AZKEN HITZA

Page 1

AZKEN HITZA TXINGUDI BHI IKASTOLAKO ALDIZKARIA

ASMA-LITERATUR SORMENERAKO SARIDUNAK

2015-16ko 1. alea ikasleek:50 xentimo irakasleek: euro bat

1


AURKIBIDEA: ●

ELKARRIZKETAK/ MAIALEN DE PABLOS

3.orr.

● ● ●

ELKARRIZKETAK/AINHOA PAVESI ELKARRIZKETAK/JON AREITIO ELKARRIZKETAK / UXUE ELGORRIAGA

4.orr. 5.orr. 6.orr.

● ● ● ● ● ● ● ● ● ● ●

PHOTO FUNIA ( argazki muntaiak) ZER BERRI TWITTERREN? GAIAK:ZABORRAREN UHARTEA GAIAK:INDEPENDENTZIA CATALUNYAN GAIAK: INDARKERIA MATXISTA GAIAK:LOREAK filma GAIAK:ETORKINAK GAIAK:ZIBERBULLYNG GAIAK: ZARAUZKO OLATU ARTIFIZIALA GAIAK: BELHARRA OLATU ERRALDOIA GAIAK: LEHEN BIDEGORRIA EGUZKI XAFLEKIN

7.-8. orr. 9 ​.-11.orr. 12.orr. 13.orr. 14.orr. 15.-16.orr. 17.orr. 18.orr. 19.orr. 20.orr. 21.orr

AGENDA: IRUNGO ROCK JAIALDIA

22.orr.

● ●

MAKETAZIOA: AZALAK ETA KONTRAZALAK MAKETAZIOA: POSTALAK ETA EGUTEGIAK

23.-25.orr. 26.-28.orr.

2


ELKARRIZKETAK

MAIALEN DE PABLOS Iazko 3.mailako zine tailerrean ikaslea izan zen. Galdera batzuk ​ egingo dizkiogu bere esperientziari buruz.

Zergatik apuntatu zinen zine tailerrera? -Jendeak zion interesgarria zela, eta gainera nik izan nahi dudanarekin lotuta zegoelako, beraz ondo etorriko zaidalako. Espero zenuena baino interesgarriagoa ala aspergarriagoa izan zen tailerra? -Hasieran ustez baino aspergarriagoa izan zen idazlan batzuk egin behar genituelako, eta hori ez nuen espero, baina orokorrean ondo pasa nuen. Zer motatako ariketak egin zenituen? -Denetarik egin genuen: pelikulak ikusi, hauei buruzko idazlanak, grabazioak,.. Zer izan zen zitzaizuna?

tailerretik

gehien

gustatu

-Bost minutu inguruko grabazio bat egin genuen, film motz bat, eta honen oinarria zen ezin zela grabatzen gelditu, eta jendea hasten bazen barrezka, moztu behar genuen. Geroago ,grabazioak ikusterakoan, aurpegi batzuk ikustea oso barregarria gertatu zen.

Eta gutxiena? -Idazlanak. Orokorrean gustura lan egin zenuen? -Bai, denak ondo moldatzen ginen eta gustura egon nintzen. Berriro apuntatuko zinateke zine tailerrera? Bai, dudarik gabe, ondo pasa nuen eta horrek du garrantzia. Gorka Campandegui


ELKARRIZKETAK

AINHOA PAVESI Artikulu honetan, Ainhoa Pavesiri musika eta futbolari buruz egindako elkarrizketa azaltzen da: I: Noiz hasi zinen futbola eta musika egiten? A: Futbola seigarren mailan (11-12 urteekin) eta musika bost urtekin, kontserbatorioan. I: Sartu zinen nahi zenuelako edo behartuta? A: Nik nahi nuelako. Musika ikasi nahi nuen, nere ahizpak eskusoinua jotzen zuelako, eta nik gauza bera egin nahi nuelako, baita futbolean ere. I: Futbola eta musikarekin zenbat denbora daukazu etxeko lanak egiteko? A: Astelehenetan arratsalde osoa, astearteetan ordu bat, asteazkenetan bi ordu, eta ostegun eta ostiraletan ordu bat inguru. I: Pentsatu duzu uztea? Zergatik? A: Aurten bai, futbola uztea pentsatu dut, klubeko ordezkariak oso gaizki egin duelako aurtengo ekipoa, eta denbora gehiago izateko uztea erabaki dut, baina azkenean atera egin dut. I: Familiako batekin egiten duzu futbola edo musika? A: Lehengo urtean nere lehengusinarekin futbola egiten nuen eta musika nire lehengusuekin, baina, azkenean, utzi egin zuten. I: Nekatzen du bi gauzak egitea? A: Musikara egunero joateak,ba egia esan, pixka bat.

