Egoi irisarri testigantza

Page 1

EGOI IRISARRI ALZUETA -testigantza-

Ostegun gaua zen, goizeko 3rak (ostirala 22, hortaz). Etxean nengoen, bertan gurasoak, arreba eta amona bizi dira. Amona gaixo dago. Aitak esnatu ninduen, “Egoi tranquilo, tranquilo ¿eh?, ha venido la policía” orduan norbaitek nire gelako argia piztu eta han ikusi nituen, gelako atean: bi polizia enkaputxatu gabe, beste 5 bat enkaputxatuak eta antidisturbioak. Gerora jakin izan dudanez, tinbrera deitu zuten eta aitak atea ireki, amonarengatik sartu omen ziren horren “lasai”. Ohetik altxa eta janzten uzteko eskatu nien, ondoren, enkaputxatu gabeko polizia batengana hurbildu eta atxiloketaren zergatia eta agindua erakusteko esan nion; Juzgado de Instrucción nº3 agindua zela eta nire “eskubideak” irakurri zizkidan. Enkaputxatu gabeko polizia hori Ginés zen, honela deitu zuen idazkari judizialak. Eskuburdinak jarri zizkidaten, eskuak atzean nituela. Etxeko pasillora atera ninduten, arreba, aita eta ama ere bertan ziren. Pasilloan idazkari judizialari: “Niego de antemano cualquier declaración en sede policial, si realizo alguna será en contra de mi voluntad. Pido mi Habeas Corpus. Además estoy medicándome y cualquier complicación será su responsabilidad”. Uste dut guztia jaso zuela. Etxean Ginés aparte, beste loditxo bat zegoen enkaputxatu gabe, gero torturetan paper berezia hartuko zuena, Francisco (bere benetako izena zela uste dut). Beste guztiak enkaputxatuak zeuden: argazkilaria (“frogei” argazkia ateratzeaz gain, niri ere asko atera zizkidan), beste emakume harroputz bat (aitarekin tira-birak izan zituen, oihukatzen zuenarengatik), beste emakume gazte bat (berria-edo zena, ez baitzekien erregistroa egiten eta besteek, loditxoak, nola egin behar zuen esaten ziolako, hau Madrilerako bidaian kotxea gidatu zuen, eta abokatuaren aurreko deklarazio polizialean izan zen kaputxa gabe. Sonia-edo deitzen zen, beraiek “Itziar” deitzen zuten eta ez zuen torturetan parte hartu), eta beste gizon enkaputxatu haundi bat (begi argiak zituena, altua, erregistroan motxila bat zeraman eta hau bai, galdeketa guztietan eta torturetan parte hartu zuen). Hauetaz gain 3 edo 4 antidisturbio zeuden. Etxera sartzean eta miaketan ez zen bortxakeriarik egon, ez oihurik. Guztiok _(amona ezik, bere gelan lotan zegoela) pasilloan ginela, etxeko egongela miatzen hasi ziren, atetik begira ari ginen, bideoren bat, DVDren bat... hartu zituzten. Ondoren nire gelara pasa ziren. Berriz ere gu atetik so. Honen ondoren nire arrebaren gelara joan, ea gelako guztia berea zen galdetu, baietz, eta miatu gabe atera ziren. Orduan guraso eta arrebaz agurtzen utzi eta etxetik atera ninduten, bi antidisturbioak jaitsi ninduten eskailerak behera, portalean telebistako kamarak zeuden, pare bat kotxe kamuflatu eta poliziaren furgoi bat edo bi. Kotxean sartu ninduten eta bi miaketa egitera eraman. Kotxetik jaitsi ninduten, bajerako atea ireki eta arrapaladan sartu ziren. Bajeran, lagun bat zegoen lo. Gela guztiak konprobatu ostean sartu ninduten ni, idazkari judizialarekin batera eta miaketa hasi zen, bitartean laguna beste gela batean zutela. Bukatzean bajeratik atera ninduten eta kotxean sartu, atzeko partean eskuineko aldean. Burua aurreko eserlekuan apoiatua nuen beherantz begiratzeko. Hortik eta 100 bat metrora nire kotxea zegoen. Bertan berriz ere geratu ginen miatzeko. Beraiek egin zuten, ni kotxean jarraitzen nuen lurrera begira, 5 bat minutu egon ziren. Hortik hurrengo miaketara eraman ninduten, pare bat minutura kotxez. Bigarren erregistro honetan ere beraiek sartu ziren lehendabizi, eta hortik eta ratu batera ni. Sarreran eduki ninduten gelak arakatzen zituzten bitartean, bertan, antidisturbio baten Walkitik 20 gazteren bila joan zirela entzun nuen. Gela batera eraman ninduten, beste gela batzuk eta hori bera miatzen zituzten bitartean. Etxeko polizia berak zeuden bertan. Handienak ea eseri nahi nuen galdetu zidan, nik ezetz, eta berak hurrengo egunetan asko nekatuko nintzela aipatu zidan, mehatxatuz, azkenean eseri egin nintzen. Erregistroa bukatu zuten, lokaletik atera (Sanjuan Xar) eta kotxean sartu ninduten, berriz ere lehenagoko postura berdinarekin. Aita kotxearen leihatilara hurbildu zen nik begiratu egin nuen eta ondoan eseritat neraman polizia bat (hau ere gerora torturetan parte hartuko zuena) lepotik heldu eta burua beheraka bultzatu zidan, ez begiratzeko esanez. Ondoren, buruan kolpeak eta bultzadak eman zizkidan “¿qué me cuentas? ¿eh? ¿qué? ¿no


quieres hablar? Estos días ya hablaras que todavía hay tiempo” esaten zidan bitartean. 6ak aldera iritsi nintzen 2. erregistro honetara, eta 6:50etan-edo atera, kotxeko erloju digitalean ikusi nuen. Komisariara iritsi ginen, Chinchillara, kotxea kanpoan aparkatu eta oinez sartu ninduten, aldioro behera begirarazten zidaten, komisariara sartzeko eskailera batzuk igo genituen, ondoren, aurrean eskuinean zegoen ate gris baten ondoan utzi ninduten, pareta eta lurrera begiratu, alde bietan plastikozko aulki grisak zeuden. Minutu batzuk pasata, ate ori igaro eta eskailera batzuk jaisten hasi ginen, marmolezkoak, pare bat pisu. Guztiz jaitsi aurretik eskaileren iskina batean gelditu ginen, berriz ere pareta eta lurrera begiratuz, ezer ez esateko mehatxatu nindute, orduan beste atxilotu bat nire ondotik jaitsi zutela uste dut. Ratu bat eduki ninduten bertan. Beste atxilotu batzuen ahotsak entzuten nituen eskaileretako beheko partean zegoen pasillo batetik. Polizia ahots asko ere entzuten ziren. Besteen ahotsak isildu zirenean jaitsi ninduten ni, eskuburdinak kendu zizkidaten, eta aurrera begiratzeko esan, pasillo bukaeran bata zuriz jantzitako eta enkaputxaturik zeuden pare bat polizia zeuden kalez jantzitako eta enkaputxaturiko polizia andana zegoen ere bertan. Eskuineko pasilloan mediku forensea zegoen mahai gris batean, emakume nagusi bat zen. Forensearekin nengoen bitartean poliziaz inguratuta nengoen. “Infección de orina” nuela komentatu nin, nola nengoen eta kalabozo batean sartu ninduen barrabilak ikusteko,poliziak atean zeuden. Azterketa bukatu, kalabozotik atera eta berriz mahaira. Medikazioarekin nengoela esan nion eta “legunmbrei” alergikoa nintzela. Bertan auzi medikuaren mahaian beste atxilotu batzuen izena ikusi nuen, honekin bukatu eta ondoan zegoen txoko “gela ireki) moduko batera mugitu ninduten, hatz markak hartu zizkidaten, argazkiak ateratako aulki batean eseri eta tatuajerik nuen galdetu zidaten (hau guztia batadun poliziekin) ondoren paper hori bat sinatzera behartu ninduten, ez dakit zer zela esanez, ni ezetz eta beraiek baietz, azkenean sinatu nuen. Orduan “bastoncillo” luze moduko batzuk atera zituzten, ahoan sartzeko, nik ezetz, ahoa itxita, beraiek baietz, papera sinatua nuela (ez zidaten and frogak egiteko erabiliko zutela aipatu) eta azkenean, ahoa irekitzera behartu ninduten baten eskuarekin aurpegia heltzen zidan bitartean. Gainean neukan txamarra grisa, medikamenduak eta “tarjeta sanitaria” uniformez jantzitako batek hartu zituen eta pasillo bukaeran zegoen apalategi batetik manta urdin bat hartzekoesan eta baimen aurrean zegoen apalategi batetik manta urdin bat hartzeko esan eta komunaren aurrean zegoen kalabozo batean sartu ninduten, zapatilak kanpoan uztera behartu ninduten, pasilloan, beste kalabozo batzuen aurrean beste zapatila pare batzuk ikusi nituen hiru-edo. Kalabozra sartu eta koltxonetan etzan nintzen. 