Azkenhitza 2015-16

Page 1

azkenhitza Prezioa: Ikasleeek 20 xentimo · Irakasleek 50 xentimo

2016ko ekaina · TXINGUDI IKASTOLAKO BHIko aldizkaria · 2015/16 ikasturtea

azken hitza


azken hitza 2016ko ekaina · 1. alea TXINGUDI IKASTOLAKO BHIko aldizkaria 2015/16 ikasturtea

2 Independentzia Katalunian 3 Inkesta: Tratu txarrak animaliei? 3 Zika eltxoa 4 Photofunia 5 Lokalak, negurako alternatiba 5 Gabonetako postalak eta egutegiak 6 Janari lasterra 6 Ez ezarri eskua inoiz! 7 Jara Tome eta Ashua gaixotasuna 9 Algaraka: Surfzale bat Ikastolan 9 Algaraka: Patxi mozkortia 9 Algaraka: Estralurtarrak Ikastolan 10 Algaraka: Itsas zakurrak geletan 10 Algaraka: Margoekin egindako gerra 10 Algaraka: Yihadista faltsuen erasoa 11 Algaraka: Euskara irakasleak azterketak jan 11 Algaraka: Jangelakoek ibai lehortu dute 11 Algaraka: Jangelako janaria desagertu da 12 Irudigintza: Azalak eta kontrazalak 12 Inkesta: Zer eskatuko zenioke urte berriari? 14 Zinema: Nomadak Tx 14 Zinema: Asier Altunaren bisita 15 Irteera: Tokiko komunikabideak 16 Elkarrizketa: Jon Villanueva 16 Elkarrizketa: Ainhitze Villafranca 17 Ikasbi 2016 18 Tailerrak: Comunicattion 19 Komikigintza:TOONDOO 20 Maketazioa: PAINT programa 20 Ikasturte osoko aldizkaria 21 Elkarrizketa: Nagore Lei (Irrati tailerra) 22 Literatur sormena 22 TWITTER:@txinpartapro 22 Oihan Vegaren bisita 23 Elkarrizketa: Uxue Elgorriaga (Comenius tailerra) 23 Tailerrak:Xiberoa Tailerra 24 Kultura: Buah txabal antzezlana 24 Kultura: Bertsolariak Ikastolan 25 Karaokea Ikastolan 26 Irudigintza 28 GU sarean: FACEBOOK, FLICKR, TWITTER - 2 - azkenhitza · TXINGUDI IKASTOLA BHI

independentzia KATALUNIAN

Kataluniako independentziaren bidean egin eta egingo dutena urte hauetan zehar.

Dakizuenez, Katalunia bere askatasunarengatik ari da borrokan. Duela urte asko hasi ziren hori eskatzen; bide horretan manifestazio ugari egin dituzte, eta aldarrikapenak aurrera darrai. Irailean , berriz, hauteskunde batzuk egin ziren, jendeak independizatu nahi zuen edo ez jakiteko. Ateratako emaitzak ez ziren, nire ustez, uste bezain onak izan: %47-ak baietz esan zion Independentziari, %53-ak berriz ezetz. %47-aren barruan, %39 Artur Mas-en alderdiak eraman zuen eta beste %8-ak CUP-ek.

Katalunia izan al daiteke herri independente bat? Bai. Badaude herrialde txikiagoak burujabeak direnak, adibidez: Malta, Zipre etab. Hasieran zaila izango litzateke baina lortuko zuten. Honen ondorioak? Espainiak diru askoz gutxiago jasoko luke, orduan guri ere diru gutxiago iritsiko litzaiguke. Baina zer gertatuko litzateke Kataluniako futbol klubekin, adibidez? Espainiako ligako lehendakariak esan zuenez, Kataluniako klubak ligatik kanpo geratuko lirateke. Kataluniako liga, Bartzelonak, Espanyolek, Gironak, Gimnastikek etab. osatuko lukete. Guretzat ona den edo ez, ezin dut esan, baina jakin-mina sortuko duela onartu behar dut. Beñat Oiartzun

ARGITARATZAILEA Txingudi Ikastolako guraso elkartea TXINGUDI IKASTOLA Jaizubia auzoa, z/g Posta Kutxa 35 20300 IRUN Telefonoa 943667055

IRUNgo Udalaren dirulaguntzaz osatua DISEINUA, MAKETAZIOA eta INPRIMAKETA antza Komunikazio Grafikoa


inkesta

Tratu txarrak animaliei? Lehenengo mailako Eider eta Nazaryri inkesta bat egin diet animalien tratu txarrei buruz. 1. Alde ala kontra zaude? Zergatik? Nazary:Kontra,bidegabea delako. Eider:Kontra, arrazoi beragatik. 2. Ikusi duzu nonbait tratu txarrik?Non, nolakoa? Eta telebistan? Nazary:Ez, telebistan bai, txakurren arteko borrokak eta oso gaizki iruditzen zait. Eider:Bai, kaletik nioan eta txakur bat ikusi nuen farola batean lotuta eta jabea jotzen ari zen.. Telebistan, bideo bat ikusi nuen txakur txiki bat zapaltzen. 3. Ezagutzen duzu el toro de la vega? Nazary:Bai, oso gaizki iruditzen zait, krudela da zezenak hiltzea modu horretan, lantzekin. Eider:Bai eta oso gaizki iruditzen zait. 4. Ezagutzen duzu animaliak erabiltzen duen festaren bat? Nazary:Bakarrik el toro de la vega. Eider: Uste dut ezetz. 5. Zuk zigortuko zenioke?Nola? Nazary: Bai, kartzelan sartzen. Eider:Bai, poliziari esaten . Ainhitze Villafranca

zikaELTXOA Birus arraro bat iritsi da Hego Amerikara, batzuk nahita sortutako eltxoa dela diote. Duela urte batzuk, zehazki 1947.urtean, Ugandan eltxo berri batzuk agertu ziren baina 1952.urteraino ez zituzten gizakiak kutsatu egon; gaixoak Uganda eta Tanzania hirikoak ziren. Geroago, Brasilera zabaldu zen eta gutxinaka Hego Amerika guztian izurrite bihurtzen ari omen. Eltxoek, sukarra eragiten dute, Zika birusa zabaltzen dute eta flavivirus generokoak dira. Flaviviridae familiako birus guztiak Aedes eltxoaren ziztadaren bidez transmititzen dira. Gaixotasuna egun gutxitan sendatzen da, hiru laurdenek ez dute inongo sintomarik garatzen eta beste laurdenak, sintoma arinak ditu: sukar txikia, larruazaleko erupzioa, buruko mina, konjuntibitisa‌ Nahiz eta infekzioaren sintomak arinak izan eta egun gutxitan desagertu, batzuetan ondorio txarrak ekar ditzakete, beste gaixotasun batzuk hartzea adibidez, sistema immunologikoa ahultzen baitu. Oraingoz, ez dago ez tratamendurik, ez txertorik, ez ezer. Leire Varela