Itziar Guzman


ELKARRIZKETAK

Jon Areitio, bizikleta gainean maisu Bizikleta gainean, hankak lurrean jarri gabe, oztopoz jositako ibilbideak gainditzen espezialista da Jon Areitio, hogeita hiru urteko txirrindularia.

-

Noiz hasi zinen kirol hau praktikatzen? Hasieran gustatu zitzaizun?

Bederatzi urtekin hasi nintzen eta, bai, hasieratik asko gustatu zitzaidan. -Zenbat garaikur lortu dituzu urte guzti hauetan? Eta zein da zure gogokoena? Trialsina praktikatzen daramadan urte guzti hauetan pila bat garaikur lortu ditut, adibidez, munduko laugarren rankinean egotea edo Espainiako txapelketa irabaztea, baina niretzat hoberena izan da kategoria gehienetan munduko txapeldun geratzea.

-Babesleri ba al duzu ala zu bakarrik ibiltzen zara? Hasieran nire kasa ibili nintzen baina azkenaldian, oso famatuak diren markak nere bila ibili dira eta oraintxe bertan Monty eta Jitsie marken txirrindulari ofiziala naiz. -Azken urte hauetan lesio larririk izan al duzu? Bai, nire azken lesioa eskumuturrean izan nuen eta ia lau hilabetez egon naiz bizikleta hartu gabe, ondorioz, munduko txapelketarako ez nintzen ondo prestatu eta posizio txarra egin nuen.

Iker Rodriguez Iriarte


ELKARRIZKETAK

UXUE ELGORRIAGA, DANTZARI APARTA Gaur, irailak 23, Uxue Elgorriagari egin diogu elkarrizketa interesgarri bat dantzari buruz. -Zenbat urtekin hasi zinen dantzan? 3 urtekin hasi nintzen -Zein akademiatan dantzatzen duzu? Pauso-k akademian. -​ Zenbat ordu joaten zara dantza egitera? 7-8 ordu astero -Zenbat estilo lantzen dituzu? eta zein da gehien gustatzen zaizuna? Denetarik egiten dut baina gehien gustatzen zaidan estiloa hip hop da. -​ Zergatik aukeratu zenuen dantza eta ez beste kirol bat? Beti dantzatzen nengoelako eta nire bizilagunak (Pausok-eko ​ ikasle batek) gomendatu zidalako apuntatzea. -​ Lehiaketak egiten al dituzu?​ Bai, parte hartzen dugu ​ horrelakoetan. -Zenbat ordu entrenatzen duzu horiek prestatzeko? 4 edo 5 ordu. -Nora joaten zara? Tutera, Santander, Aro, Aretxabaleta, Bilbo,... -Lehiaketaren bat irabazi duzu? Bai, taldean, bikoteka eta bakarka. -Handitan dantzari izan nahi duzu? Bai, beti gogoko izan dut dantzari izatea. -Miresten duzun dantzariren bat? Bea Villabol, Ursula Aguilera eta Magali Jou. Bikain dantzatzen dutelako eta asko gustatzen zaidalako nola adierazten duten beraien sentimenduak dantzatzean.

Naiara Bellver Vazquez

6


7


8


ZER BERRI TWITTERREN?

ITZARTU Kaixo, Mireia Salvador naiz eta 20.000 biztanle inguru dituen Asialdi talde euskaldun proiektuari buruz hitz egin nahi dut. -Zer da? Aisialdi talde euskalduna da. ​ Sasoi hartan Durangok 20.000 biztanle inguru zituen.Elkarteak militanteen parte hartzearekin funtzionatzen zuen, eta liberatuaren funtzio nagusia militante horiei bidea erraztea zen. Noiz? 1989an sortu zen Berbaro Elkartea. Nork? 1.

–​ Gorka Madrazo Ortuzar:​ Haur eta gazte arloko teknikaria

2.

–​ Itsaso Gangoitia ​ Mazorriaga: ​ ​ Haur eta gazte arloko teknikaria

3.