20 bat minutu beranduago (denbora ez da zehatza, erlojua etxean utzi bainuen) nire kalabozora “Gines” (“Beltza” deitzen zutena) eta etxean egondako beste loditxoa “Francisco” sartu ziren, nire medikazioa emateko, magdalena handi eta zuku bat eman zidaten, honekin batera hartzeko. Ratu bat geroago, 8ak pasata edo txiza gurea nuenez “guardia” deitu nuen, atea ireki zuen eta komunera lagundu zidan (aurrean zegoen). Komunean nengoela Ibonen ahotsa entzun nuen: “Egoitxo, ¿estas ahí?” edo holako zerbait eta nik, “sí estoy meando”. Guardia oihuka hasi zen isiltzeko, inkomunikatuak geundela, ikusiko genuela bestela. Beste atxilotu batzuen oihuak entzun ziren ere. Lehenago, kalabozoan nintzela, atxilotu baten oihuak: “Negaos al ADN” eta horrelakoak, polizia bere kalabozoaren atea nola irekitzen zuten entzun zen eta iskanbila baten ostean isildu egin zen. Komunetik ateratzen ninduela, uniformez jantzitako polizia bat, eskuetan bi pultsera nituela ikusi eta moztuko zizkidala esan, nion ezetz, lehenago bere lankideak ez zizkidala kendu, eta bera orain zela turnoaren arduraduna eta kenduko zizkidala. Nik hortzekin korapiloak kentzea lortu eta pultserak plastiko transparenteko poltsa batean sartu zituen, berriz kalabozora. 10ak aldera kalbozotik atera, manta hartzeko esan, zapatilak jarri eta manta pasillo bukaeran uzteko esan zidaten. Paisanoz jantzitako eta enkaputxatuak zeuden txakur asko zeuden, 10etik gora, manta utzi, eta orduan Ibon ikusi nuen, elkar ikusi genuen, momentu batez. Orduan txamarra hartu, nire gauzak zeuden poltsa polizia batek hartu zuen, eta beste batek eskuak aurretik lotu zizkidan, soka moduko batzuekin. “Francisco” aurretik jaitsitako eskaileretatik eraman ninduen, lurrera begira, pisu bat gora. Bertan ate bat pasa eta parking moduko batean sartu ginen, eskuineko alderantz eraman ninduten eta kotxe batean sartu. Atzean eskuineko partean, kotxeko erlojuan 10ak zirela ikusi nuen nahiz eta burua behera begira eduki behar. Ondoan polizia bat nuen, erregistrotan ere egondakoa eta lehenago kotxean


mehatxatu nindutena. Francisco kopiloto moduan jarri zen eta gidatu “Sonia” egiten zuen, etxean egondako neska morena “esperientzia gabea”. Antifaz moduko bat jarri zidaten, burua altxarazi eta gerrikoa jarri. Madrilerako bidaia hasi zen. Bidaian zehar Franciscorekin eztabaidatu nuen, gidariak nirekin ez zuen hitz egiten, eta ondokoak noiz behinka galderak egiten zizkidan, belarrira oso hurbil hitz eginez. Francisco beste batzuen atxiloketak kontatzen zizkidan: “...ese era un blando”, “se puso a llorar enseguida”, eta horrelakoak, ea jendea ezagutzen nuen, pertsona ezberdinen inguruan galdezka hasi zen nire lagunak mesprezatzen zituen... Asko errepikatzen zuen esaldia zen: “¿tú te crees que os vamos a torturar? Eso es mentira, ya veras como el último día me dirás que tenía razón. Yo no me juego mis garbanzos por unos chavales como vosotros, a los de ETA-EKIN sí que les torturamos, yo les he torturado, pero por vosotros no me juego mis garbanzos”. Lehendabiziko parada peaje batean egin genuen, Imarcoain?, kotxe guztiak elkartzeko zela esan zuten, sei bat kotxe gindoazen. Kotxetik jaitsi ziren, Ibon botaka ari zela komentatu zuten. Madrilera bidaia 6 orduko bidaia izan zen, poliziak berdin jarraitzen zuten, galdetzen, gezurrak esaten, lagunez barre egiten... Buruzagi berria zutela komentatzen zuten, bidaian gurekin batera jaisten omen zen, beste kotxe batean, beraien esanetan “se cree que os vamos a torturar”. Nahiko haserre ikusten zitzaien “Pero, ¿qué hace este tio?, ¿por dónde va?” esaten zuten, beste geldialditxo bat egin zuten, ni piza egitera jaitsi ninduten, zelai antzeko bat zela igarri nuen, Madrilera “carretera secundarietatik” jaitsi ginela uste dut. 12ak edo ziren. Berriz ere kotxera sartu eta bidaia jarraitu genuen, galderak, eztabaidak, presioak... Aurrerago berro uste dut, haserre ziren), taberna edo baten aurrean, beraiek kotxetik jaitsi ziren zer edo zer hartzera. Niri nire ondoan eserita zegoena plastikozko ur botila batetik pare bat trago eman zizkidan, ez ninduten kotxetik jaitsi. 15 bat minutu gelditu ostean, berriz ere bidaiarekin jarraitu genuen. Loak hartu nuen Madrilera iritsi aurretik, ez dakit denbora. Horretaz barre egiten zuten. Piza egitera gelditu ginenean nire ondoan eserita zegoena lagundu ninduen, eta Francisco bitartean: “Dice Itziar que porque a ella siempre le tocan los feos” (niregatik). Peajeren bat igaro genuela uste dut, Canillasera heldu aurretik, bertara sartzeko, pare bat “kontrol postu” igaro genituen. “Venimos con detenido” eta ez dakit zer gehiago esaten zieten bertan zeudenei. Aldapa behera bat jaitsi genuen kotxearekin, parking antzeko zerbaitera. Kotxetik jaitsi ninduten eta ate bat igaro genuen. Bertan geratu nintzen partari begira. Bertara Francisco eraman ninduten, uniformez jantzitako polizia zahar pare bat zeuden gelan. Ordenagailuak, armairuak eta kameren pantailak zeuden bertan, txikia zen, alde batean ate bat zegoen (parkingarena) eta bestean beste bat (kalabozoetako pasillora), Parkingera ematen zuen pareta kristalera moduko bat zuen., Paretaren aurka egoteko esan zidaten, lurrera begira. Itziar etorri zen, buleta emateko esan, lurrera begiratzeko eta antifaza eta eskuetako sokak kendu zizkidan. Burua altxa nuen orduan, kristaleratik kotxea (grisa edo) eta gizon multzo bat ikusi nuen, guztiak kalez jantzita, hizketan, kaputxa gabe. Gero Itziar (enkaputxatua zen) begietara begiratu eta ez begiratzeko, lurrera begiratzeko esan zidan. Hau guztia segundotan izan zen, azkar baten. Uniformez jantzitako zaharretako bat jertseko kaputxako soka kentzeko esan zidan eta zapatiletako gomak (sokak) moztu zizkidan. (bitartean Francisco etorria zen eta zapatilei inguruan hitz egin zuen tipoarekin, modan zeudela eta soka horiek ez zirela sokak esan zion. Ondoren zuku bat eta milkybar bat hartu eta uniformedun batek bigarren (C2) kalabozora eraman ninduen, barrutik helduta behera begiratzeko. Bertan, manta urdin bat, kotxoneta marroi bat, ityurria, bainua eta deitzeko botoi bat zegoen. (kotxetik jaitsi baino lehen, antifaza azpitik kotxeko erlojua begiratu nuen azkenekoz, 16:00ak ziren). C2: kalabozoa zeramika marroikoa zen. “Ohea” (koltxoneta), bloke altuago baten gainean zegoen, lurretik 50 bat zentimetrora. Zabaleran 2 metro inguru zituen, luzeran 4 bat. Kanpoko ateaz gain (metalikoa eta mirilla bat zuena), barruan beste bat zuen, berjaduna, aldioro irekia zegoen. Komunen eta iturria metalezkoak ziren, bi botoi zituzten, ura botatzeko. Interfono edo alarma botoi moduko bat zuen paretan. Pare bat floreszente zeuden barruko atearen gainean, sabaia metal eta plastikozko “kaza” moduko batean babesturik. 5 egunak piztuak egon ziren 24 orduz. Egunen batean, larunbata edo igandea, ordu erdiz-edo argia joan zen. Konpontzen ibili zirela entzun nituen.