TXINGUDI IKASTOLA BHI

¡ azkenhitza - 3 -


PhotoFunia GURE ERREPORTARIAK FAMATZEN

- 4 - azkenhitza · TXINGUDI IKASTOLA BHI


Lokalak negurako alternatiba Udan gazteek hainbat plan egiteko aukera dute, baina udazkena eta negua iristen direnean, beste aukerak bilatu behar dituzte euriari eta hotzari aurre egiteko.

Batzuk asteburuetan joaten dira eta beste batzuk ia egunero. Dena den, lokala ez da beraientzat balio duen gauza bakarra. Ikasketak, lana eta beste zenbait jarduera egiten dituzte, adibidez, zinemara joan ordez lokalean jartzen dituzte filmak bertan ikusteko.

Telebista eta filmak ikustea, musika entzutea eta, batez ere, hotza eta euria iristen direnean lagunekin leku eroso batean egoteko aukera nahi dute. Gazteek horretarako lokala alokatzen dute, bi edo hiru koadrilen artean, merkeago atera dadin. Iruneko lokal gehienetan, normalean lauzpabost sofa dauzkate, gehi telebista eta hozkailu zahar batzuk. Paretak kartelez, argazkiz eta pegatinaz beteta daude. Batzuk, desastre hutsa direlako, kalera botatzen dituzte.

Baina ezin dugu alde batera utzi bizilagunekin dauden arazoak. Askotan bizilagunak kexatzen dira zaratagatik eta eragozpenak sortzen dituztelako. Musika, oihuak, parranda‌. Hori guztia sahiesteko, zalapartaez egiten eta musika apal jartzen saiatzen dira. Lorena Abrego

“Gaua iristen denean kalean eserleku batean hotzez eta bustitzen egon ordez, edo taberna batera dirua gastatzera joan beharrean, lokalera etorri eta lagunekin giro alai batean egoten gara, hemen ez dugu kontsumitu behar�, azaldu digu Andoitz Rekartek.

Gabonetako postalak, egutegiak

TXINGUDI IKASTOLA BHI

¡ azkenhitza - 5 -


janari LASTERRA Janari lasterra ematen duten saltokiak kaloria gutxiago dituzten jakiak eskaintzen hasi dira, baina, kontuz, beti ez dira osasungarriak.

tzuak guztiz programaturik daude, horrela zerbitzudenbora nabarmen murriztea lortzen dute. Fast food jatetxe tipiko batera sartzean, bezeroak zerbitzumahai batekin egiten du topo. Zerbitzu-mahai horren gainaldean, panel bat agertzen da aukeran menu eta platerak erakusten dituena. Gero, ilara batean jarri behar du bere txanda iritsi arte. Ameriketako Estatu Batuetan ikerketa bat egin dute, egoera horretan jendeak nola jokatzen duen jakiteko. Eta elikadura-psikologiaren paradoxa bat atera da argitara: herritarrek hirugihar eta gazta errazio bikoitza daukan hanburgesa hartuko lukete, izan ere, jaki osasungarriak bistan edukitze hutsak aukera hori egitera eramango du, besteak hain txarrak ere ez direla izango ustetan. Leire Aguirre

Janari lasterra jatetxe-zerbitzu laster bat da, non janariaren eskaera eta zerbitzua oso azkar burutzen diren. Halaber, janaria kanpora eraman daiteke eta etxerako zerbitzuak ere eskaintzen dituzte janari lasterreko jatetxeek. Horren funtzionamendua bezeroa sartzen denetik, eskaerak, eskaeren prestaketa, kobraketa eta bestelako zerbi-

mundua

Ez ezarri eskua, inoiz!

ino Emakumeen aurkako indarkeria, sexubereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena.

Gakoa ez dago bikote-erlazioaren azken urteetan, baizik eta lehen urteetan.Tratu txarren emailea, tratu txar sendo edo oso arriskutsura iritsi baino lehen, beti biktimaren autoestimua hondatzen hasten da, horrela lortzen duena neskak beregan zuen segurtasuna galtzea eta beldurraren menpe bizitzea da.

- 6 - azkenhitza ¡ TXINGUDI IKASTOLA BHI


JARA TOMÉ

eta ashua gaixotasuna Irungo Jara Tomé, 12 urteko neska batek, zazpi urte dituenetik, Ashua gaixotasuna dauka. San Miguel auzoan bizi den neska honek, 2010eko abenduaren 22an, botaka hasi zen, baina bakarrik ura botatzen zuen. Bere gurasoak Bidasoa ospitalera eraman zuten eta han bi egun pasata, larri zegoenez, Donostiako ospitalera eraman zuten. Bi hilabete eman zituen bertan ingresatuta baina ez zutenez lortzen inongo informaziorik gaixotasunari buruz, ateratako probak Madrilera bidali zituzten. Hamar egun eta gero, ASHUA (Sindrome Hemolitiko Uremiko Atipikoa) zuela antzeman zioten. Familiarentzat kolpe latza izan zen, Jarak ez zituelako ia katarrorik eta griperik izaten. ASHUA, gaixotasun arraroen zerrendan dago eta, mundu osoan 200 pertsonek dute.

denda guztietan eta hainbat ekitaldi prestatu zituzten dirua lortzeko. Biztanleek asko lagundu dute eta azkenean 35000€ lortu dituzte ikerketak egiten jarraitzeko. Gaixotasun hau jasatenduten pertsonak, fisikoki ez zaie ezer aldatzen, baina barrutik, giltzurrunei bereziki eragiten die, baita gibelari, birikei, bihotzari edo burmuinari ere. Denborarekin, neska honek gero eta hobeto dago tratamendu batzuk jarraitzen eta botika batzuk hartzen dituelako. Lehen, egunero joan behar zen Gurutzetara eta orain berriz bi hilabetean behin, beraz, poliki-poliki hobetzen ari da. Iune Viñas