–​ Meritxel Etxagibel Mariskurrena:​ Haur eta gazte arloko teknikaria

4.

–​ Maite Berriozabal Berrizbeitia: ​ Kudeaketa

5.

–​ Rakel Odiaga Astigarraga:​ Administrazioa

6.

–​ Fernan Ruiz Larringan:​ Durangoko udaleko euskara zerbitzua

7.

–​ Goiatz Etxeita Agirre:​ Durangoko udaleko euskara zerbitzua

8.

–​ Goizane Larramendi Korpion:​ Durangaldeko Amankomunazgoko euskara zerbitzua

Nola? Gutxi batzuk ginen, dedikazioa ematen geniolako, Txepetxen teoria eta antzekoak aztertu genituenak. Gehienek intuizioarekin, motibazioarekin eta euskaraz bizitzeko gogoarekin parte hartzen zuten ekitaldien antolaketan. Hau da, elkarteak militanteen parte hartzearekin funtzionatzen zuen, eta liberatuaren funtzio nagusia militante horiei bidea erraztea zen. Azpitaldeetan ekitaldiak proposatu eta

9


martxan jartzen ziren, eta horrela hilean pare bat ekitaldi antolatzen ziren. Non? DURANGOKOAK DIRA.

Zergatik? Berbarok sorreratik argi izan zuen talde irekia izan behar zuela, sentsibilitate guztietako euskaltzale orok zuela lekua elkartean. Irizpide horren arabera jarduteak alde batekoen eta bestekoen kritikak ekarri ditu behin baino gehiagotan, baina euskaltzale ezberdinek osatutako azpitaldeen existentziak berak lortzen zuen antolatzen ziren ekitaldiak denetarikoak izatea, euskaltzale haien artean ere denetarik zegoelako. Mireia Salvador

BIZKAIA IRRATIA 30.000 entzule bizkaiera hutsean izandako irratia NOIZ ​ eta ​ NON​ sortu zen Bizkaia Irratia? - 1990ean sortu zuen Bilboko Elizbarrutiak bizkaiera hutsean dagoen irratia, baina beren historia askoz lehenago abiatu zen. 25 orduko zuzeneko emisio jarraituarekin ospatuko ditu 25 urteak orain dela gutxi. NOLA? - Bizkaia Irratiko zuzendariordek (Kepa Uriartek) gogoratzen duenez, 70eko hamarkadaren azken urteetan Irratibide elkartea sortu zen elizbarrutiaren baitan. Helburua oso-osorik euskaraz emango zuen irratia sortzea zen, eta hori 1990ean lortu zuten Bizkaia Irratiarekin.

NORK? - Bizkaia Irratiko lehen zuzendaria Juan Mari Iraolagoitiak izan zen aurkeztu zuena. 1990ean 10


gauzatu zen egun osoko programazioa euskaraz egiteko asmoaz sortu zuten. ZERGATIK? - Bizkaiera hutsez izandako irratia sortu nahi zutelako eta 1900. urtean Bizkaia irratia sortu zuen. Zegoeneko Herri Irratia "amarengandik" bereizita, baina ordura arteko langile berberekin. Eta irrati munduan bere lekutxoa bilatzeari ekin zioten. Link: https://twitter.com/bizkaiairratia Leire Aguirre ​

IRUNGO HITZA Irungo, Bidasoako hitza aldizkariari buruzko informazioa. ZER DA? Irungo/ Bidasoako hitza Bidasoan eta Irunen gertatutako gauzak kontatzen dituen aldizkaria da. NOIZ ETA NON? Twitterra 2010eko urrian sortu zen Irunen baina ez du jartzen noiz sortu zen aldizkaria. NORTZUK ETA ZERGATIK? Irungo eta Hondarribiko pertsona batzuk sortu zuten euskara gehiago lantzeko helburuarekin eta euskarazko aldizkari gehiago irakurtzeko. http://bidasoa.hitza.eus/ ​