Kalabozoan zukua eta “barrita” bazkaldu eta deskantsatzen saiatu nintzen koltxonetan. Pastillak ematera etorri ziren, 8 orduro hartu behar nituen. Batzuetan medikazioa bere enboltorioan ematen zidaten, baina beste batzuetan ez. Egunen batean pastillak aldatu zizkidatela uste dut, ez zizkidaten betikoak eman. 9ak aldera-edo auzi medikuarengana eraman ninduten. Mahai bat eta bi aulki zeuden, ez zuen kontsulta antzik, paretak eta lurra grisak ziren, pareta harrizkoa eta lurra hormigoizkoa edo 2x3 metro neurtuko zuen. Gela arte uniformedun guardia bat eraman ninduen, lepotatik hartua behera begiratzeko. Gelako atean geratzen ziren, kanpoan, ateraren beste aldean. Forensea “carnet” moduko bat zuen jertsean, ez zuen batarik, kalez jantzita zihoan. Mercedes zuen izena, mugikorra mahai gainean uzten zuen, nire aurrean, nik ordua ikusteko. Hainbat daturen inguruan galdetu zidan, adina,... Tratuz zer moduzkoa izan zen galdetu zidan, nik “correcto” erantzun nion, ea biluztu nahi nuen galdetu, gorputza begiratzeko, ez zela behar esan nion. Guztia apuntatu zuen. Gela honetatik zakur zaunkak entzuten ziren. Bera altxa zen, atera joan, ireki eta “ya está” esan zien uniformedunei, eta berriz ere, burua behera nuela ziegara eraman ninduten. Gerora afaria ekarri zidaten, “arroz al curry con pasas y pollo”, egunero, ostiral eta igande bazkaria ezik, hori afaldu eta bazkaldu nuen, dilistei alergia diedalako. Medikazioa ere ekarri zidaten. Kolpeak ematen zituzten paretan beste atxilotuek, eta besteok erantzun. Gau hartan guardia bat ateeko “mirillak” altxatzen zituela 13 lagun (aldiz altxa) zenbatu nituen. Gaua “lasaia” izan zen niretzat, baina beste ziega batzuk nola irekitzen zituzten eta jendea nola sartu eta ateratzen zuten ere entzun nuen. Oihuak ere entzun nituen, gazteenak eta polizienak, galdeketa gelak nire ziegatik hurbil baitzeuden. Ezkerreko ziega (C1) hutsik zegoela uste dut, eta beraiek komun moduan erabiltzen zutela (alde horretatik komun bonbaren soinua entzuten zen), eskuineko ziegan (C3) Ibon zegoela uste dut, bere ahotsa entzun komunen alde horretatik. Inkomunikazioan, okerrena, besteen oihuak eta tortura sesioak entzutea, pausuak entzutea eta sarraila hotsak entzutea da. Ikara eta beldurra sartzen dizkizu gorputzean. Psikologikoki egoera horri aurre egitea oso gogorra da. Ostiral arratsaldean auzi mediku eraman aurretik, ziegatik atera (behera begira noski) eta gela luze batera eraman ninduten. Bi mahai zeuden bata luzea eta bestea gela bukaeran, txikia, ordenagailuarekin. Gela honetan itxaroteko esan zidaten eta segituan “Gines” (Beltza) etorri zen, “Habeas Corpus”aren ukazioaren berri emateko. Ez zidan irakurtzen utzi. Ziegara uniformedun bat berriz eraman aurretik, “Beltzak” esan zidan: “Egoi piénsatelo que se te puede ayudar, piénsatelo”. (Portzierto, Madrilera gindoazela, Franciscok 3 bat dei jaso zituen “Beltzarenak”, eta hizketan hasten ziren). Larunbat goizean, 8ak aldera-edomedikazioa ematera etorri zen uniformedun bat, geroxeatgo, gosaria ekarri zidaten: Brik txiki batean pajitarik gabeko zukua eta gaileta batzuk. Geroago auzi medikuarengana eraman ninduten berriz, 10ak aldera edo, burua makurtua, lurrera begira eraman nindutelarik. Aurreko eguneko gela berdinera (betik zen gela bera). Poliziak atean gelditu ziren. Tratuaren inguruan galdetu zidan, nik “correcto” esan nion, ea hotzik-edo nuen edo pasa nuen, nik baietz, gaua dardarka pasa nuela. Medikazioarengatik izango zela esan zidan, niretzako beste manta bat eskatuko zuela. Berriz ere mugikorra hor zuen ordua begiratzeko, ea gorputza begiratzea nahi nuen eta ni beharrezkoa ez zela esan nion. Guztia paperean apuntatzeaz bukatu eta berriz ere kalabozoetara eraman ninduten, medikuak, kontsultatik atera eta berehala bertan zeuden uniformedunei beste manta bat emateko esan zien. Kalabozoan utzi eta momentu batera itzuli ziren beste manta urdin bat emateko. Lo egiten saiatu nintzen (aurreko gauean ez nuen ia egin) baina zarata eta mugimendu ugari zegoen. Bazkaria ekarri zidaten, berriz ere berdina, eta ondoren medikazioa. 16Ak aldera uste dut (ordutegia errespetatzen saiatzen zirela ute dut, 8 orduro: 8etan, 16:00etan eta 24:00etan). Beranduago, 19:00ak aldera-edo, berriz ere uniformedun bat etorri, eta beste gela batera eraman ninduen. Bertan bi polizia itxaroten zeuden, Francisco (kaputxa gabe) eta etxean eta erregistroetan egondako handia (motxiladuna), begi urdinak zituena (kaputxa zeraman). Gela hutsik zegoen, atearen aurreko paretan kristal-ispilua zegoen, gainean argi handia botatzen zuten foko


batzuk. Lurra hormigoizkoa zen, eta paretak harrizkoak. Gelara eramaten nindutela, beste gela batera eramaten zuten neska bat ikusi nuen, atxilotua zegoena ere, baxua eta betaurrekoduna. Beste gela batetik ateratzen ari ziren. Francisco hitz egiten hasi zen, beraiek biak pareta batean (eskuinean) zeuden apoiatuak, eta ni bestean. Tentso nengoen, eta lasai egoteko esan zidan, berriz ere “garbantzoen eta ETA-EKINen kontua aipatu zidan, “horiei bai baina zuei ez”. Lagunak iraintzen hasi zen, gauza ezberdinak galdetzen, ea bata edo bestea ezagutzen nuen, “ese es un cobarde”, “ ese dijo todo”... eta hitz egiteko eta zer edo zer esateko presionatzen ninduen, berak ETAko komandoak “desartikulatu” zituela “y les di agusto” baina niri ezetz eta joko horrekin jarraitzen zuen. Ezagutzen nuen jende askoren inguruan hitz egiten hasi zen, galderak botatzen zizkidan eta ni isilik geratzen nintzen erantzun gabe. Galdeketaren erdian enkaputxatua zegoena joan eta Franciscorekin geratu nintzen bakarrik. Berdin jarraitu zuen, galdeketa ordu bat inguru iraun zuen. Berrriz ere ziegara eramateko, atea ireki eta kanpoan zegoen uniformedun bati agindu zion. Uniformedunak burua behera neramala eraman ninduen ziegara. Ratu bat geroago, afaria (berriro berdina) ta medikazioa ekarri zidaten, guztia hartu nuen (beti pasak uzten nituen, gustukoak ez ditudalako). Honen ondoren, 12ak aldera auzi medikura eraman ninduten berriz. Mercedes bertan zegoen, poliziak atearen beste aldean geratu ziren berriz (dena entzuten zen) eta betiko galderak egin zizkidan: zer moduz zaude, ongi, tratua zer moduzkoa, “correcto”, zer jan eta afaldu nuen, ea lorik egin nuen... Guztia