Jarak igeriketa egiten zuen eta bere gurasoei igeriketa utzi behar zuela esan zioten, zeren agian igerilekuan zegoen birus bat izan litzakete gaixotasun hau ekarri ziona. Oraindik ez dute aurkitu nola sendatu eta horregatik Jararen familiak, itsulapikoak jarri zituen Irungo

noiz! Tratu txarren zeinuak honako hauek izan daitezke: Irainak, errespetu faltak, genero femeninoaren kontrako iruzkin iraingarriak esatea, pertsonaren familiarentzako kritikak, zer egiten duen eta norekin hitz egiten duenaren kontrola, esklusibotasun-eskaera, hau da, ez uztea lagunekin egotea, ( horrek isolamendu soziala sortzen du) emakumearen itxuraren gaineko iruzkin negatiboak,... Tratu txarren emaileak, bere autoestimua jaisteko, tratu txar psikologikoak egiten ditu. Honekin lortzen duena, emakumeak nola erantzun ez jakitea da, blokeatua gelditzea. Honako gauza hauek erabiltzen

ditu tratu txar psikologia egiteko: bultzadak, astinduak, imurtxi mingarriak, belarrondokoak, pertsonari begiratuz zerbait lurrera botatzea; horrekin lortzen duena da, neskak pentsatzea hori puskatu duela berari ez jotzeagatik. Ilearen tiraldiak, bortxatzea edo harreman sexuala izateko presionatzea,... Hauek, bortizkeria keinuak dira, aldi berean marka fisikoak uzten dituztenak eta hasieran, gauza puntualak dira baina, azkenean, handitzen eta okertzen doa.

Biktima guztiz nekatuta dago, eta hau irteerarik gabeko tranpa da. Prozesu honek lau fase ditu:

TXINGUDI IKASTOLA BHI

· azkenhitza - 7 -


inoiz!

Txitaldia eta tentsioa: Hau tratu txarren emailea tentsioa metatzen hasten denean da. Oraindik ez dio emakumeari ezer egin, baina edozein tontakeriagatik arrotu egiten da. Leherketa: azkenean tentsio hori ateratzen denean gertatzen da hau, bai irainekin edo tratu txar fisikoekin.

Damua: Tratu txarren emaileak, neskak bera utziko duela pentsatzen hasten da, eta damututako itxura egiten du. Berriro ez dela pasatuko zin egiten dio. Eztei-bidaia: Orain tratu txarraren egilea gertatu den guztia konpentsatzen saiatzen da eta konplitua da bikotearekin. Tarte laburrean lortzen du dena ondo joatea, zerbait gertatu eta prozesuko lehen fasera itzuli arte. Tratu txarren zeinuak gertatu baino lehen antzematea egoera hauek jasateko balio dezakete, bigarren belarrondokoa gertatu baino lehen; eta damuaren tranpan erori baino lehen honekin bukatzeko pistak emango dizkigu. Zapaltzaileek beldurra dute. Interneten bidez, telefonoz edo aurrez aurre, salatzea geroz eta errazago eta seguruago da. Beraz, hau gertatzen bazaizu ez zaitez isilik gelditu. Iune ViĂąas Melin

EZ ISILDU! KONPARTITU, SALATU!

bakarrik ahulagoa zara. - 8 - azkenhitza ¡ TXINGUDI IKASTOLA BHI


inoiz!

Algaraka AZKEN HITZA

REN BERTSIO UMORETSUA

Patxi mozkortia

Patxi izeneko Txingudi Ikastolako irakaslea, oso mozkorti iritsi zen klase ematera Donostiako danborrada bukatzean, errotulagailuarekin arbel digitalean margotzen hasi eta lo seko geratu zen klase erdian.

Surfzale bat Txingudi Ikastolan agertu da! Urtarrilaren 1ean, Txingudi Ikastolako errekan surfzale ospetsu bat agertu da bat-batean. Dioten bezala, surfzale ospetsu honek (Fredrick Patacchia), urtea ondo ospatzeko, itsasora surfeatzera joan zen eta mozkortuta zegoenez, Txingudi Ikastolako errekan agertu zen. Jende guztia hurbildu zen jakinmina sortu zuelako. Berak ez zekien euskaraz ezta gaztelaniaz ere, orduan,Txingudi Ikastolako ingeleseko irakaslea hurbildu zitzaion. Euskal telebista etorri ondoren, surfzalea eta ingeleseko irakaslea maitemindu zirenez Txingudi Ikastolako ibaitik atera ziren surfeatzen.

Orain dela aste bat, Donostiako danborrada bukatuta, Patxi irakaslea, Txingudi Ikastolara mozkortuta iritsi zen. Txingudiko ikasleek dioten bezala, klasera alkohol usain handiarekin iritsi zen, ia atearen kontra talka eginez oso mozkortia zegoelako. Atea pasatzea lortu ondoren, klasea emango zuela azaldu zuen bere modura, ia ezin zuen hitz egin eta. Arbeleko errotulagailua hartu eta idazten hasi zen, gauzak azaltzen; inork ez zion ezer ulertzen baina beno, klasea bukatzera zihoan, eta bat-batean, ikasle bat, barrez hasi zen. Patxik hori ikusi zuenean arbela borratzen saiatu zen eta momentu horretan ikasle guztiak konturatu ziren zer gertatzen ari zen. Irakaslea oso nekatuta zegoenez festagatik eta alkoholarengatik, lurrera erori eta bertan gelditu zen lo. Ikasle guztiak barrez eta saltoka jarri ziren, musika a tope eta denak dantzan eta jolasten pasa zuten ondorengo ordu guztia. Klasea bukatu orduko, idazkaritzara joan ziren esatera zer gertatzen zen, eta Patxi, irakasleen batzuen artean, etxera eraman zuten. Esnatu zenean ez zen ezertaz gogoratzen, ah ze atxurra zurea, Patxi!.