https://twitter.com/irunhitza​ Ainhitze Villafranca

GAIAK

ZABORRAREN UHARTEA

11


Orain dela hamar urte aurkitu diren uharte toxikoak handitzen ari gara Uharte hau, leku toxiko bat da Ozeano barearen erdian flotatzen dagoena. Asia eta Amerikatik datozen 100 milioi zabor tonaz osatuta dago . 50kako hamarkadan osatzen hasi zen eta gaur egun handitzen ari da Kaliforniako kostaren aurrean; Hawaii inguratzen du eta Japoniara iristen ari da. Plastikoa desegiten da eta plaktonarekin nahastuz, horrela kutsatzen ditu arrainak, hegaztiak eta elikadura katearen bidez pertsonei bueltatzen zaigu. 30 metroko sakonera du, hau da, itsaspeko bizitzari eragiten dio, zuzen-zuzenean. Uhartea korronte handi baten eraginez sortu zen, ipar ozeanoko espiralean erlojuaren aldera doan korronte bat dela medio. ​ Neurriak hartzen hasi dira, horien artean, plastikozko poltsak kobratzearena. Marin Ecology Progress​ aldizkariak dio Itsas Bareko arrainak 24000 tona plastiko jaten dituztela. Gainera, armiarma inbaditzaile batek (​ Halobates sericeus​ ) zaborra erabiltzen du bere arrautzak jartzeko, eta ekosistema aldatzen ari da. Marmoka (medusa) batzuk, plastikozko partikulak kontsumitzen dituzte eta gero beste harrapari batzuk jaten dituzte. Plastikozko partikulak zooplankton antza dute, eta horregatik jaten ari dira, nahi gabe. Itsasorako kutsagarriak izateaz gain, hondakin hauek beste kutsadura mota bat ezartzen dute, hau da, gai toxikoak botatzearena, alegia.​ Hondakin plastiko horiek 267 espezieri eragiten dietela diote adituek. Plastikoaren arazoa gero eta larriagoa bihurtzen ari da. Scripps-eko beste zientzialari batzuk Seaplex espedizio berean jasotako arrainen % 9k plastiko-zatiak zituztela esan dute. Hondoratzen ez den plastikoa pixkanaka-pixkanaka apurtzen joaten da eguzkiarekin, azazkal baten tamaina lortzen duten zatitan bihurtuz eta elikadura itxura hartuz arrainentzat.

Maria Lamberri

GAIAK

INDEPENDENTZIA KATALUNIAN 12


Kataluniako independentzia-prozesuak egin eta egingo duena urte hauetan zehar. Dakizuenez, Katalunia bere askatasunarengatik ari da borrokan. Duela urte asko hasi ziren hau eskatzen, manifestazio asko egin dituzte, baina gutxi lortu dute, mementoz.

Irailean, berriz, hauteskunde batzuk egin ziren, jendeak independizatu nahi edo ez zuen jakiteko. Ateratako emaitzak ez ziren alderdi independentistek espero zutenak, okerragoak baizik: %47-ak baietz esan zion, Independentziari, %53-ak, berriz, ezetz. %47-aren barruan %39 Artur Mas-en partiduak eraman zituen eta beste %8-ak CUP-ek. Izan ahal da Katalunia herri independente bat? Bai. Badaude herrialde txikiagoak independenteak direnak. Adb: Malta, Zipre Andorra. Hasieran zaila izango litzateke baina lortuko zuten. Honen ondorioak? Espainiak diru askoz gutxiago jasoko luke, orduan guri ere diru gutxiago iritsiko litzaiguke, Baina zer gertatuko litzateke Kataluniako futbol klubekin? Espainiako ligako lehendakariak esan zuenez, Kataluniako klubak ligatik kanpo geratuko lirateke. Kataluniako liga, Bartzelonak, Espanyolek, Gironak, Gimnastikek etab. Osatuko lukete. Guretzat ona den edo ez, ezin dut esan, baina ikustekoa izango litzatekeela onartu behar dut.