paper zuri batean apuntatzen zuen. Honetan ere mugikorra mahai gainean zuen ordua ikusi ahal izateko. Bukatu, ateko uniformedunari esan eta berriz ziegara lurrera begira. Ordu biak aldera, ziegara nire bila etorri ziren berriz, eta behera begiratzen nuela galdeketa gelara eraman ninduten, bertara sartu eta amesgaiztoa hasi zen: 6 bat polizia zeuden, guztiak enkaputxatuak Francisco izan ezik. Etxean izandako motxiladun handi (begi urdinena), kotxean nire ondoan zihoana eta beste 3 edo 4, guztiak gizonezkoak. Ni sartu eta ezkerreko paretan apoiatu nintzen, beraiez inguratua nengoen. Aurrean, eskuineko paretan apoiatua Francisco zegoen, eta hitz egiten hasi zela niregana hurbildu zen. “Qué te había dicho? Que a los de ETA-EKIN les tratábamos de otra manera, ¿y qué pone aquí?” oihuka ari zen eta aurpegi aurrean folio bat jarri zidan, ordenagailuz idatzitako parrago bat zuen. Ni EKIN hitza irakurtzera besterik ez nintzen heldu, eta barrabiletan ostikada ikaragarria eman zidan indar osoz. Min ikaragarria sentitu nuen. Bera oihuka jarraitzen zuen, “mira lo que nos han dicho los demás, que eres de EKIN” eta eskua irekita, eskuineko eskuaz zaplazteko handia eman zidan aurpegian, ezkerreko masailean. Ez ostikadarekin, ez zaplaztekoarekin, ez nintzen mugitu, ez kexatu. Isilik nengoan. Beste ostikada amago bat egin zidan, nik gorputza okertu nuen eta barrezka hasi ziren. Galderak konstanteak ziren, guztiaren inguruan, oihuak, mehatxuak,... Paretaren aurka jarri ninduten, paretari begira, eta “sentadillak” egiten hasteko esan, “que hables, dinos...” oihukiatzen zuten, nik “quiero ejercer mi derecho a permanecer en silencio” esan nien, zaplazteko zaparrada jaso nuen buruan eta lepo atzeko aldean, kotxean nire ondoan zihoanak eman zizkidan, eta bitartean belarrira gauzak esaten zizkidan “vas a hablar”, “te vas a enterar”,... mehatxuak, era guztietarikoak, zaplaztekoak ematen jarraitu zuen, lepoan eta buruan eta Francisco markarik ez uzteko nire jertsearen kaputxa janzteko esan zion besteari, honek kasu egin zion, eta zaplaztekoekin jarraitu. Bitartean beste bat “esto no es nada para tí, si tú eres fuerte...” esaten zuen, eta Franciscok galderak eta galderak “conoces a...”, “has estado...”,... Nik ezertz esaten nion, iada ez baitzidaten isilik geratzen uzten, beti erantzun behar nien. Orduan, Francisco gelatik atera zen, ondoko gelaren batean nola sartu zen entzun nuen. Beste geletatik oihuak entzuten nituen, eta Ibonen ahotsa ere entzun nuen, nireaz gain, bi gela ezberdinetan jendea zegoela igarri nuen, bitartean “sentadillak “egiten jarraitzen nuen eta “baja más, más rápido” oihukatzen zidaten, txaloak ematen jarraitzen zuten, buruan eta lepoan, eta horren indar handiz jotzen zidaten, ze noizbehinka kopetarekin paretan ematen nintzen, paretatik pixka bat urruntzen ninduten orduan. “Venga, venga” oihukatzen jarraitzen zuten. Francisco itzuli zen, buelta emateko esan eta berriz ere zaplazteko handi bat eman zidan aurpegian “toma todos los pelos de la polla del Arina” esan zidan. Barre egiten zuten, orduan papera


begiratu eta berriz ere lehengo galderak errepikatzen zizkidan. “¿Que no has estado allí? ¿y esta foto qué es?” eta nire argazki bat erakutsi zidan, niri buruzko txosten bezalako batean (nire NAN eta datuak agertzen ziren, karneteko argazkiak eta egunkarietako errekorte modukoak) aldi berean beste ostikada bat eman zidan barrabila eta hankan, barrabiletan eman aurretik hankan eman zidanez, “espera que ésta no te he dado bien” eta beste amago bat egin zuen, berriz ere ni makurtu eta barrezka hasi ziren. Batek lepoko atzeko partetik heltzen ninduten bitartean galdera eta oihuekin jarraitzen zuten, momentu horretan, berriz ere jendearen inguruan galdetzen hasi ziren, ni guztiari ezetz esaten nien, orduan, Francisco beste polizia bat beste gela batera bidali zuen paper gehiago bila, azkar bueltatu zen. Beste paper batzuk ekarri zizkidan, oihuak eta galderak jarraitzen zuten, papera erakusten zidan bitartean. 2008ko sarekada bateko jendearen deklarazioak ziren, bertan nire izena edo deskripzioa erakusten zidan Franciscok, “Con que no lo conocias, ¿eh?”, beste ostikada bat eman zidan barrabiletan. Gero, jertsea eta kamiseta kentzera behartu ninduten, hasieran “Quítate la parte de arriba de la ropa, venga” eta ni geldi geldirik geratu nintzen, “quítatela o te la arrancamos nosotros” esan zidaten, jertsetik tiraka zeuden bitartean, azkenean nik kendu nuen eta lurrera bota, bai jertsea bai kamiseta. Hotz handia egiten zuen, dardarka hasi nintzen hotzarengatik “¿qué, tienes frio?” esaten zidaten eta barre egin. Berriro ere ezkerreko paretari begira jarri ninduten eta “sentadillak” berriz eginarazi, “¡baja más, más rápido, venga!” oihukatzen zidan kotxean nire ondoan zihoana, zaplaztekoak buruan eta lepoan ematen zidan bitartean, bultzadak ere ematen zizkidan. Nekearengatik oreka galtzen hasia nintzen, eta zaplaztekoen ondoren gehiago galtzen nuen, atzerantz erortzen nintzen eta paretara bultzatzen ninduten berriz. Franciscok berriz ere, markarik ez uzteko jertsearekin estaltzeko esan zion, eta kaputxa jarri zidan, jertsea burutik zintzilik nuela, “kapa” baten antzera. Zaplaztekoekin jarraitu zuen. Galderak, oihuak eta mehatxuak jarraitzen zuten, denbora luzez egon nintzen horrela. Honen ondoren, zutik egoteko zailtasunak nituen,leher eginda nengoen, eta lurrean etzateko esan zidaten, nik ezetz baina azkenean behartu ninduten. Ez nuen arroparen goiko parterik eta polizia guztien erdian etzanarazi ninduten, lurra, hormigoizkoa, hotz-hotza zegoen. Lurrean nengoela dardarak asko areagotu ziren, hotz ikaragarria nuen eta besoak gurutzatu nituen babesteko asmoz (faraoien antzera), besoak luzatzeko esan zidaten. Francisco nire infekzioaren inguruan hitz egiten hasi zen, horrela, hotz horrekin giltzurrunak hoztuko zitzaizkidala (bizkarrean hotzarengatik mina sentitzen nuen), gaixotasuna areagotuko zela, giltzurrunak galduko nituela, “bejiga” ere gaizki jarriko zitzaidala, ea zein neska nahiko lukeen nirekin egon horrela egonda... mehatxuak asko ziren. Bitartean, handiak (begi urdinak) barrabilak zapaltzen hasi zen, gero eta presio hendiagoa eginez. Ia ez ditut galderak gogoratzen, beraien barreak bakarrik, ia ez