Naiara Bellver

ESTRALURTARRAK IKASTOLAN Ovni bat pistan lurreratu da eta estralurtarrak ikasleak ikaratzen saiatu dira, baina ez dute lortu‌ 2015eko neguan,estralurtar batzuk pistan lurreratu ziren. Hasieran, pistan ez zegoen inor, baina bat-batean mutil bat ikusi eta bere atzetik joan ziren. Mutilak bere gelaraino korrika joan zen eta estralurtarrak eskolatik galdu ziren, mutila bilatzeagatik. Gelaz gela begiratzen egon ziren baina guztiak hutsik zeuden. Estralurtarrak Ikastola arakatu ondoren eskailera batzuk ikusi eta ez zekiten nola igo; eskailera bat igotzen zuten bakoitzean erortzen ziren eta berriro hasi behar. Bat-batean, txirrina jo eta ikasleak geletatik atera zirenean, estralurtarrak izutu eta bere ovnira joan ziren etxera itzultzeko. Baina berriro buelta eman eta ikasle guztiei sandwichak botatzen hasi ziren beraien pistolekin. Ikasleak farrez hasi eta sandwichak jan zituzten. Leire Aguirre

Maria Hernandez TXINGUDI IKASTOLA BHI

¡ azkenhitza - 9 -


Algaraka

AZKEN HITZAREN

BERTSIO UMORETSUA

Itsas zakur batzuk gela batean agertu dira Duela aste bat, Txingudi B.H.I. Ikastolan, 4.mailako gela batean itsas zakur familia bat agertu da. Txingudi B.H.I ikastolako ikasle talde batek orain dela aste bat, gauez, zoo batean sartu zen eta gurdi batzuen laguntzaz itsas zakur batzuk lapurtu. Segidan, ikastolara abiatu eta barrura sartu ziren baimenik gabe. Bertan geratu ziren. Hurrengo egunean ikasleak klasean sartu eta susto ederra hartu

zuten itsas zakurrak ikusterakoan. Azkenean, irakasleek animalien babeserako elkartera, poliziara eta suhiltzaileetara deitu zuten laguntza eske. Oraindik ez da broma horren errudunik aurkitu . Aroa Susperregi

MARGOEKIN EGINDAKO

YIHADISTA FALTSUEN

Txingudi Ikastolan desastre bat gertatu da, baina ez da naturala, ikasleek egindakoa baizik; beraien iritziz arte-lan bat izan da.

Urriaren 2an Txingudi Ikastolan eraso bat jasan zuten; baina ez ikaratu, azkenean broma bat besterik ez zen izan.

Azaroak 18, Ikastolako azken eguna da oporren aurretik; plastika gelako 4. mailako ikasleei horma-irudia egitea eskatu diete, Gabonei buruz.

Halloween festa pasa eta gero badirudi bromak egiteko gogoekin gelditu zela jendea eta horrela gertatu zen Txingudi Ikastolan ere.

Hasi dira egiten eta irakasleak, bitartean, kafe bat hartzera joan da.

Urriak 1ean, goizeko 8:00 etan, dena oso normal zegoen, ez zen ezer arraroa sumatzen. Lehenengo bi klaseak bukatu eta gero patiora joan ginen beti bezala. Bat-batean bost pertsona berdez eta beltzez jantzita nesken eta mutilen komunetatik atera ziren armak eskuetan. Jende guztia, ni barne, ikaraturik eta izuturik geunden, yihadistak ziren! Armekin apuntatu eta balak atera ordez ura atera zen. Hasieran, pixka bat haserretu ginen gustu txarreko broma bat izan zelako baina sustua pasa ondoren algarari ekin genion. Txirrina jo eta klasera bueltatu ginen. Sartzerakoan irakaslearen mahaian opari bat zegoen eta ireki ondoren, barruko paperak zera zioen: “Happy Halloween” .

gerra

Bi ikaslek liskar txiki bat hasi dute eta batak besteari margoa bota dio. Azkenean, ikasle guztiek margo gerra bat antolatu dute. Jolasten ari ziren bitartean txirrinak jo du; ikasle guztiak gelatik atera dira eta margo borroka ikusi dutenean zalantzarik gabe batu dira borroka dibertigarri horretara. Irakasleak borroka gelditzen saiatu dira, baina saiakera guztiak alferrik izan dira, ikasleak pintura Ikastolan zehar zabaldu dutelako, eskola kolorez margotuz. Azkenean, eskola guztia ortzadarrak bezala bukatu du. Telebistan eta egunkarietan atera dira kolorez lepo. Irati Camarero

- 10 - azkenhitza · TXINGUDI IKASTOLA BHI

erasoa

Leire Castaño


AZKEN HITZAREN

BERTSIO UMORETSUA

Algaraka

Euskara irakasle batek azterketak jan ditu Euskara mintegiko irakasle batek bere ikasleen azterketak jan dituela aitortu du, ergatiboaren erabilerari buruzko azterketak hain gaizki omen zeuden ezen hauek jatea erabaki baitzuen. Hona hemen ikasle baten aitormena: “Pasa den azaroaren 16ean ergatiboaren erabilerari buruzko azterketak egin genituen. Egunak joan, egunak etorri, eta gure azterketak galdu zituela pentsatzen hasiak geunden, egunero aitzakia berri bat asmatzen baitzuen irakasleak. Bi astetara irakaslea klasera heldu eta azterketak jan zituela esan zigun; denok barrez hasi ginen. Ondoren, gertatutakoa azaldu zigun: azterketak zuzentzen hasi zen eta sekulako akatsak sartzen genituela ikustean jatea erabaki zuen; bere gibelari min ematea nahiago omen baitzuen bere begiei baino. Azterketa errepikatzea erabaki genuen denon artean, baina, gure onerako, irakasleak agindu zigun aprobatuko gintuela, egindako astakeriaren ordainetan.” Gorka Campandegui

Ibaia lehortu egin da jangelakoen ur beharragatik Azkeneko hilabetean jangelakoek hartutako ura dela eta ibaia lehortu egin da. Badakizuenez, duela asko ez zuela euririk egiten, beroketa globala dela eta. Gure Ikastolara ura daraman urtegia ere, guztiz lehortu da eta ura ekartzeari utzi diote. Inguruko beste urtegi guztiak ere ez digute urik ekarri nahi. Gertakizun horien ondorioz, jangelakoek ibaitik ura hartzen hasi ziren. Bai, horrek esan nahi du, orain arte jangelan edan duzun ura errekatik zetorrela, eta ur hori ez da munduko garbiena eta edangarriena. Orain badakizue zergatik zuen urak marroi kolore hori. Badaezpada egin analisi bat! Beñat Oiartzun

