Hizkuntza Normalkuntzatik Hezkuntza Proiekturako bidaia

Page 1

BERGARAKO SAN MARTIN AGIRRE HERRI ESKOLA

Barakaldon, 2012ko maiatzaren 10ean


San Martin Agirre Herri Eskola (Bergara)

•Bergara: Populazioaren %67,8 euskalduna da, %16,3 ia euskalduna eta %15, 8 erdalduna. UEMA (Udalerri •Euskaldunen Mankomunitatea) barruan. •Erabilera: 2010eko datuetan %44a kalean eta %40a etxean •LH eta HHko ikastetxe publikoa (2/3 linea 525 ikasle) •D ereduko ikastetxea •1997-1998 ikasturtea geroztik Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan lanean


Eskolako egoera soziolinguistikoa • Ikasleriaren ia erdia euskalduna izan arren erabilera %49,84 koa • Ezagutza ziurtatuta egon arren erabilera urria • Gelaz kanpoko jardueretan euskararen presentzia ziurtatuta dago, baina ez da nahi bezain zabala • Hizkuntza Normalkuntza Programa eraikitzen joateko oinarria finkatuta dago ikastetxean


Nola bizi izan da ulibarri proiektua? Zein da egungo egoera? • Ekintza solteetatik Eskolako hezkuntza proiektu globalera. • Eskolako Hezkuntza Proiektua eskolako jardueraren oinarria izanez ezinbestekoa iruditzen zaigu Ulibarri proiektua Gure Hezkuntza Proiektu Global honetan txertatzea.

.

• Gure indarra “Ahozkotasunean" jarri dugu aurten


15 urte hauetako bidean emandako urrats nabarmenenak -Ohikoak : Ikasturteko plangintzak, Diagnostikoak, Nolega deialdiak, barnetegiak, mintzagramak... -Azken urteetan zehar eta hausnarketaren ondorioz hainbat gai mahai-gaineratu eta landu ditugu eskolan: • Euskalkia • Jolaslekuan jolasak erakutsi eta jolastu... • HTB • Kurrikuluma: ebaluazio irizpideak definitu, boletinak aldatu... • Metodologia: ikasketa kooperatiboa • IKTen erabilera • Ahozkotasuna... • Eskolako ipuina ... • Euskararen erabileraren inguruko formazio-gogoetak • …


HNAT Aukeratzeko prozedura eta irizpide egokienak? • Erabakita daukagun irizpide bakarra da zuzendaritzako norbait batzordeko kidea izan behar dela. Horrek nolabait batzordeari egonkortasuna ematen dio nahiz eta HNATa aldatu. • Erronka berriei (metodologikoak, proiektuak, ...) aurre egiteko ahalegina egiten ari den norbait; proiektuak uztartzeko ikuspegia izan dezakeena; planifikazio eta antolaketan inplikatuta dagoen norbait. • Zuzendaritza taldetik hurbil dagoen norbait.


HNATren funtziorik garrantzitsuena? Eskolak onartu duen “Proiektu Global horretan” Ulibarriko plangintza modu egokienean txertatzen bultzatzea . Proiektu Globalean: • Euskara bermatu • Hizkuntza minoritarioaren egoera aztertu • Aho hizkuntzaren lanketa bideratu • Testuen lanketa bideratu • Metodologia erakargarria bultzatu Horretarako garrantzitsua da irakasleriak gogoeta egiteko saioak izatea, irizpideak bateratzeko ahalegina egitea


Normalkuntza bideratzeko estrategiak • Arlo eta eremu guztietako helburu guztiak proiektu berean uztartzea. • Gakoak: -Euskara esanguratsua izatea ikasketa... eremu guztietan -Komunikazioan oinarritutako didaktika


Koordinazioa

• Hizkuntza Batzordea orokorra izanik, bertan hizkuntzei dagokien guztia aztertuz: HTB, kurrikuluma, Hizkuntza eleanitza, euskara indartzeko ekimenak, ahozkotasuna, testuen lanketa… • Gakoa: HNPa etengabe “presente” izatea,


Nola elkartzen da normalkuntza ikastetxeko beste proiektuekin? Eskolako antolaketa modu askotan aldatu dugu: • Proiektuetan egiten dugu lana (ikaskuntza kooperatiboa) • Ahozkotasuna bereziki lantzeko tailerrak egiten dira • Teknologia berriak euskararen lanketa bultzatzeko erabiltzen dira Gelan eta edozein arlotan euskararen erabilera bultzatuko duen didaktika erabili • Ikasleen Partaidetza bultzatzen duen saioak egiten ditugu • Haur Hezkuntzan eta LHko 1.Zikloan zirkulazio librea • Inklusioaren bidea jarraitzen da laguntzak emateko • Ikasleen ebaluazioa egiteko Curriculumean oinarritutako adierazleak erabili ditugu boletin berriak egiteko • Ikasturte hasieran elkarbizitza eta Euskararen erabilera uztartzen dituen astea antolatzen da, • Ikasturte bukaeran “Euskal aste berdea” antolatzen dugu •


Batzordearen papera ikastetxean. • Euskararen inguruko jarduerak prestatzea, bideratzea, antolatzea • Informazioa mailetara helaraztea... • Gogoeta egitea • Proposamenak luzatzea, jasotzea, ... • Formazio-gogoeta-motibazio saioak antolatzea • HTBko filosofia jarrraituz "Hizkuntza Taldean" hiru hizkuntzetan arlo komunetan erabili daitezkeen estrategiak aztertu, egokitu...Adb Ahozkotasunaren kasuan. • Testuen lanketarako bideak jartzea: testuen txostena osatu... Hartutako erabakiak “Irakasleen koadernoan” sartzen dira


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.