zidaten ezer galdetzen, nire egoeraz gozatzen ari ziren. Ni dardarka jarraitzen nuen, eta hankekin, luzatuak nituela, abdominalak egitera behartu ninduten, hankekin gora eta behera eginez, honetan ere “baja los pies más, más rápido” oihukatzen zidaten. “Espasmo” moduko batzuk eman zizkidaten hotzarengatik dardarka nengoela, beraiek ere “beldurtu” zirela uste dut eta bizkarra altxatzeko esan zidaten eta azpian kendu arazi zidaten kamiseta jarri zuten, berriz etzanarazi zidaten (ez zegoen ia diferentziarik, kamiseta oso mehea zelako). Hankekin gora eta behera jarraitzeko esan zidaten, hotzarengatik besoak gurutzatu nituen berriz, ez zidaten ezer esan, dardarka jarraitzen nuen, hotza eta mina sentitzen nuen. Orduan Franciscok poltsa hori txiki bat atera zuen (erosketetako asadun horietako bat), “sabes lo que es esto, ¿no?” eta aurpegi guztia estaltzen jarri zidan, ia-ia buru guztia estaltzen, berak ez zuen eusten, “kuklilletan” nire buruaren gainean zegoen eta “ahora se te va a ir acabando el oxígeno, acumulando el CO2, vas a tener que coger aire más fuerte y te vas a ir ahogando” ean zidan. Eta hori gertatzen ari zen, arnasteko zailtasuna handiak nituen, agobioa sentitzen nuen, poltsa berotzen joaten zen, gero eta arnas hartze sakonagoak ematen nituen. Hankak gora eta behera jarraitzen nuen bitartean. Ez nintzen poltsa eskuekin kentzera ausartu, ezin nuen, burua beste leku batean neukan, poltsaren horitik “florescentea”ren argia besterik ez nuen ikusten. Zorabiatzen nintzen. Orduan poltsa eskuekin estutu zuen, lepo inguruan estutu zidan, ni sakonago arnas hartzen jarraitu nuen “eso, respira fuerte para que entre algo de aire por los agujeros pequeños de la bolsa”


esan zidan Franciscok. Plastikoa aurpegian itsasten zitzaidan, ahoan, zorabiatua nengoen, argia besterik ez nuen ikusten, guztiak borroso, hankekin ezin nuen gehiago eta erori egin zitzaizkidan, itotzen ari nintzen. Poltsa ireki zidan, argia fuerteago ikusi nuen, zorabiatua nengoen eta berriz jarri eta estutu zidan. Dardarka nengoen, berriz ere arnas falta, plastikoa itsasten, ezin nuen gehiago eta bapatean uniformedun guardia batek atea ireki zuen. Ez zioten guztiz irekitzen utzi zerbait esaten zetorren, inguruan nituen poliziak sustoa hartu zuten, pare bat kanpora atera ziren beraiekin hitz egitera, eta bitratean, beste bik lurretik altxa egin ninduten. Franciscok “rápido, vestirlo” esan zien eta kamiseta eta jertsea beraiek jarri zizkidaten, trapu baten antzer nengoen. Paretaren aurka jarri ninduten. Beste bat sartu eta medikazioa eman behar zidatela esa zien, uniformeduna esan ziela. “Te damos un cuarto de hora para que decidas, si por las buenas o por las mñalas” esan zidaten eta pasillora atera ninduten, bertan uniformeduna zegoen (zaharra zen), honek eskua bizkarrean jarri eta ziegara eraman ninduen (besteek ez bezala ez zidan burua behera bultzatzen), nekearengatik ezin nuen ongi ibili, motel nenbilen, eta zorabiatua, “animo chaval” esan zidan. Ziegan medikazioa eman zidan, laurak zirela esanez (zuzenki ez zidan esan, 8 orduro hartu behar nuela galdetu zidan eta berak ordu hori apuntatua zuela. Arratsaldeko 16:00ak, goizeko 4ekin nahastu zituen). Ziegaren txoko batean eseri nintzen dardarka, minarekin eta zorabiatua. Ratu batera nire bila itzuli zen uniformeduna berriz eta beste galdeketa gela batera eraman ninduen. Orain gelan 4 polizi zeuden, 3 enkaputxatu (gaztea kotxekoa, begi urdina eta beste bat) eta Francisco kaputxa gabe. Azkeneko hau aulki batean zegoen eseria, mahaiaren aurrean, ate aurrean, bizkarra ispiluan zuelarik. Ordenagailu portatil bat zuen mahai gainean. Ateko paretaren ezker eskinean jarri ninduten eskinara begira, hankak irekiak. Burua lurrera begira nuen. Francisco ea jendea ezagutzen nuen galdetzen zidan, ezin nintzen isilik geratu edo ez izan, hori gertatzen zen bakoitzean kotxeko gazteak buruan eta lepoan jotzen ninduten eskua irekita (Jertseko kaputxa jarria nuen), belarrira oihukatzen zidan aldioro “¿cómo que no?, ¡contesta!”. Horietako batean isilik geratu nintzela, Francisco asko haserretu zen, eta besteari ean zion “dale, pero dale fuerte, que si no...” galderak eta galderak jarraitzen zuten, eta beraiek nahi zutena erantzun behar nuen, Francisco bitartean ordenagailuan apuntatzen zuen guztia. Galderak egin baino lehenago, batzuetan, “espera un momento, a ver...”esaten zien besteei, ordenagailuan beste dokumentu edo informazioa bilatzen ari zela igartzen nuen. Galderen ondoren eta jendearen inguruan galdetu ondoren, guztiaren inguruan galdetzen zuten: auzoa, lokal berria, jaiak,... Eta honekin baieztapenekin hasi ziren. Beraiek zer edo zeren inguruan zerbait esaten zuten, nik ezetz esaten nien eta berriz ere zaplazteko pila ematen zizkidaten baietz esan arte edo esaldia onartu arte. Ordenagailuan aguantatzen jarraitzen zuten. Horietako batean, berriz ere Franciscok haserretu zen, “como me levante te vas a enterar”. Denbora askoz luzatu zen hau, gaurkoz bukatua zegoela esan zidaten, ez zela n ahikoa, beraiek gehiago behar zutela eta geroko gauzak hobe pentsatzea, bestela... Uniformedun bat abistu zuten eta ziegara eraman ninduen berriz. 7Ak-edo izango ziren, hortik gutxira gosaria ekarri zidaten, zukua eta gailetak. Lo hartzen saiatu nintzen. 12Ak aldera auzi medikuarengana eraman ninduten berriz, burua behera begira. Bertara iritsi eta mugikorrean ordua begiratu nuen lehendabizi. Ezin nuen hitz egin eta trapu baten antzera nengoen. Harridura aurpegia jarri zuen ni horrela ikustean. “¿qué te pasa Egoi?” ni isilik nengoen. “¿Qué te pasa?” berriz galdetu zidan. “¿estas bien?” eta ni buruarekin baietz esan nion, “¿en dónde?” nik eskuarekin burua eta lepoa seinalatu nizkion, baita barrabilak ere, “¿ahí también?” harritu zen. Paperean apuntatu zuen, poltsarena ere esan nion, baina entzun ez ninduela uste dut, bera hitz egiten baitzegoen. Ea biluztea nahi nuen galdetu zidan eta nik baietz, guztiz biluztu eta aztertu ninduen. Pultsua hartu zidan eta tenperatura. Sukarra nuen, 38 gradu. Giltzurrunak minduta nituela esan nion, piza egiterakoan mina ematen zidala ere esan nion, barrabilak minduta nituela eta hotz ikaragarria nuela. Kezkatua bezala nabaritu nuen, eta ospitalera eramateko agindua emango zuela esan zidan, gelatik atera zen eta uniformedunei ni ospitalera eramateko nengoela esan zien, ez dakit norekin hitz egin behar zuela esan zien. Hauek berriz ere ziegara eraman ninduten. 13:30ak aldera nire bila etorri ziren berriz, lehenengo eguneko bijilantzia pantailak eta armairuak zeuden lekura eraman ninduten, telebista ere zuten, eta Formula 1eko karrera ikusten ari ziren, beraien artean komentarioak eginez, ni lehenengo