Jangelako elikagai guztiak desagertu dira Orain dela aste bat, jangelako janari guztia desagertu egin zen Txingudin. Lapurreta bat dela esaten dute, leihoa puskatuta aurkitu dutelako. Gainera, lapurrak janaria San Juan plazan saltzen ikusi omen dituzte. Ikasleak oso pozik jarri ziren berri hau jakitean; “Jangelako janaria oso txarra dago, eskerrak lapurrei” esan zuen ikasle batek. Hala ere, oso ongi saltzen ari zen San Juan plazan. Lapurrek diru asko atera zuten, gainera janaria dohain lortu zuten saltzea. Poliziak “mafia txinatar” bat zela esan du, baina harrapatu baino lehen, Espainiatik ihes egin dute Txinara, lortutako diruarekin. Itziar Guzman

TXINGUDI IKASTOLA BHI

· azkenhitza - 11 -


azalak eta kontrazalak

sortzen

inkesta

ZER ESKATUKO ZENIOKE URTE BERRIARI?

EGA tailerreko Maialen Encabo eta Jon Villanueva, eta 3.Fko Olatz Etulain eta IĂąaki Ramos-eri egindako inkestak azaltzen dira segidan. Zer eskatu diozu urte berriari edo zer proposatu diozu zeure buruari? Nola egingo duzu? Maialen: Gehiago bidaiatzea eskatu diot. Nola? Udan lan egitea eta ateratzen dudan diruarekin ahal dudana ordaintzea, eta beste aldetik nire gurasoek falta dena ordaintzea. Jon: Iazko berdina eskatuko nioke, ondo pasatu nuelako, eta gehien bat eskatuko nukeena da nire gurasoak ez jartzea hain astunak nire kirolarekin eta ikasgaiekin, nire ustez ondo egiten dudalako. Nola? Nota hobeak ateratzen eta futbolean tontakeriak ez egiten. Zer eskatuko zenioke munduari? nola egingo zenuke? Maialen: Futbolariei asko ez ordaintzea, eta diru horrekin pobreei laguntzea. Jon: Ez egotea hainbeste istilu Siria eta Europaren artean, ez dagoelako zertan jendea hil behar. Ezin dut ezer egin, baina eskatu nuke ez sartzea beste erlijioen kontuetan.

- 12 - azkenhitza ¡ TXINGUDI IKASTOLA BHI


Zer eskatu diozu urte berriari edo zer proposatu diozu zeure buruari? Nola egingo duzu? IĂąaki: Ikastolan dena gainditzea, eta osasun ona izatea. Nola? Elikadura kontrolatzen osasun ona izateko eta eskolan lan egiten. Olatz: Bidaiatzea eskatuko nioke. Nola? Dirua aurrezten. Zer eskatuko zenioke munduari? nola egingo zenuke? IĂąaki: Biolentziarik ez egotea, munduak beti biolentziaz eta irainketen bidez erantzuten dugulako. Nola? Gure burua kontrolatzen. Norbait iraintzen baduzu, gero zuri ez zaizu gustatuko berdina esatea. Olatz: Pobreak diru gehiago edukitzea. Nola? Parte hartzen ONG batean. Aroa Susperregi eta Itziar Guzman

Nik, Lorena Abrego, beste ikasle batekin, Ainhitze, inkesta hau egitera joan gara. Inkesta hau 1. 2. eta 3. mailako neska-mutilei egindakoa da. Urte berriaren aurrean asmo pertsonalez galdetu dizkiegu. 1. MAILA Zein da urte berriari eskatuko diozun nahia? Biak: Bigarren mailara pasatzea, dena aprobatzen eta nota onak ateratzen. Nola egingo duzue? Biak: Asko ikasten Eta munduari, zer? Munduko pobrezia bukatzea, Afrikan bizi direnak ura eta janaria izatea, eta mundu guztia etxeak izatea. Arrazakeriarik ez; pertsona zuri batek, pertsona beltz bati buruz, adibidez, gaizki pentsatzen duenean edota alderantziz, oso gaizki iruditzen zait eta hori aldatu nahiko nuke. Nola egingo duzu hori? Jendeari laguntzen. Dirua baldin badut emateko, emango nuke. Ez diskriminatzen. Jendeari denak berdinak garela azaltzen.

2. MAILA Zein da urte berriari eskatuko diozun nahia? Berdin zait, ez diot ezer eskatzen urteari, ez dut helbururik. Guztia gainditzea eta familia izatea. Eta nola egingo duzu? Gehiago ikasten. Eta munduari? Irakasleak bakean uztea. Terroristak desagertzea. Nola egingo duzu? Ikastolatik joaten, baina zoritxarrez ezin dut, ez didatelako uzten. Ez dakit, baina edozer egitearekin ez du balio, esfortzu handiagoa jarriko nuke.

3. MAILA Zein da urte berriari eskatuko diozun nahia? Ikasketetan trebeagoa izatea. Futbolean hobea izatea. Eta nola egingo duzu? Lan gehiago egiten eta gehiago ahalegintzen. Hobeto jokatzen eta partidu gehiago egiten. Eta munduari? Maitasun gehiago egotea. Laugarren mailara pasatzea. Nola egingo duzu? Nik maitasuna aurkitzeko, bilatu egingo nuke. Arlo guztiak aprobatzen. Ainhitze Villafranca eta Lorena Abrego TXINGUDI IKASTOLA BHI