BeĂąat Oiartzun

GAIAK

13Â


EZ JARRI ESKUA GAINEAN, INOIZ ! Emakumeen aurkako indarkeria, sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena. Gakoa ez dago​ bikote-erlazioan ​ azken urteetan, baizik eta hasieran.Tratu txarren emailea, ​ egoera ​ sendo edo arriskutsura iritsi baino lehen, beti biktimaren autoestimua hondatzen hasten da, horrela lortzen duena neskak bere buruarekiko zuen segurtasuna galtzea eta beldurrarekin bizitzea da. Tratu ​ txarren ​ zeinuak honako hauek izan daitezke: Irainak, errespetu faltak, emakumeen kontrako iruzkin iraingarriak esatea, bestearen familiarentzako kritikak, zer egiten duen eta norekin hitz egiten duenaren kontrola, esklusibotasuna, hau da, ez uztea lagunekin egotea, eta honek isolamendu soziala sortzen du, emakumearen itxuraren gaineko iruzkin negatiboak,... Tratu txarren​ emaileak, bere autoestimua jaisteko, t​ ratu txar​ psikologikoak egiten ditu. Honekin lortzen duena, emakumeak nola erantzun ez jakitea da, blokeatuta gelditzea. Honako gauza hauek erabiltzen ditu ​ tratu ​ txar psikologikoa egiteko: bultzadak, ​ astinduak​ , imurtxi mingarriak, belarrondokoak, pertsonari begiratuz zerbait lurrera botatzea; honekin lortzen duena da, neskak pentsatzea hori puskatu duela berari ez jotzeagatik. Iletik tiraldiak, bortxatzea edo ekintza sexuala izateko presionatzea,... Hauek, bortizkeria keinuak dira, aldi berean marka fisikoak uzten dituztenak eta hasieran, gauza puntualak dira baina gero, azkenean, gehiagora doa eta okerragoa da. Biktima nekez bilduta ikusten da, eta hau irteerarik gabeko tranpa da. Prozesu honek lau fase ditu: ● ● ● ●

Txitaldia eta tentsioa: Hau ​ tratu ​ txarren emailea tentsioa metatzen hasten denean da. Oraindik ez dio emakumeari ezer egiten, baina edozein tontakeriagatik harrotu egiten da. Leherketa: azkenean tentsio hori ateratzen denean gertatzen da hau, bai irainekin edo tratu txar fisikoekin. Damua: Tratu txarren emaileak, neskak bera utziko duela pentsatzen hasten da, eta damututako zeinuak egiten dizkio, berriro ez dela pasatuko zin egiten dio. Eztei-bidaia:Orain tratu txarraren egilea gertatu den guztia konpentsatzen saiatzen da eta detallista da bikotearekin. Denbora gutxian zehar lortzen du dena ondo joatea, zerbait gertatu eta prozesuaren lehen atalera itzuli arte.

Tratu txar-zeinu haiek gertatu baino lehen antzematea egoera mota hauek

14


jasateko gehiago babes gaitzakeena da, bigarren belarrondokoa gertatu baino lehen eta damuaren tranpan erori baino lehen guzti honekin bukatzeko. Zapaltzaileek beldurra dute. Interneten bidez, telefonoz edo pertsonalki salatzea geroz eta errazagoa eta seguruagoa da. Beraz, hau gertatzen bazaizu ez zaitez isilik gelditu.

Iune Viñas Melin

GAIAK

“LOREAK” FILMA OSCARRETARA “Loreak” euskarazko pelikula Donostiako zinemalditik Hollywood-era egin du jauzi. Donostiako zinemaldian estreinatu ondoren “Loreak” pelikula Oscarretan izango dugu gure zinemaren ordezkari. Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok euskaraz egindako filma da. Film honek ​ “Felices 140” eta ​ “Magical Girl”​ pelikulen aurka egin beharko du Hollywooden.

2016ko urtarrilaren 14an izendatuko dira 5 filmak, otsailaren 28an aurrez aurre ipiniko dira eta azkenean, abenduaren erdialdera, lehenengo hautaketaren berri emango digute. Anek astero, etxean, lore-sorta bat jasotzen du ordu berean eta beti modu anonimoan. Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere aldatuko dira lore misteriotsu batzuk egunero jasota. Norbaiten oroimenez 15


garrantzitsua izango da hiru neskentzat. Beraien bizitza eraldatuko dute lore xume batzuek eta ahaztutako sentimenduak azkartuko dituzte, baina, azken batean, loreak baino ez dira​ .

Leire Castaño

GAIAK

ETORKINAK ATEAN Tentsioa handitzen doa egunez egun Siriako milaka errefuxiatuen artean. Ikusi da Europar Batasunak ez diela errefuxiatuei Europan uzten sartzen arrazakeriagatik, baina, Europako bolondres batzuk kalera ateratzen ari dira Siriako errefuxiatuak hartzeko. Keletioko (Budapest) geltokian mila errefuxiatu itxoiten ari dira gosez aspertzen, zikinkeriarekin eta lurra koltxoi moduan erabiltzen, Alemaniara joateko ametsarekin. Geltokiaren beste aldean ultra batzuk daude beraien unearen zain, erasotzeko.