egunean bezala, lurrera eta paretara begira nengoen. Francisco eta beste batzuk bertan ziren. Eskuburdinak jarri zizkidaten (aurreko partean) eta baita antifaza ere. Gelatik atera eta lehenengo eguneko parkinean zegoen kotxe batean sartu ninduten. Berriz ere atzean eskuineko partean, aurrean, Francisco zegoen kopilotu, gidatzen zuena handi begi urdina zen eta ondoan gaztea neraman. Hau da, interrogatorioetan eta torturetan parte hartu zuten hirurak. 2 kotxe gindoazela badakit, hitz egiten zutenarengatik. Horietako batean, Franciscok, “tenemos que dejar de traer a gente lisiada (niregatik) como la Itxaso Torregrosa, no nos duran nada”. GPSarekin gindoazen, honek markatzen zion irteera salto egin zuen gidariak nahi gabe. Ospitalera iritsi ginen 15 bat minututan, atean gelditu zuten kotxea eta biren artean sartu ninduten erdi arrastaka, jende kopuru handi baten artean behera begiratzeko esaten zidaten (kotxetik jaisterakoan antifaza kendu baitzidaten), inkomunikatua nengoela esanez. Ziztu bizian gelatxo antzeko batean sartu eta hortik ia gelditu gabe, beste batean sartu ninduten. Francisco nirekin sartu zen. Neska mediku gazte bat zegoen mahaiaren atzean, bere aurrean eseri nintzen, lepoko moduan urrezko lauburu bat zuela harritu ninduen. Zer gertatzen zitzaidan galdetu zidan, eta nik nola nengoen eta zer sentitzen nuen kontatu nion, torturen inguruan ez nion ezer aipatu, Francisco aurrean baitzegoen. Bertan nire izena jartzen zuen pegatina zuri batzuetan, sarrera ordua ikusi nuen, 14:04. Neska urologia kontsultara eraman behar nindutela esan zuen, Franciscorekin diskrezioaren inguruko zer edo zer hitz egin zuten eta urologia kontsulta hutsik egon arte bertatik mugituko ez nindutela igarri nuen. Azkar eraman ninduten berriz ere beste gela batera, lurrera begira, bi polizien artean. Urologia kontsulta zen. Francisco sartu zen bertara nirekin, kontsultan armairuak, aulkiak, mahaiak, camilla... zer den. “Auxiliar” bat sartu ze kontsultara, eskuan pultsera bat jarri behar zidan, eta eskuburdinak nituenez Franciscok “si quieres le quito las esposas, que es un chaval muy tranquilo”, “no, no hace falta” erantzun zion. Bi mediku etorri ziren ni sartu nintzen atetik, kontsultak bi ate baitzituen, emakume bat eta gizonezko bat, zer gertatzen zitzaidan galdetu zidaten eta ni nola nengoen aipatu nien, torturen inguruan ez nien ezer esan (Polizia aurrean zegoen). Beste atetik sartutako erizain bati “via” bat hartzeko eta “nolotil” eta beste gauza bat jartzeko esan zidaten, min handia neukan giltzurrun eta barrabiletan. Eskuin eskuan hodiak jarri baino lehenago eta kamillan etzan behar nindutela ikusita, Franciscok eskuburdinak kendu zizkidan. Medikuak joan ziren, ekografia bat eskatuko zidatela esanez. Francisco kanpoan zegoen beste bati bazkaltzera joan behar esan zion eta kotxean nire ondoan zihoan gaztea sartu zen, kaputxa gabe. Erizainarekin hizketan hasi zen, eta ea zer moduz nengoen galdetu zidan, torturetan parte hartu zuena zen (kaputxa gabe noski). Ondoren ekografiara eramateko gurpildun aulki batean eseri ninduten. Pasillo luzea zen, langilea atea deitu zuen eta sartu zen. Ratu bat izan ginen itxaroten. Neska batek atea ireki zuen, ni aulkiarekin sartu ninduten eta polizia sartu gabe itxi behar zutela, honek sartzeko saiakera egin zuen, neskak ezin zuela esan zion eta poliziak “Es que es peligroso” erantzun. Camilla batera pasatu ninduten, nahiko gela iluna zen, barrabiletan ekografia egiten zidaten bitartean polizia gaztea bertan zegoen, niri begira, guztia ikusten. Froga egiteaz bukatu, aulkira pasa, eta pasillora atera ninduten, ratu bat bertan eman ondoren, urologia kontsultara eraman ninduten berriz. Bertan camillan etzan ninduten berriz ere, Francisco bueltatu zen eta gaztea atera zen. Erizain bat goteroa errebisatzeko etorri zen, mian baretuago neukan eta logura eta neke handia nuen, zorabiatua nengoen. Francisco eta erizaina hizketan ari ziren, soldataren inguruan eta funtzionarioen inguruan, bera “inspektorea” zela aipatu zuen, ez dakit zer mailako funtzionarioa. Gerora medikuak etorri ziren, infekziorako tratamendua aldatuko zidatela esan zidaten, “inyección intramuscular” bat jarrik ozidatela pastillen ordez. Ez nuela ezer gehiagorik behar, ekografia ongi zegoela esan zuten. Erizainak eskuko hodiak kendu zizkidan, Franciscok berriz ere eskuburdinak jarri eta 2-3ren artean kotxera eraman ninduten berriz, jende nahikoren aurretik, kotxea ez zegoen lehen utzi ninduten tokian, parking antzeko bat zen eta bertan (kotxe barruan) ratu bat itxaroten eduki ninduten. Kotxe barrura sartzeko berriz antifaza jarri zidaten. Komisariara bueltatu ginen berriz ere, kotxean berdinak gindoazela, kotxetik atera baino lehen, jada Canillaseko parkinean antifazaren azpitik kotxeko ordularia begiratu nuen, 16:15 ziren. Kotxetik atera, pantailen gelan antifaza eta eskuburdinak kendu (aurretik nituen) eta ziegara eraman ninduten berriz ere uniformedun batek. Ziegako atean ea bazkaldu nuen galdetu zidan, nik ezetz, eta ea arroza edo