¡ azkenhitza - 13 -


EUSKAL ZINEMA nomadak TX Igor eta Harkaitz dira Nomadak TX dokumentalaren protagonistak, bi txalapartari hauek mundu osotik beste musika motak bilatzen dituzte, herri nomadak bisitatuz, euskal musikarekin fusionatzeko. Dokumental hau gelan ikusi ondorengo informazioa duzue hau. Harkaitzek eta Igorrek txalaparta elkarrizketa bat bezala ikusten dute, jarrera moduan, eta inoiz ezin da jakin, hauen ustetan, zer aterako den. Ideia hauekin hasi zuten bere bidaia India, Zirkulu Polar Artikoa, Sahara eta Mongoliatik. Bidean zehar txalaparta berriak eraikitzen dituzte material ezberdinez: izotzez Zirkilu Polar Artikoan, harriz Saharako basamortuan,... Eta honekin batera pertsona ezberdinak, oso ezberdinak, ezagutzen dituzte: Tindoufeko (Argelia) Saharauien errefuxiatu eremuko Garazi, Bereber herriko Ichoud, Said eta Youssuf, Saami herriko Yana, Ygor,... Baina bidai honetan, musikarekin batera, laguntasuna eta gizatasuna dira gaiak: ikusleari pentsarazteko dokumental moduan ere dago pentsatua Nomadak TX. Gorka Campandegui

EUSKAL ZINEMA ASIER ALTUNA Asier Altuna, zuzendari ezaguna, Txingudi Ikastolara etorri zen hitzaldi batean zineman egindako lana adierazteko. Asier Altuna Iza Bergaran jaio zen 1966ko maiatzaren 4an, Gipuzkoan. Gaur egun 46 urte ditu. Berak kontatu zigun txikitatik marrazketa asko gustatzen zitzaiola eta bere ustez margolaria izango zela, baina, hara non, Euskal Herriko zuzendari famatuenetariko bat bihurtu den. Zuzendaria izan baino lehen teknikoa zen, oso lan gogorra bere ustez. Hamar urte lanean egon ondoren, gidoigile bihurtu zen. Lan horretan zuzendariei begiratzen zien eta horrela ikasi zuen lanbide hori. Beraz, urratsak eman eta bere lehen filma ekoiztu zuen: Aupa Etxebeste, Telmo Esnalekin batera. Halaber, hainbat dokumental eta film sortu ditu harrezgero. Adibidez: Amama film luza, 2015. urtean egindakoa. Bertsolari, dokumental luzea, 2011. urtean egindakoa. Aupa Etxebeste film luzea 2004. urtekoa. Urte berri on, amona! film luzea, 2011. urtekoa. Leire Aguirre

- 14 - azkenhitza ¡ TXINGUDI IKASTOLA BHI


Tokiko komunikabideak 3. ebaluazioan Irun inguruko tokiko komunikabide batzuk bisitatu genituen, hauen artean: Ttipi ttapa aldizkaria, Xaloa telebista eta Xorroxin irratia. Hasteko, Lesakara joan eta hitzordua baino lehen denbora genuenez herria bat bisitatu genuen. Zabaleta dorretxea ikusi genuen eta Lesakako jaietan Onin errekaren bi aldetan egiten den dantzaren jatorria. Ordua iristerakoan, Ttipi-ttapa aldizkariaren bulegoetara joan ginen. Oso harrera ona jaso genuen,aldizkariko langileen aldetitk. Hauek beraien lan-moldea erakutsi ziguten. Zer ordenagailu , zer programa, nolako aldizkariak egiten dituzten, noraino banatzen edo zabaltzen den aldizkaria eta zer nolako berriak lehenesten dituzten. Handik atera eta Oronoz-Mugairiko Xaloa telebistara abiatu ginen. Azalpenak eman zizkiguten kamaren funtzionamenduaz, grabaketaz, edizioaz eta euskararen balioaz komunikabideetan. Hitz tekniko asko ere esan zituzten baina gehienak ez genituen ezagutzen, adibidez: jendeak gehiengoa ez zuen ulertzen, adibidez, 4k, Adobe premiere, renderizazioa etab. Gauza guzti horiek, ulertzen duenarentzat oso interesgarriak izango dira, noski. Telebista programa txiki bat grabatzen ere utzi ziguten, eta Maria Hernandez eta Ainhitze Villafrancak, aurkezle lanak egin zituzten. Amaitzeko, Xorroxin irratira joan ginen, han, haien instalazioak erakutsi eta irratsaio motz bat grabatzen utzi ziguten. BeĂąat Oiartzun

TXINGUDI IKASTOLA BHI

¡ azkenhitza - 15 -


Jon Villanueva FUTBOLARIA

Ainhitze

VILLAFRANCA Ainhitze Villafrancari egindako elkarrizketa garrantzitsua adieraziko dizuet:

Gaur, Jon Villanueva, Txingudiko ikasle batekin egon gara; futbola egiten du eta horri buruz hitz egingo digu, bere egunak nola diren kontatzen.

Zer taldetan jolasten duzu eta zenbat daramazu talde horretan? CD Behobia taldean jolasten dut eta bost urte daramat taldean. Eta zenbat taldetan egon zara? Behobiako taldean egon naiz bakarrik eta oso gustura sentitzen naiz. Zer egunetan egiten duzu futbola? Entrenamendua astelehen, asteazken eta ostiraletan egiten dut eta larunbatetan partidua izaten dut. Zergatik hasi zinen futbola praktikatzen? Kirol bat egiten hasi behar nuen nire gorputza zaintzeko eta futbolera apuntatu nintzen, nire lagunekin egoteko. Zer moduz doa aurtengo liga? Seigarrenak goaz baina hobeto egin dezakegu, eta gainera oraindik ez denez bukatu, postu batzuk aurreratu ditzakegu. Eta zein izan da zu eta zure taldearen postu hoberena? Duela bi urte izan zen gure postu hoberena, lehenak gelditu ginen. Iker Rodriguez

- 16 - azkenhitza ¡ TXINGUDI IKASTOLA BHI

Zer nahi duzu izan etorkizunean? Hollywoodeko izarra izango naiz. Zergatik pentsatzen duzu hori? Zergatik neri txikitatik beti gustatu zaizkit fokoak, kamaraK eta munduko txilborra izatea. Antzeztea asko gustatzen zitzaidanez ba aktoresa izatea pentsatu nuen. Zer tokitan gustatuko litzaizuke? Ba Hollywooden noski, baina orain nire lehen kortoa egingo dut. Zergatik deitu zizuten? Orain dela aste bat edo horrela esan zidan nire osabak. Nola sentitu zinen? Ba oso pozik jarri nintzen esan zidatenean. Laburmetraiaren gaia? Neska bat eta mutil bat (protak), anai-arrebak dira, kaletik doaz eta neska gelditzen da etxe batibegira. Nire lehengusuak esan zidan ea kortoan atera nahi nuen, berak ikusentzunezko ikasketak egiten ari da eta laburmetraia egiteko esan zidan neska bat behar zutelako protagonista izateko. Nola deitzen dira protagonistak? Nire pertsonaia Kattalin deitzen da, eta ni naiz etxeari begiratzen diona. Korto bikaina izango da! Leire Aguirre


ikasbi 2016 Pasa den apirilean laugarren mailako ikasleak ikasbidaira joan ginen; hona hemen 4.A-ko Maialen de Pablosen eta 4.E-ko Joane Petrikorenaren esperientzia.