Beste errefuxiatu batzuk “lotsaren bidea” bezala ezagutzen den ibilbidea oinez egitera behartuta daude. Hungarian 175km-ko harresi bat, burdin harizkoa, ezarri dute Serbiatik datozen 16


giza-uholdeak Alemaniara ez sartzeko. Poliki-poliki, etorkin batzuk Alemaniara iristen ari dira beraien ametsa betez, baina Dresden herrian, Alemaniaren ekialdean, talde xenofobo batzuk errefuxiatuen aterpe bat erasotu egin dute.

DENOK NOIZBAIT IZAN GARA, IZAN GAITEZKE ERREFUXIATUAK,ETORKINAK…

Ainhitze Villafranca

GAIAK

ESPAINIAKO GAZTEEN %37ak ZIBERBULLYINGA JASATEN DU

17


Ziberbullyinga, interneteko sareen bidez egiten den indarkeria mota, geroz eta zabalduagoa da. Normalean, indarkeri hau sare sozialetan agertzen da gehien. Zigor-delitutzat hartzen da. Edonork jasan dezake, baina, zergatik? Faktore batzuk eragin ditzakete: Ezberdina izatea, zerbait lotsagarri edo barregarria gertatzea, zerbaiten inguruan txantxa batekin hastea, etab. Gero, ondorio asko daude eta jendea ez da konturatzen: Bakardadea, depresioa, autoestimu baxua, batzuetan suizidioa, etab. Badira hainbat mota: ziberbullyinga, ziberbullying sexuala eta eskolako ziberbullyinga. Profesionalek hainbat aholku ematen dizkigute jazarpen hau sufritzen ari zaren momentuetan: Erasotzaileei kasurik ez egitea, pertsona heldu bati esatea edo konfiantza handia duzuen pertsona bati, mezuak gordetzea froga moduan,... Hona hemen kasu bat: Romina Perrone, Buenos Aireseko 10 urteko ikasleak, jasan behar izan zuen ikaskide batek Facebooken talde bat sortzea bera gorrotatzeko asmoz. Bost mila zale baino gehiago lortu zituen. Naiara Bellver

GAIAK

Zarauzko olatu artifizialen arrakasta

Instan Sport ingeniaritza enpresak ondo aukeratu ditu Zarauzko inguruak olatu artifizialak sortzeko eta mundu osoko surfzaleak erakartzeko. “Wave Garden” produktua aurkeztu dute eta mundu osoko jendearen artean ikusmin handia sortu da. Instant Sport-eko enpresa gipuzkoarrak, olatu artifizialak sortzeko metodoa aurkeztu du Zarautzen, surfa eta beste ur-kirolak egiteko balio duena.

18


Teknika berri hau Asti kirolgunean kokatu dute. Hiru eta sei milioi euro artekoa izan da azpiegituraren balioa eta laguntzak jaso dituzte proiektu hau aurrera ateratzeko baina merezi izan du. Olatu ​ artifizialek ​ itsasoko uhinak bezala jokatzen dute: modu garbian sortzen dira, tubo forman lehertuz. Olatu artifiziala “pizgarri garrantzitsua” izango da herriarentzat: “Arlo turistikoa, ekonomikoa, industriala eta kirolarena sustatzeko tresna baliagarria izango da”. Hala, Zarautzek surf arloan duen “tradizio luzeak babes itzela jasoko du”: “Profesionalei zein zaleei urte osoan zehar olatuez gozatzeko aukera eskainiko dio teknika berri honek”. Alderdi ekonomikoari dagokionez, sektore turistikoak “onurak” izango dituela adierazi du, “olatu artifizialaz gozatzeko herrira etorriko diren surflariak kaleetan zehar ere ibiliko direlako eta Zarautz munduko mapan, are gehiago, jarriko duelako. - Wavegarden teknologia Edozein luzeretara eta ibilbidetara egokitzen da Wavegardenenko teknologia. Olatuaren indarra molda dezake surfzalearen mailara egokituz. Leire Aguirre Garcia

GAIAK

BELHARRA OLATUA Belharra olatua Hendaian eta Donibane Lohizunen sortutako munduko olaturik handiena da,eta surfeatzeko zailenetako bat, agian. Batez ere, udazkenean eta neguan ateratzen da kostatik.

B​ elharra olatuak hamar metro baino gehiagoko altuera 19


dauka, baina zientzialariek 20 metroko altuera ere hartzen duela baieztatu dute. Itsasontziak behar dira olatutzarrera hurbiltzeko. Surflari profesionalek bakarrik ahal dute olatu hau surfeatu, horietako bat, Peio Lizarazu da.