txokolatezko “milkybar” bat nahi nuen galdetu zidan, nik azkenengo hauek nahiago nituela eta ziegan itxi ninduen. Gutxira bueltatu zen, eta bi zuku eta bi “milkybar” eman zizkidan. 20:00ak aldera auzi medikura atera ninduten berriz, betiko gelara, nola nengoen galdetu zidan, hobe ikusten nindutela, medikazioa aldatu zidatela esan zidan, baina oraindik berria erosi ez zutela. Bera ikusten nuen azken eguna zela, zortea opa zidan eta pena ematen ziola ni berriz ez ikusteak. Ateko uniformedunak ziegara eraman ninduten berriz. Afaria eta medikazioa eman zidaten. Ondoren 22:00ak aldera edo, ziegatik berriz atera ninduten, burua behera begira eta gela batera eraman ninduten, orain arte egon ez nintzen gela batera. Auzi medikuaren gela baino ate bat lehenago zegoen, pasilloan jende ugari zegoen, mugimendu handia nabaritzen zen. Bela horretara sartu eta bi tipo loditxo zeuden, kaxa batzuk lurrean zituztela, mahaian ordenagailuarekin tipa bat zegoen eta eskuineko izkinan ofiziozko abokatua zegoen eserita (ez zen identifikatu). Abokatua niri begira ari zen aldioro, itxurengatik harritua mugikorra eta portatila zeuden, mugikorra ireki zuten eta zenbaki batekin bueltaka ari ziren. Portatilari disko gogorra kendu zioten, guztia izendatzen zuten diktatuz, eta emakumea ordenagailuan apuntatzen zuen (serie zenbakiak, markak...). Orri batzuk eman zizkioten abokaturi prozesu guztia bukatuta, berak sinatu zituen, nik ez. Berriz ere ziegara eraman behar nindutela, gelatik gizon zahar batekin topatu ginen, ni lurrera begira nengoen eta niri begira geratu zela igarri nuen eta operazioaren inguruko zerbait komentatu zuen pasilloan zen beste norbaitekin. Ziegara eraman ninduten. Gerora, berriz ere nire bila etorri ziren, ordu bata aldera-edo. Burua behera gela batera eraman ninduten. Francisco zegoen ordenagailu aurrean eserita, kotxeko gaztea eta begi urdindun handia zeuden. Francisco bere aurrean esertzeko esan zidan, bera ordenagailua zuen aurrean. Gaztea nire atzean zegoen zutik, eta begi urdina aurrean zutik. Francisco ordenagailuarekin arazoak zituen, pizterako orduan ez zen pasahitzaz gogoratzen eta gazteak jarri behar izan zuen. Gero handiak edateko zer edo zer nahi nuen esan zidan, Pepsia-edo, eta baietz esan nion. Gelatik atera aurretik, Francisco eserita zegoen aulkian zegoen txamarra batetik zintzilik zegoen identifikazio txartel moduko bat hartu zuen. Ordenagailuan aurreko egunean apuntaturiko kontuak omen zituen eta horiekin galderak eta erantzunak egiten hasi zen, nik errepikatu behar nituen, zer edo zer ez banuen horrela egiten atzean nuen gaztea bultza edo mehatxatzen ninduen. Galderen erantzunak ikasarazi zizkidaten. Handia Pepsi batekin itzuli zen eta itxita zegoela erakutsiz “mira está cerrada, eh” esan zidan. Erantzunak ikasi arazten behartzen jarraitzen ninduten, guztiak. Loritoen antzera errepikatu nuen guztia. Nire borondatez ez nuen galdera bakarra ere erantzun, bitartean, orain gaztea, niretzeko beste Pepsi lata baten bila jan eta bueltatu zen. Ni guztia buruz ikasten ari nintzen bitartean abokatuaren aurrean hori deklaratzeko esaten zidaten, mehatxatuz. “delante del abogado repite esto o te arranco la cabeza, será mucho peor”. Ni gela horretan nengoen bitartean ondoko gelan beste mutil bat nola jipoitzen zuten entzuten nuen, bere oihuak eta nola lurretik arrastaka zeramaten. Francisco beste biei “¿ese es nuestro?” galdetu zien, eta handiak ezetz, “ese es el retrasado” bota zuen. “Sabemos que esto delante del juez no lo vas a repetir, pero delante del abogado dilo o te enteras”. Deklarazioa ikastearekin bukatu genuenean gazteak ordenagailua hartu eta eraman zuen. Orduan Francisco hainbat kontuen inguruan hasi zitzaidan hizketan. Nire kuadrillako Ibai Sueskunen inguruan hasi zen hizketan “ese se ha metido el tiro porque es un acojonado, ¿cómo tiene la cicatriz?, porque yo te explico...” eta mahai gainera bere pistola atera zuen, kargadorea atera zion eta manipulatzen hasi zen “porque si es hilo de sedal, como le llamamos, es algo muy habitual entre los principiantes...” eta pistolarekin eta eskuarekin ariketa ezberdinak egiten hasi zen. Ondoren, gaiaz aldatu zuen eta San Ferminetan uztailaren 11n egon zen Peñen meriendaren inguruan hasi zen, bertan zegoen bere eskolako ezaguna zen emakume bat hurbildu zitzaiola “hombre, Francisco” esanez eta hortik zer egiten zuen galdetu ziola kontatu zidan, emakumea ez baitzekien polizia zenik, Franciscok izan zuten eztabaida kontatu zidan. Gero ikasketen inguruan hasi zen, bera UPNAn LADE ikasi zuela (ni ekonomia egiten ari nintzen bertan) eta ea irakasle bat edo beste ezagutzen nuen, kartzelan ikasteko denbora edukiko nuela., Azkenekoz kirolaren inguruan hasi zen hizketan, bera ere arte martzialak egiten zituela... Honen inguruan luze aritu zen, polizia handia asper keinuak egiten zituen eta soinuak Francisco uniformeduna baten bila bidali zuen handia eta gutxira batekin bueltatu eta azken honek ziegara eraman ninduen(hau agertu baina pixka


bat lehenago azkenengoz mehatxatu ninduen deklarazio polizialean hori esateko). Goizeko 6ak edo 7ak izango ziren ziegara eraman nindutenean. Hurrengo goizean (hortik gutxira) 9ak aldera gosariarekin etorri zen uniformedun bat. Goiz guztian zehar ondoko ziegetan mugimendu handia sumatu nuen jendea eramaten zutela, baina bueltatzen ez zela. Beranduago auzi medikuarengan eraman ninduten berriz, betiko gelara. Gizon bat zegoen, ile luzekoa, mediku karneta mahai gainean zuen., Ez zidan tratuaren inguruan ezer galdetu eta ordua ikusteko, disimuluz bere eskumuturrean zegoen ordularia begiratu behar nuen. Gregorio Marañonen emandako txertoa jarri zidan ipurmasailean. ziegara eraman ninduten berriz. Gerora bazkaria ekarri zidaten. Gau partean, 8ak aldera-edo, deklarazio poliziala egiteko atera ninduten. Bertan Franciscorekin batera Itziar zegoen ordenagailuan eta mahairen beste aldean ofiziozko abokatua zegoen, emakume zahar bat, baxua eta loditxoa eta identifikazio moduko bat zuen jakatik zintzilik. Hasieran arazoak izan zituzten ordenagailuarekin eta Franciscok konpondu zituen, honek gero eskubide moduko irakurketa egin zidan. Nik guzti hori bukatzea besterik ez nuela nahi esan nion. Orduan antzerkia hasi zen eta aurreko egunetan buruz ikastera behartutako deklarazioa txoritxoen antzera errepikatu nuen, Franciscok egiten zizkidan galderei erantzunez. Zerbait ahazten bazitzaidan Franciscok galdera berriak egiten zizkidan oroitarazten saiatzeko, aurretik esandako zer edo zer ez banuen esaten teklatuan ezabaketa botoira ematen zioten. Francisco haserretzen zela nabaria zen, begietan ikusten nion. Pantomima guztia bukatu ondoren inpresorarekin arazoak zituzten eta Itziar deklarazioa inprimatzera beste gela batera joan zen. Orri guztiak sinarazi zizkidaten, abokatuak galdera baten batean protesta egiten zuen eta Franciscok ni presionatzen ninduen berari arrazoia emateko galderak eginez: “pero has dicho..., no?” eta horrelakoak. Ondoren froga kaligrafiko bat eginarazi