizarte-programak kudeatzeko, ikertzeko, diseinatzeko, ebaluatzeko, diagnostikatzeko eta planifikatzeko arloa. Haurrentzako zerbitzuko hezitzaileen postuari ezartzen zaion konplexutasun eta autonomia maila handia da. Horren arabera, hitzarmenean jasotzen den 2. taldean kokatuko dira hezitzaileak: erdi-mailako unibertsitate prestakuntza (diplomatura edo antzekoak) edota eginkizun horiek gauzatzeko behar den trebakuntza eta esperientzia dituzten profesionalak izango dira.

28

Lanaren indarguneak, iritzi batzuk Haurrentzako zerbitzuko hezitzaileen foroan jaso ziren iritziek oso ondo erakusten dute atal honetan adierazi nahi dena: “Hezitzaile bezala, gure lanean eta gure gaitasunetan sinetsi behar dugu, guk ez badugu sinesten, beste inork ez baitu sinetsiko. Gure hezitzaile lanaz gain, honetan ere lan asko baitugu egiteko”. “Jendartearentzat zaintzaile, guk argi daukagu garela HEZITZAILE” “Pertsona garen heinean eta pertsonekin lanean ari garenez, zenbait emozio garatzen dira nire barruan. Asko ikasten dut horietatik eta gehienetan pozik eta barre batez noa etxera”. (Haurrentzako zerbitzuko hezitzaileen foroa Elgoibar, 2015eko martxoa)


Konpetentziak

II. ATALA Konpetentziak

HAURRENTZAKO ZERBITZUKO HEZITZAILEA Haurren mundua eta haien beharrei erantzuna emateko modu egokiak ezagutzen dituen profesionala

29


Konpetentziak

Konpetentziak Dokumentu honetan jasotzen diren konpetentziak dira haurrekin gizarte-hezkuntzako esku-hartzea garatzeko beharrezkoak diren jakintzak eta gaitasunak. Gaitasunak aztertzea lagungarria izango da ezagutzaren antolakuntza eta berrikuntza garatzeko eta zerbitzuaren balioak eta printzipioak indartzeko. Identifikatu ditugun gaitasunek zerrenda luzea osatu dute eta, beraz, beharrezkoa izan da sailkatzea eta postuari loturikoak (espezifikoak) nabarmentzea. Jaso diren ezagutzak eta gaitasunak konplexutasun handikoak dira; besteak beste, planifikatu eta ebaluatu egiten da, iniziatibak hartzen dira eta zerbitzua berritzeko aukera ematen duen hausnarketa egiten da.

Harreman hezitzailea Harreman hezitzailea gizarte-hezkuntzako esku-hartzearen funtsezko tresna da. Harreman hezitzailearen oinarria heldua haurraren erreferentzia izatea da, bidean laguntzeko eta partehartzea sustatzeko.

30

Hezitzaileak prestasun osoa eta arreta hurbila izan behar du haur bakoitzaren beharrei erantzuteko orduan. Hori ahalbidetzeko, bere lan-taldearekin eta beste sistema batzuekin lan egiteko modu egokiak sortuko ditu.

Harremana, tresna izateaz gain, balio anitzeko zerbitzu hezigarriaren elementu esanguratsua da. Heztea harremana sortzea da, bestea ezagutzeko aukera ematea da, nork bere burua besteekin harremanetan eratzeko aukera ematea. Hau guztia aurrera eramateko, profesionalak beharrezkoak ditu gaitasun emozionalak ezagutzea eta garatzea, besteak beste: kontzientzia emozionala, emozioen erregulazioa, autonomia emozionala eta gaitasun soziala. Ondoren, haurrentzako zerbitzuan lan egiten duten hezitzaileen oraingo eta etorkizuneko funtzioak betetzeko funtsezkoak diren gaitasunak azpimarratzen ditugu:


Konpetentziak. Ezagutzak eta Gaitasunak

Ezagutzak eta Gaitasunak Jakitea

Egiten jakitea

Haurrei ematen zaien arreta eta esku-hartze egokia eta profesionala garatzeko, hezitzaileak behar dituen ezagutzak.

Partaidetzazko jarrerak eta gaitasunak garatzen dituztenak.

Besteak beste: • Haurtzaroaren ezagutza eta haurren garapen kognitiboa, soziala eta nortasunarena. • Haurren eboluzio- eta hezkuntza-prozesuen zati batean bidean laguntzeko ezagutza. • Haurrentzako zerbitzuaren ikuspegi orokorra izatea. • Heziketa emozionalaren marko teorikoa. • Eskura dauden baliabideen ezagutza integrala. • Partaidetzazko prozesuen ezagutza. • Gizarte eta hezkuntzako esku-hartzearen ezagutza: hezkuntza, metodologia, teknikak. • Komunitatea eta komunitateko elkarteen, baliabideen eta zerbitzuen ezagutza eta ulermena. • Programazioko, antolakuntzako eta ebaluazioko tekniken eta eredu desberdinen ezagutza. • Komunikazio teknikak eta baliabideak.

