Ibon esteban testigantza

Page 1

IBON ESTEBAN TESTIGANTZA

2010eko urriaren 21etik 22ko gauean atxilotu ninduten, goizeko 3:15 aldera; etxean nengoen eta nire gurasoak eta anaia bertan ziren. Polizia Espainola izan zen bahitu ninduena, bertan idazkari judiziala zegoen, bera izan zen nire eskubideak aipatzen zituen papera irakurri zidana. Atxiloketa nahiko normala izan zen eta miaketan ez zen egon inolako bortxakeriarik. Miaketa bakarrik etxean izan zen, etxean eta trasteroan eta beraien aldetik oso normal izan zen, eta miaketan beti aurrean egon nintzen. Lehenengo etxea miatu zuten eta gero trasteroa. Trasteroa miatzen ari zirela nire familia abokatuei informatu zien ni atxilotua izaten ari nintzela. Etxea miatu eta gero, goizeko 6ak aldera ziren Chinchillarako komisariara eraman nindutenean. Han DNA frogak egin eta argazkiak atera zizkidaten eta 4 ordu geroago, 10ak aldera, Madrilgo bidea hartu genuen. Bidaian 7 kotxe joan ginen eta ni nindoan kotxea azken aurrekoa zen. 7 edo 8 bat aldiz geldiarazi behar izan nituen botaka ari nintzelako, tratua okerragoa izan zen. Bidaian kaputxa eta antifaz bat jarrita eta makurtuta joan nintzen. Imarkoaingo peajera heltzean zorabiatzen nintzela esan nien eta ea begietatik antifaza kendu ahal zidaten. Antifaza kendu egin zidaten, baina horren ordez nirea ez zen Segiko kamiseta bat jarri zidaten gainean, horrela behintzat paisaia ikus nezakeen eta zorabioak joan egin zitzaizkidan. Lotan geratu nintzen eta beraiek ere. Medinacelin geratu ziren zerbait jateko eta edateko eta niri ere ekarri zidaten. Botaka hasi nintzen berriz, bitartean galdeketa eta kolpeak jasan nituen, eta ukabilkadaren bat. Botaka egin nuen kotxean. Madrilgo komisarian inkomunikatua egon nintzen 4 egunetan galdeketa ugari egin zizkidaten eta 2 edo 3k eta deklarazio polizial bakarra. Kolpeak gehien bat buruan eta aurpegian eman zizkidaten, bai esku irekiarekin baita esku itxiaz; hainbat aldiz taburetetik bota eta normalean 4 edo 5 txakur nituen inguruan, bat aurpegia estali gabe, gorrek gero deklarazio poliziala egin zidan. Nahiz eta beraiek jakin tentsioa oso eskasa nuela eta botaka egon nintzela, kolpeak ematen jarraitu zuten. Lehen aipatutako txakurrak aurpegira begiratu zidan behin eta berriz mehatxuka neska, lagunak eta familiari buruz. Momentu batean galderak bukatu ziren eta ondoan zegoen Xabier Arina oihuka entzun nuen. Bera bezala bukatuko nuela esan zidaten eta ziegara eraman ninduten pentsatzera. Poltsaren simulakroa egin zidaten hainbat alditan eta horrekin mehatxuak egin zizkidaten. Botaka hasiko nintzela esan nien eta beraiek mingainarekin garbituko nuela. Azkenean aguantatu ahal izan nuen. Gehien bat tortura psikologikoa egin zidaten: mehatxuak lagunekin, familiarekin eta neskalagunarekin: gure harremana bukatuko zela ni espetxera joango nintzelako, familia ez zela bisitetara joango eta behin espetxean lagunak galduko nituela. Galdeketetan kolpeak etengabeak ziren eta ez zegoen atsedenerako tarterik. Egoi Irisarri eta Xabier Arina ondoko geletan entzuten nituen oihuka. Bi auzi medikurekin egon nintzen, bat Chinchillan eta beste bat Canillasen; 12 orduro ikusten nuen; auzi mediku bezala identifikatu zen. Atea itxita egoten zen eta txakurrak atearen beste aldean geratzen ziren. Auzi medikuari jasotzen ari nintzen tratua azaldu nion eta berak esan zidan guztiek gauza bera ari ziotela esaten, ez zela lehenengo aldia. Dena idazten zuen, tratua oso ona eta atsegina. Botaka zergatik egon nintzen galdetu zidan. Gorputz osoa aztertu zidan, auskultatu, tentsioa hartu, begiak, burua eta belarriak begiratu eta dena apuntatzen zuen. Eguna eta ordua esan zizkidan, baita zenbat geunden atxilotuta (bere paperetan ikusten nituen izenak). Deklarazio polizial bat egin nuen ofiziozko abokatuaren aurrean, 3 orduz gutxi gora behera. Abokatuak txakurrekin afaldu zuen. Aurretik txakur batek esan zidan ea zer esaten nuen abokatuaren aurrean, gero gela batera sartu ninduen. Goizeko 10etan eraman ninduten Audientzia Nazionalera eta gaueko 9etan deklaratu nuen


epailearen aurrean. Epaileak hainbat galdera egin zizkidan, fiskalak galdera bakarra. Espetxera goizeko 2:30tan heldu nintzen. Hurrengo egunean medikura joan nintzen eta froga batzuk egin zizkidan: pisatu, tentsioa hartu, neurtu eta begiak, burua eta belarriak aztertu. *nire testigantza, beste batzuenarekin konparatuta uste dut ez dela publiko egitekoa, baina denona atera behar bada publiko egitea gustatuko litzaidake, berdin zait zein neurritan . Ez dakit zerbaiterako balioko duen testigantza hau baina saiatu naiz ahalik eta gehien azaltzen. Zuen lana sekulakoa izan da aurrera jarraitzeko, mila esker denagatik eta espero dut laster denok etxean egotea. Hemen ongi nago asike animo eta muxu goxo bat.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.