zidaten bai maiuskulaz bai minuskulaz, Franciscok esan zidan egin edo ez egin aukera nuela eta ni berriz guztia bukatzea besterik ez nuela nahi errepikatu nion. Ero aurpegia jarri eta froga egin nuen. Ziegara bueltatu nintzen berriz unifomedun batekin, ondoren afaria ekarri zidaten. Gaua lasaia izan zen, ez ziren nire bila etorri eta ez nuen soinurik edo oihurik entzun. Hurrengo goizean (asteartea) gosaria ekarri eta gero mugimendu nahiko egon zen ateak ireki eta itxi, jendea entzuten zen. Arina eta biok elkar oihukatu genuen. Isiltzeko esan ziguten eta bere ziegarantz nola joaten ziren entzun nuen. Gerora bazkaria ekarri zidaten eta 16:30ak aldera uniformedun bat etorri zen bila, pantailen gelara eraman ninduen, bertan beste uniformedun batzuk zeuden, eskuburdinak atzeko partean jarri zizkidaten eta furgoi baten atzeko partean sartu ninduten, furgoiarekin aldapa igo eta eguzkia ikusi nuen leihotik lehendabizikoz, eta zuhaitz batzuk. Aurrean beste furgoi bat zegoen eta atzean beste bat. Karabana irekitzen antidisturbioen furgoi bat zegoen eta kotxe kamuflatu bat. Bidaia oso oso mugitua izan zen, abiadura bizian, piruloekin. Atzeko partean alde batetik bestera nindoan, ezeri heltzeko zailtasunez, bidea luzea zen, baina semaforoak gorrian saltatu eta ez ginen gelditzen... Audientziara heldu nintzen, furgoitik jaitsi ninduten uniformedun polizia batek, berriz ere lurrera begira, parking luzea zen eta azkenean ate moduko batera heldu ginen. Atea igaro eta ezker aldean zegoen gela batean sartu ninduten, bertan neska polizia bat zegoen eta “pertenentzien” inguruan zer edo zer esan zidan eta sinatzera paper bat eman. Hortik ziegara eraman ninduten, uste dut bigarrena zela. Bertan geunden atxilotuen artean oihuka hasi ginen eta poliziak isiltzeko oihukatzen zuen, inkomunikaturik geundela. Denbora bat pasata auzi medikura atera ninduten, berriz ere behera begira, lehenago pertenentzien inguruan galdetu zidatenean eskuburdinak kendu zizkidaten. Medikua komisariako bera zen, karneta mahai gainean zuen, beste ipurmasailean txertoa jarri zidan. Berriz ere ziegara bueltan eraman ninduten. Hortik eta ratu batera atea ireki, eskuburdinak atzean jarri eta igogailura eraman ninduten behera begira, emakume bat eta gizon batek. Pare ba pisu igo ginen, pasilloan eskuburdinak kendu eta epailearen bulegora sartu ninduten, bulego handia zen, leihoak zituen kalera begira eta koadro asko. Aurrean, mahaiaren beste aldean Marlaska zegoen, ordenagailu aurrean, mahai horretan eskuinean fiskala zegoen eta ezkerrean, mahai txikiago batean mutil bat eta emakume bat (idazkariak-edo ziren, guztia apuntatzen zuten). Nire ondoan itzultzailea zen neska, eta eskuinean komisariako ofiziozko abokatua. Eserita nengoen, deklarazioa gazteleraz egin nuen., Ezer hasi baino lehen esan nuen “antes de nada niego toda acusación bertida sobre mi persona y


niego tambieén toda declaración realizada en sede policial, incluida la decklaración policial, ya que han sido realizadas bajo presiones, amenazas y torturas de diverso tipo como ejerciciohasta la extenuación, golpes por todo el cuerpo, incluidos los testículos, la bolsa... Debido a esto tuve que ser trasladado al Servicio de Urgencias del Hospital Gregorio Marañon. NO voy a realizar más deklaraciones sin la presencia de mi abogado de confianza”. Marlaskak orduan hainbat galdera egin zizkidan, ni isilik geratu nintzen. Gero ofiziozko abokatuak hainbat galdera egin zizkidan inkomunikazioa eta torturen inguruan, ni berriz isilik. Orduan Marlaskak fiskalari galdetu zion eta honek torturak ikertzeko eskatu zuen. Bulegotik atera, berriz ere atzean eskuburdinak jarri eta ziegaraino eraman ninduten, bertan eskuburdinak kendu zizkidaten. Gerora afaria ekarri zuten, sagarra eta saltxitxa ogitartekoa. Pixka bat beranduago berriz ere atera eta medikuaren gelara eraman ninduten, bertan “auto de ingreso” eman zidaten eta ziegara bueltatu ninduten. Dena irakurtzen hasi eta neska bat fidantzapean askatzen zutela oihukatu nuen, guztiok txaloka hasi ginen eta oihuka. Elkarrekin hitz egiten joan ginen gero eta gehiago, hainbat konturen inguruan. Hortik eta ratu batera, abokatuarengana atera ninduten, berarekin bost minutu-edo egon eta berriz ere ziegara buelta. Beranduago nire bila etorri, eta medikuaren gelaren aurreko paretara eraman ninduten, bertan Arina eta Salinas zeuden, eskuburdinekin (atzean) paretara begira. Nire txamarra hartzeko eta ni ere esposatu ninduten, ondoren gure ondora Igarki ekarri zuten. Ahal genuen moduan gure gauza guztiak hartu eta furgoian sartu gintuzten Guardia Zibilek. Furgoiarekin parkinetik atera gintuzten eta Audientziaren atzeko kalera atera ginen. Bertan leihotik jendea ikusi genuen eta oihuka hasi ginen. Polizia Nazionala han zeudenekin nola oldartzen zen ikusi genuen. Furgoia azeleratu eta jendea atzean utzi genuen, piruloak jarri zituzten eta bidaia ziztu bizian eta alde batetik bestera egin genuen. Mugimendu bortitzengatik eskuburdinak asko estutu zitzaizkidan. Soto del Realeko kartzelara iritsi ginen, bertan hainbat paper eman zizkiguten, gure pertenentziak, afaria, dutxa bat hartu eta ingresoetako ziegetara eraman gintuzten. Lo egin nuen lehenego gaua izan zen. Hurrengo egunean, hainbat pertsona ezberdinekin izan ginen: edukadorea, medikua,... Medikuari nire infekzioarena komentatu nion, berak Audientziako medikutik ez zuela medikazio berriaren paperik jaso, berarekin kontaktatzen saiatuko zela esan zidan, bitartean hainbat pilula hartzeko. Kartzelako medikura hainbat alditan joana naiz, pilula ezberdinak eman izan dizkit eta azaro hasieran kanpora ospitalera aterako nindutela esan zidaten. Oraindik deus ez. Molestiekin jarraitzen dut. *Canillasen egunen batean argia joan zen, horrekin arazoak izan zituzten eta konpontzen ibili ziren. 5 egunetan argia piztua egon gabe egon ginen momentu bakarra. Kaixo, ados nago nire testigantzarekin egin nahi duzuen guztia egiteko, kartelak, urteko txostena, nazioarte mailan... Denetarik! Eta bai, salaketa judiziala tartekatu nahi dut. Bestetik, martxoaren 21ean 11:15etan Juzgados Plaza Castillara deitu naute, torturen inguruan deklaratzeko. DP 7210/2010. Mila esker guztiagatik!!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.