Besteak beste: • Haur multzoen errealitateak eta dinamikak aztertzea. • Haurren beharrak detektatzeko ahalmena: behaketa, entzutea, pazientzia. • Taldean lan egiteko trebetasuna. • Egoera zailean dauden edo behar bereziak dituzten haurrak identifikatzeko gaitasuna. • Hezkuntza-prozesuak hobetzeko eta lan-tresnak sortzeko trebetasuna. • Esperientziak sistematizatzeko gaitasuna. • Sormena eta ideia berriak garatzeko trebetasuna. • Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna. • Dokumentuak eta informazioa kudeatzeko trebetasuna. • Teknologia berriak egoera eta testuinguru bakoitzera egokitzeko gaitasuna. • Proiektuak diseinatzea eta kudeatzea.

31


Konpetentziak. Ezagutzak eta Gaitasunak

Egoten jakitea

Izaten jakitea

Partaidetzazko jarrerak eta gaitasunak garatzen dituztenak.

Balio pertsonalak ardatz dituztenak.

Besteak beste: • Aniztasun soziala eta kulturala ulertzeko gaitasuna.

• Ahalmen kritikoa eta autokritikoa.

• Familiekiko eta komunitateko hiritarren eta profesionalen arteko harremanak sustatzeko eta mantentzeko gaitasuna.

• Nork bere garapen profesionalaren ardura hartzeko gaitasuna.

• Beste pertsonen, taldeen eta erakundeen sareak sortzeko eta sustatzeko trebetasuna. • Komunikatzeko gaitasuna. • Gatazkak ulertzeko eta konpontzeko gaitasuna. • Gertutasuna eta goxotasuna. • Lidergoa.

32

Besteak beste:

• Komunitatearen zerbitzura dagoen profesional bezala aritzea. • Eraldatzeko nahia eta konpromiso etikoa. • Erreferente izatearen kontzientzia.


Konpetentziak. Prestakuntza

Prestakuntza Profila izango da hezitzaileen prestakuntza-prozesua bideratzen lagunduko duen tresna.

3. Hezkuntza-markoak. • Harreman hezitzailea. • Gizarte-hezkuntzako esku-hartzea.

Hasierako prestakuntza

• Herritartasun digitalerako hezkuntza.

Postu honetarako Gizarte Hezkuntzako Diplomatura/Gradua izatea, edo Profesionalen Elkargoren batek gaituta egotea gomendatzen da.

• Adimen emozionala. • Gatazkei aurre egiteko tresnak. • Sorkuntza-teknikak. • Beste espazioetan esku-hartzea.

Etengabeko prestakuntza Haurren sustapenean lan egiten duten hezitzaileen egungo prestakuntza-premiak zerrendatzen saiatu gara. Profilaren azterketatik jaso diren prestakuntza-beharrei haurrentzako zerbitzuko hezitzaileek egindako ekarpenak gehitu zaizkie:

4. Eremu komunitarioa.

1. Haurtzaroa eta haurrak.

5. Besteekin koordinatuta.

• Eremu komunitarioko esku-hartzea jorratzeko estrategiak. • Parte-hartzea sustatzeko estrategiak.

• Egoera eta gizarte-errealitate berriak.

• Talde profesionalaren izaera, jarrerak, egindakoak, betebeharrak, sentipenak lantzeko espazioak. • Talde-lanean trebatzea.

• Haurren beharrak toki mailan.

• Komunikazio asertiboa, komunikazio ez bortitza.

• Haurtzaroaren eta haurren ezagutza: erreferentziazko bibliografia, baliabideak, legeria.

2. Esku-hartze hezitzailea.

6. Barnean antolatutako zerbitzua.

• Behar bereziak dituzten haurrekin landu beharreko estrategiak.

• Lanaren antolaketa.

• Berdintasuna, inklusioa, parte-hartzea eta euskara sustatzeko estrategiak.

• Lehen sorospen eta larrialdiko neurriak.

• Lan-arriskuen prebentzioa.

7. Planifikatutako zerbitzua. • Planifikazioan / ebaluazioan trebatzea.

33


Mundua aldatzea amesten, egunero biltzen, egunak alaitzen, taldean lan egiten. Orain dugu aukera Jarraituko dugu amesten, aldatzen, gozatzen, bizitzen. (Haurrentzako zerbitzuko hezitzaileen foroa Elgoibar, 2015eko martxoa)

Irudien iturria: www.morguefile.com www.flickr.com/photos/gipuzkoangazte www.txatxilipurdi.com

Gaztematika Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sistema www.gaztematika.eus 2015eko Ekaina

34



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.