I​ tsaslabarrean dagoen itsasbelarretik hartzen du Belharra izena. Ez da olatu ziklikoa, eguraldiaren arabera sortzen da. Kostatik urrun sortzen da (1.5km-ra gutxi gora behera). 2013. urtean Belharra olatua urriaren 28an eta abenduaren 22an lehertu zen gure kostaldean.

PEIO LIZARAZU

GAIAK

L​ E​ H​ E​ N​ E​ N​ G​ O​ BIDEGORRIA ​ E​ G​ U​ Z​ K​ I​ ​ P​ A​ N​ E​ L​ E​ K​ I​ N Artikulu honetan eguzki xaflez osatutako lehen bidegorriaz arituko gara. Duela urte bat ​ Krommenie-n lehenengo ​ bidegorria, eguzki panelekin, egin zuten. 3 miloi euro gastatu zituzten. Azkeneko urtean 70 metroko luzerarekin 9.800 kW sortu ​ zituen​ hiru etxe ​ ​ funtzionamenduan ;​ jartzeko adina​ .

20


Txirrinda-bide honek beste gauza batzuetarako balio du, adb:hiriko argiztapenerako eta izotz plakak ez sortzeko, berotasuna sortzeko, etab... Txirrinda-bideek 15 urtez iraun dezakete eta denbora horretan teknologiak aurrera egingo duenez, abantaila handiak egongo dira.

SolaRoad jada hasi egin da, pilotu esperimentuaren ondoren, kapa berriak eta hobeak garatzen. Nola erantzungo du jendeak? Sten de Wit-ko partzuergoko SolaRoad-k esaten du:”jendeak ez du arreta jartzen non dagoen diferentzia ohiko bidegorrien eta berri honen artean eta hori da guk lortu nahi duguna: bide guztiak garbiak izatea eta, gainera, energia berriztatzaile ekoizleak izatea.

Aroa Susperregi

AGENDA I​ R​ U​ N​ G​ O​ R​ ​ O​ C​ K​ J​ ​ A​ I​ A​ L​ D​ I​ A Irungo Rock Jaialdia Irailaren 25-26-27-n ospatu da San Juan Plazan eta Ficoban. Men of Rock Musika Elkarteak kudeatuko du urte honetako Horren helburua Donostialdean eta Bidasoaldean dauden kontzertuak egitea eta bultzatzea da. Ficoban kontzerturako sarrerak salgai jarriko dira.Informazio gehiago nahi baduzu blog honetan aurkituko duzu:​ http://www.irun.org/eusk/2conocer/irunrock.asp eta Facebook-en begiratu dezakezu. Rock taldeak hauek izango dira:

21


The Corner​ : "Bullet Proof Lovers"

Orrua Bar​ : "El Columpio Asesino"

Sargía​ : "Havoc"

Mari​ : "Guadalupe Plata"

Bohemian Bar​ : "La M.O.D.A."

Bar-Restaurante Arano​ : "Correos"

Manolo​ : "Nacho Vegas"

Izartxo​ : "Rural Zombies"

Baserri Rock&Meat​ : "Siniestro Total"

H​ O​ N​ D​ A​ R​ R​ I​ B​ I​ K​ O​ B​ ​ L​ U​ E​ S​ F​ ​ E​ S​ T​ I​ B​ A​ LA ​

taldea.

Goizean, txikientzako egindako kontzertua 11:00-tan Itsas Etxeko Auditoriumean izango da Berceblues ​ Arratsaldez, 19:00-tan Kirol Kaian, Bluesdays taldeak joko du eta 20:00-tan Arma Plazan, Candye Kane

taldea. ● ●

Gaualdean, Bentako eszenatokian 3 talde egongo dira: 21:30ean​ .Fede Aguado eta Osi Martínez 22:30ean​ .Crossroads Chicago, Muddy Watersen jaiotzaren mendeurrenaren omenaldi gisa.

00:00an​ . Travelin' Brothers Big Band.

Aroa Susperregi

MAKETAZIOA

PORTADAK ETA KONTRAPORTADAK Ikasleen ebaluazio aldizkariak egiteko maketak

22


Maria Hernandez

23Â


24


25


MAKETAZIOA

POSTALAK ETA EGUTEGIAK

26


27


28


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.