Zer egin zenuten lehen egunean? M.D.P.: Goizeko seietan San Juanetik autobusa hartu eta bederatziak aldera rafting-a egiten hasi ginen eta ondoren paintball, nahiz eta eguraldia txarra izan; gero autobusa hartu eta hotelera joan ginen. Zer ikusi zenuten Bartzelonan? J.P.: Autobusean bisita gidatu bat egin genuen, pixka bat aspergarria batzuentzat, eta Sagrada Familia, Estadio Olinpikoa...ikusi genituen. Segidan, denbora librea genuenez, alde zaharretik ibili ginen. Asteazkenean tirolinak, kayak-a eta banana egin zenuten; zein izan zen gehien gustatu zitzaizuen ekintza? M.D.P.: Nahiz eta ura hotzegia egon bananan oso ondo pasa genuen, baina gehien gustatu zitzaidana tirolinak izan ziren. Port Aventuran zein izan zen atrakziorik gogokoena? J.P.: Orokorrean denak gustatu zitzaizkidan, baina gehiena Furious Baco izan zen, bere abiaduragatik. Hala ere, denak oso ondo egon ziren. M.D.P.: Niri denak; Furious Baco, Shambala, Dragon Khan,... Gauean denbora librea izaten zenuten, zein ordura arte egoten zineten? Zer egiten zenuten? J.P.: Gauean ordubatak aldera amaitzen genuen, gero hondartzara, buelta bat eman, hotelaren ondoan zegoen lokal batean egon... Irakasleak ondo portatu al ziren? M.D.P.: Bai,oso oso ondo portatu ziren. Zer izan zen gutxien gustatu zitzaizuena? J.P.: Neri gutxien gustatu zitzaidana paintball-a izan zen; euriagatik ezin izan genuen ondo aprobetxatu. Eta gehien gustatu zitzaizuena? M.D.P.: Azken eguna dudarik gabe, Port Aventuran oso ondo pasa genuen eta baita gauean ere. Helburua ondo pasatzea zen, lortu al zenuten? J.P.: Bai, super ongi pasa genuen.

TXINGUDI IKASTOLA BHI

¡ azkenhitza - 17 -


Communication tailerra Kaixo, Lorena Abrego naiz eta Communication tailerrean dagoen Eider Amigori inkesta bat egin diot. Inkesta hau, Kroaziara egin zuten bidaiari buruz doa.

Zergatik Kroazia eta ez beste leku batera? Europako Ikastola talde bat dagoelako eta gure Ikastola bisitatzeko aukerarik onena delako. Zein izan zen zure bikotea? Eta nolakoa zen? Neska zen, Liza Chernova izena zuen, nire adinekoa da, hau da, 15 urtekoa. Oso jatorra. Errusiarra baina Kroazian bizi dena. Bere etxea pisu bat zen, portuaren ondoan, ia zentruan. Oso goiz esnatzen zineten? Ez geneukan ordu finko bat, egun batean 8etan jaikitzen ginen, beste egun batean 9etan eta horrela. Gehienetan nahiko goiz, 7etan, 6:30etan… Zer egin zenuten egunero? Astelehenean, Asteartean… Igandean iritsi ginen. Beraien Ikastolara joan ondoren, gure bikotearekin elkartu ginen; segidan, bakoitza bere etxera joan zen. Ez genuen egin gauza asko. Astelehenean, berriro joan ginen Ikastolara eta aurkezpen batzuk erakutsi zizkiguten. Gero, Rijekatik monumentu batzuk ikusi eta ondoren, Opatiara busez abiatu ginen (ondoan dagoen herri bat da) oso polita eta turistikoa. Asteartean, ez naiz gogoratzen zer egin genuen goizean, baina arratsaldean opera batera joan ginen. Ez zitzaigun asko gustatu, ez genuen ezer ulertzen, kroazieraz abesten zutelako, eta pausagunean, gehienak atera ginen. Asteazkenetan, goizean, mendian zegoen herri batera joan ginen trenez eta han elurrez beteta zegoen

- 18 - azkenhitza · TXINGUDI IKASTOLA BHI

eta nola ez, elurrarekin jolasten eta argazkiak ateratzen hasi ginen. Arratsaldean igerileku batera eraman eta jokuak kroaziarrekin taldeka egin genituen; lasterketak… Bueltan, libre utzi ziguten. Ni goiz iritsi nintzen, gero 7etan jaiki behar nintzelako. Ostegunean, ez naiz gogoratzen oso ondo, baina planetariora joan ginela uste dut. Geroago, literaturako museo batera (idazle baten etxea) eta azkenean, bakoitza bere bikotearen etxera joan ginen. Ostiralean, azkeneko eguna zen eta denok batera bazkaldu genuen portuaren ondoan zegoen restaurante moderno batean (oso ondo). Arratsaldean, denbora librea geneukan eta besteekin batera Rijekatik joan nintzen. Bueltan oso goiz afaldu nuen, gero gauean ateratzeko besteekin. Eta larunbatean, goiz esnatu, toki batean ikastolako jendearekin geratu eta Kroaziako selekzioaren autobusean ginela, Zagreb-era abiatu ginen. Han eguna pasatu genuen, bazkaldu ondoren arte, orduan aireportura joan ginen, hegazkina hartu, Munichera iritsi eta Munichetik Irunera. 10:30etan gutxi gorabehera iritsi ginen Zein da, bidaiaren ondoren, zure azkeneko iritzia? Asko gustatu zait Kroaziara joatea eta beraiek honera etortzea. Oso esperientzia berria eta diferentea da, beste neska eta familiarekin moldatu behar zarelako, beraien ohituretara… Eta haiek Irunera etorri zirenean berdin egin zuten. Oso gustura egon nintzen denekin. Lorena Abrego


MA

RA

IK

G

KOM

IA

K E O R P GITEKO

TXINGUDI IKASTOLA BHI

· azkenhitza - 19 -


Paint programa

IMPR. PANT. tekla + PAINT programa erabiliz, pantailan daukagun edozer gauza editatu ahal dugu, programa klasiko baina eraginkor honen bidez. Prentsa tailerreko ikasleek, hau ere ikasten dute, bere artikuluak osatzeko.

Ikasturte osoko

aldizkaria

Ikasleek, ebaluazio bakoitzean, egindako artikulu guztiak metatu eta bere aldizkari propioa egiten dute, bai POWER POINTaren bidez, zein WORD programaren bidez. Hona hemen adibide batzuk:

- 20 - azkenhitza ¡ TXINGUDI IKASTOLA BHI


elkarrizketa

IRRATI TAILERRA Nagore Lei Zer egiten duzute irrati tailerrean? Proiektu desberdinak egiten ditugu, lehenengo datuak hartu eta dena prestatu egiten dugu eta ondoren, irratxaioetara pasatzen dugu. Eta nork ematen dizu klasea? Edu Zabalak. Izan duzute edo izango duzute irteeraren bat? Bai, Antxeta irratira. Non dago? Hendaian Gustatu zaizu? Bai, interesgarria zen. Irrati tailerrean kontrolaren bat egiten duzue? Ez, kontrolik ez baina lanak egiten ditugu eta notak jartzen dizkigu Azken ebaluazioan zer atera duzu? Hamar Hobyren bat duzu? Bai Zein da? Txirrindularitza Zenbat ordu egiten dituzu astero? Bizpahiru ordu. Lehiaketaren bat egin duzu? Bai Eta noizbait irabazi duzu? Bai Ze postua? Lehenengoa Non izan zen? Leku desberdinetan dira Nazionala da? Ni infantiletan nago eta gure eskualdeko herrietan egiten ditugu baina gero ere Euskal Herriko txapelketak daude. Nor da zure entrenatzailea? Hainbat entrenatzaile ditugu baina batzuk esateagatik, Dani Iglesias eta Javier Uranga. Zein taldekoak zarete? Club ciclista Irunes. Zein izan da gehien gustatu zaizun txapelketa? Ez dakit, guztiak gustatzen zaizkit baina niretzat bereziena Euskal Herriko txapelketa da. Eta hor zenbagarren postura iritsi zinen? Lehengo urtean izan zen eta hor zazpigarren gelditu nintzen. TXINGUDI IKASTOLA BHI

¡ azkenhitza - 21 -


LITERATUR

SORMENA Jarraitzen dugu, urtero bezala, gure ikasleen literatur sormena bultzatzen, motibatzen, eta horretarako bideak eskaintzen. Aurten ere, hiru lehiaketa jarri ditugu martxan, hau da, ASMA, ALGARAKA eta BERTSO PAPERAK; horiekin batera KRONIKAK eta gelan ekoiztutako hainbat lan ekarri ditugu orrialde hauetara. Euskara da, nola ez, ardatz nagusia eta pisu handiena duena lan bilduma honetan, baina ahaztu gabe, gero eta eleanitzago den mundu honetan, gure Ikastolan lantzen ditugun beste hizkuntzak.

gure twitterra

@txinpartapro OIHAN VEGA

- 22 - azkenhitza ¡ TXINGUDI IKASTOLA BHI


tailerra

elkarrizketa

2. mailako Comenius tailerreko irteerari buruz egin nuen elkarrizketa Atzo Uxue Elgorriagari Bretainara egindako bidaiari buruzko elkarrizketa bat egin nion. Zer egunetan joan zinen? Apirilaren 17an gauean atera ginen. Zer ordutan atera zineten Irunetik? Eta noiz iritsi zineten? Gaueko hamaiketan atera eta hiru geldialdi egin genituenez bederatziak eta erditan, gutxi gora behera, iritsi ginen. Zer izan da gehien gustatu zaizuna? Gauza asko, baina batez ere Mont Saint Michelen egin genuen bisita. Ondo pasa zenuen? Bai, oso ondo, bueltatuko nintzateke. Zerbait aldatuko zenuke? Ez, baina lau eguneko bidaia denez oso laburra egin zait.

Uxue Elgorriaga

Uxue Elgorriaga

TXINGUDI IKASTOLA BHI

¡ azkenhitza - 23 -


Xiberoa TAILERRA Urtero bezala, eta betiko arrakastarekin, 3.DBHko ikasleekin Zuberoako lurretara joan gara, hobeto ezagutzeko Euskal Herriko txoko ejer hau. Aurtengo maskaradak berrikuntza bat izan du: Buhameen antzezpena aldatu eta emakumeek hartu dute protagonismoa.

Kultura Buah Txabal

ANTZESLANA

- 24 - azkenhitza · TXINGUDI IKASTOLA BHI

BERTSOLARIAK IKASTOLAN


karaokea Aurten, lehen aldiz, gure ikasleak jarri ditugu gaijartzaile lanetan eta esperientzia errepikatzeko gogoarekin geratu gara; emaitza positiboa izan da eta ikasleek beraiek aitortuta, eroso sentitu dira lan horretan, oholtza gainean.

1. ebaluazioan, euskararen nazioarteko egunean, urtero bezala, euskal musika ezagutzeko eta kantatzeko saioa egin dugu Areto nagusian, DBHko ikasle guztiekin. Zoriondu nahi ditugu bigarren mailako ikasleak egindako prestakuntzagatik, koreografiatik eta jarreragatik; hori dela eta bigarren karaoke bat eskeini diete Ikastolako LH 6ko ikasleei, eta emaitza ikusita, urtero errepikatzeko asmoa finkatu dugu

Kanta zan/k euskalduna...

TXINGUDI IKASTOLA BHI

¡ azkenhitza - 25 -


irudigintza

- 26 - azkenhitza · TXINGUDI IKASTOLA BHI


TXINGUDI IKASTOLA BHI

· azkenhitza - 27 -


gu sarean

Txinparta PROIEKTUA

Sarean ere bagaude: FACEBOOK (euskaratxingudi) TWITTER (@txinpartapro)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.